2019/12/19
B2.2ko 23. eskola, abenduaren 18 eta 19koa (Eguberri aurretikoa)
23.
eskola, abenduaren 18 eta 19koa (Eguberri aurretikoa)
-
Iraganeko NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK ariketa
osagarrian zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Goizeko
taldean, pare bat zalantza argitu behar izan dut.
- Etorkinen gaiarekin jarraituz, 300 etorkini ustez egindako iruzurra
ikertzen ari dira Bizkaian izeneko jarduera, hutsuneak pareko hitz eta
egiturekin (taula batean dauzkate testuaren amaieran) osatzekoa, zuzendu dugu,
beharrezko azalpenak emanez (azalpen horien kopia bana eman diet).
-
Oharrak:
· UsteZKO + izena: uztezko iruzurra, ustezko iruzurgilea, ustezko hiltzailea, ustezko lapurra, ustezko
bahitzailea, ustezko bortxatzailea… (nolako? galderari erantzuten dio)
Birdeklinaketa da.
·
Ustez egindako (aditza) iruzurra
>
·
Egindako ustez + KO + iruzurra (izena)
·
IRUZURRA: fraude, estafa, timo.
·
IrururGILEa: iruzur egiten duena:
timador, estafador.
·
IRUZUR EGIN: Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork)
Adib.:
Interneten iphone berria erosi nuen
benetakoa zelakoan, baina engainatu
egin NAUTE (nork: haiek / nor:
ni, osorik) = iruzur egin DIDATE (nork: haiek / nori: niri / zer:
iruzur) = ziria sartu DIDATE (nork: haiek / nori: niri / zer:
ziria).
·
-ELAKOAN: ustea adierazten du:
o
Batzuetan, beste aditz baten menpe
doa: Interneten iphone berria erosi nuen,
benetakoa zELAKOAN (=benetakoa
zELAKO USTEAN = benetakoa zELA PENTSATUZ).
o
Beste batzuetan, berak darama EGON
aditza: Bihar ere euria egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
·
JAKINARAZI = JAKITERA EMAN: Gutun honen bidez, jakinarazi nahi nizuke = jakitera eman nahi nizuke atzo erosi
nuen telebista ez dabilela.
·
BALIATU: bi funtzionamendu eta bi esanahi
ditu:
o
Zutaz BALIATU da = zutaz
aprobetxatu da.
o
Nik arbel digitala BALIATZEN dut
= nik arbel digitala erabiltzen dut.
·
Partizipioa + NAHIAN = -TZEKO ASMOZ = -TZEKO ASMOTAN:
Zuek HEOera etortzen zarete,
euskara ikasi (part.) NAHIAN = euskara ikasTEKO ASMOZ = euskara ikasTEKO
ASMOTAN.
·
Babes_ falta = BabesIK EZA =
Babes_ GABEZIA.
DiruRIK EZA = diru falta =
diru gabezia; etxeRIK EZA = etxe falta = etxe gabezia.
Gogo_ falta = GogoRIK EZA =
Gogo_ GABEZIA.
Dirurik eza (zer?)
gauza tristea da. Dirurik gabe (nola?) nekez bizi daiteke (pareko esanahia izan arren, gramatikalki desberdinak dira; lehenengoa
– dirurik eza – izena da eta bigarrena – dirurik gabe – nola? galderaren
erantzuna.
·
AGINDU aditzaren
esanahi eta erabilera bikoitza:
Gurasoek seme-alabei: -
“Zintzo porta zaitezte”.
Gurasoek seme-alabei zintzo
portaTZEKO agindu diete.
Seme-alabek gurasoei: - “ Bai,
zintzo portatuko gara”.
Seme-alabek gurasoei, baietz,
zintzo portatuko dirELA agindu diete
(=hitzeman diete).
-
Etorkinen identifikazioek eta polizia abusuen ondoriozko salaketek gora
egin dute testutik ateratako azkeneko hiru berridazketak
zuzendu ditugu: Bertakoak lehenestea[1]ren
aldeko diskurtsoa = BertakoEI LEHENTASUNA
EMATEAREN aldeko diskurtsoa.
·
NOR
= ZER lehenetsi
·
NORI
= ZERI lehentasuna eman
·
Gure
irakasleak klasera etorTZEA (zer) lehenesten du =
·
Gure
irakasleak klasera etorTZEARI (zeri)
ematen dio lehentasuna.
