2. saioa: 2022ko irailaren 28 eta 29koa
- “Pozten naiz zu ezagutzeaz” zuzendu dugu. Gogorarazi diet ezagunak / ezezagunak agurtzeko egitura desberdinak erabiltzen direla.
- Jarraian, ariketa honen izenburuari dagokionez, bi ohar egin dizkiet:
- a) Hasteko, badira ZERTAZ? galdera daramaten zenbait aditz: Pozten naiz…-T(Z)EAZ / part. + IZANAZ (zertaz?). Era berean:
- Nekatuta nago hau horrenbeste aldiz errepikaTZEAZ / Nekatu nintzen hura horrenbeste aldiz errepikatu IZANAZ; aspertuta nago zuri itxaroTEAZ / aspertu naiz zuri itxaron IZANAZ; neu arduratuko naiz kanpin-denda eramaTEAZ, ardura zaitez zu tortillak egiTEAZ; damutuko zara hori esaTEAZ / damutu nintzen zuri hitz itsusi haiek esan IZANAZ; harro nago zure irakasle izaTEAZ; gogora zaitezte (=oroitu) bihar liburua klasera ekarTZEAZ…
- b) –T(Z)EA nominalizazioaren (amaitu gabeko ekintza, une honetan gertatzen ari delako, maiz gertatzen delako edo oraindik gertatu gabe dagoelako) eta partizipioa + IZANA egituraren (ekintza amaitua) arteko aldea:
-
-
Pozten naiz (+ZERTAZ) zu ezaguTZEAZ / Pozten naiz zu ezagutu
IZANAZ.
-
-
Sentitzen dut (+ZER) berandu irisTEA
/ Sentitzen dut berandu iritsi
IZANA.
-
- Sentitzen
dut (+ZER) biharko afarira ez joaTEA
/ Sentitzen dut bart gaueko afarira joan
ez IZANA.
- - Damutuko zara (+ZERTAZ) lan hori
ez onarTZEAZ / Ederki
damututa nago eskaini zidatenean lan hura hartu
ez IZANAZ.
-
- Pozten nau (+ZERK) zurekin bidaiaTZEAK / Pozten nau zurekin bidaiatu IZANAK.
- - Eskertzen dizut (+ ZER) ikastolako gurasoen bilerara
joan IZANA, nik ezin bainuen
/ Eskertuko nizuke nire ordez
ikastolako gurasoen bilerara joaTEA, ni
ezin izango bainaiz joan.
-
- Ilusio handia egingo dit (+ZERK)
biharko txangora zu gurekin etorTZEAK
/ Ilusio handia egin zidan bidaia hartara zu gurekin joan IZANAK.
- - Penagarria da (+ ZER) La Palmako sumendiaren erupzioak 5.000 etxe inguru kiskali IZANA / Baliteke bertan dena galdu zuten herritarrek inoiz gehiago bururik ez altxaTZEA.
-
Kalte egin zidan (+ ZERK) perretxiko haiek jan izanaKKK (zerk egin zidan kalte?) (ekintza amaitua,
lehenaldian).
-
Kalte egin dit (+ ZERK) perretxiko horiek jan izanaKKK (zerk egin dit kalte?) (ekintza amaitua, gaur
goizean, esaterako).
-
Kalte egiten dit (+ ZERK) perretxikoak jaTEAKKK (zerk egiten dit kalte?) (ohiturazko ekintza eta,
beraz, amaitu gabea).
- Kalte egingo dit + ZERK) perretxikoak jaTEAKKK (zerk egingo dit kalte?) (geroaldia, eta beraz, gertatu gabea).
- Euskal hiztunaren dekalogoa. Hor dituzten hamar irakaspenak osatu behar izan dituzte, esaldiaren lehenengo zatia eta bigarrena elkarrekin uztartuz. Zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- Joan den egunean ikasleek elkar aurkezteko –(e)NA erlatibozkoa erabiliz ekoiztu zituzten esaldiak banatu dizkiet, behar bezala orraztuta, txukun-txukun koadernoan gorde ditzaten.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Hizkuntzak ikasteko zailtasunak. Jasone Cenoz Hezkuntza Zientzietako katedraduna da eta EHUko ikertzailea. Hezkuntza eleanitz bateruntz izeneko liburua argitaratu (=plazaratu) du eta saritua izan da. Liburu horretan Euskal Herriko hezkuntza eleaniztuna[1] aztertu du. Itemak azaldu ostean, birritan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu, beharrezko azalpenak emanez.
- IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Altzoko Handia, erraldoi euskalduna (x0,8). Gure lehenengo gaia IDENTIFIKAZIO PERTSONALA da eta horren barnean, euskaldunok ditugu aztergai. Ikasleei euren ustez euskaldunok nolakoak garen galdetu ostean (leialak, itxiak, sentimenduak adierazterakoan hotzak, aldarrikatzaileak, sudur-luzeak, baxuak, sendoak, ile-beltzekoak, belarri-luzeak, buru-gogorrak edo tematiak, ondo jaten dugunak…garela adierazi dute), ohikoa baino garaiagoa (=altuagoa) zen euskaldun bati buruzko ikus-entzunezkoa jarri diet, “Altzoko Handia”ri buruzkoa. Sarrera irakurri ostean, itemak astiro azaldu eta bideoa ikusi dugu birritan. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Nahi izanez gero, etxean berriro ikus dezakete, blogean izango baitute ikusgai.
Pilar Altzoko Handiaren ondorengoa (=oinordekoa) da / Altzoko Handia Pilarren arbasoa zen.
- Altzoko Handiari buruzko entzungaiaren atzeko aldean
datozen bi ariketetako lehenengoa egiten hasi gara. Bertan, bideotik ateratako
bost esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, gramatika nahiz lexiko egitura desberdinak lantzeko;
lehenengoa egin dugu eta, zuzendu ostean, egitura horren argigarri diren
zenbait adibide eman dizkiet.
Honako egitura hau agertu zaigu:
ZERK edo NORK
ATENTZIOA EMAN (atentzioa deitu) = ZER edo NOR DEIGARRIA IZAN.
· Egunkarian
irakurritako datuAK (zerk)
atentzioa eman dit = Egunkarian irakurritako datuA (zer) deigarria iruditu zati = deigarria egin zait.
·
Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa eman
dit, hain da koloretsua! = Amaiaren poltsA
(zer) deigarria iruditu zait = deigarria egin zait.
·
Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa
ematen du = Amaiaren poltsA (zer)
deigarria da.
· Euskararen
arloan horrenbeste hiztun galdu izanAK
(zerk) atentzioa ematen dit = Euskararen arloan horrenbeste hiztun galdu izanA (zer) deigarria iruditzen zait =
deigarria egiten zait.
Egitura hau erabilgarria gerta dakieki, bai bitartekotza ariketetan grafikoetako ehunekoak edo portzentajeak interpretatzeko (Atentzioa eman dit etxetik kanpo euskara hutsean hitz egiten duten gaztetxoen kopuruak, %24koa baino ez baita) bai iritzi artikuluan datu objektiboak testuratzeko (Egunkarian goizean irakurri dudan datu batek atentzioa eman dit: euskaldunen %34 etorkinen aurka omen daude).
- ETXERAKO LANAK:
o
ATALAK liburuko 28. fitxa (48. or.) –T(z)EA / part. + IZANA bereiztekoa.
Gelan zuzentzekotan geratu gara.
o Hizkuntzak
ikastea izeneko ulermen jarduera. Paragrafo bakoitzaren hasierako
esaldia hautatu behar dute.
o Amai
ditzatela gaur egiten hasi diren berridazketak (Altzoko Handiaren bideotik
ateratakoak).
o ASTE HONETAKO IRAKURGAIA
(blogean eskuragarri): Altzotik
mundura. Altzoko Handiari buruzko testua irakur dezatela eta nik
ipinitako sinonimoei arretaz errepara diezaietela, euren lexikoa aberastuz joan
daitezen.
o AUKERAKO JARDUERA (blogean
eskuragarri): “Nor izan zen
Altzoko erraldoia?”: Testua osa dezatela erantzun zuzenak aukeratuta.
[1] Eleaniztun(a): ele (hizkuntza) + anitz (asko): hizkuntza asko
hitz egiten dituena: multilingüe, políglota / Elebidun(a): bi hizkuntza
hitz egiten dituena: bilingüe. Elebakar(ra): hizkuntza bakarra hitz
egiten duena.