Páginas

2013/03/17

Sentipenak azaleratzeko modukoa

 Bai igande arratsalde tristea. Eguraldi iluna, zerua goibel, negar-malkotan. Euria gogotik ari du eta euri tantek, haizearen laguntzaz, kristala kolpatzen dute. Eskerrak etxe barneko goxotasuna are gehiago goxatzen duten hau bezalako abestiek. Ea atsegin duzuen.

2013/03/08

Genero indarkeria gaitzetsi nahian

Gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna denez, uste dut merezi duela Hueccoren musika-bideo hau ikustea (gaztelaniaz dagoen arren), gizonok zoritxarreko tratu txarren gainean gogoeta egin dezagun. Ea zer deritzozuen.
 

Madonna euskaraz kantari

Ikasleok, arrazoi zenuten. Hona hemen Madonna euskaraz kantari!