·
Europako
eskuin muturrak bertakoak (nor)
lehenesten ditu, etorkinen kaltetan =
Europako eskuin muturrak bertakoei
(nori) ematen die lehentasuna, etorkinen
kaltetan.
o NOREN + mesedetan = NOREN + onerako
o
NOREN
+ kaltetan = NOREN + kalterako
Gobernuak BEZa igo
du, herritarrEN KALTERAKO = KALTERAKO
Etxerako lan asko
dituzue, baina ez haserretu, zuEN ONERAKO dira eta.
Eskola honetan, azterketa
berrikusteko bi aukera eskaintzea erabaki zen, goizez eta arratsaldez, ikasleEN
MESEDETAN.
OHAR
GARRANTZITSUA: Lizarkolatik Otietara doan oinezkoen bidea itxi egin dugu. Luizi
arriskua dago eta herritarren segurtasuna lehenetsi behar dugu.
Arazoa konpontzeko lanean gabiltza. #Andoain
- Joan den
egunean, -(e)Z GERO baldintzazkoaren eta –(e)NEZ (GERO) kausazkoaren arteko aldea azaldu nien. Hori
lantzeko ariketa bat bidali nien. Aldea gogorarazi ondoren, hura zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Halaber,
ezezko baldintza egiteko erabiltzen den EZIK = EZEAN,
salbuespenak adierazteko IZAN EZIK eta bi osagai
uztartzeko erabiltzen den EZ EZIK…ERE arteko
aldea azaldu nien. Etxerako bazuten hauek bereizteko berariaz prestaturiko
ariketa bat. Hura zuzendu dugu. EZIK = EZEAN / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE bereizteko
ariketa honetan, 16 esaldi berridatzi
behar zituzten.
- Ohar berezia merezi izan du aditz
trinkoetan ageri den BA- horrek: Arkeologo
ingelesa lanean bikaina ez ezik,
itxura onekoa ere bada.
ERE lokailua aditz trinko
baten aurrean – juxtu aurrean – doanean, aditz hori indartu egin behar da BA-
erantsiz:
Zu bihar txangora zoaz? Ni ERE BAnoa
Nik ERE BAdakit
Zakurtxo bat daukazu? Guk ERE BAdaukagu.
Zu Errealeko bazkidea zara? Ni
ERE BAnaiz.
Baina… ERE eta aditz
trinkoaren artean zerbait tartekatzen badugu, tarteko osagai horrek hartzen du
“protagonismoa” eta, beraz, ez dugu aditza indartuko, hau da, aditzari ez diogu
BA- erantsiko:
Nik ERE asko (zenbat) dakit
Ni ERE Errealeko bazkidea (zer)
naiz.
Guk ERE pazientzia handia (zer) daukagu.
Zu ERE autobusez (nola) zoaz.
- EZ EZIK…ERE erabiltzeko ikasle
batzuek izan dituzten zailtasunak ikusirik, gogorarazi diet bi osagai
elkartzeko, lotzeko edo uztartzeko erabiltzen dela egitura hau eta bi osagai horiek ezinbestean kategoria
gramatikal berekoak izan behar dutela (bi izen, bi izenondo, bi aditzondo,
bi aditz…). Gainera, uztartzen diren bi
osagaiak aditzak direnean, lehenengoa derrigorrez partizipioa izaten da (ez
aditz jokatua) eta bigarrena indartu egin behar da, EGIN indartzailea erabiliz
edo aditza bera errepikatuz:
o
Istripuan autoko giltzak (zer) EZ EZIK, etxekoak (zer) ERE
galdu nituen.
o
Istripuan autoko giltzak galdu (nituen) EZ
EZIK, aurkitu ERE egin nituen =aurkitu ere aurkitu nituen. .
o
Ni (nor, izenordea) EZ EZIK, zu (nor, izenordea) ERE pozik zaude.
o
Polita (nolakoa, adj.) EZ EZIK, azkarra (nolakoa, adj.)
ERE bada neska hori.
o
Hemen (non, leku adb.) EZ EZIK, han (non, leku adb.) ERE liskarrak sortu dira.
o
Gaur (noiz, denbora adb.) EZ EZIK, atzo (noiz, denbora adb.)
ERE ateri egin zuen.
o
Sukaldea hutsik (nola, moduzko adb.) EZ EZIK, zikin (nola, moduzko adb.) ERE
bazegoen
o
Atzo gramatika ariketak egin (nituen) EZ EZIK,
iritzi artikulu bat idatzi
ERE egin nuen = idatzi ERE idatzi nuen.
- Azkenik, honako honetaz ohartarazi
ditut: (a) EZ EZIK, (b) ERE egitura erabiltzen dugunean, aditza (b)
osagaiarekin komunztatu behar da:
o
Sonia eta Isabel atzean
eserita daude.
o
Sonia EZ EZIK, Isabel
ERE atzean eserita dago.
o
Sonia EZ EZIK, ni
ERE atzean eserita nago
o
Sonia EZ EZIK, zu
ERE atzean eserita zaude.
o
Sonia EZ EZIK, Idoia
eta Sol ERE atzean eserita daude.
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Geroz eta etorkin gehiago
gure artean. Arratsaldeko taldean, III. saioa (20-25´) . Goizeko
taldean, II. saioa (15´). Jasone Osororen artikulu bat oinarritzat duen mintza-fitxa hau erabili
dugu etorkinen gainean solasteko: gizarte laguntzak jasotzea bidezkoa den ala
ez, delituen gorakada, osasun arloan etorkinek jasaten dituzten oztopoak…
Lexiko lagungarria:
-
Tolerantzia: “tolerancia”
-
Tolerantea = jasanbera: “tolerante”
-
Elkartasuna: “solidaridad”
-
Solidarioa: “solidario”
-
Zaurgarria: zauritu daitekeena: “vulnerable”.
-
Bidezkoa (da,iruditzen zait…)… -TZEA
(es justo…)
-
Bidegabea (da, iruditzen zait…)…-TZEA
(ez injusto…): Bidegabea da lanbide batzuetan etorkinak izateagatik ez
kontratatzea.
-
Onartezina (da, iruditzen zait…)…-TZEA (es
inaceptable): Onartezina iruditzen zait etorkinei gizarte laguntzak
ukatzea.
-
Eskubideak: “derechos”
-
Betebeharrak: “obligaciones”
-
Babes Ofizialeko Etxeak
-
Giza
Eskubideak: “Derechos humanos”
-
Giza Eskubideak urratu = Giza Eskubideak ez bete
-
Diru-laguntzak: “subvenciones”
-
Aurreiritzia: norbait ezagutu aurretik daukagun iritzia (“prejuicio”).
-
Areagotu: gehitu, handitu: “incrementar”.
-
Gauzatu: egin, “realizar, llevar a cabo”.
-
Bermatu: “garantizar”
-
Errezeloz = mesfidati: “con recelo”
-
Biratekoak (medios) = baliabideak (recursos)
-
Erroldatu:
empadronar.
-
Indarrean jarri / indarrean
egon. Adib.: Indarrean jarri dute
abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dago arau hori. Indarrean dagoen
legediaren arabera, galarazita dago (=debekatuta dago) kongresuaren aurrean
elkarretaratzeak egitea.
-
Gorriak ikustea: asko sufritzea. Gure
aitona-amonek gorriak ikusi zituzten gerra garaian.
-
Noren + aldean = Norekin +
alderaruta, erkatuta, konparatuta. Donostia txikia da BilboREN
ALDEAN = Donostia txikia da BilboREKIN ALDERATUTA = BilboREKIN KONPARATUTA =
BilboREKIN ERKATUTA.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Zenbat diru gastatuko duzu Gabon hauetan? Berridazketak.
o
Elikagaien bankuak izeneko cloze-testa.
o
Deklinabidea: Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak.
o Aditza: iraganeko NOR-NORK vs.
NOR-NORI-NORK. Atzoko kontuak gogoratzen.
o
EZIK / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE lantzeko
indartze ariketa.
o
Gabonei buruzko aukerako
jarduera-sorta.
o
Aukerako irakurgaiak: Bilboko San Frantzisko auzoa. Askotarikoak
gara eta Nola hezi hesietatik haratago.
o
Iritzi artikulua. Bi gai aukeran: Etorkinak, bigarren mailako pertsonak? // “Futbolak
pasioa ala erokeria eragiten du?”.
o
Arotzaren eskuak edo Harrian mezua irakurtzen amaitu.
2019/12/17
2019/12/12
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)