- Zehar-estiloa (-ela, -en, -tzeko)
lantzeko ariketa (“kontatu zer esan duten elkarrizketan”) zuzendu (martxoaren
4an bidali nuen).
- Aste-barruko jaiegunei buruzko
ulermen jarduera zuzendu (azkeneko klasean bidali nuen).
- Desberdintasunezko konparazioa
(BAINO...-AGO/A/AK). Lan koadernoko 121-122. orrialdeetako 10. ariketa
zuzentzen aritu ginen azkeneko klasean. Arreta berezia (“especial atención”)
merezi dute irregularrak diren
konparaziozkoek (hobea, hobeto, okerrago), baita izenondo (adjektibo) eta
aditzondo (adberbio) arteko bereizketak ere (nolakoa/k? // nola? non? noiz?).
Azkenik, ongi etorri zitzaigun ariketa hau NONGOA(k) kasua errepasatzeko, hitz
bera bitan errepikatu gabe: Jatetxeko
aireztapena (a) tabernaKOA (b) (< tabernako aireztapena) baino hobea
da. Hamar bat zuzendu genituen; gainerakoak, zuek zuzendu (ez dut uste arazorik izango
duzuenik).
- Desberdinasunezko konparazioa: 202.
fotokopia zuzendu (martxoaren 9koa).
Alde batetik, okerrak zuzendu; bestetik, esaldiak euskarara itzuli. Zalantzarik
baldin baduzue, galdetu blogaren bidez edo email bidez.
- Berdintasunezko konparazioa: HAIN,
HAINBESTE, BEZAIN, ADINA (=beste). Ariketa zuzendu, ea zer moduz egin duzuen
eta ongi bereizi dituzuen.
- Jo ezazue liburura. 139.
orrialdearen amaieran hau dio: “Gomera”. Oporretan nora joango garen erabaki
aurretik, normalean, informazioa jasotzen dugu, eta konparazioak egiten ditugu:
leku ezberdinetako paisaia, eguraldia eta bisita gidatuak. Liernik aurtengo oporrak prestatu nahi ditu,
eta bidaia-agentzian informazio-orri hau eman diote (pasa 140. orrialdera).
Informazio-orri horretan, Gomera eta Lanzarote irlei (=uharteei) buruzko
informazioa dauka. 3. ariketa egin behar duzue. Informazio hori kontuan
hartuta, osatu Liernik atera dituen ondorioak (“conclusiones”). Gomerari buruz
bakarrik hitz egiten duenez, termino bakarra daukazue eta, beraz, HAIN
(kualitatea: nolakoa?) / HAINBESTE (kantitatea: zenbat + izena) erabili beharko
duzue.
- Ondoren, egin ezazue 140-141.
orrialdeetako 4. ariketa. Liernik sanargaiari, Patxiri, informazioa txat bidez
eman dio. Zuek osatu (“completar”) Liernik Patxiri idatzi diona, informazio zuzena
erabiliz. Ariketa honetan, bi uharteak konparatzen dira eta desberdintasunezko
konparazioa (BAINO…-ago/a/ak) erabili behar duzue. Ariketa egiteko, begiratu 140. orrialdeko
fitxari.
- 141-142. orrialdeetako 5. ariketa.
“Karabana zuria ala karabana grisa?”. Erosi behar dugun produktua baliotsua
baldin bada, produktuaren ezaugarriak oso ondo aztertzen eta konparatzen
ditugu. Arantxak eta Iñakik karabana erosteko asko begiratu dute eta, azkenik
(=azkenean), bi hauek aukeratu dituzte. Orain, bien arteko konparazioa egiten
ari dira, zein erosi erabakitzeko. Entzun Arantxa eta Iñakiren arteko
elkarrizketa eta osatu. CDko
81. audioa da. Konturatuko zarete ariketa honetan berdintasunezko
konparazioa agertzen dela, bi termino, bi karabana, konparatzeko (BEZAIN /
ADINA).
- Ondoren, 6. ariketa egin.
Elkarrizketa ongi ulertu baldin baduzue, adierazi esaldi horiek egiak ala
gezurrak diren.
- “Garbigailua”. Julik laguntza
eskatu dio dendariari, ez baitaki (=ez dakielako) bi garbigailuren artean zein
erosi. Dendariak bi garbigailu horien aldeak (=desberdintasunak = diferentziak)
zein diren azaldu dio. Testua osatu behar duzue test horretako aukera
zuzenekin.
a)
bi garbigailu horiek asko saltzen dira (“saldu”
aditza UKAN motakoa da, baina hemen IZAN darama, inpertsonala delako: “se
venden”)
b)
Ikuzi (a) Aratz (b) bezain ona (nolakoa?) da
c)
Ikuzik (a) Aratzek (b) bezain ondo (nola?) garbitzen du.
d)
Ikuzi (a) ez da Aratz (b) bezain zabala eta handia (nolakoa?)
e)
Ikuzik (a) Aratzek (b) baino danbor txikiagoa (nolako danborra? adj.)
du.
f)
Ikuzin (a) ez da Aratzen (b) adina arropa_ sartzen (zenbat arropa?)
g)
Ikuzi (a) ez da hain sofistikatua (nolakoa?) (termino bakarra)
h)
Ikuzik (a) ez ditu = ez dauzka hainbeste programa_ (zenbat?) (termino
bakarra)
i)
Garbigailu horiek (a) ez dute beteikoek (b) (< betiko garbigailuek)
adina elektrizitate_ eta ur_ gastatzen (zenbat?)
- Liburuko 146-147-148. orrialdeetako
6., 7., 8. eta 9. ariketak egin dituzue? Erlatibozko perpausak errepasatzeko
ongi etorriko zaizkizue. Zuzendu itzazue erantzun-koadernoa erabiliz. Zalantzarik
bai? Zalantzaren bat baldin baduzue, galdetu blogaren bidez edo nire e-postara
bidalita (dabidetxe@gmail.com).
a)
146. orrialdeko 6. ariketa: Daona
jatetxean, bazkalorduan eduki dituzten deskuiduengatik, bezero batzuk kexatu
egin dira eta erreklamazio hauek egin dituzte. Zuek kexa edo erreklamazio
horiek osatu behar izan dituzue. Ongi
etorriko zaizue ariketa hau, erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin
daitekeela ikusteko: Hor aurrean esertzen
den ikasleA (nor sing.) Juncal da; hor aurrean esertzen
den ikasleAK (nork sing.) bizkotxo
gozoak egiten ditu. Gela honetan dauden ikasleAK (nor plurala) oso jatorrak dira; gela honetan dauden
ikasleEK (nork plurala) lan asko
egiten dute.
b)
147. orrialdeko 7. ariketa.
Afalorduan (=afaltzeko orduan) kexa gehiago egon dira. Irudiak eta kexak lotu
behar izan dituzue. Oharra: Nahasi egin
zara = nahastu egin zara: “te has confundido”. Ariketa honetako erlatiboak
ere NORK kasuan daude, ondoren UKAN aditza daramatelako: Nik aukeratu dudaNAK (< aukeratu
dudan tartak) (nork edo zerk sing.) trufak ditu;
semeak eskatu duENAK (<eskatu duen
ogi-tartekoak) (nork edo zerk sing.) gazta du;
nik eskatu ditudaNEK (< eskatu ditudan
makarroiek) (nork edo zerk plurala) txorizoa eta tomatea dituzte; guk eskatu duguNAK
(< eskatu dugun paellak) (nork edo zerk sing.) zigalak ditu.
c)
147. orrialdeko 8. ariketan
zalantzarik?
Inazioren semeak eskatu duen ogi-tartekoak gazta du, eta atera diotenak piperrak ditu.
Gurutzek eskatu dituen makarroiek
txorizoa eta tomatea dituzte, eta atera dizkiotenek esne-gaina eta barrengorriak dituzte.
Joxepa eta Juanek eskatu duten paellak zigalak ditu, eta atera diotenak haragia du.
d)
Amaitzeko, zuzendu 148. orrialdeko
cloze-testa, 6. unitatea errepasatzeko egokia. Kontsumitzaileen Elkartearen
web-gunean, erreklamazioak egiteko foroa dago. Hauek dira foro horretan jendeak
idatzi dituen kexa batzuk eta zuek osatu behar izan dituzue. Ongi etorriko
zaizue erlatibozkoa (nor kasuan / nork kasuan), nor-nori-nork aditzak, haserrea
adierazteko esamoldeak eta BAIZIK aurkakotasun partikula errepasatzeko.
-
ENTZUNAREN ULERMENA: Formentera uhartea. Ea zer moduz egiten
duzuen!!
********************************************************
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina