29. eskola, urtarrilaren 22 eta 26koa
- Arratsaldeko taldean: Itsas-bidaiak :
Bilbo eta Ingalaterra lotzeko egun bateko itsas-bidaia izeneko ulermen jarduera, testua bertatik
ateratako esaldiekin osatzean datzana, zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez.
- Goizeko taldean: Orainaldiko
NOR-NORK adizkiak : itzulpenen beste erdiak (20-38) zuzendu ditugu,
beharrezko azalpenak emanez.
- AHOZKO ADIERAZPENA. NOR-NORK orainaldia. Mintza kateatua. Hiruzpalau esaldirekin egin dugu: Zuek (nork) gu (nor) zoriondu GAITUZUE,
azterketa gainditu dugulako; nire lagunek (nork) zuek (nor) elurretan egun
batzuk pasatzera gonbidatu ZAITUZTETE. Guk (nork) zu (nor, osorik) gogoz besarkatu
ZAITUGU, asko maite BAITZAITUGU. Nik (nork) zuek (nor) asko estimatzen
ZAITUZTET .Ikasleek, gurpilean, ondoko ikasleari nor kasua, nork, edo
biak aldatzeko eskatu ondoren, adizki egokia txertatu behar izan dute esaldian
ahoz, zuzenean.
-
NOR-NORI-NORK
orainaldian. Arbelean eskema egin dugu eta, bide batez, 34. orrialdean duten
taulaz ohartarazi ditut, eskema horretatik ateratako adizkiekin,
konbinazioekin, osatua.
- Azalpen
labur bat eman diet: hiru osagai eskatzen dituela – nor edo zer, nori eta nork
– nor-nori-nork faltsuak ere badiren arren (deitu,
lagundu, jarraitu, itxaron, heldu, eutsi, begiratu, eraso, ). Eta aditzaren
morfologia aldetik ordena hori gordetzen duela: lehenik zer (di), ondoren nori
morfemak eta, azkenik, subjektuaren morfemak, nork kasuarenak, alegia.
Zuk (nork) niri (nori)
musu bat (zer) eman DIDAZU.
Zuk (nork) guri (nori)
tatuajea (zer) ikusi DIGUZU.
-
“Nor-nori-nork”
“faltsu” ezagunenen berri eman diet:
o
DEITU
§ Zuk (nork) niri (nori) deitu DIDAZU (nor-nori-nork
faltsua)
§ ZUk (nork) ni (nor) deitu NAUZU
LAGUNDU
o
Haiek (nork)
guri (nori) lagundu digute etxea garbitzen (zertan).
o
Haiek gu
lagundu GAITUZTE etxea garbitzen.
BEGIRATU
o
Mikelek
(nork) Sarari (nori) begiratu dio.
(Nik azterketak begiratu ditut, amak umea begiratu
du, kanpora begiratuko dut)
HELDU eta EUTSI:
§
Zu
komunera joan bitartean, nik helduko = eutsiko diot poltsari.
JARRAITU
§
Zu
joan zaitez aurretik eta nik zuri jarraituko dizut.
(Aurrera (nora) jarraituko dut)
ITXARON
§
Nik
(nork) zuri (nori) kanpoan itxarongo DIZUT , trenari (nori) itxarongo DIOGU…
(Kanpoan Itxarongo dut).
- Ondoren,
Jonen esaldiak ahoz zuzenean egiten hasi gara. Batzuetan, NOR edo NORK aldatzen
nizkien, ariketa hobeto lantze aldera. Horrek, jakina, zaildu egiten zien,
baina merezi izan du, erraztasuna hartzeko. Lehenengo 17 esaldiak egin ditugu.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Oporretarako
manerak. Testua hiru zatitan bereizia dago; hirunaka
aurretik hala adostuta, ikasle bakoitzak bere zatia mintzarako prestatu behar
zuen etxean.
- ENTZUNAREN ULERMENA: “Transiberiarra”. Erdi zuzendua genuen bi taldeetan. Berriro entzun eta zuzendu egin dugu,
astiro, eta zuzendu ahala zati hori berriz entzunarazten nien euren erantzunak
berresteko.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Kontzesiboen
teoría irakur dezatela.
o
NOR-NORI-NORK
orainaldian. Esaldietako hutsuneak bete
ditzatela astirik baldin badute. Gainerakoan, gelan egingo dugu zuzenean. Gramatika eta ariketak I liburuko 34. orrialdean dute
adizkien taula.
o
NOR-NORI-NORK
itzulpenak (aukerakoa)
o
Goizekoei: Ebakuntza estetikoa. Lokailuak
lantzeko berariaz sortutako jarduera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina