2019/12/19

B2.2ko 23. eskola, abenduaren 18 eta 19koa (Eguberri aurretikoa)


23. eskola, abenduaren 18 eta 19koa (Eguberri aurretikoa)

-     Iraganeko NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK ariketa osagarrian zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Goizeko taldean, pare bat zalantza argitu behar izan dut.

-   Etorkinen gaiarekin jarraituz, 300 etorkini ustez egindako iruzurra ikertzen ari dira Bizkaian izeneko jarduera, hutsuneak pareko hitz eta egiturekin (taula batean dauzkate testuaren amaieran) osatzekoa, zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez (azalpen horien kopia bana eman diet).

-          Oharrak:
·        UsteZKO + izena: uztezko iruzurra, ustezko iruzurgilea,  ustezko hiltzailea, ustezko lapurra, ustezko bahitzailea, ustezko bortxatzailea… (nolako? galderari erantzuten dio) Birdeklinaketa da.
·         Ustez egindako (aditza) iruzurra >
·         Egindako ustez + KO + iruzurra (izena)

·         IRUZURRA: fraude, estafa, timo.
·         IrururGILEa: iruzur egiten duena: timador, estafador.
·         IRUZUR EGIN: Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork)
Adib.: Interneten iphone berria erosi nuen benetakoa zelakoan, baina engainatu egin NAUTE (nork: haiek / nor: ni, osorik) = iruzur egin DIDATE (nork: haiek / nori: niri / zer: iruzur) = ziria sartu DIDATE (nork: haiek / nori: niri / zer: ziria).
 
·         -ELAKOAN: ustea adierazten du:
o   Batzuetan, beste aditz baten menpe doa: Interneten iphone berria erosi nuen, benetakoa zELAKOAN (=benetakoa zELAKO USTEAN = benetakoa zELA PENTSATUZ).
o   Beste batzuetan, berak darama EGON aditza: Bihar ere euria egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.

·         JAKINARAZI = JAKITERA EMAN: Gutun honen bidez, jakinarazi nahi nizuke = jakitera eman nahi nizuke atzo erosi nuen telebista ez dabilela.

·         BALIATU: bi funtzionamendu eta bi esanahi ditu:
o   Zutaz BALIATU da = zutaz aprobetxatu da.
o   Nik arbel digitala BALIATZEN dut = nik arbel digitala erabiltzen dut.

·         Partizipioa + NAHIAN = -TZEKO ASMOZ = -TZEKO ASMOTAN:
Zuek HEOera etortzen zarete, euskara ikasi (part.) NAHIAN = euskara ikasTEKO ASMOZ = euskara ikasTEKO ASMOTAN.

·         Babes_ falta = BabesIK EZA = Babes_ GABEZIA.
DiruRIK EZA = diru falta = diru gabezia; etxeRIK EZA = etxe falta = etxe gabezia.
Gogo_ falta = GogoRIK EZA = Gogo_ GABEZIA.
Dirurik eza (zer?) gauza tristea da. Dirurik gabe (nola?) nekez bizi daiteke (pareko esanahia izan arren, gramatikalki desberdinak dira; lehenengoa – dirurik eza – izena da eta bigarrena – dirurik gabe – nola? galderaren erantzuna.

·         AGINDU aditzaren esanahi eta erabilera bikoitza:
Gurasoek seme-alabei: - “Zintzo porta zaitezte”.
Gurasoek seme-alabei zintzo portaTZEKO agindu diete.
Seme-alabek gurasoei: - “ Bai, zintzo portatuko gara”.
Seme-alabek gurasoei, baietz, zintzo portatuko dirELA agindu diete (=hitzeman diete).
 
-          Etorkinen identifikazioek eta polizia abusuen ondoriozko salaketek gora egin dute testutik ateratako azkeneko hiru berridazketak zuzendu ditugu: Bertakoak lehenestea[1]ren aldeko diskurtsoa = BertakoEI  LEHENTASUNA EMATEAREN aldeko diskurtsoa.

·         NOR = ZER lehenetsi
·         NORI = ZERI lehentasuna eman

·         Gure irakasleak klasera etorTZEA (zer) lehenesten du =
·         Gure irakasleak klasera etorTZEARI (zeri) ematen dio lehentasuna.
·         Europako eskuin muturrak bertakoak (nor) lehenesten ditu, etorkinen kaltetan = Europako eskuin muturrak bertakoei (nori) ematen die lehentasuna, etorkinen kaltetan.

o    NOREN + mesedetan = NOREN + onerako      
o   NOREN + kaltetan = NOREN + kalterako
Gobernuak BEZa igo du, herritarrEN KALTERAKO = KALTERAKO
Etxerako lan asko dituzue, baina ez haserretu, zuEN ONERAKO dira eta.
Eskola honetan, azterketa berrikusteko bi aukera eskaintzea erabaki zen, goizez eta arratsaldez, ikasleEN MESEDETAN.

OHAR GARRANTZITSUA: Lizarkolatik Otietara doan oinezkoen bidea itxi egin dugu. Luizi arriskua dago eta herritarren segurtasuna lehenetsi behar dugu. Arazoa konpontzeko lanean gabiltza. #Andoain
               

-       Joan den egunean, -(e)Z GERO baldintzazkoaren eta –(e)NEZ (GERO) kausazkoaren arteko aldea azaldu nien. Hori lantzeko ariketa bat bidali nien. Aldea gogorarazi ondoren, hura zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

-   Halaber, ezezko baldintza egiteko erabiltzen den EZIK = EZEAN, salbuespenak adierazteko IZAN EZIK eta bi osagai uztartzeko erabiltzen den EZ EZIK…ERE arteko aldea azaldu nien. Etxerako bazuten hauek bereizteko berariaz prestaturiko ariketa bat. Hura zuzendu dugu. EZIK = EZEAN / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE bereizteko ariketa honetan,  16 esaldi berridatzi behar zituzten.

-       Ohar berezia merezi izan du aditz trinkoetan ageri den BA- horrek: Arkeologo ingelesa lanean bikaina ez ezik, itxura onekoa ere bada.

ERE lokailua aditz trinko baten aurrean – juxtu aurrean – doanean, aditz hori indartu egin behar da BA- erantsiz:
Zu bihar txangora zoaz? Ni ERE BAnoa
Nik ERE BAdakit
Zakurtxo bat daukazu? Guk ERE BAdaukagu.
Zu Errealeko bazkidea zara? Ni ERE BAnaiz.

Baina… ERE eta aditz trinkoaren artean zerbait tartekatzen badugu, tarteko osagai horrek hartzen du “protagonismoa” eta, beraz, ez dugu aditza indartuko, hau da, aditzari ez diogu BA- erantsiko:
Nik ERE asko (zenbat) dakit
Ni ERE Errealeko bazkidea (zer) naiz.
Guk ERE pazientzia handia (zer) daukagu.
Zu ERE autobusez (nola) zoaz.

-       EZ EZIK…ERE erabiltzeko ikasle batzuek izan dituzten zailtasunak ikusirik, gogorarazi diet bi osagai elkartzeko, lotzeko edo uztartzeko erabiltzen dela egitura hau eta bi osagai horiek ezinbestean kategoria gramatikal berekoak izan behar dutela (bi izen, bi izenondo, bi aditzondo, bi aditz…). Gainera, uztartzen diren bi osagaiak aditzak direnean, lehenengoa derrigorrez partizipioa izaten da (ez aditz jokatua) eta bigarrena indartu egin behar da, EGIN indartzailea erabiliz edo aditza bera errepikatuz:

o   Istripuan autoko giltzak (zer) EZ EZIK, etxekoak (zer) ERE galdu nituen.
o   Istripuan autoko giltzak galdu (nituen) EZ EZIK, aurkitu ERE egin nituen =aurkitu ere aurkitu nituen. .
o   Ni (nor, izenordea) EZ EZIK, zu (nor, izenordea) ERE pozik zaude.
o   Polita (nolakoa, adj.) EZ EZIK, azkarra (nolakoa, adj.) ERE bada neska hori.
o   Hemen (non, leku adb.) EZ EZIK, han  (non, leku adb.) ERE liskarrak sortu dira.
o   Gaur (noiz, denbora adb.) EZ EZIK, atzo (noiz, denbora adb.) ERE ateri egin zuen.
o   Sukaldea hutsik (nola, moduzko adb.) EZ EZIK, zikin (nola, moduzko adb.) ERE bazegoen
o   Atzo gramatika ariketak egin (nituen) EZ EZIK, iritzi artikulu bat idatzi ERE egin nuen = idatzi ERE idatzi nuen.
-    Azkenik, honako honetaz ohartarazi ditut: (a) EZ EZIK, (b) ERE egitura erabiltzen dugunean, aditza (b) osagaiarekin komunztatu behar da:
o   Sonia eta Isabel atzean eserita daude.
o   Sonia EZ EZIK, Isabel ERE atzean eserita dago.
o   Sonia EZ EZIK, ni ERE atzean eserita nago
o   Sonia EZ EZIK, zu ERE atzean eserita zaude.
o   Sonia EZ EZIK, Idoia eta Sol ERE atzean eserita daude.
 
-   AHOZKO ADIERAZPENA: Geroz eta etorkin gehiago gure artean. Arratsaldeko taldean, III. saioa (20-25´) . Goizeko taldean,  II. saioa (15´). Jasone Osororen artikulu bat oinarritzat duen mintza-fitxa hau erabili dugu etorkinen gainean solasteko: gizarte laguntzak jasotzea bidezkoa den ala ez, delituen gorakada, osasun arloan etorkinek jasaten dituzten oztopoak…

Lexiko lagungarria:
-                      Tolerantzia: “tolerancia”
-                      Tolerantea = jasanbera: “tolerante”
-                      Elkartasuna: “solidaridad”
-                      Solidarioa: “solidario”
-          Zaurgarria: zauritu daitekeena: “vulnerable”.
-                      Bidezkoa (da,iruditzen zait…)… -TZEA (es justo…)
-                      Bidegabea (da, iruditzen zait…)…-TZEA (ez injusto…): Bidegabea da   lanbide batzuetan etorkinak izateagatik ez kontratatzea.
-          Onartezina (da, iruditzen zait…)…-TZEA (es inaceptable): Onartezina   iruditzen zait etorkinei gizarte laguntzak ukatzea.
-                      Eskubideak: “derechos”
-                      Betebeharrak: “obligaciones”
-           Babes Ofizialeko Etxeak
-           Giza Eskubideak: “Derechos humanos”
-           Giza Eskubideak urratu = Giza Eskubideak ez bete
-           Diru-laguntzak: “subvenciones”
-           Aurreiritzia: norbait ezagutu aurretik daukagun iritzia (“prejuicio”).
-          Areagotu: gehitu, handitu: “incrementar”.
-          Gauzatu: egin, “realizar, llevar a cabo”.
-          Bermatu: “garantizar”
-          Errezeloz = mesfidati: “con recelo”
-          Biratekoak (medios) = baliabideak (recursos)
-           Erroldatu: empadronar.
-          Indarrean jarri / indarrean egon. Adib.: Indarrean jarri dute abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dago arau hori. Indarrean dagoen legediaren arabera, galarazita dago (=debekatuta dago) kongresuaren aurrean elkarretaratzeak egitea.
-          Gorriak ikustea: asko sufritzea. Gure aitona-amonek gorriak ikusi zituzten gerra garaian.
-          Noren + aldean = Norekin + alderaruta, erkatuta, konparatuta. Donostia txikia da BilboREN ALDEAN = Donostia txikia da BilboREKIN ALDERATUTA = BilboREKIN KONPARATUTA = BilboREKIN ERKATUTA.

-          ETXERAKO LANAK:
o   Zenbat diru gastatuko duzu Gabon hauetan? Berridazketak.
o   Elikagaien bankuak izeneko cloze-testa.
o   Deklinabidea: Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak.
o Aditza: iraganeko NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK. Atzoko kontuak gogoratzen.
o    EZIK / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE lantzeko indartze ariketa.
o    Gabonei buruzko aukerako jarduera-sorta.
o   Aukerako irakurgaiak: Bilboko San Frantzisko auzoa. Askotarikoak gara eta Nola hezi hesietatik  haratago.
o   Iritzi artikulua. Bi gai aukeran: Etorkinak, bigarren mailako pertsonak? // “Futbolak pasioa ala erokeria eragiten du?”.
o    Arotzaren eskuak edo Harrian mezua irakurtzen amaitu.



[1] “ NOR Lehenestea” “ NORI lehentasuna ematea” da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina