12. eskola: 2025eko azaroaren 5ekoa
- Santu Guztien
Egunaren harira bidali nien idatziaren ulermen-jarduera hau zuzendu dugu, testua
osorik irakurri ahala: Erleak iratzarri, ahaidea itzarritakoan. Erleei etxean
hildakoen berri ematea gaitzat duen testu honetan zenbait esaldi txertatu behar
zituzten ikasleek.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.
Oharrak:
· “Euskal Herrian nonahi (=edonon) egiten zen errituala, ñabardurak ñabardura.”
= “berezitasunak berezitasun” (toki bakoitzean
bere berezitasunekin edo ñabardurekin).
Egitura honek
balio kontzesiboa du: “toki bakoitzean ñabardurak edo
berezitasunak dauden arren”.
Hona beste adibide batzuk:
“Teoriak teoria, sorginak gure artean bizi izan
ziren” (=teoria desberdinak dauden arren).
“Salbuespenak salbuespen, ARI aditzak IZAN darama” (=salbuespenak
badauden arren).
“Zailtasunak zailtasun, helmugara iristea
lortu zuen” (= zailtasunak izan zituen arren).
“Akatsak akats, ikaslearen mezu nagusia ulertzea lortu nuen” (=akatsak egin dituen arren).
· “baina jada usadio hori ez da ikerlanetan edo literaturan baizik topatzen.”
= “ez da
ikerlanetan eta literaturan baizik topatzen”
= “ikerlanetan eta literaturan bakarrik topatzen da”.
· “Hori agintzen du XVII. mendeaz geroztik Erresuma Batuan indarrean dagoen[1] erritualak.”
Indarrean egon / jarri: “estar / poner en vigor” (legea, araudia, protokoloa, neurria…).
· “Gizaki primitiboak erleak hilen arimatzat zeuzkan.”
Gogoan izan: -TZAT + eduki / ukan / hartu / jo. Ustea adierazten du: “hilen arimatzat zeuzkan = arimatzat zituzten = arimatzat jotzen zituzten = arimatzat hartzen zituzten” = “hilen animak zirela uste zuen”.(IKUS 23. fitxa)
- Altzotik
mundura izeneko jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa, zuzendu dugu,
erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz (horretarako, zenbait pasarte
nabarmendu ditut), erantzun zuzenak eta okerrak argudiatzeko.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.
- Altzoko Handiari buruzko ikus-entzunezko jardueraren atzeko aldean zetozen bi ariketak zuzendu ditugu: batetik, berridazketak. Berridazketa horietan, honako egitura hauek agertu zaizkigu (zuzenketa-oharrak eman dizkiet):
ZERK edo
NORK ATENTZIOA EMAN (atentzioa deitu)
= ZER
edo NOR DEIGARRIA IZAN.
· Egunkarian irakurritako datuAK
(zerk) atentzioa eman dit.
=
Egunkarian irakurritako datuA (zer) deigarria iruditu zati = deigarria
egin zait.
· Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa eman dit, hain da koloretsua!
= Amaiaren poltsA
(zer) deigarria iruditu zait = deigarria egin zait.
· Amaiaren
poltsAK (zerk) atentzioa ematen du.
= Amaiaren poltsA
(zer) deigarria da.
–(e)LAKOAN < -(e)LAKO
USTEAN = -(e)LA PENTSATUZ
· Gaur liburua klasera ekarri dut, erabiliko
duguLAKOAN. = erabiliko duguLAKO USTEAN = erabiliko duguLA PENTSATUZ.
· Maila honetan matrikulatu gara,
aurten asko ikasiko duguLAKOAN. = ikasiko duguLAKO USTEAN = ikasiko
duguLA PENTSATUZ.
· Bihar
eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
· Ikasle
hauek oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.
· Ukrainako
gatazkak luze joko duELAKOAN NAGO = luze joko duELA uste dut.
-T(Z)EARREN = -T(Z)EAGATIK helburuzkoa edo kausazkoa
· Zurekin egoTEKO etorri naiz = Zurekin egoTEARREN
etorri naiz = Zurekin egoTEAGATIK etorri naiz.
· Haserre dagoenean, Ainarak
edozein gauza egingo luke bere aldamenekoak = ondokoak minTZEKO = minTZEARREN
= minTZEAGATIK.
BAINA…ez nahastu “partizipioa +
ARREN” kontzesiboarekin: Mirenek bere hitzekin ni mindu ARREN, barkatu egingo diot, hitz
haiek esan zizkidanean ez baitzen bere buruaren jabe. Irakasleak birritan azaldu
ARREN, ez dut tutik ere ulertu.
EZ DA AHUNTZAREN GAUERDIKO
EZTULA
esapidea
·
Gaur egun, haurrak behar bezala heztea (hezitzea) ez da
AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA = ez da erraza = ez da txorakeria = ez da
txantxetakoa = ez da huskeria = ez da txori-kaka.
ZERI + UKO EGIN = Zerbaiti ezetz esan,
zerbait ez egin, zerbaiti muzin egin.
· Ikasle horrek
matrikulARI
UKO EGIN DIO eta aurrerantzean ez da klasera etorriko. Ikasle horrek eskolara
etorTZEARI
UKO EGIN DIO. Gidari horrek alkoholemia kontrola egiTEARI UKO EGIN
DIOnez, atxilotuta eraman dute komisaldegira. Kirolari horrek Txapelketa
Nagusian parte harTZEARI UKO EGIN DIO. Valentziar Erkidegoko presidenteak zergak igoTZEARI UKO EGINGO
omen DIO.
Jarraian, azken ariketa zuzendu dugu. Bertan, ikasleek ikus-entzunezkoan atera zitzaizkigun zenbait hitz baliokideak (sinonimoak) ala aurkakoak diren adierazi behar izan dute.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Agoteak (x0,9). Identifikazio pertsonalaren gaia dugu
aztergai. Altzoko Handia euskaldun bitxia zen, berezia, ez-ohikoa. Pernando
Amezketarra ere bai. Baziren, ordea, euskaldunen artean ez-ohikoak ziren
beste batzuk ere – ez altueragatik, beste arrazoiren batengatik baizik – , agoteak,
hain zuzen ere. Gaurkoan, euskaldunon arteko
gizatalde berezi honi buruzko entzungaia izan dugu entzungai, agoteei buruzkoa.
Hasterako, itemak azaldu, eta bitan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu,
erantzun zuzenak eta okerrak argudiatzeko erantzun orria arbelean jarrita.
Zuzendu ahala, hirugarren entzunaldia egin daiteke nahi izanez gero, arbelean
erantzun zuzenak nahiz okerrak berresteko informazioa azpimarratuz. Berriro
entzun nahi duenak entzun dezala blogean.
OHARRA: Entzunaren ulermen-ariketa
hau berriro egin nahi duenak blogean izango du eskuragarri H5P formatuan
(interaktiboa).
Oharra: Bere burua agoteen oinordekoTZAT = ondorengoTZAT dauka Santxotena eskultoreak (= Agoteen
oinordekoa = ondorengoa dela uste du Santxotena eskultoreak).
- AHOZKO ADIERAZPENA: Telebista, hutsaren hurrengoa (2. saioa)(15´).Banatu nien mintza-fitxa
baliatu dugu mintza saio honetarako. Gaurkoan, 4. puntua izan dute mintzagai:
Haur eta gaztetxoentzako dagoen eskaintzari egokia deritzozu[2]? Ba al dago ikusgai saio didaktiko edo hezigarri nahikorik? Telebistako zenbait saiotan agertzen diren neska-mutilak eredugarriak al dira gure haur eta gaztetxoentzat? Haien antzekoak izan nahiko dute?
o
Etxerako lanak:
1. Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean
egindako elkarrizketa. Cloze-testa.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
2. Erleak iratzarri, ahaidea itzarritakoan izeneko testutik ateratako 10 esaldi berridatz
ditzatela nik emandako egiturak erabiliz (EBAZPENA eta AZALPENAK ere banatu
dizkiet, egin ostean eurek zuzen ditzaten).
3. Agotea, arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu
behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Gaurko
entzungaia entzunda, testuko zenbait aipamen ezagunak egingo zaizkie.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
4.
EKARRI:
§
Pernando Amezketarrari
buruzko jarduera, joan den astean zuzendu genuena (41. fitxa)
§
Erlatibozko
perpausak lantzen III.(39. fitxa)
§ Alde daramaten egiturekin egin beharreko ariketa (49.fitxa)
-
Biltegia:
1.
EZ BEZALAKOA(K) eta
EZ BEZALA lantzeko bi ariketak. Erantzunak ere badituzte, egin ostean zuzen
ditzaten.
2.
Erlatibozko perpausak lantzen III
3. AUKERAKOA: Garaian garaikoa: ENTZUNAREN ULERMENA (II): Hilerria online.
Gaur egun, harreman asko sortzen
dira era digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Andoni Egañaren eskutik ezagutu berri
ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online
negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri digitalak”? Horri
buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri, entzun bi aldiz eta
zuzendu.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
4. Lehen
eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure
HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko
perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen
jokatuz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina