1. saioa: 2025eko irailaren 29koa (lehenengo eskola-eguna)
-
Irakaslearen aurkezpena.
- Hasteko, eskolako araudiaren berri eman diet (araudia
eskolaren web-orrian – eoiirunheo.hezkuntza.net
– dute ikusgai, “ikasleak” atalean eta inprimakiak, berriz, “on-line
idazkaritza” atalean).
-
- Erosteko aholkatu diedan testuliburua zein den adierazi diet.
- 1. gaiari heldu diogu:
Identifikazio
pertsonala eta hizkuntzak: “euskara da
euskaldun egiten gaituENA”
dizkizueLA)
1. “Zu (al) zara…-(e)NA?” izeneko jarduera egin dugu, ikasleek elkar ezagut dezaten eta –(e)NA erlatibozkoaren erabileran treba daitezen, -(e)LA konpletiboa saihestuz (ohiko akatsa izan ohi da maila honetan).
Lehenik, nork bere fitxa bete behar izan du datu pertsonalekin (izena eta adina salbu). Ondoren, fitxa guztiak jaso ditut eta nahastu ondoren, ikasle bakoitzari berea ez den fitxa banatu diot. Ikasleek zutitu eta esku artean duten fitxaren jabea topatu behar izan dute gelako ikasleen artean, erlatibozko galderak eginez. Adib. “Zu (al) zara Jaizubia auzoan bizi dENA? = zarENA?” (galderen eredu bana jarri diet arbelean). Solaskideak osorik erantzun beharko dio. Erantzuna ezezkoa bada, ikasle horrek beste ikasle batengana jo beharko du, fitxaren jabea aurkitu arte. Erantzuna baiezkoa bada, fitxa horren jabea aurkitu duela berresteko, galdera guztiak egin beharko dizkio, beti ere, -(e)NA erlatibozkoa behar bezala erabiliz.
2.
Jarduera honen bigarren
zatia eserita egin dugu. Ikasleek topatu behar izan duten ikaslearen fitxako
datu pertsonalekin erlatibozko perpausak egin behar izan dituzte ozenki.
Gurpilean egin dugu, gela osoan. Nik esaldi guztiak arbel digitalean bildu
ditut eta, idatzi ahala, aipagarriak diren oharrak egin dizkiet. Beharrezko
orrazketa egin ondoren, inprimatu eta ale bana ematekotan geratu naiz, euren
ekoizpena denez, txukun-txukun koadernoan jaso dezaten. Ariketa honen bidez,
erlatibozkoak nola egin dituzten kontrolatu ahal izan dut (lehen zatian, zutik
zebiltzanean, zaila baitzen denak kontrolatzea).
EZ NAHASTU!!:
·
Gillermo
da Lepanto kalean bizi dENA (<dEN
ikasleA) (erlatibozkoa da, ikasle hori zehazten, definitzen ari gara, beste
ikasle guztiengandik bereizten).
·
- AHOZKO ADIERAZPENA: Elkar ezagutzen. Ikasleak,
lehenengo eskola-eguneko lotsari aurre egiteko, euren inguruko ikaskide
berriekin mintza-fitxa horretako puntuen gainean aritu dira hizketan. Orain
arte euskara ikasteko egin duten ibilbidearen berri eman diote elkarri.
-
Etxerako lanak:
1. Euskal
hiztunaren dekalogoa. Hor
dituzten hamar irakaspenak osatu behar dituzte, esaldiaren lehenengo zatia eta
bigarrena elkarrekin uztartuz (=lotuz).
2. AUKERAKO
JARDUERA: IKUS-ENTZUNAREN
ULERMENA: Euskara ikasteko prozesua. Bideo-pasarte bat dute ikusgai. Bertan, Euskal Herrira
bizitzera etorri diren eta euskara ikasi duten edo ikasten ari diren hamazazpi
etorkin ageri dira, hainbat jatorri desberdinetakoak. Ikasleek bitan ikusi
behar dute bideo-pasartea eta azpian dauzkaten 12 esaldiak (A-L)
dagozkien hiztunei esleitu (“adjudicar”) behar dizkiete. OHARRA: Erreparatu hiztun bakoitzaren izenari – azpialdean
ezkerraldean agertzen da – oso tarte motzean agertzen delako eta desagertu
egiten delako.

