Páginas

2014/12/17

Tarteko Mailako 23. eskola, abenduaren 16 eta 17koa



23.      eskola, abenduaren 16 eta 17koa

-  Arratsaldeko taldean: Zehar-estiloa errepasatze aldera izeneko ariketa analitikoa zuzendu, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Mailako 22. eskola, abenduaren 11 eta 15ekoa



22.      eskola, abenduaren 11 eta 15ekoa

-   NOR-NORI aditza iraganean: 122. orrialde osagarrian zalantzarik izan duten galdetu. Eurek zuzentzekoa zen. Ohar bitez 9. esaldian duten nominalizazioaz, honek singularra baitu eskakizun, nahiz eta objektua pluralean egon, ekintza bakarra delako. Beste adibide bat: Niri beldurrezko filmak gustatzen ZAIZKIT; niri beldurrezko filmak ikusTEA gustatzen ZAIT.

Tarteko Mailako 21. eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa



21.      eskola, abenduaren 9 eta 10ekoa (arratsaldeko taldea aurrera pasatu da)

-          Kausazko perpausak: Haurrak Galdezka ariketaren kopiak banatu dizkiet, hots, euren ekoizpena, neuk arbel digitealean idatzi nuena.

Tarteko Mailako 20. eskola, abenduaren 3 eta 4koa



20.      eskola, abenduaren 3 eta 4koa

-     Arratsaldeko taldean: Kerman auto-stopean. Bideoa ikusi ahala erantzun beharrezko ulermen galderak zuzendu ditugu.
-          Honako hau gogorarazi diet:

-          Hotz, beldur, indar, pazientzia, gogo, desio, abiadura, atzerapen, inbidia, eskarmentu, ilusiohandia (asko).
-          Beraz, zenbateko + hotza, indarra, pazientzia, gogoa, desioa, abiadura, ilusioa… (zenbat hotz, indar, gogo, abiadura…)
-          Izan ere, intentsitatea adierazten dute, ez kantitatea.

Tarteko Mailako 19. eskola, abenduaren 1 eta 2koa



19.      eskola, abenduaren 1 eta 2koa

-     Frantziako ongilea entzungaiarekin batera zetorren esaldiaren berridazketak zuzendu. Ongi etorri zaigu BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ = BAKARRIK gogorarazteko
Gaur hamahiru ikasle BAINO EZ dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BAIZIK EZ dira etorri
Gaur hamahiru ikasle BESTERIK EZ da etorri
Gaur hamahiru ikasle BAKARRIK etorri dira

2014/12/02

Euskararen Nazioarteko Eguna

Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu. Hona hemen Irungo Udalak antolatu duen egitaraua. Klikatu gainean: EUSKAREN EGUNA

2014/11/28

Tarteko Mailako 18. eskola, azaroaren 26 eta 27koa



18.      eskola, azaroaren 26 eta 27koa

- Goizeko taldean, Zarauzko sorosleei buruzko jarduerarekin batera zetozen 7. eta 8. ariketa osagarriak zuzendu ditugu.
            - 7. ariketari dagokionez, arreta berezia jarri behar izan dute galdegaian. Erantzunak galdetzailearen toki berean joan behar duela azaldu diet behin eta berriro., aditzaren juxtu aurrean, alegia.
-   8. ariketari dagokionez, honako hau irakatsi diet:
ZEIN hondartzaTAN (mugagabea) egoten dira umeak? baina NONGO hondartzaN (singularrean, NONGOk ez baitu mugagabea eskatzen) egoten dira umeak?” // ZEIN telefono zenbaki_ (mugagabea) apuntatu du agendan?” baina NONGO telefono zenbakiA (singularra) apuntatu du agendan?”
Bestalde, galdera mugagabea izan arren, erantzuna, zehatza edo konkretua, ezaguna denez, singularrean agertuko da: ZEIN unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi zenuen? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi nuen; ZEIN kaleTAN (mugagabea) bizi zara? Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz; ZEIN auzoTAN (mugagabea) gertatu da ezbeharra? Puiana auzoAN (sing.) gertatu da.

Kerman eta bere burua

Ikasleok: Kermanen bideo-pasarte hau ikusteko, klikatu hemen: KERMANEN TRESNAK

Tarteko Mailako 17. eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa



17.      eskola, azaroaren 24 eta 25ekoa

-          Zehar-estiloa. Hirugarren orrialdea zuzendu dugu. Ohartarazi ditut “agindu” hitzak euskaraz dituen bi esanahiez: bata, agindu bat ematea (gurasoek zintzo ibilTZEKO agindu didate – “Zintzo ibil zaitez, Dabid!” –  ); bestea, “hitzeman” aditzaren parekoa (nik zintzo ibiliko naizELA agindu diet – “Bai, zintzo ibiliko naiz, benetan” – ). Adibide gehiago: “Gaur etorriko gara” > Gaur etorriko dirELA agindu (hitzeman) digute. “Etor zaitezte gaur” > Gaur etorTZEKO agindu digute.

Emakunderen kanpaina

Ikasleok: "Emakunderen kanpaina" izeneko bideo-pasartea ikusteko, klikatu hemen: EMAKUNDEREN KANPAINA.
Beti pantailari begira...

Tarteko Mailako 16. eskola, azaroaren 19 eta 20koa


16.      eskola, azaroaren 19 eta 20koa

- Zehar- estiloa lantzeko lehenengo eta bigarren orrialde osagarriak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez, esate baterako, zehar-galderek beti –EN hartzen dutela – baiezkoak nahiz ezezkoak izan – eta –ENIK erabiltzeko perpaus nagusiak ezezkoa izan behar duela.

Tarteko Mailako 15. eskola, azaroaren 17 eta 18koa



15.      eskola, azaroaren 17 eta 18koa

-   Gramatika eta ariketak I liburuko  95. orrialdeko 3. ariketa zuzendu dugu, tresna, gaia edota baliabidea adierazten duten atzizkiei buruzkoa.

Maila Aurreratua: Umeak Interneten ibiltzeak kezkatzen zaitu?

Umeek Interneten izan ditzaken arriskuei buruz hitz egin aurretik, irakur itzazue gai honen gainean hainbat euskara ikaslek emandako iritziak. Horretarako, klikatu HEMEN.

Tarteko Mailako 14. eskola, azaroaren 12 eta 13koa



14.      eskola, azaroaren 12 eta 13koa

-          Mugagabea: Gramatika eta ariketak I  liburuko 188-190. orrialdeetan zalantzarik baduten galdetu ondoren, 191. orrialdeko ariketak zuzendu ditugu astiro, beharrezko azalpenak emanez. Honako hau atera zaigu:

o   Ogitara joan = ogi(aren) bila joan. Beste adibide batzuk: Bermeoko arrantzaleak antxoatara doaz, emakumea esnetara doa, sasoi honetan asko joaten dira perretxikotara, gazte horiek larunbat gauetan neskatara / mutiletara joaten dira. Garai honetan ehiztariak Etxalarrera joaten dira usotara (=usoak ehizatzera).

Tarteko Mailako 13. eskola, azaroaren 10 eta 11koa



13.      eskola, azaroaren 10 eta 11koa

-          Deklinabidea lantzeko ariketa osagarrian (erantzun eta guzti eman nien) zalantzarik izan duten eta zer moduz egin duten galdetu diet. Zalantzaren bat izanez gero, argitu.

2014/11/07

Tarteko Mailako 12. eskola, azaroaren 5 eta 6koa



12.      eskola, azaroaren 5 eta 6koa

-          Deklinabidea: singularra, plurala eta mugagabea. Bigarren orrialdea zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Mailako 11. eskola, azaroaren 3 eta 4koa



11.      eskola, azaroaren 3 eta 4koa

-          Deklinabidea: singularra, plurala eta mugagabea nahasian datozen lehenengo orrialdea zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Mailako 10. eskola, urriaren 29 eta 30ekoa



10.      eskola, urriaren 29 eta 30ekoa

- Erlezaina da erleen etsairik handiena izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu. Jarduera honetan, ikasleek Koldo Urrutia erleen lagunari eginiko elkarrizketan galderak eta erantzunak uztartu behar zituzten. Jarraian, hainbat hitz euren sinonimoekin lotu behar zituzten. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Amaitzeko, GERO ETA…-AGO egitura azaldu diet.

Tarteko Mailako 9. eskola, urriaren 27 eta 28koa



9.      eskola, urriaren 27 eta 28koa

-    Goizeko taldean, Magoak sortzeko lantegia Bilbon izeneko ulermen jarduera, magoen lanbide bitxiari buruzkoa, zuzendu dugu. Jarduera honetan, zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan.
-   Arratsaldeko taldean, Roland Lapczinski kale-musikaria”  jarduera zuzendu dugu. Bertan, erantzun bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu ahala, hinbat ohar egin dizkiet:
a.     EguraldiAREN MENPE (nagusiAREN MENPE…) ; judutarrak erromatarrEN MENPE egon ziren. Menpekotasuna: subordinaciĂłn
b.      Argibide_ eske, diru_ eske, aholku_ eske, laguntza_ eske… Adib: Eguberrietan jendea kantari ateratzen da etxez etxe diru_ eske (dirua eskatzen); ikasle bat etorri zait aholku_ eske (aholkua eskatzen); bizilagun berria etorri zaigu etxera azukre_ eske.
Alegia, MUGAGABEA + eske
c.       Sos = dirua. Adib.: Sos guztiak bingoan xahutu ditu.
d.      egiTEAGATIK ( kausazkoa)
e.       eskean ibili (eskatzen ibili)
f.       norekin + ongi / gaizki konpondu = moldatu (eraman) Adib. : udaltzainekin zer moduz konpontzen zara ?
X®ekin ongi / gaizki konpontzen naiz = moldatzen naiz (eramaten naiz)
g.      ZILEGI DA = ONARTUTA DAGO
h.      ARGUDIATU = ARRAZOITU (argumentar, justificar)

2014/10/24

Tarteko Mailako 8. eskola, urriaren 22 eta 23koa



8.      eskola, urriaren 22 eta 23koa

-          ENTZUNAREN ULERMENA: “Auto-lapur profesionala”. Lanbide bitxiak  ditugu egunotan hizpide (etorkizun-iragarlea, magoak, kale-musikaria, eguraldi-iragarlea…) Gaurkoan lanbide bitxi horietako bati buruzko entzungaia entzun dugu, auto-lapur profesional bati buruzkoa. Itemak irakurri eta azaldu ostean, bitan entzun eta zuzendu egin dugu. Azalpenak.

o   Luze baino lehen = laster, berehala, segituan. Adib.: Autobusa luze baino lehen iritsiko da.
o   BADAGO…-TZEA ( baiezko ahalera) / EZ DAGO…-TZERIK (ezezko ahalera).  Adib.: Gela honetan BADAGO kafea edaTEA, baina EZ DAGO erreTZERIK. Zaisako bidean BADAGO aparkaTZEA, baina elbarrientzako lekuetan EZ DAGO aparkaTZERIK.
o   GAI = GAUZA IZAN …-TZEKO. Ikasleei esaldi bana botarazi diet ahoz, egitura hau lantzeko, zertarako diren / ez diren gai = gauza galdetuta.
o   Markako autoak BESTERIK EZ du lapurtzen =…BAKARRIK lapurtzen ditu. Behin BAINO EZ dute atxilotu = Behin BAKARRIK atxilotu dute.
Zuzendu ondoren, berriz entzun daiteke, nahi izanez gero,  erantzunak berresteko.

Tarteko Mailako 7. eskola, urriaren 20 eta 21ekoa



7.      eskola, urriaren 20 eta 21ekoa

-          Deklinabidea: 209. orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-          Goizeko taldean, lanbide bitxiei helduta, “Roland Lapczinski kale-musikaria”  jarduera zuzendu dugu. Bertan, erantzun bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu ahala, hinbat ohar egin dizkiet:

Tarteko Mailako 4. eskola, urriaren 8 eta 9koa



4.      eskola, urriaren 8 eta 9koa

-          Deklinabidea: 38. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Astiro zuzendu badugu ere, merezi izan duelakoan nago.
-          1923ko maistren lan-kontratua izeneko jarduera. Gelan egin dugu. Ikasleek hainbat hutsune bete behar izan dituzte, besteak beste, EZIN IZAN eta BEHAR IZAN aditzak behar bezala erabiliz. Ondoren, zuzendu egin dugu.
-          Maistren lan-kontratuaren atzeko  ohar teorikoak azaldu dizkiet:
o   Debekatuta dago…-TZEA
o   EZIN + izan / ukan + partizipioa
o   BEHAR + UKAN
o   Maiztasuna nola adierazi
-          Lanbideez ari garela, garai batean ohikoagoa zen eta egun galtzear dagoen lanbide bat dugu aztergai, aterki konpontzaileena. Beraz, “ Euritako konpontzailea” izeneko ulermen-testua zuzendu dugu. Gaurkoan, testua irakurri ahala, hutsuneetan txertatu dituzten deklinabide kasuak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.
-          AHOZKO ADIERAZPENA (20-25´): Zenbatean daukazu Bisbalen azkenekoa? Izenburu horren pean, mantadunen lanbideari buruz jardun dugu solasean. Horretarako, berariaz prestatutako fitxa banatu diet eta bertako pertsonaien iritziak banan-banan irakurri ondoren, iritzi horiek abiapuntutzat hartuta eta iritzia emateko egitura desberdinak baliatuz, mintza-saioa egin dugu.
-     ETXERAKO LANAK:
o   Deklinabidea: 95. orrialde osagarria.
o   “Lan honetan oso erraza da engantxatzea” izeneko testua, Hernaniko Kronikan argitaratua, DYAko boluntarioei buruzkoa.
o   Garai bateko lanbideekin jarraituz, Imanol Zapataria izeneko ulermen jarduera, testuan esaldiak txertatzekoa.

Tarteko Mailako 3. eskola, urriaren 6 eta 7koa



3.      eskola, urriaren 6 eta 7koa

-          Euskarazko aurrizkiak: Gramatika eta ariketak I  liburuko 93. orrialdean zalantzarik izan duten galdetu. Ondoren, honako oharrok egin dizkiet:
 o   NORA (anbulatoriora) / NORENGANA (medikuarengana) JO DUT = JOAN NAIZ (“jo” aditzak aurrean norabidea adierazten duen kasuren bat daramanean – nora / norengana – “joan” esan nahi du, nahiz eta ukan eraman).
o   BERE KABUZ = BERE KONTURA = BERE KASA. Adib.: “autonomoak bere kabuz egiten du lan, ez du nagusirik”.
o   AURRE EGIN. Aurrean NORI kasua (singularrean nahiz pluralean) eskatzen du. Adib :
 « ArazoARI aurre egin behar diozu, negar egin beharrean » « ArazoEI aurre egin behar diezu »
 HotzARI aurre egiteko, lepoko lodi hau jantzi dut
 Bitaminak hartzen ari naiz nekeARI aurre egiteko
 Gure haurtxoaren logelan gauean argitxo bat piztuta uzten dut, haurrak beldurrARI aurre egiteko”.
Joan den egunean, opor osteko sindromeari buruzko entzungaian ere agertu zitzaigun adibide bat: “errealitateARI aurre egin behar zaio”.
 Gaztelaniaz “hacer frente, afrontar” esan nahi du.
o   GORROTO DUT = GORROTATZEN DUT… -TZEA. Nominalizaio honezaz ohartarazi eta adibide batzuk eginarazi ikasleei ahoz.

Tarteko Mailako 2. eskola, urriaren 1 eta 2koa



2.      saioa: urriaren 1 eta 2koa

-          Gozoki saltzaile Kontxako pasealekuan izeneko ulermen-jarduera, bertako protagonistari eginiko elkarrizketan galderak eta erantzunak uztartzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

2014/09/25

Hastera doa ikasturtea!!!

Dena prest dugu ikasturte berriari ekiteko!! Astelehen arte!!


Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 26 eta 27koa



55.  eskola, maiatzaren 26 eta 27koa

Goizeko taldean

-                 Denborazkoak lantzeko berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 21 eta 22koa



54.  eskola, maiatzaren 21 eta 22koa

Goizeko taldean

-                 Baldintza hipotetikoa lantzeko ariketak zuzendu ditugu, hain zuzen ere, Gramatika eta ariketak I  liburuko 71. orrialdeko 2. ariketa eta 73. orrialdeko 4. eta 5. ariketak, astiro, beharrezko azalpenak emanez, arbel digitalean.

Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 19 eta 20koa



53.  eskola, maiatzaren 19 eta 20koa

Goizeko taldea

- BALDINTZA HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.

Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa


52.  eskola, maiatzaren 14 eta 15ekoa

Goizeko taldea

-          Euskarazko hainbat esapide edo esamolde. 165. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.