Zer ote da Googlen lan egitea?
Azkenaldian egunero agertzen zaigu klasean Google konpainia. Esana dugu gure lehentasun, gustu nahiz zaletasunen berri izaten duela konpainia horrek eta ez dela samurra edo erraza izaten gure arrastoa edo Googlen egin dugun ibilbidea guztiz ezabatzea. Baina gaur, beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu konpainia erraldoi hori. Jende askorentzat Google moduko enpresa erraldoi batean behar egitea (=lan egitea) amets bat izan daiteke, bertan lan egiteko modua berezi samarra baita, eta langileari ikasteko aukera ugari eskaintzen dizkiona.
Entzungaia entzun ahal izateko, KLIKATU HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina