2023/03/04

B2.2 maila. ARRATSALDEKO TALDEAren 35. eskola eta GOIZEKO TALDEAren 34.a. Otsailak 15 eta 16 (Inaute Astearen aurretikoa)

 

Arratsaldekoen  35. eskola eta goizekoen 34.a: 2023ko otsailaren 15 eta 16koa (Inaute Astearen aurretikoa)

-     Esku artean dugun gaiari helduta – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak – Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzentzen jarraitu eta amaitu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:

NORI edo ZERI + erreparatu:  Erreparaiezu nire ohar(rEI) eta zuzenketEI. Behin  eta berriz erreparatu diot Dabidek arbelean idatzitakoARI. Kexatzen garenean, guk baino gutxiago dutenEI erreparatu behar genieke, zorionekoak garela kontura gaitezen. Gidatzean, arretaz erreparatu behar zaie trafiko ikurrEI.

DELAKO + ustea, susmoa, itxaropena, errezeloa, albistea, zurrumurrua… > deLAKOA = DEN  + ustea, susmoa… (DENAREN + ustea, susmoa…)

Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut

>      Etorkinak lan bila etortzen direla + KO + ustea (izena) oso zabalduta dago. = Etorkinak lan bila etortzen diren ustea oso zabalduta dago (direnaren ustea).


Mariak piper egin duela + KO + susmoa (izena) daukat.

= Mariak piper egin duen susmoa daukat (duenaren susmoa).

Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilela + KO + zurrumurrua (izena) zabaldu da herri osoan.

= Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilen zurrumurrua zabaldu da herri osoan (dabilenaren zurrumurrua).

Lexikoa: Gutxietsi, gaitzetsi. Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo da, bart Irunen izandako hilketa gaitzesteko (=txartzat emateko). Oraindik gizartean asko dira haurdunaldi subrogatua gaitzesten dutenak (=txartzat jotzen dutenak = onartzen ez dutenak).Oraindik gizon askok emakumeak gutxiesten dituzte (gutxiago balio dutela pentsatzen dute); horretan datza, hain zuzen ere, matxismoa. Ez nazazu gutxietsi, ez daukat karrerarik, baina ez naiz tentela eta hortzak ederki berdinduak ditut.

Zenbakiekin: IKUS 5. orrialde osagarria. Noiz mugagabea / noiz plurala (mugagabearen txosteneko 5.puntua)

§  Bi aholku_ emango dizkizuet, eta bi aholkuAK dira garrantzitsuak.

§  Lau ikasle_ berandu iritsi dira. Dabidek lau ikasleAK zigortu ditu.

§  Hiru seme_ ditu eta hiru semeAK lanean ari dira fabrika berean.

§  Azpeitiko Sakona baserrian Gineako hiru errefuxiatu_ hartu dituzte eta hiru errefuxiatuEI egin diete kontratua.

§  Nire landetxeak hamar logela_ izango ditu eta hamar logelAK bikoitzak izango dira. 

–T(Z)EA AHALBIDETU = -T(Z)EKO AUKERA EMAN:

Dabiden blogak (zerk) entzungaiak berriro entzuTEA (zer?) AHALBIDETZEN DU.

Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEKO (zertarako?) AUKERA EMATEN DU.

- Internetek baditu bere arriskuak ere. Horren harira, HABE aldizkariko ulermen jarduera, Interneteko arriskuei buruzkoa (Gaurgero: ciberbullyng-a sarearen arriskua) zuzendu dugu, testua irakurri ahala, beharrezko azalpenak emanez. Lexiko oharrak eta bestelakoak orri batean gehitu dizkiet.

§  Partekatu = elkarbanatu: “compartir”

§  Ezuste(a) = ustekabe(a): “sorpresa”

§  Eragiten ditu = sorrarazten ditu

§  Ezinbestekoa = derrigorrezkoa = nahitaezkoa = nahi eta nahiezkoa

§  Tresna = baliabide

§  Mintegia: haziak saltzen diren tokia. Adibidez: Endanea. Hezkuntzan, Mintegia: “seminario”

§  Ezagutza = ezaguera = jakintza

§  Abiatu du = abian jarri du = martxan jarri du

§  Aditzera eman du = adierazi du

§  Ahalik eta gutxien = ahal den gutxien

§  Jazarpena: bi esanahi ditu: “persecución”: Agoteek eta judutarrek bere garaian jazarpena jasan zuten; “acoso: Interneten gaztetxoek jasaten duten jazarpena larria da.

§  Zaurgarriak = kalteberak (erraz kaltetu dezakezuen  norbait): “vulnerables”

                           Arretaz egin dizkiete honako ohar hauek:

Aditz partizipioa trinkoen aurrean, indar gehiago emateko, aditza azpimarratzeko: Arriskuak ere  EGON BADAUDE; JAKIN BADAKIT egoera ekonomikoa hobetzen ari dela. Gure amonak mugikorra EDUKI BADAUKA, baina ez du sekula erabiltzen, deabruaren asmakizuna omen da eta.

Haurren erdiak baino gehiagok jasan du INOIZ = jasan du NOIZBAIT  jazarpena edo erasoa Interneten.

INOIZ = NOIZBAIT pentsatu dut lan hau uztea eta Nafarroako herrixka batean landetxe bat zabaltzea.

INOIZ EZ dut pentsatu lan hau uzterik, asko gustatzen zaidalako eta horretarako jaio nintzela uste dudalako.

IZENA + gorabehera: egitura kontzesibo hau ikusia dugu. Izen batekin erabiltzen da, ez aditzarekin: Krisia gorabehera, batzuek dirutza gastatu dute Eguberrietan (=krisian gauden arren). Zure amak, zimurrak gorabehera, andre gaztea dirudi (=zimurrak dauzkan arren). Bidaian izandako arazoak gorabehera (=arazoak izan genituen arren), berriz ere bizi izango nuke horrelako bizipena (=esperientzia).

CyberbullinAREN ALDEAN = CyberbullinAREKIN  KONPARATUTA = ALDERATUTA

Bilbo DonostiAREN ALDEAN handia_ da = Bilbo Donostia BAINO handiAGOA da =

Bilbo DonostiAREKIN KONPARATUTA = ALDERATUTA, handia_ da. 

-   ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta Internet (x0,9, x1). Haurrek Interneten izan ditzaketen arriskuen gaineko entzungai hau birritan entzun dugu, aurretik itemak astiro azaldu ostean. Jarraian, zuzendu egin dugu, astiro, arbel digitalean erantzun zuzenak eta azalpenak jarrita, erantzunak behar bezala argudiatuz.

-          A) Cyberbulling-a, sarearen arriskua testuan agertu zaigun pasarte bat ipini diet arbelean eta berau irakurri dugu ozenki, ikasleek bertako informazioa euren solasaldian baliatzeko aukera izan zezaten.

Benetan mesedegarria (=onuragarria) ote da haurrak Internetez babestea? 

Interneten arriskuak ez dira orrialde pornografiko, bortitz, arrazista edota anorexiaren apologia egiten dutenetara mugatzen. Hainbat ikerketaren arabera, haurren erdiak baino gehiagok jasan du inoiz (=noizbait) ezezagun baten erasoa sarean ari direla eta ONUren ustez, 750.000 lagunetik gora dira Interneten haurrekin harremanetan jartzeko irrik(it)an dauden harrapariak. Beraz, ezinbestekoa bezain beharrezkoa da haurrak babestea Interneten nabigatzen dutenean.

-    B) Halaber, entzun berri dugun entzungaiko – Haurrak eta Internetideiarik esanguratsuenak arbeleratu dizkiet.

§  Haurrak gero eta gazteago hasten dira internet erabiltzen.

§  Gurasoek ez dute modu eredugarrian jokatzen.

§  Helduak ez ezik, haurrak ere oharkabean aztarnak uzten ari dira.

§  Ciberbullyng-a.

§  Mugikorra noiz erosi haurrei?

§  Gurasoek zenbateraino kontrolatu haurrak. Neurriz, baina debekatu    gabe.

-  Informazio horrekin guztiarekin, AHOZKO ADIERAZPENA (30¨) Internetek dakarren arriskua haur eta gaztetxoentzat. Horretarako, galdera hauek ipini dizkiet arbelean.

-          ETXERAKO LANAK:

-  Zuzendu “Arrasto digitala” testutik ateratako berridazketak, nire ebazpen orriarekin. Erreparatu, zuzendu ahala, orri horretan idatzi ditudan azalpenei.

-          Egitura jatorrak (I)

-          -(e)LAKO + izena = -(e)N + izena egiturak lantzeko hamar berridazketak.

-     Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia ezabatzeko? deritzon cloze-testa. Gelan zuzenduko dugu itzulitakoan.

-  Erlatibozko perpausak errepasatzeko  Gramatika eta ariketak II liburuko 154-155. orrialdeetako ariketak (gogoratu 152-3 orrialdeetako teoriako puntu nagusiak azaldu  nituela; gogoan ez badituzte, irakur ditzatela, batez ere   C eta D  puntuak). Egin ondoren, zuzen ditzatela. Bosgarrena ez dute egin behar.

-    Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. Ikusiak ditugu lau sistemak eta, horien artean, NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK dira zailtasun gehien eragiten dutenak. Hauek bereizteko eta hauen erabileran trebatzeko, berariazko ariketa: NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK (erantzunekin).

-    Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak): Lokailuen aurkezpena. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan, hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egin (norberak zuzen ditzala, ez dute zailtasunik).

-          Maitasunaren arriskuak izeneko ulermen-jarduera.

-          Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko cloze-testa.

-         AUKERAKO ENTZUNGAIAK, San Valentin egunari buruzkoak (blogean dituzue ariketak, ebazpen orria eta entzungaiak):

§  San Valentin eguna dela eta

§  Maitasuna adierazteko moduak

§  Maitasun anitza

§  Maitasun istorio bitxiak

§  Noizkoa da San Valentin eguna ospatzeko ohitura?

-     Iritzi artikulua: Fashion izan nahi, kosta ahala kosta / Amazon gabe ezin izango nintzateke bizi.

-    Hasi irakurtzen bigarren irakurliburua: Miñan (Amets Arzallus). Gogoan izan, martxoaren 23an etorriko dela eskolara liburu honetaz hitz egitera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina