50. eskola: 2025eko apirilaren 29koa (Aste Santu ostekoa)
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 6. Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke.
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak
berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu
adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean
adierazteko modua.
- Genero berdintasunaren gaiari amaiera emateko, gaurkoan bi emakume aitzindari eta eredugarri ezagutuko ditugu. Historian zehar aitzindariak = aurrendariak = bide-urratzaileak izan diren emakumeengana itzulita, ikasleei adierazi diet egun ere, izan badirela emakume aitzindariak, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunIK eza gaitzesten dutenak eta bi sexuen artean erabateko berdintasuna aldezten (= defendatzen) eta aldarrikatzen dutenak. Horietako bat dugu, besteak beste, Josebe Iturrioz. Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista” izeneko ulermen-jardura, galderak eta erantzunak uztartzekoa, distraktoreak saihestuz, zuzendu dugu. Zuzenketa-oharrak ere banatu dizkiet, baina, ez luzatze aldera, ez ditugu klasean azaldu, ohar horiek ikasturtean zehar jada agertuak zaizkigunez, eurek etxean irakurtzeko esan diet.
a. NOREN
ONERAKO = NOREN ONURARAKO = NOREN MESEDERAKO
= NOREN HOBE BEHARREZ
/ NOREN KALTERAKO = NOREN KALTETAN.
b.
ZERTAZ /
-(e)LA + jabetu = ohartu = konturatu: Feminismoaren garrantziaz
gero eta gehiago jabetzen gara =
ohartzen gara = konturatzen gara. Ikasle
kopuruak behera egin duELA jabetu
naiz = ohartu naiz = konturatu naiz.
Baina ez biak!!!!!: Ikasle kopuruak behera egin duELAZ jabetu naiz.
c. Mugagabea + ESKE(AN): Bozka_ eske (=boto_ eske).
d. -T(z)EKE + EGON = -T(z)EKO + EGON: oraindik egin edo gertatu gabe egotea. “estar por ver”
e. Izena + GORABEHERA egitura kontzesiboa:
f.
ZERTAN + JOKATU
(kiroletan nahiz mahai-jokoetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa
dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU”):
g.
Trebatu
= prestatu = hezi > trebakuntza-ikastaroak
edo prestakuntza-ikastaroak > Mikel oso trebea da bere lanean.
h.
Adierazgarria
= esanguratsua (significativo).
i.
Gailendu
= azpimarratu (destacar)
j. Norberak (=bakoitzak) jakingo du azterketa egin ala ez.
- Historian zeresana eman duten emakumeen lana eta meritua aitortze aldera, Elbira edo Elbire Zipitria izango dugu aipagai. Zipitria bere garaian aitzindaria, aurrendaria, bide-urratzailea izan zen eta ikastolen sortzaileetako bat izan zela baiezta liteke. Idatziaren ulermen jarduera zuzendu dugu, testua irakurri ahala.
Lexikoa: “artekari” (intermediario): Bidezko Merkataritzaren helburua ekoizleek euren produak zuzenean erosleei saltzea da, artekaririk (= bitartekaririk) gabe. X presidentea artekari aritu da Errusia eta Ukraina arteko gatazkan.
- Genero
berdintasunari buruz aritu gara azkenaldi honetan. Etxerako bazuten irakurgai
bat, “Gaztea, liraina eta argala izan behar duzu…emakumezkoa bazara”
izenekoa. Testu horretan argi adierazten da, telebistako emakumezko aurkezleei,
gizonezkoei ez bezala, horrelako ezaugarriak eskatzen zaizkiela, berdintasunik ezaren seinale. Emakumeei askotan argalak eta lirainak izatea eskatzen zaie, gizonezkoei ez bezala,
baina egia da, halaber, gero eta gizon
gehiago direla itxuraz arduratzen direnak. Fashion izan nahi, kosta
ahala kosta izeneko ulermen-jarduera zuzentzen jardun dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez. Erdia zuzendu dugu (beste erdia,
hurrengorako utzi dugu). Oharren ale bana eman diet.
-
NOLA edo HALA = ALDEZ edo MOLDEZ
-
Ziztu bizian = ziztu batean etorri naiz (= oso azkar).
-
Jo! Autoa bi minutuz utzi (dut) eta isuna jarri didate!
Marka da, gero!! =
Hori ere ikusi behar!
= Hamaika ikusteko / entzuteko jaioak gara!
-
Bertsua (=beretsua) = antzekoa
-
Istripu baten berri izan dut = jakin
dut istripu bat gertatu dela
-
Istripu baten berri eman dizuet
= jakinarazi dizuet istripu bat gertatu dela.
OHARRA: ZEREN +
BERRI +IZAN / EMAN egiturak aditza beti singularrean darama, nahiz eta ZEREN
kasua pluralean egon: Arazo batzuEN (pl.) BERRI EMAN DIT (dizkit);
Ingurukoei gure asmoEN (pl.) BERRI EMAN GENIEN (genizkien); Hilabete
honetako gastuEN (pl.) BERRI EMAN ahal DIDAZU? (dizkidazu).
- Gai honen harira / harian / haritik = ildo berean /
beretik = honekin
lotuta = gai
honekin duen zerikusiagatik… (euren idazlanetarako lokailu
egokia).
Azkenik, jardueraren amaieran duten taulatxoari arretaz
erreparatu diogu; bertan datorkie GERO(Z) ETA... –AGO/-AGOA/-AGOAK
konparaziozko egitura, bilakaera adierazten duena. Behin baino gehiagotan
ohartarazi izan ditut ohiko akats honetaz ere: zenbat eta... gero eta...
eta ordena egokiaz:
GERO(Z)
ETA…-AGO/A/AK + aditza. Hona hemen ikasleen idazlanetako zenbait
akats: Egun, gero eta gehiago
hegazkinez bidaiatzen dugu > Egun, gero eta gehiago bidaiatzen
dugu hegazkinez. Gaur egungo gaztetxoak gero eta lehenago
ordenagailua erabiltzen hasten dira > Gaur egungo gaztetxoak gero eta
lehenago hasten dira ordenagaiua erabiltzen. Gero eta
gutxiago kotxeak lorez beteta ikusten dira > Gero eta gutxiago ikusten dira kotxeak lorez beteta = Gero eta kotxe gutxiago ikusten dira
lorez beteta.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Fashion izan nahi kosta ahal kosta (30´) testuaren atzeko aldean datozen mintzarako lehenengo hiru puntuak izan ditugu mintzagai, bakoitzerako denbora-tarte mugatua utzita.
- Alegiazko Ahalera edo Hipotetikoa. Aste
Santurako bidalitako indartze-ariketa (Alegiazko Ahalerak edo
Hipotetikoak eragiten dizkigun buruhausteak!) egin duten galdetu eta balizko
zalantzak argitu.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Ahalera
ikusten ari gara eta ikusiak nahiz landuak ditugu, bai Orainaldia (naiteke,
dakiguke, dezakezu, zaitzakegu, diezaioket...),
bai Alegiazkoa edo Hipotetikoa (ninteke, lekiguke, zenezake, zintzakegu, niezaioke...). Gaurkoan Lehenaldiaren azaleko aipamena egin
diet, Hipotetikoarekiko aldea nabarmenduz. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburuko 20. orrialdean ditugu Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerako
adizki errazenak: NOR sistema eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak. Gramatika eta ariketak II liburuko 22. orrialdean, berriz, gainerako
guztiak (nor, nor-nori sistemako 3.
pertsonak, nor-nork sistemako pertsona guztiak eta nor-nori-nork adizkiak).
o Hasteko, Gramatika eta ariketak II
liburuko 20. orrialdera jo dugu; aldi berean, 16. orrialdea ere irekiarazi
diet eta, honela, Alegiazko Ahalera (edo
Hipotetikoa) eta Iraganekoaren (edo
Lehenaldikoaren) arteko aldeez ohartarazi ditut. Bai, formalki, bien artean
ez dago desberdintasun handirik (esanahi aldetik bai, noski).
o Ondoren,
Gramatika eta ariketak II liburuko
22. orrialdera jo dugu (7. gaia). Bertan datozkigu Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerako
adizki guztiak (nor,
nor-nori – 3.
pertsonak baino ez – nor-nork
– pertsona guztiak – eta nor-nori-nork
sistemakoak). Lau sistema horietako adizkiei erreparatu eta zera gogorarazi
diet: gainetik erreparatuta, Iraganeko Ahalera eta Ahalera Hipotetikoa
(18.orrialdean datorrena) alderatuz gero,
arau pare bat eman beharko bagenu, honakook izango lirateke: Iraganekoak,
amaieran –EN darama (-te amaiera dutenek, -N baino ez dute hartzen) eta
hirugarren pertsonek, hasieran L- eraman beharrean, Z. Beraz,
Alegiazko Ahalera edo Hipotetikotik Lehenaldira igarotzea nahiko erraza da, bi
aldaketa horiek egitea aski baita.
o Bestalde, Iraganeko ahalerako
adizkiak AHAL + Indikatiboa egituraren parekoak dira (eta ezezkoetan
EZIN + Indikatiboa):
- NOR: Gu bilera
hartara joan_ GINTEZKEEN (= joan ahal
ginen); Mikel gurekin bazkaltzera etor_
ZITEKEEN (= etorri ahal zen).
- NOR-NORI: Kontuz
ibili ezean, niri giltzak gal_ ZEKIZKIDAKEEN (= galdu ahal zitzaizkidan); Eskerrak
ertzainek geldiarazi zuten! Bestela, edanda zihoan gidari hari istripu bat gerta_ ZEKIOKEEN (= gertatu ahal zitzaion).
-
NOR-NORK: Zuk ni
txikitan airean altxa_ NINTZAKEZUN (= altxatu
ahal ninduzun), baina orain asko pisatzen dut; Guk zu ezin ZINTZAKEGUN behar bezala babes_ (= ezin zintugun behar bezala babestu); Bizilagunek gu sala_ GINTZAKETEN (= salatu ahal gintuzten), baina,
zorionez, azkenean onez onean konpondu genuen arazoa; Mattinek lan hori
azkarrago egin_ ZEZAKEEN (= egin ahal
zuen), horrelako lanetan oso iaioa = trebea baita.
- NOR-NORI-NORK: Barkadazu, atzo deitu zenidanean ezin NIEZAZUKEEN kasurik egin_ (= ezin nizun kasurik egin); Guk berari lagun_ GENIEZAIOKEEN (= lagundu ahal genion), baina ez genion lagundu, ez baitzuen merezi; Ikuskizunerako sarrera erdi prezioan lor_ ZIEZADAKEEN (= lortu ahal zidan), baina ez zuen hala egin.
-
Laburbilduz,
Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerak, amaieran –EN darama (-te
amaiera dutenek -N baino ez dute hartzen) eta hirugarren pertsonek, hasieran L- eraman beharrean, Z-.
Adib.:
-
Agian
bihar zurekin afaltzera joan
NINTEKE (“podría ir”), deituko dizut berresteko (alegiazko ahalera edo
hipotetikoa, ni joateko aukera badagoelako).
-
Atzo
zurekin afaltzera joan NINTEKEEN (=joan ahal
nintzen) (“podía ir”, “podía haber ido”), baina ez joatea erabaki nuen” (iraganeko
ahalera edo lehenaldikoa).
-
Mikel gehiago saiatuko balitz, egunen batean abokatu bikaina izan LITEKE (“podría ser”)(alegiazko
ahalera edo hipotetikoa, abokatu izateko aukera badagoelako).
-
Mikel abokatu bikaina izan ZITEKEEN (=izan ahal zen) (“podía ser”, “podía haber sido”),
baina albaitari (bezala) lan egitea erabaki zuen (iraganeko ahalera edo lehenaldikoa, jada abokatu izateko
aukerarik ez daukalako, beste lanbide bat hautatu baitzuen, albaitariarena).
- Liburuan jartzen duen bezala, ahalerako iraganeko adizkiek aditz nagusiak aipatzen duen ekintza iraganean egiteko ahalmena edo gaitasuna eta iraganean zerbait gertatzeko aukera edo posibilitatea adierazten dute. Baina ez dakigu azkenean egin zen ala ez. Hortxe dago koska!
- Arestian esan bezala, Iraganeko ahalerako adizkiak AHAL + Indikatiboa egituraren parekoak dira: joan_ gintezkeen = joan ahal ginen; egin_ zenezakeen = egin ahal zenuen; eros_ zitzakeen = erosi ahal zituen; har_ nitzakeen = hartu ahal nituen…; ikus_ nintzakezun = ikusi ahal ninduzun; ekar_ zeniezadakeen = ekarri ahal zenidan…
- Bestalde, ez ditzatela nahas iraganeko ahalera – “etor zitekeen = etorri ahal zen” (“podía venir” edo “podía haber venido”) (etortzeko aukera edo ahalmena adierazten du, baina ez dakigu azkenean etorri zen ala ez, ez dakigu ekintza burutu zen ala ez) – eta “etorri ahal IZAN zen” (“pudo venir”) (hemen, etorri zela adierazten dugu, ekintza amaitua dago eta, horregatik, IZAN hartu du, aditz konposatua delako, ahal izan, behar izan, nahi izan, ezin izan, balio izan, axola izan, merezi izan, inporta izan, bizi izan… aditzen familiakoa: ezin izan nintzen joan (“no pude ir”), ezin izan nuen egin (“no pude hacer”), joan behar izan genuen (“tuvimos que ir”), merezi izan zuen (“mereció”), bizi izan zen (“vivió”)….
- Atzo
lanetik ordu bietan irten nintzenez, erosketak egitera joan NINTEKEEN = joan AHAL NINTZEN (podía ir) (baina ez dakigu joan nintzen, dakigun gauza
bakarra da astia banuela joateko).
- Atzo lanetik ordu bietan irten nintzenez, erosketak egitera joan AHAL IZAN NINTZEN (pude ir) (kasu honetan, erosketak egitera joateko aukera bete edo gauzatu zela adierazten da, erosketak egitera joan zela, alegia).
- Etxerako lanak
- Iraganeko Ahalera. Gramatika eta ariketak II liburuko 21. eta 23. orrialdeetako ariketak (erantzun-orriak ere banatu dizkiet).
-
Kausazko perpausen teoria irakur dezatela.
- “Bidegorriak bai, baina…” izeneko
cloze-testa. Erantzunak eta azalpenak ere banatu dizkiet, egin ahala zuzen
dezaten eta zuzenketarekin batera datorkien azalpena irakur dezaten.
-
“Ama” izeneko ulermen-jarduera, maiatzaren 4an
Amaren Eguna dela-eta.
-
Iritzi artikulua: “Etorkinak, bigarren mailako
pertsonak?” / “Amazon gabe ezin izango nintzateke bizi”.
- ASKO, ADINA, HAINBESTE vs. HANDIA, ADINAKO,
HAINBESTEKO. Atalak liburuko 37. fitxako ariketak egin (oraindik
egin gabe badituzte) eta zuzendu gaur emandako erantzun-orriarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina