Páginas

2015/10/28

Udazken koloretan

Ikasleok, goza ezazue bideo honetako irudiez eta abestiaz.

2015/10/20

AMAMA filma ikusgai euskal zinemetan


Ikasleok: Joan den larunbatean estreinatu zuten euskal zinemetan "Amama" filma. Ez dira asko izaten euskaraz ekoizten dituzten filmak; beraz, ikustera joan zaitezten animatu nahi zaituztet. Ez da akzio askoko filma, baina dauden akzio apurrak oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan. Film geldoa, mantsoa, elkarrizketa gutxikoa eta sentimendu askokoa da, begiratuek ekintzek baino zeresan handiagoa ematen duten filma, eta Euskal Herriko baserrietako bizimoduaren eta usadioen berri ematen duena. Ea zer iruditzen zaizuen!!

Hona hemen BERRIA egunkarian film honetaz idatzitakoa. Klikatu HEMEN
Eta TXINTXUA.COM atarian. Klikatu HEMEN

2015/10/08

Euskara-irakasle Japonian



Hiromi Yoshidak euskara irakasten du Japonian. Euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremana kontatu digu Euskadi Irratiko Faktoria saioan; baita hango ekonomia eta politikaren egoera nola ikusten duen ere.
Entzungaia entzuteko, klikatu HEMEN