42. eskola (on-line): 2020ko martxoaren 17 eta 18koa
- Iraganeko baldintza edo irreala lantzeko ariketetan zalantzarik
baduzue? Hala balitz, galdetu blogaren bidez edota nire e-posta helbidera
idatzita. Honako hau gogorarazi nahi nizueke: hamaika bider esana dugu baldintza hipotetikoak derrigorrez ondorio
hipotetikoa eskatzen duela; baldintza irrealak edo lehenaldikoak, orain lantzen
ari garen honek, alegia, gehienetan, lehenaldiko ondorioa darama, baina badira
salbuespenak: litekeena da baldintza zatia iraganean egotea, hau da, irreala
izatea, baina ondorioa hipotetikoa, denbora jauzia gertatu delako
(hipotetikotik iraganerako jauzirik sekula ez).
-
Nik Filologia ikasi beharrean, Zuzenbide-ikasketak egin (izan) banitu, orain abokatu ospetsua
izango NINTZATEKE, irakasle xume bat
izan beharrean (IRREALA > HIPOTETIKOA, denbora jauzia gertatu delako).
Zuen ariketa horietan baziren horrelako lauzpabost kasu, erantzun orrietan
berariaz adierazi nizkizuenak.
- Azkenaldi
honetan, genero berdintasunaren eta genero indarkeriaren inguruan gabiltza.
Etxerako zenuten euskal emakume aitzindari bati buruzko ulermen jarduera, Elbira (=Elbire) Zipitriari buruzkoa.
Zuzendu eta erantzunen batekin ados egon ezean, galdetu.
- IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Emakunderen
kanpaina. Bi jarduera egin behar dituzue; lehenengoan (A),
hainbat adierazpen egiazkoak diren ala ez adierazi behar duzue (horretarako,
bitan ikus ezazue bideo-pasartea); bigarrenean (B), esaldiak osatu behar dituzue
falta den informazioarekin. Horretarako, beste bizpahiru aldiz ikus dezakezue
bideoa. Jarraian zuzen ezazue, lehenik, A jarduera eta, ondoren, B jarduera.
Amaitzeko, eta erantzun zuzenak berresteko, behin entzuteko gomendatzen dizuet.
-
Honako egitura honetaz ohartarazi
ditut: PARTIZIPIOA + EZINIK
Gaur berandu iritsi naiz
klasera, autoa aparkatu EZINIK ibili
naizelako
Lorena armairura joan da eta
atea ireki EZINIK geratu da,
giltzarik ez zeukalako.
Gau osoa pasa dut lo egin EZINIK.
- EZ
BEZALA eta EZ BEZALAKOA moduzko egiturak gogorarazi dizkiet:
-
Nire bizimodua zurea baino desberdinagoa da**
-
Nire bizimodua zurea desberdina da **
-
Nire bizimoadua zurearen (noren) desberdina da **
-
Herrietako bizimodua hirietakoa baino desberdinagoa da **
-
Nire bizimodua (a) zurea (b) EZ BEZALAKOA da = Nire bizimodua (a) EZ DA zurea (b) BEZALAKOA.
-
Herrietako bizimodua (a)
hirietakoa (b) EZ BEZALAKOA da =
Herrietako bizimodua (a) EZ DA
hirietakoa (b) BEZALAKOA.
-
Nire eskarmentua (a) zurea (b) EZ BEZALAKOA da = Nire eskarmentua (a) EZ DA zurea (b) BEZALAKOA.
-
Gure aitona-amonen garaiko familia
eredua (a) gaur egungoak (b) EZ
BEZALAKOA zen = Gure aitona-amonen garaiko familia eredua (a) EZ ZEN gaur egungoak (b) BEZALAKOA.
-
Gaur egun (a), garai batean (b) EZ BEZALA, ez dago gaizki ikusia 40
urte izanda ere ezkongabe egotea.
-
Ni (a) zu( b)
bezalakoa naiz (nolakoa?).
-
Ni (a) ez
naiz zu (b) bezalakoa = Ni (a) zu(b)
EZ BEZALAKOA naiz.
-
Ni (a) zu (b)
bezala sentitzen naiz (nola?).
