AIPUAK

  • "Gero dioenak, bego dio" (Axular)
  • "Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu" (herrikoia)
  • "Zenbat buru, hainbat aburu".
  • "Erleak eztia eta eztena"
  • "Bat eman eta bi hartu? Gure etxean berriz ez sartu" 
  • "Erle joanak eztirik ez"
  • "Bi nagusiren txakurra, goseak hil"
  • "Zuri guztiak ez dira irinak"
  • "Anitz balio du indarrak, gehiago buru azkarrak".
  • "Bat dugunean, bi nahi"
  • "Min hotsa entzun nahi ez duena ez dadila joan gerrara"
  • "Mendiak txapela jantzi du; laster euria"
  • "Hartzeko beti prest, emateko inoiz ez"
  • "Azkar eta ondo, usoak hegan"
  • "Bisitak poz ematen, etortzean edo joatean"
  • "Maitasun berriak, zaharra ahaztu"
  • "Berririk ez, berri ona".
  • "Ordaintzeko azkena, hartzeko lehena"
  • "Ez gehiegi hiz egin, ez baduzu nahi huts egin"
  • "San Juan, nekez etorri ta azkar joan"
  • "San Juanek esku batean sua eta bestean uda"
  • "Harrokeriak sekula gauza onik ez"
  • "Jainkoak lehenen bere burua egin zuen eta gero gainerakoak"
  • "Aldeko arkumea hobea da urrutiko ardia baino"
  • "On egin deizuela janak eta kalterik ez edanak"
  • "Mando merkea, nagusiaren nekea"
  • "Gutxiegia eta larregia, beti kaltegarria"
  • "Begiak noraino,  nahia haraino"
  • "Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau"
  • "Antzarrak pasatu, negua etorri"
  •  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina