Páginas

Txiolariok, zabal ezazue euskara mundurat!!

Datorren asteartean, abenduak 3, euskararen eguna dela-eta, honako ekimen honetan parte har dezazuen bultzatu nahi zaituztet. Txiolariak ("twiteroak") baldin bazarete, bidali zuen txioa ("twita") mundo osoko euskaldunei!! Anima zaitezte!! Sartu hemen

Txondorra egin dute Oiartzunen

Ikasleok: joan den astean txondorra zer den azaldu nizuen, gaztainondoei buruzko entzungaian agertu baitzitzaigun. Bada, kasualitatea da, baina joan den asteburuan piztu zuten bat Oiartzunen. Hona hemen horri buruzko bideo ikusgarri hau: Oiartzungo txondorra

2013/11/18

Tarteko Mailako 14. eskola, azaroaren 18 eta 19koa


14.      eskola, azaroaren 18 eta 19koa

-     Lanbide bitxiekin ari garelarik, Begiratzeko Beharra izeneko close-testa zuzendu, espioientzako denda bati buruzkoa. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Luze jo duen arren, merezi izan du.

2013/11/10

Maila Aurreratua: errumaniarrak edo "romiak"

Ikasleok: joan den egunean, Hernani eta Astigarraga arteko asentamenduko errumaniarrei buruzko entzungaia landu genuen klasean. Gaiaz gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen aukerako entzungai hau.