2020/11/02

Beste aldera igaro direnak

Atzo, azaroak 1, Santu Guztien Eguna izan zen, hildakoak oroitzeko eta gogoan izateko eguna. Heriotzaren trataera eta onarpena ezberdina da kultura batzuetan eta besteetan. Badira hildakoak zerura / infernura joaten direla sinisten dutenak, baita hildakoak berpizten eta berraragitzen direla uste dutenak ere (animalia bihurturik edo jaioberri baten baitan). Halaber, gure artean norbait hiltzea gertaera latz eta tristea da; beste kultura batzuetan, berriz, zerbait pozgarria eta ospatzekoa. Kontuak kontu, askotan galdetzen diogu geure buruari ea hildako horiek nora doazen, ea erabat hiltzen diren ala beste aldera igaro eta handik zelatatzen nahiz babesten gaituzten. Horren harira, badira hildakoekin harremantan jartzeko ahalmena dutenak, hildakoen eta bizien arteko artekari gisa aritzen direnak. Gaia interesgarria iruditzen zaidanez, honi buruz EITBn izandako saio bat ipini dizuet hemen, zuei ere interesgarria irudituz gero ikus dezazuen. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina