Páginas

Tarteko Mailako 47. eskola, apirilaren 27 eta 28koa



47.  eskola, apirilaren 27 eta 28koa

-          Goizeko taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-          Arratsaldeko taldean: irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.

Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 22 eta 23koa



46.  eskola, apirilaren 22 eta 23koa

-          ERE lokailuaren teoriako puntu nagusiak azaldu dizkiet:
o   Beti bigarren osagaiaren jarraian joan ohi dela, eta beraz, inoiz ez dela esaldi hasieran agertuko
o   Esaldian aditza dugunean BAI hori ezin dela sartu, hau da, ERE bakarrik erabili behar dela: Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
o   Aditz jokatu edo konjugatu baten ondoren inoiz ez dela ERE agertuko: pentsatzen dut ERE, ikusi dut ERE...
o   Bertsio motzetan beharrezkoa dela BAI / EZ sartzea: Ni ERE BAI; Ni ERE EZ (Ni ERE)
o   BAITA…ERE, EZTA…ERE beti bananduta erabiltzen direla, inoiz ez elkarren ondoan: BAITA ERE ni; ni BAITA, ni BAITA ERE.
o   ERE aditz trinko baten aurrean doanean, aditz trinko horri BA- erantsi behar zaiola: Nik ERE Badakit.

Tarteko Mailako 45. eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa



45.  eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa
                
-     Joan den egunean bainuetxeei buruzko testua landu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali nien etxerako. Hasteko, jarduera hau zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o   Zertaz + gozatu: oporrez gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
o   Bada = badago bat, oso berezia dEN masajea > dENA. Hemen badago mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA. Erlatibozkoa da.
o   Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN) hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
o   Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA = sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
o   Nola? buruz behera
o   Nola? estalirik = estalita
o   Nola? etzanda, eserita, zutik, makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
o   Izan ohi da = izaTEN da.
o   Beraiek (nork) beren gorputz osoa = beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
o   Ederrena (adj.) da…-TZEA.
o   Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA (=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei
o   Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren), bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
o   Ase daitezen = asetzeko (zertarako)
o   Oparitzat erabiltzen dute (opari bezala)
o   Oparitzen diotEN pertsonak > diotENAK. Erlatibozkoa da.
o   Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ = ikasTEKO ASMOTAN

Tarteko Mailako 44. eskola, apirilaren 15 eta 16koa



44.  eskola, apirilaren 15 eta 16koa

-          NOR-NORI-NORK iraganean: Jonen orrialdeko hainbat esaldi ahoz egin ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute egokitu zaien esaldian. Dena den, egin  ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak bereganatze aldera. Goizeko taldean, bigarren saioa ahoz. Arratsaldeko taldean, 3. saioa egin dugu.

Tarteko Mailako 43. eskola, apirilaren 13 eta 14koa



43.  eskola, apirilaren 13 eta 14koa (Aste Santu ostekoa)

-          Izango da, agian, Aste Santua probextuz bainuetxeren batera joan den ikaslerik.  “Opor egunak lasai igarotzeko aukera: bainuetxeak berriro modan jartzen ari omen dira” close-testa zuzendu dugu, astiro, azalpen asko eman behar izan baitizkiet.

Tarteko Mailako 42. eskola, martxoaren 25 eta 26koa, Aste Santu aurretikoa



42.  eskola, martxoaren 25 eta 26koa (Aste Santu aurretikoa)

-          Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi goibela eta psikologia. Ikasleek hiru aldiz entzun dute entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz. Erantzunak arbel digitalean ipini dizkiet ikasleei.