-
Ni (a) ez
naiz sentitzen zu (b) bezala = Ni
(a) zu(b) EZ BEZALA sentitzen naiz.
Oharrok zabalago eta adibde gehiagorekin biltzen dituen orri
osagarria ere atxiki dizuet blogean.
- Baina…emakumezkoen
eta gizonezkoen artean beti izan behar litzateke berdintasuna? Ziur zaudete?
Entzun ondoren datorren entzungaia.
ENTZUNAREN ULERMENA: Berdintasuna ez da dena berdin (gomendatutako
abiadura:0,9,0,9). Itemak arretaz irakurri ostean, bi aldiz
entzun eta, guk klasean, hirugarren entzunaldia egin ahala, zuzendu egingo
genuke. Beraz, hiru aldiz entzun ezazue. Azkenik, behin osorik entzun liteke, auziaren
ikuspegi orokorra uler dezazuen. Ondoren, albistea ongi ulertu duzuen
egiaztatzeko, azpiko taulatxoan ageri den laburpena irakur dezakezue.
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Emakumeak…gizonen pare…ala menpe? Bikoteka,
emakumeen aurkako indarkeria matxistaren nazioarteko egunaren harira, mintza-fitxa bereko 6., 7. eta 8.
puntuak izango genituzke mintzagai,
hots, genero indarkeria edo bortizkeriari buruzkoak. Hipotetikoa erabili dut,
telelana dela-eta, ezin baitugu mintza-saiorik egin. Itzultzen garenerako gorde
beharko dugu, beraz.
- Lokailuak. Gramatika eta ariketak II liburuko 57. gaian – 210-211. orrialdeak –
zalantzarik bai? Hala balitz, galdetu. Ez nahastu bi hauek:
o Ainararen autoa etxe ondoan dago aparkatuta; HORTAZ = BERAZ, ez dago dudarik, autobusez
joan da lanera.
o Argi dago, Ainara autobusez joan da lanera; IZAN ERE,
autoa etxe ondoan aparkatuta dago.
- Gramatika eta ariketak II liburuko 239.
orrialdeko ariketak – diskurtsoaren kohesio elementuak lantzeko errepaso
ariketak – zuzentzeke ditugu, klasean zuzentzeko asmoa bainuen. Zeuek zuzen itzazue
erantzun-koadernoa erabiliz eta, zalantzarik izanez gero, galdedazue. Hona hemen nik klasean egingo nizkizuekeen
zenbait ohar. 3. ariketan:
Erretzaileak bere osasuna hondaTZEAZ GAIN, ondoan
dituen beste pertsona guztiena ere kaltetzen du.
= Erretzaileak bere osasuna EZ EZIK, ondoan dituen beste pertsona
guztiena (< guztien osasuna) ERE
kaltetzen du.
= Erretzaileak EZ
BAKARRIK bere osasuna, ondoan dituen beste pertsona
guztiena ERE kaltetzen du.
-
Ariketa berean, 10. lerroan, honako
esaldi hau agertu zaigu:
Azkenik, nire iritziz, inork EZ DAUKA (= ez du) ZERTAN arriskuan JARRI bere
osasuna, beste norbaiten bizio eta ohitura txarrengatik.
Esaldi hau honen parekoa litzateke:
Azkenik, nire iritziz, inork EZ DAUKA
(= ez du) arriskuan JARRI BEHARRIK bere osasuna, beste
norbaiten bizio eta ohitura txarrengatik.
Honako esaldi honek, ordea, esanahi edo adiera desberdina dauka:
Azkenik, nire iritziz, inork EZ DU arriskuan JARRI BEHAR bere osasuna (hemen, debekatzen ari gara).
Bere garaian azalpen hau luze eta zabal eman genuen arren, hona hemen
taula, berriro errepasatzeko, azaletik bada ere.
·
BEHAR vs. BEHARRIK arteko
desberdintasuna
- Inork EZ DAUKA (=ez du) ZERTAN
arriskuan JARRI = Inork EZ DAUKA (=ez du) arriskuan JARRI BEHARRIK (debekurik ez dago).
-
Inork ez du arriskuan jarri BEHAR (debekua adierazten du).
- Liburutegian
liburu bat mailegatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN eskolara ETORRI = EZ DAUKAZU (= ez duzu)
eskolara ETORRI BEHARRIK (baina, nahi baduzu, etor zaitezke).
- Ez duzu eskolara etorri BEHAR (debekua
adierazten du).
- Agiri horiek
entregatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN udaletxera JOAN = EZ DAUKAZU (= ez
duzu) udaletxera JOAN BEHARRIK, Internet bidez bidal ditzakezu (baina nahi baduzu,
joan zaitez udaletxera).
- Agiri horiek
entregatzeko ez duzu udaletxera joan BEHAR, Diputaziora baizik.
- Gaurko
idazlana egin behar zenuten, baina EZ
DAUKAZUE (=ez duzue) ZERTAN gaur EMAN
= Idazlana EZ DAUKAZUE (= ez duzue) gaur eman BEHARRIK (baina nahi
baduzue, eman gaur eta hartuko dizuet).
-
Idazlana ez duzue gaur eman BEHAR.
- Gaur egungo
bikoteek EZ DAUKATE (= ez dute) seme-alabak ZERTAN EKARRI familia bat osatzeko, garai
batean ez bezala = Gaur egungo bikoteek EZ
DAUKATE (=ez dute) seme-alabak EKARRI BEHARRIK familia bat osatzeko, garai batean ez bezala.
-
Gaur egungo
bikote askok ez dute = ez lukete seme-alabarik ekarri BEHAR, gero ez dakite behar bezala hezten eta.
- Gaur egun
haur bat izateko emakume batek EZ DAUKA
(=ez du) ZERTAN gizon bat BILATU, intseminazio bidez izan dezake
= Gaur egun haur bat izateko emakume batek EZ
DAUKA (= ez du) gizon bat BILATU BEHARRIK, intseminazio bidez izan dezake.
- Gaur egun
haur bat izateko emakume batek ez du gizonik bilatu BEHAR.
Halabeharrez edo kasualitatez, ikasleetako baten idazlanean honako
esaldi hau irakurri nuen:
* Egia esan, Eguberriak beste
edozein egun bezalakoak dira, eta EZ
DITUGU gehiegikeria izugarriak EGIN
BEHAR.
Debekatuta al dago ba, gehiegikeriak egitea? Ez, ezta? Hona esaldi
zuzena:
Egia esan, Eguberriak beste
edozein egun bezalakoak dira, eta EZ
DAUKAGU (= ez dugu) gehiegikeria izugarriak EGIN BEHARRIK.
Alegia, ez daukagula gehiegikeriak egin beharrik, baina norbaitek nahi
badu, egin ditzala. Ez dago debekurik.
Inpetsonala egiteko: EZ DAGO (= ez da) ZERTAN +
partizipioa = EZ DAGO (= ez da) +
partizipioa + BEHARRIK.
Gaur egun, medikuarenean hitzordua
hartzeko EZ DAGO (=ez da) ZERTAN
anbulategira JOAN, Internet bidez
har daiteke = Gaur egun, medikuarenean hitzordua hartzeko EZ DAGO (=ez da) anbulategira JOAN
BEHARRIK, Internet bidez har daiteke.
-
ETXERAKO
BIDALIKO NITUZKEEN LANAK:
o
Ez bezala eta Ez bezalakoa lantzeko ariketak (erantzunekin), Atalak liburukoak.
o
“Hilekoagatik baja eman behar LITZATEKE?” izeneko jarduera multzoa:
§ Lehenik, IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Hilekoagatik baja emateko Italian egindako
proposamena. Itemak irakurri
ostean, hirutan ikus ezazue bideo-pasartea eta, jarraian, zuzendu, erantzun
orriak erabiliz.
§ Zer diote italiar emakumeek? Bideo-pasartearen zati hori berriro ikusi eta ariketa honetako bi galderei
erantzun.
§ Testua osatzen. Ikusitako
bideo-pasartearen transkripzioa da eta testutik ateratako zatiekin osatu behar
duzue berau.
o
Giza harremanei buruzko zenbait testutxo, testutxo horien ideia nagusia adierazten duen esaldia aukera dezazuen,
distraktoreak saihestuta.
o
AUKERAKOA: Behar vs. Beharrik eta
partizipioa + beharrik = zertan + partizipioa
errepasatzeko ariketak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina