2020/10/30
2020/10/28
B2.2 maila: Lehenengo eskola eguneko irudiaren deskribapena, erlatibozkoak erabiliz.
Ikasleok: hemen dituzue aurreko urteetako ikasleek sortutako hainbat erlatibozko esaldi. Erreparatu arretaz klasean azaldutako eta nik kolorez nabarmendutakoei. Mila esker.
2020/10/26
B2.2 maila: Altzoko Handiaren hezurren atzetik...
Ikasleok: Zer arraio gertatu zen Altzoko Handiaren hezurrekin? Egia al da bere garaian hilobia profanatu eta hezurrak lapurtu zituztela eta, beraz, ez daudela egun Altzoko hilerrian? Ala hezurrak desegin egin ote ziren osteoporosiaren ondorioz? Akaso hilobia hustu egin zuten hurrengo hildakoei lekua egiteko? Bada... berriki (=oraintsu = orain dela gutxi) hezur horiek topatu dituzte! Bai, ongi irakurri duzu. Ikus honako bideo hauek.
2020/10/21
B2.2 maila: "Ahuntzaren gauerdiko eztula"
Ikasleok: aste honetan agertu zaigu honako esapide hau "ahuntzaren gauerdiko eztula izan" ("erraza izan" esan nahi duena) . Gogoan duzue? Normalean ezezko esaldiak egiteko erabiltzen da eta beraz, zerbait ez dela erraza esan nahi du, ez dela txantxetako kontua, ez dela huskeria. Bi adibide agertu zaizkigu klasean:
Altzoko Handiari jaten eta edaten ematea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula.
Gaur egun haurrak heztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.
Bada, kasualitatez, duela gutxi agertu zen esapide hori Twitterren.
B2.2: Agoteei buruz gehiago jakin nahian
Agoteei buruz gehiago jakin nahi duzue? Bada, hemen duzue ETBko kazetari batek Xabier Santxotenari egindako elkarrizketaren bideotxo bat. Gogoan izan Xabier Santxotenak bere burua agoteen oinordekoTZAT edo ondorengoTZAT daukala eta museotxo bat duela Bozate auzoan. Bideoa ikusi nahi baduzu, klikatu HEMEN.