2025/12/05

B2.2 mailako 20. eskola, 2025eko abenduaren 3koa. EUSKARAREN EGUNA

 

20. eskola: 2025eko abenduaren 3koa. EUSKARAREN EGUNA

17:30-19:25: MINTZODROMOA C1 eta B1 mailako ikasleekin batera.

-   Ikasleen ekoizpen idatzian nahiz ahozkoan, gramatika zuzentasuna, aberastasuna eta ideien arteko koherentzia bezain garrantzitsua da ideia horiek (esaldi nahiz paragrafoak) behar bezala uztartzea (=lotzea), horretarako testu antolatzaileak eta lokailuak erabiliz, “klipak” balira bezala. Funtsezkoa da ikasleak ideia, esaldi nahiz paragrafoen arteko kohesio edo loturaz ohartaraztea. Lokailurik erabilienen teoria azaldu ostean, lumi bidez sortutako ariketa bat bidali nien etxerako. Bertan, 30 lokailu esanahiaren arabera sailkatu  behar zituzten. H5P artxiboa arbelean irekita, denon artean zuzendu dugu sailkapena.

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) eskura dago blogean.

-       Indikatiboko iraganeko NOR-NORK:

Kostaldeko hotel batean, zakurra nirekin edukitzeagatik, bidegabeki gau bakoitzeko 10 euro ordainTZERA  behartu (=derrigortu) NINDUTEN.

Eta…

Haiek zu? … behartu

Zuek ni?... behartu

Zuk gu?...behartu

Haiek hura?... behartu

Haiek haiek?...behartu

Esaldi hori abiapuntutzat hartuta, Indikatiboko Iraganeko edo Lehenaldiko  NOR-NORK adizkiak errepasatu ditugu.

a.   Horretarako, hasteko, adizki horien eskema banatu diet eta beharrezko azalpenak eman dizkiet: eskema nola dagoen egituratua, pertsona markak edo morfemak aurrean ala atzean doazen…

b.  Jarraian, eskemaren azpiko bost oharrak arretaz azaldu dizkiet. Behin eta berriz azpimarratu diet 5. oharrak dioena, hau da, kontu izan dezatela NOR edo ZER 3. pertsona denean, adizki horietan NORK edo ZERK subjektuaren pertsona marka edo morfema aurrean baitoa (nuen, zenuen, genuen, zenituzten…), gainerakoetan ez bezala.

Izan ere, gainerakoetan,  atzean doa NORK edo ZERK subjektuaren pertsona marka (ninduzun, zintudan…).

Beraz, NOR edo ZER 3. pertsona (hura / haiek) duten adizkiak (betidanik “ukan” izenez ezagutzen ditugunak) EZINGO DIRA eskema horretatik atera, ezingo dira eskema horretan “enkajatu” edo txertatu. 

c.  Ondoren, adizkien taulak banatu dizkiet, bai horizontalki dagoena, bai bertikalki eskema eta adizkiak dakartzana.

d.      NORK esaldi batean pertsona izan daitekeMikelek (nork) ni agurtu NINDUEN; gurasoek (nork) gu askotan zigortzen GINTUZTEN baina baita pertsona ez den zerbait ere – Haizeak (zerk) muturrez aurrera bota NINDUEN, autobusak (zerk) haur bat harrapatu ZUENedota ekintza bat ere – Aparkalekurik ez aurkiTZEAK (zerk) neure onetik atera NINDUEN;  nik hori esaTEAK (zerk) asko mindu ZINTUEN; langabezia-tasa jaisTEAK (zerk) asko poztu GINTUEN – .Ekintza bat denean, -T(z)EA nominalizazioari + -K (nork edo zerk deklinabide kasua) atxikitzen zaio: -T(z)EAK. Beti izango da 3. singularraren, hau da, “hark” pertsonaren parekoa, ekintza bakarra baita.

Aparkalekurik ez aurkiTZEAK (zerk = nork) (ni) neure onetik atera NINDUEN.

 Esanahi aldetik, honen parekoa litzateke; ez, hala, gramatikalki:

Aparkalekurik ez aurkiTZEAGATIK (zergatik?) (ni) neure onetik atera NINTZEN.

-          Etxerako lanak:

-        Kohesioa lantzen: Peñiscolatik bidalitako gutuna, lokailuekin osatzekoa (beti ere, ideien artean dagoen harremanari erreparatuta).

-        Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak (194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak) (erantzunak ere banatu dizkiet). Denak hurrengorako ez egiteko aholkatu diet,  nahieran administra ditzatela ariketa hauek.

OHARRA: ariketa hauek blogean ere topa ditzakezue H5P formatuan, “Indikatiboko Iraganeko NOR-NORK (1) eta (2)” izenpean.

-       Garaian garaikoa: Emakume bati sexu erasoak egin izana egotzita, hiru gazte atxilotu dituzte izeneko jarduera.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-  Garaian garaikoa: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta, horrekin lotura estua duen jarduera, tratu txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko albisteak, Maite Asensio) (ebazpena ere banatu diet erantzunekin eta beharrezko azalpenekin).

o   Biltegia:

   Bidaiatzeko zenbait aholku edo gomendio. Ulermen-jarduera honetan, batetik, hitz bankuko hitzak txertatu behar dituzte aholkuen hutsuneetan eta, bestetik, a), b) eta c) artean aukeratu behar dute ondo deklinatuta dagoena. Lexikoa ikasteko eta mugagabea errepasatzeko, ariketa egokia da guztiz.

       Erlatibozko perpausak lantzen V

    Bidaiatzeko modu berrien bila: Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako 14 esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina