5. saioa: 2025eko urriaren 13koa
Identifikazio pertsonala eta
hizkuntzak: “euskara da euskaldun egiten gaituENA”
- Gure gaiari heldu diogu: hizkuntzak ikastea. Yolanda
Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik (Ahozkotasuna lantzearen
garrantzia) ateratako
hamar esaldi berridatzi behar zituzten ikasleek, nik emandako lexiko nahiz
gramatika egiturak erabiliz. Zuzendu egin ditugu. Horietako bakoitza zuzendu
ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei banatu dizkiet. IKUS
“eranskina”):
1. Helburuzko perpausak egiteko:
-T(z)E ALDERA, -T(z)EARREN eta subjuntiboa.
2. Mugagabea + -TZAT + EDUKI / UKAN / HARTU
/ JO egitura, ustea adierazten duena.
3. EGOKITU aditz trinkoaren
erabilera, bai aditz gisa (“niri dagokit hori egitea”),
bai testu antolatzaile gisa (“hemengo eguraldiari dagokionez,
nahiko hezea da”) (+
ZERI edo NORI).
4. Gutxi
gorabeherako kopurua adierazten duten partikulak: -EDO, -®EN BAT, INGURU eta GUTXI
GORABEHERA.
5. Lehentasuna
+ UKAN / EDUKI
=
Lehentasunezkoa + IZAN
=
Lehenetsi + UKAN.
6. BAKARRIK = BAINO EZ = BAIZIK EZ =
BESTERIK EZ (*)
7. Ezezko baldintzak
osatzeko, PARTIZIPIOA +
EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK “komodina”.
8. Baiezko
baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA
+ -(e)Z GERO “komodina”.
10. EKIN aditza (+ ZERI) = HASI aditza (+ ZERTAN)
Aipamen berezia egin diet honako egitura aberats hauei :
·
munduaren luze-zabalean
(=mundu osoan)
·
euskaran jantzia
(gai batean “jantzia” izateak zera esan nahi du, gai horretan aditua
dela, gai horretaz asko dakiela).
·
une oro (“en todo momento”)
OHARRA: gogorarazi
diet aurten asko irakurri beharko dutela, besteak beste, aberastasun lexikoa
eta morfosintaktikoa hobetzeko; hortaz, gaurko prestatu duten testuaz gain, tarte
bat dutenean, bestea ere irakurtzeko esan diet, nik ipinitako oin-oharrei eta
sinonimoei arretaz erreparatuz.
- AHOZKO ADIERAZPENA II (elkarreragina): Buruko osasuna edo osasun mentala mintzagai. Horretarako berariaz prestatutako mintza-fitxa banatu nien joan den astean eta binaka jardun zuten fitxa horretako 1. puntuaz hizketan. Gaurkoan, 2. eta 3. puntuak izan dituzte mintzagai.
- IKUS-ENTZUNAREN
ULERMENA:”Euskaraz ikasteko parada (=aukera) Iparraldean”. Frantzian
hizkuntza gutxituak babesteko onartutako legea albiste ontzat jotzen
duen arren, Iparraldean goi-mailako ikasketak euskaraz egiteko dauden
zailtasunen erradiografia egin du Maddalen Arzallusek. Orrian idatzita dauzkaten Maddalenen lau bertsoak entzun ditugu bitan.
Etxean, bertso horien ideia nagusia edo mamia, hau da, Maddalenek helarazi nahi
digun mezua ondoen biltzen duen paragrafoa zein den aukeratu beharko dute.
-
Etxerako lanak:
1.
INDARTZE-ARIKETA
(eperik gabea): Gaurkoan azaldu eta landutako zenbait egitura ikasleak
pixkanaka eurenganatzen joan daitezen, indartze-ariketa: Ahozkotasuna
lantzearen garrantzia testutik ateratako hamar berridazketen parekoak.
Benetan gomendagarria deritzot ariketa hau egiteari.
-
Biltegia (eginak baina zuzentzeke daudenak):
1. ERLATIBOZKO
PERPAUSAK: Hurrengo klasean erlatibozko perpausen teoriako punturik
esanguratsuenak azalduko dizkiet. Ordurako, ikasleei etxean teoria osoa astiro irakutzeko aholkatu diet. Gramatika eta ariketak II, 152,
153, 156. orrialdeetan dator:
i.
152. orrialdeko A, B eta C (ezezko erlatibozkoen ordena) eta 153. orrialdeko D (ondoko
osagaiaren kasua).
ii.
156-157. orrialdeetako A (ondokoaren isilaraztea), B (-tako = -riko) eta C (erlatiboa aposizioan).
2.
Lehen eskola eguna izeneko ariketa,
erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen
irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar
dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina