Páginas

Maila Aurreratua: Erlatibozko perpausetako ondokoa edo erreferentea behar bezala deklinatzen ikasteko ariketa.

Ikasleok: oraindik egin ez baduzue, ahal duzuenean ariketa hau egiteko aholkatzen dizuet, oso gomendagarria baita erlatibozko perpausetako ondokoa edo erreferentea behar bezala deklinatzen ikasteko.
 

2018/10/25

Jakingarria

Ikasleok: egunotan atera zaigu "TOKIKO ohiturak" edo "TOKIAN TOKIKO ohiturak. Oroitzen?

2018/10/18

Jakingarria

Ikasleok: Miel Angel Elustondok Ameriketatik hona bidaltzen zituen bere artikuluak, hemengo Euskaldunon Egunkarian argitaratzeko.

Jakingarria

Ikasleok: gogoan izan "atentzioa deitu" edo "arreta deitu" erdarakadak direla eta, beraz, saihestu edo ekidin beharrekoak. Euskaraz, "atentzioa eman" edo "deigarriak egin = deigarriak gertatu".


Jakingarria

Ikasleok: MEREZI aditzarekin, euskaraz "penarik" ez (bestela ere bada nahikoa zoritxar munduan!) eta -T(z)EA nominalizazioa (ez -T(z)EAK).


Jakingarria

Ikasleok: entzun al dituzue azkeneko berriak? Izugarrizko euri-jasak iragarri dituzte asteburu honetarako mediterranear kostaldean.

2018/10/11

Maila Aurreratua: Goazen Urederrara!

Ikasleok: turismoa mugatzeaz aritu gara egunotan. Badakizue, esaterako, Urederrara sartzeko bisitari kopurua mugatu dutela? Bai, orain aldez aurretik internet bidez hartu behar da sarrera. Udazkena urte-sasoi aparta duzue bertara joateko eta uraren urdintasunak eta orbelen kolore arreak sortzen duten konbinazio koloretsu bezain ikusgarria argazki bihurtzeko.
Argibide gehiago nahi baduzue, klikatu HEMEN.

2018/10/10

Maila Aurreratua: Altzoko Handiaren ibilbidea.

Ikasleok:
Egin nahi izanez gero, hemen duzue Altzoko Handiaren ibilbidea. Datorren zubian anima zaitezte oinez ibilbide hori egitera!!
Ibilbidea zehazkiago ikusi nahi baduzu, klikatu HEMEN.
Argibide gehiago nahi izanez gero, klikatu HEMEN eta HEMEN.


2018/10/05

Asteburuan perretxikotara edo gaztainetara joateko asmotan baldin bazabiltzate, kontuz...mendiko adaska eta adarrekin estropezu egin eta muturrez aurrera eror baitzaitezkete...