Azterketa osteko oharrak
“Idoia
Etxeberria, harri-jasotzailea”
- Grina = pasioa
- Ordudanik = geroztik =harrezkero
- Inoiz = noizbait // inoiz ez
Inoiz = noizbait pentsatu dut lan hau uztea eta landetxe
bat zabaltzea
Inoiz ez dut pentsatu lan hau uztea, asko gustatzen
zaidalako.
- Gailendu = irabazi= nagusitu
- NOREN aginduetara = NOREN agindupean
- Eredutzat = eredu bezala
Tontotzat hartu naute: me han tomado por tonto.
- Marka = errekorra
- Ez dago jakiterik = Ezin da jakin (part.)
Gela honetan ez dago erreTZERIK = ezin da erre (part.), hemen ez dago aparkaTZERIK = ezin da aparkatu; ez
dago hitz egiTERIK = ezin da
hitz egin.
Gela honetan badago
goxokiak jaTEA = goxokoak jan
daitezke; hor badago aparkaTZEA = aparka daiteke.
- Lehenengoa = aurrenekoa
- Sokatiran-eta (sokatiran eta beste herri kirol batzuetan).
- Kezka = ardura > kezkatu = arduratu
- Harri eta zur geratu naiz = harrituta = txundituta = aho zabalik = ahoa bete hortz = zur eta lur geratu naiz / utzi nauzu.
- Baten bat = norbait
- Ezin du eraman = ezin du jasan
- Lehiakortasuna: competitividad
- Lehiakorra: (adj.) competitivo
- Lehia: competición
- Lehiaketa: concurso
- Lehiakidea: concursante
- Lehiatu: (aditza) competir, concursar
- Gaizki konpontzen zareten = gaizki moldatzen zarete elkarrekin (
gaizki eramaten zarete)
“Imanol
zapataria”
- Iruinsemea: Iruñekoa, iruñarra.
- Garai batean: aspaldi, lehen.
- Behera egin du: jaitsi da..
- BEZAIN LASTER
Part. + bezain laster
Part. + bezain azkar
Part. + bezain pronto
Part. + ORDUKO
Klasea amaitu BEZAIN LASTER, komunera joango naiz.
Klasea amaitu ORDUKO, komunera joango naiz.
- Hamar bat BAINO EZ dira izango
Hamar
bat BAIZIK EZ dira izango
Hamar
bat BESTERIK EZ da izango
Hamar
bat BAKARRIK izango dira.
- Hantxe DIHARDU = hantxe ARI DA
Nire amak (nork) etxea garbiTZEN DIHARDU momentu honetan
Nire ama (nor) etxea garbiTZEN ARI DA…
Guk (nork) azterketa berregiTEN DIHARDUGU.
Gu (nor) azterketa berregiTEN ARI GARA.
- Gertu = hurbil
- Gerturatu = hurbildu
- ZERTAZ gozatu: bizitzaz gozatu, oporrez gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
“Etzan
eta gozatu txokolateaz”
- Bada = badago bat, oso berezia dEN masajea > dENA. Hemen badago mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA. Erlatibozkoa da. Hemen badago emakume bat Andoainen bizi dEN emakumea > deNA.
- Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN) hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
RajoyREN esanetan, krisitik atera gara =
RajoyREN hitzetan, krisitik atera gara = RajoyKKKKK DIOENEZ, krisitik atera
gara
AgintariEN (noren pl.) esanetan,…
AgintariEN (noren pl.) hitzetan,…
AgintariEK (nork pl.) DIOTENEZ,…
EstatistikEN
ARABERA,…
DatuEN
ARABERA,…
·
Gela honetako lau hormak (plurala) urdinez margotuta daude.
Gela
horretako bi horma_ (mugagabea) horiz margotuta daude.
·
ETZAN naiz
NI
gauero ohean etzaten naiz.
NI gero ohean etzango naiz.
Etzanda
(nola) egon
·
Sartu ORDUKO
= sartu ETA BEREHALA = sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
·
Nola? buruz behera
·
Nola? estalirik = estalita
·
Nola? etzanda, eserita, zutik, makurtuta
(agachado), belauniko (de rodillas)
·
Izan ohi da = izaTEN da.
·
Beraiek (nork) beren gorputz osoa = beren
burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
·
Ederrena (adj.) da…-TZEA.
·
Bezeroek
txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA (=horregatik, beraz, horren
ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei
·
Jonek
txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren), bezeroek
txokolatea jateko gogoa izaten dute.
·
BANA:
bakoitzari bat; bina: bakoitzari bi; hiruna: bakoitzari hiru; launa: bakoitzari
lau…
·
Ase daitezen = asetzeko (zertarako)
·
Oparitzat erabiltzen dute (opari bezala) Gaur amak bonboi-kaxa bat eman dit
opariTZAT.
·
Oparitzen diotEN pertsonak > diotENAK. Erlatibozkoa da.
·
Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO ASMOZ = egiTEKO
ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen
zarete euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ
= ikasTEKO ASMOTAN
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina