14.
eskola, azaroaren 18 eta 19koa
- Lanbide bitxiekin ari
garelarik, Begiratzeko Beharra
izeneko close-testa zuzendu, espioientzako denda bati buruzkoa. Astiro zuzendu
dugu, beharrezko azalpenak emanez. Luze jo duen arren, merezi izan du.
- Oharrak:
o Dezake = ahal du. Adib. : Gaur arratsaldean 1.000 metrotik gora elurra
bota DEZAKE = elurra bota(tzen) AHAL DU
o NORI ESKER: tresnei esker, zuri esker
gainditu dut azterketa, Jainkoari esker,onik atera nintzen
istriputik.
o BURURATU +
NOR-NORI + -TZEA. (ikasle bakoitzari esaldi bat ahoz eginarazi
diot). Gogorarazi diet nor-nori eskatzen duela eta –TZEA nominalizazioa ;
beraz, gramatikalki « gustatu » aditzak bezala funtzionatzen duela.
o NOREN ARABERA: beharrEN = premiEN ARABERA. Singularrean: EguraldiAREN arabera erabakiko dugu
mendira joan ala ez.
Josuk bere beharrEN arabera lapurtzen ditu autoak.
o DIRUDI > ZIRUDIEN (ematen zuen). Elurra egingo duela DIRUDI = BADIRUDI (iruditzen da) elurra
egingo duela
Atzo elurra egingo zuela ZIRUDIEN.
o Izaera: izateko era edo modua. Adib. gehiago: ibilera, portaera, orrazkera, jarrera, jokaera,
joera…
o Izan ere = Zeren (kausazkoa da)
o Merkatu / garestitu. Adib.: Erregaiak asko garestitu dira azken
urteotan; etxebizitzen prezioa krisiaren ondorioz merkatu (egin) da.
o EZ BEZALAKOA: Denda honen funtzionamendua (A) EZ da
beste dendena (B) BEZALAKOA = Denda honen funtzionamendua (A) beste dendena (B)
EZ BEZALAKOA da.
Ni EZ naiz zu BEZALAKOA = Ni zu EZ BEZALAKOA
naiz.
o ErabilGAITZA: erabiltzen zaila dena; ErabilEZINA:
erabili ezin dena; ErabilGARRIA: erabil daitekeena. KonponGAITZA: konpontzen
zaila dena; KonponEZINA: konpondu ezin dena; KonponGARRIA: konpon daitekeena.
o ZERTAZ + baliatu = aprobetxatu: teknologiAZ baliatzen
= aprobetxatzen dira
Teknologia
(zer) erabiltzen dute = teknologia (zer) baliatzen dute.
o Ziurtatu nahian = ziurtaTZEKO ASMOZ = ziurtaTZEKO
ASMOTAN, ziurtaTZERA. Adibidez: Euskara ikasi nahian etortzen gara HEOera (=euskara
ikastera etortzen gara; euskara ikasteko asmoz etortzen gara; euskara ikasteko
asmotan etortzen gara)
o MUGAGABEA + BIHURTU: arriskutsu bihurtu
o (Punta-)Puntakoa = azkena = modernoena
o Baldintza eta ondorio hipotetikoa UKAN: balu… luke
-
Ohartarazi
“Ikusteko beharra” testuan beltxez
dagoen hitzaz: GRABAGAILU eta –GAILU atzizkiak
eransten duen esanahiaz. Atzizki honek “tresna” adierazten du. Ikasleei galdetu
dizkiet adibide gehiago eta jarraian, Gramatika
eta ariketak I liburuko 94. orrialdeko atzizkiak – tresna adierazten
dutenak – (-GAILU,-GAI, -GARRI, -KI,
-KIN) azaldu dizkiet.
Garaian
garaiko
elikagaiak, garaian garaiko frutak eta barazkiak: garai bakoitzekoak.
-
Arratsaldeko
taldean, “Haurrak galdezka”, kausazko libreak lantzeko ariketa, zuzentzen amaitu dugu.
-
ENTZUNAREN ULERMENA: Dentistarenean. Beste lanbide bat,
dentistarena dugu. Dentistarenean
izeneko ulermen-jarduera egin dugu. Luze jo duen arren, merezi izan du
dentisten lanbideari buruzko entzungai hau egitea. Ikasleek falta den
informazioa jaso behar izan dute testua osatzeko. Bitan entzun dugu eta
hirugarren entzunaldia zuzendu ahala egin dugu. Hala ere, kosta egin zaie. Zuzendu
ostean, laugarren entzunaldia egin dugu, neuk arbel digitealean seinalatuz,
horrela hobeto ulertuko zutelakoan.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Gramatika eta ariketak I liburuko 95. orrialdeko 3. ariketa egin
dezatela (tresna adierazten duten atzizkiak) eta eurek zuzendu.
o
Puntu bidezko gidabaimena zuzendu ez arren, bertan hainbat
atzizki berri agertu zaizkigu. Atzizki hauetako gehienak 96. orrialdean dituzte
eta ekintza adierazten dute. Irakur
dezatela orrialde hori (beharrezkoa badute hitzak
hiztegian begira ditzatela) eta 97. orrialdeko ariketak egin eta zuzendu
ditzatela.
o
Ekar dezatela Cristina Tapias jostunari buruzko ulermen-jarduera, hurrengo
klasean zuzentzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina