2016/05/26

Udako barnetegiak

Ikasleok: hona hemen Ikasbil web-gunean udako barnetegiei buruz argitara eman duten informazioa, norbaiti agian interesatuko zaiolakoan. Klikatu hemen gainean: UDAKO BARNETEGIAK

2016/03/10

-TZEKO GOGOA, -TZEKO IRRIKITAN, -TZEKO PREST, -TZEKO AUKERA...

Erreserba egiterakoan, kontuz!!

Madrilera, lokailuak hartuta...

Aste Santurako hotela erreserbatu nahian...

Oskar Schindler

Oskar Schindler

Autokarabana, ibilgailu eroso hori

Bueltarik gabeko bidaia, bidaia guztiak ez baitira joan-etorrikoak

2016/03/03

Bidaiatzeko aholkuak: oharrak

Goazen oporretan etxea trukatzera!

Itsas-bidaiak

Iraganeko NOR-NORK adizkiak

Aerofobia

Aerofobia, hegan egiteari beldurra

Bakarrizketan...

Bidaiatzeko modu berrien bila

2016/02/02

Azterketa zuriko idatziaren ulermeneko hainbat ohar



Azterketa osteko oharrak
“Idoia Etxeberria, harri-jasotzailea”
  • Grina = pasioa
  • Ordudanik = geroztik =harrezkero
  • Inoiz = noizbait  // inoiz ez
Inoiz = noizbait pentsatu dut lan hau uztea eta landetxe bat zabaltzea
Inoiz ez dut pentsatu lan hau uztea, asko gustatzen zaidalako.
  • Gailendu = irabazi= nagusitu
  • NOREN aginduetara = NOREN agindupean
  • Eredutzat = eredu bezala
Tontotzat hartu naute: me han tomado por tonto.
  • Marka = errekorra
  • Ez dago jakiterik = Ezin da jakin (part.)
Gela honetan ez dago erreTZERIK = ezin da erre (part.), hemen ez dago aparkaTZERIK = ezin da aparkatu; ez dago hitz egiTERIK = ezin da hitz egin.
Gela honetan badago goxokiak jaTEA = goxokoak jan daitezke; hor badago aparkaTZEA = aparka daiteke.
  • Lehenengoa = aurrenekoa
  • Sokatiran-eta (sokatiran eta beste herri kirol batzuetan).
  • Kezka = ardura > kezkatu = arduratu
  • Harri eta zur geratu naiz = harrituta = txundituta = aho zabalik  = ahoa bete hortz = zur eta lur geratu naiz / utzi nauzu.
  • Baten bat = norbait
  • Ezin du eraman = ezin du jasan
  • Lehiakortasuna: competitividad
  • Lehiakorra: (adj.) competitivo
  • Lehia: competición
  • Lehiaketa: concurso
  • Lehiakidea: concursante
  • Lehiatu: (aditza) competir, concursar
  • Gaizki konpontzen zareten = gaizki moldatzen zarete elkarrekin (gaizki eramaten zarete)
“Imanol zapataria”
  • Iruinsemea: Iruñekoa, iruñarra.
  • Garai batean: aspaldi, lehen.
  • Behera egin du: jaitsi da..
  • BEZAIN LASTER
Part. + bezain laster
Part. + bezain azkar
Part. + bezain pronto
Part. + ORDUKO
Klasea amaitu BEZAIN LASTER, komunera joango naiz.
Klasea amaitu ORDUKO, komunera joango naiz.
  • Hamar bat BAINO EZ dira izango
Hamar bat BAIZIK EZ dira izango
Hamar bat BESTERIK EZ da izango
Hamar bat BAKARRIK izango dira.
  • Hantxe DIHARDU = hantxe ARI DA
Nire amak (nork) etxea garbiTZEN DIHARDU momentu honetan
Nire ama (nor) etxea garbiTZEN ARI DA…
Guk (nork) azterketa berregiTEN DIHARDUGU.
Gu (nor) azterketa berregiTEN ARI GARA.
  • Gertu = hurbil
  • Gerturatu = hurbildu
  • ZERTAZ gozatu: bizitzaz gozatu, oporrez gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
“Etzan eta gozatu txokolateaz”
  • Bada = badago bat, oso berezia dEN masajea > dENA. Hemen badago mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA. Erlatibozkoa da. Hemen badago emakume bat Andoainen bizi dEN emakumea > deNA.
  • Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN) hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,
RajoyREN esanetan, krisitik atera gara = RajoyREN hitzetan, krisitik atera gara = RajoyKKKKK DIOENEZ, krisitik atera gara
AgintariEN (noren pl.) esanetan,…
AgintariEN (noren pl.) hitzetan,…
AgintariEK (nork pl.) DIOTENEZ,…

EstatistikEN ARABERA,…
DatuEN ARABERA,…

·         Gela honetako lau hormak (plurala) urdinez margotuta daude.
Gela horretako bi horma_ (mugagabea) horiz margotuta daude.
·         ETZAN  naiz
NI gauero ohean etzaten naiz.
NI gero ohean etzango naiz.
Etzanda (nola) egon
·         Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA = sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
·         Nola? buruz behera
·         Nola? estalirik = estalita
·         Nola? etzanda, eserita, zutik, makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
·         Izan ohi da = izaTEN da.
·         Beraiek (nork) beren gorputz osoa = beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
·         Ederrena (adj.) da…-TZEA.
·         Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA (=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei
·         Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren), bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
·         BANA: bakoitzari bat; bina: bakoitzari bi; hiruna: bakoitzari hiru; launa: bakoitzari lau…
·         Ase daitezen = asetzeko (zertarako)
·         Oparitzat erabiltzen dute (opari bezala) Gaur amak bonboi-kaxa bat eman dit opariTZAT.
·         Oparitzen diotEN pertsonak > diotENAK. Erlatibozkoa da.
·         Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ = ikasTEKO ASMOTAN

2016/01/21

Los Angelesetik bidalia...

Autostopa mintzagai: Mesedez, eramango al NAUZU Hondarribiraino?

Zaletasuna: bidaiatzea. Hernani Bidaiak. Begoña Lujanbiori egindako elkarrizketa

Akatsak zuzentzen: ordezkoarentzako emaila

Orainaldiko NOR-NORK adizkiak: itzulpenak (1-19)

Estebia gozagarria

Autostopa: garraiobide(rik) merkeena

Akatsak zuzentzen: lagun minarentzako emaila

2016/01/14

Eguberrietako kontsumo olatua

Ebakuntza estetikoak Los Angelesen: lokailuak

-T(Z)ERA nominalizazioa eskatzen duten aditzak

-T(Z)ERA nominalizazioa langai

Autostoparen arriskuak: sexu erasoak emakume bati

Gorrotxategi txokolategilea

Gorrotxategi txokolategilea

Gorrotxategi txokolategilea. EBAZPENA