Páginas

2017/11/30

Elur-gosez

Agian bihar elurra egingo omen du...

2017/11/29

Tarteko Maila: Lanbide arriskutsuak. Horietako bat, erlezainarena.

Ikasleok: Badakizue lehenengo gai honetan lanbideei buruz ari garela. Ikusiak ditugu zenbait ohiko lanbide, baita ez-ohikoak direnak ere (mantadunak, toreatzaileak, kale-musikaria, etorkizun-iragarlea, eguraldi-iragarlea, txatar-biltzaileak...). Horietako bat, erlezainen lanbidea da. Ez-ohikoa ez ezik, arriskutsua ere bada.
Jarraian ETB1eko "Batek daki" saioko atal bat ikusi ahal izango duzue, lanbide arriskutsuei buruzkoa. Bertan, Aitziber Garmendiak elkarrizketatu egingo ditu horrelako lanbidea duten euskaldun batzuk. Kapitulu osoa ikusteko aholkatzen dizuet, oso interesgarria delako. Dena den, Jon Etxeberria erlezainari buruzko zatia bakarrik ikusi nahi izanez gero, 38. minutura jo, han hasten baita zati hori.
Bideoa ikusteko, klikatu HEMEN.

2017/11/18

Ikasle guztientzat: AUKERAKO ENTZUNGAIA. Perretxiko gutxi aurtengo udazkenean

Ikasleok: bihar goizean goiz perretxikotara joateko asmotan? Bada...dirudienez, aurtengo udazkenean ez dago askorik. Irratiko erreportaje honetan, zer perretxiko diren onak eta zein pozoitsuak kontatzen dute; baita ere, zer teknika erabiltzen dituzten batzuk eta besteak bereizteko. Zinez, interesgarria. Entzungaia ikasbil dokumentu-biltegian duzue. Hemendik zuzenean sar zaitezkete bertan. Klikatu HEMEN.

Maila Aurreratua. AUKERAKO JARDUERA. Izenondoen sailkapena

Ikasle, lehenengo gaian makina bat izenondo ikusi eta ikasi ditugu. Izenondo horiek, dakizun bezala, bakunak, elkartuak edo eratorriak izan daitezke. Gai izango zinateke horren arabera zenbait izenondo sailkatzeko? Proba ezazu. Klikatu HEMEN.

Maila Aurreratua. AUKERAKO JARDUERA. Elkar

Ikasleok, ELKAR lantzeko ariketa  gehiago nahi badituzue, hona hemen Santurtziko udal euskaltegiko web-orrian datozenak. Zuzenean web-gune horretara jotzeko, klikatu HEMEN.Resultado de imagen de elkar

2017/11/08

Maila Aurreratua: Zeltiarren horoskopoa, zuhaitzen horoskopoa


Horoskoporik ezagunenaz gain, euskal horoskopoa ere ezagutu dugu aurten. Eta ba al zenekiten badela zeltiarren horoskopoa ere? Honi buruzko bideoa ikus dezagun.  IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Zuhaitzen horoskopoa.
 

Tarteko Maila: AUKERAKO JARDUERA. Jesus Etxegoien, barkillo-saltzailea

Ikasleok, hona hemen Jesus Etxegoien barkillo-saltzaileari egindako elkarrizketa. Jarri dagokion galdera erantzun bakoitzaren aurrean. Jardueran sartzeko, klikatu HEMEN

Maila Aurreratua: Hildakoen inguruko ohiturak galtzen

Ikasleok, entzungai hau Ikasbil dokumentu-biltegian aurki dezakezue. Dena den, nik hemen ipinitako esteka edo lotura honen bidez, zuzenean entzun dezakezue. Horretarako, klikatu HEMEN