Aurreko ikasturteetan bezala, Irungo Udalak Euskara Ikaslearen Txartela jarri du martxan, Irunen euskara ikasten ari zareten guztiontzat. Txartel hau aurkeztuz, ikasleok euskarazko hainbat produktu eta zerbitzuri buruzko informazioa jaso ahal izango duzue eta hainbat erakunde eta argitalpenek eskaintzen dituzten produktu eta sarreretan beherapenak izango dituzue, hala nola, Amaia Kultur Zentroan, Oiasso Museoan, Eureka Zientzia Museoan eta Aquarium-ean; halaber, baldintza bereziak izango dituzue Berria egunkariaren eta Luma, Argia nahiz Gaztezulo aldizkarien harpidetzan, baita Elkar eta Oskarbi liburu-dendetan ere.
Aurten, ordea, aurreko urteetan ez bezala, txartel hau eskuratzeko eskabide-orriak zeuek jaitsi beharko dituzue www.irun.org web-gunetik; inprimatu eta datu pertsonalekin bete ostean, hizkuntza eskolara eraman itzazue, bertako zuzendariak hango ikasleak zaretela ziurtatzeko. Eman, beraz, euskara irakasleari.
Dabid
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina