Páginas

2015/12/30

Ikasleentzeko ohar garrantzitsua

IKASLEENTZAKO OHARRA!!!!!: Urtarrilaren 10etik aurrera blog honetarako sarbidea mugatua izango da eta, beraz, ezin izango da edonor sartu. Bloga erabiltzen jarraitu nahi duzuen ikasleok bidalidazue mezu elektroniko bat dabidetxe@gmail.com helbidera eta blogean sartzeko beharko duzuen baimena emango dizuet. Komenigarria da zuen helbide elektronikoa ere "gmail" izatea.

2015/12/01

Musikaz goza dezazuen...

Ikasleok: ea atsegin duzuen oparitxo hau!!

2015/11/24

Itzulpen xelebreak I


Ikasleok: gaztelaniako hitz bat euskaratzeko hitz bat hiztegian bilatzen eta begiratzen duzuenean, kontuz!!! Horrelako itzulpen xelebreak ez egiteko, kontuan izan hitz batek esanahi bat baino gehiago izan ditzakeela eta, beraz, kontuan hartu kontestu edo testuinguru horretan duen esanahia. Ez hartu, besterik gabe, hiztegian datorren lehenengo esanahia. 




2015/11/19

Maria Luisa Irizar korrikalari-ohia

 Ikasleok, barkatu eragozpenak. Ea oraingoan Maria Luisa Irizarri buruzko bideoa ikus dezakezuen. Esango didazue.

2015/11/17

Udazken koloretan

Zein polita dagoen Euskal Herriko paisaia urtaro honetan!! Zenbat kolore tonalitate desberdin zuhaitzetan, belardietan, orbeletan...

2015/10/28

Udazken koloretan

Ikasleok, goza ezazue bideo honetako irudiez eta abestiaz.

2015/10/20

AMAMA filma ikusgai euskal zinemetan


Ikasleok: Joan den larunbatean estreinatu zuten euskal zinemetan "Amama" filma. Ez dira asko izaten euskaraz ekoizten dituzten filmak; beraz, ikustera joan zaitezten animatu nahi zaituztet. Ez da akzio askoko filma, baina dauden akzio apurrak oso esanguratsuak iruditu zitzaizkidan. Film geldoa, mantsoa, elkarrizketa gutxikoa eta sentimendu askokoa da, begiratuek ekintzek baino zeresan handiagoa ematen duten filma, eta Euskal Herriko baserrietako bizimoduaren eta usadioen berri ematen duena. Ea zer iruditzen zaizuen!!

Hona hemen BERRIA egunkarian film honetaz idatzitakoa. Klikatu HEMEN
Eta TXINTXUA.COM atarian. Klikatu HEMEN

2015/10/08

Euskara-irakasle Japonian



Hiromi Yoshidak euskara irakasten du Japonian. Euskararekin eta Euskal Herriarekin duen harremana kontatu digu Euskadi Irratiko Faktoria saioan; baita hango ekonomia eta politikaren egoera nola ikusten duen ere.
Entzungaia entzuteko, klikatu HEMEN

2015/05/25

Tarteko Mailako 55. eskola, maiatzaren 25 eta 26koa



55.  eskola, maiatzaren 25 eta 26koa

-     Aditz trinkoak: bigarren orrialde osagarria zuzendu dugu, “ez zekien josten” izenekoa, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

2015/05/22

Tarteko Mailako 54. eskola, maiatzaren 20 eta 21ekoa



54.  eskola, maiatzaren 18 eta 19koa

-     Aditz trinkoak: 51. orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oso garrantzitsua iruditu zait trinkoen erabilera azpimarratzea, honako hiru ohar hauekin:
-    Trinkoen erabilera, adizki trinkoak dituzten aditzekin (etorri, ibili, egon, eduki, jakin, eraman…). Gainerakoekin, ARI erabiltzen da puntukaritasuna adierazteko.
-     Trinkoek hartzen duten BA- indartzailea, predikatuan beste osagairik ez dagoenean, eta beraz, protagonista aditza bera denean. Esaldi hasieran, beti BA-.
-      Trinkoek momentu puntuala adierazten dute, orainaldian nahiz lehenaldian. Ez ditzatela nahastu trinkoak (nator, nentorren) bukatutako ekintza adierazten duten adizkiekin (etorri naiz, etorri nintzen) edota ohiturazkoa (etortzen naiz, etortzen nintzen) adierazten dutenekin.

Tarteko Mailako 53. eskola, maiatzaren 18 eta 19koa



53.  eskola, maiatzaren 18 eta 19koa

-       Erlatibozkoa : Esaldiak lotzeko ariketa zuzendu dugu. Horietako esaldi batzuetan, erlatibozkoa NORI kasuan jarri behar izan dute, aditza nor-nori edo nor-nori-nork izanik, nori bat eskatzen zuelako esaldi horretan. Lehen aldiz, NORI kasuan deklinatutako erlatibozkoak agertu zaizkigu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleei erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin daitekeela ohartaraziz.. Honi ekin aurrtik, gogorarazi diet erlatibozkoa deklinatu egin ahal dela: etorri den mutila Mikel da; etorri den mutilak 20 urte ditu; etorri den mutilari rock musika gustatzen zaio; etorri den mutilarekin afalduko dugu; etorri den mutilarentzat da opari hau; etorri den mutilarengan uste osoa daukat...

Tarteko Mailako 52. eskola, maiatzaren 13 eta 14koa



52.  eskola, maiatzaren 13 eta 14koa

-          Nominalizazioak lantzeko orrialdeetan (269, 267, 200, 197. orrialde osagarriak) zalantzarik baduten galdetu eta, zalantzarik izanez gero, argitu.
-     BALDINTZA HIPOTETIKOA. Etxerako zituzten lehenengo itzulpenak eta hutsuneak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean, baldintza nahiz ondorioko adizki horiek iraganetik nola sortu diren azalduz. Luze jo duen arren, lehen ariketak izaki, merezi izan du denbora honetan pasatzea.

Tarteko Mailako 51. eskola, maiatzaren 11 eta 12koa



51.   eskola, maiatzaren 11 eta 12koa

-        Seme-alabentzako aholkuak osatzeko ariketak – “Seme-alaba maiteok” zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.

2015/05/11

Tarteko Mailako 50. eskola, maiatzaren 6 eta 7koa



50.  eskola, maiatzaren 6 eta 7koa.

-      NOR-NORI-NORK agintera. Ohar bitez askotan baldintza errealaren ondorio gisa aginterazko adizkiak erabiltzen direla eta, horien artean, nor-nori-nork adizkiak. Hauek ikusiak ditugu klasean eta hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu gaurkoan, bai adizki luzeak (eman iezadazu) bai laburrak (emadazu). Tartekatu ohi dugun  -  i – bokal horri ez diot batere garrantzirik eman, ahozkoan barra-barra erabiltzen baita. Idatzizkoan ere, ene ustez ez duela garrantzirik aipatu diet. Ikasleei ariketaren ebazpenaren kopia bana eman diet, ongi zuzenduta dutela ziurtatzeko.

Tarteko Mailako 49. eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa



49.  eskola, maiatzaren 4 eta 5ekoa.

-     Goizeko taldean : irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
-       Erlatibozkoak: 44 eta 269. orrialdeak zuzendu ditugu.  Lehenengoan, erlatibozko perpausak osatu behar zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN erabiliz,           -TAKO erabiliz eta –RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun berridatzi –TAKO eta –RIKO erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako); bigarrenean, aldiz,  -EN menderagailua erabiliz eginda dauden erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar izan dituzte.

2015/05/05

Tarteko Mailako 48. eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa



48.  eskola, apirilaren 29 eta 30ekoa

-     ELKAR : Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oso ariketa egokia da. Errepara biezaiote aditzari, jakiteko ELKAR, ELKARRI…zer kasutan deklinatu.

Tarteko Mailako 47. eskola, apirilaren 27 eta 28koa



47.  eskola, apirilaren 27 eta 28koa

-          Goizeko taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-          Arratsaldeko taldean: irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.

Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 22 eta 23koa



46.  eskola, apirilaren 22 eta 23koa

-          ERE lokailuaren teoriako puntu nagusiak azaldu dizkiet:
o   Beti bigarren osagaiaren jarraian joan ohi dela, eta beraz, inoiz ez dela esaldi hasieran agertuko
o   Esaldian aditza dugunean BAI hori ezin dela sartu, hau da, ERE bakarrik erabili behar dela: Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
o   Aditz jokatu edo konjugatu baten ondoren inoiz ez dela ERE agertuko: pentsatzen dut ERE, ikusi dut ERE...
o   Bertsio motzetan beharrezkoa dela BAI / EZ sartzea: Ni ERE BAI; Ni ERE EZ (Ni ERE)
o   BAITA…ERE, EZTA…ERE beti bananduta erabiltzen direla, inoiz ez elkarren ondoan: BAITA ERE ni; ni BAITA, ni BAITA ERE.
o   ERE aditz trinko baten aurrean doanean, aditz trinko horri BA- erantsi behar zaiola: Nik ERE Badakit.

Tarteko Mailako 45. eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa



45.  eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa
                
-     Joan den egunean bainuetxeei buruzko testua landu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali nien etxerako. Hasteko, jarduera hau zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o   Zertaz + gozatu: oporrez gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
o   Bada = badago bat, oso berezia dEN masajea > dENA. Hemen badago mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA. Erlatibozkoa da.
o   Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN) hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
o   Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA = sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
o   Nola? buruz behera
o   Nola? estalirik = estalita
o   Nola? etzanda, eserita, zutik, makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
o   Izan ohi da = izaTEN da.
o   Beraiek (nork) beren gorputz osoa = beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
o   Ederrena (adj.) da…-TZEA.
o   Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA (=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei
o   Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren), bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
o   Ase daitezen = asetzeko (zertarako)
o   Oparitzat erabiltzen dute (opari bezala)
o   Oparitzen diotEN pertsonak > diotENAK. Erlatibozkoa da.
o   Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ = ikasTEKO ASMOTAN