51. eskola: 2025eko maiatzaren 6koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Albiste laburrak (I). Proba zuriko 3. entzumen ariketa berriro egin dugu gaurkoan. Ikasleek bi aldiz jarraian entzun dituzte sei albiste labur eta a) b) c) artean aukeraketa egokia egin behar izan dute.
-
Albiste
horietako batean honako hau entzun ahal izan dugu:
Hamar urte BADIRA nesken trainerua ureratu zutenETIK
Gaur goizeko
albistegian, berriz, honako hau:
Gaur, maiatzak 6, 27 urte dira ETAk Tomas Caballero hil zuELA
Esaldi horiek
abiapuntutzat hartuta, denbora adierazten duen egitura hau azaldu diet:
BADA / BADIRA + denbora erreferentzia (3 aste, 4 hilabete, 2 urte, 3 ordu, denbora luzea, urteak, hilabeteak…) + -(e)LA edo –(e)NETIK.
Izan ere, oraindik
badira ikasleak – zorionez, ez asko – “hace…que…” gaztelaniatik kalkatuta “orain dela” edo
“duela” –(e)LA
gehituta erabiltzen dutenak.
OKERRRRRRRRR DAGOOOOOOO!!!!!!
- Urtero,
maiatzeko lehenengo igandean, Amaren
Eguna ospatzen da. Horren harira, idatziaren ulermena
lantzeko bidali nien jarduera zuzendu dugu, Ama izenekoa.
Honako oharrok egin dizkiet (eurei kopia bana eman diet):
a. Miretsi (“admirar”) > miresgarria:
mirestea merezi duena (“admirable”);
mirespena: (“admiración”)
b.
Miretsi =
goraipatu = laudoriotu (laudorioa: elogio)
c.
Leporatu:
errua bota edo egotzi.
d.
“Larre motzean
haziak dira” (gutxirekin ohituak) // “esne-mamitan
bizi izan da” (oparotasunean: “en la abundancia”)
e.
Bapo jan dut : bete arte jan dut
f. Artoa jorratu,
babarruna jorratu, gai bat jorratu: aitzurraz belarrak kentzea da.
Baserri giroko aditza da, jatorriz. Baina gaur egun, baserri giroan ez ezik,
beste arlo batzuetan ere erabiltzen da, “landu” adierazteko. Gaurko klasean, kausazko perpausak jorratuko
ditugu =landuko ditugu. Biharko hitzaldian gai hau jorratuko dut = gai honetaz
arituko dira.
g. Potro-jorran zaude: alferkerian zaude.
h. Garoa = iniztorra = iratzea: helecho. Gero eta baserri
gutxiagotan ikusten dira egun garo-metak.
i.
Hostoa (zuhaitzean dagoena, berdea) > orbela (udazkenean, zuhaitzetik erori eta ihartua, lehortua,
marroia)
j.
Jo eta ke = buru-belarri. Jo eta ke
ari gara euskara ikasten = Buru-belarri ari gara euskara ikasten.
k. Izan ezik (=salbu) (salbuespena
adierazten du) // ez ezik …ere (=ez
bakarrik…ere) (bi osagai uztartzen ditu) (ez nahastu, badakizue esanahi desberdina dutela).
l.
Errieta
ematea = errieta egitea (“echar la bronca”), bronka
botatzea. Honen antzekoa da “kargu hartzea” (“llamar la atención”): Ikasle
bat Dabiden azalpenaren erdian whattsap bat idazten hasi da eta Dabidek kargu
hartu dio.
m. Marmar batean = marmarka = marmarrean
-
Fashion izan nahi, kosta ahala kosta
izeneko ulermen-jarduera zuzentzen jarraitu eta amaitu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Oharren ale bana eman nien joan den egunean.
-
NOLA edo HALA = ALDEZ edo MOLDEZ
-
Ziztu bizian = ziztu batean etorri naiz (= oso azkar).
-
Jo! Autoa bi minutuz utzi (dut) eta isuna jarri didate!
Marka da, gero!! =
Hori ere ikusi behar!
= Hamaika ikusteko / entzuteko jaioak gara!
-
Bertsua (=beretsua) = antzekoa
-
Istripu baten berri izan dut = jakin
dut istripu bat gertatu dela
-
Istripu baten berri eman dizuet
= jakinarazi dizuet istripu bat gertatu dela.
OHARRA: ZEREN +
BERRI +IZAN / EMAN egiturak aditza beti singularrean darama, nahiz eta ZEREN
kasua pluralean egon: Arazo batzuEN (pl.) BERRI EMAN DIT (dizkit);
Ingurukoei gure asmoEN (pl.) BERRI EMAN GENIEN (genizkien); Hilabete
honetako gastuEN (pl.) BERRI EMAN ahal DIDAZU? (dizkidazu).
- Gai honen harira / harian / haritik = ildo berean /
beretik = honekin
lotuta = gai
honekin duen zerikusiagatik… (euren idazlanetarako lokailu
egokia).
Azkenik, jardueraren
amaieran duten taulatxoari arretaz erreparatu diogu; bertan datorkie GERO(Z) ETA... –AGO/-AGOA/-AGOAK
konparaziozko egitura, bilakaera adierazten duena. Behin baino gehiagotan
ohartarazi izan ditut ohiko akats honetaz ere: zenbat eta... gero eta...
eta ordena egokiaz:
GERO(Z)
ETA…-AGO/A/AK + aditza. Hona hemen ikasleen
idazlanetako zenbait akats:
Egun, gero eta gehiago
hegazkinez bidaiatzen dugu.
> Egun, gero eta gehiago bidaiatzen dugu hegazkinez.
Gaur egungo gaztetxoak gero eta
lehenago ordenagailua erabiltzen hasten dira.
> Gaur egungo gaztetxoak gero eta lehenago hasten
dira ordenagaiua erabiltzen. Gero eta gutxiago kotxeak lorez beteta
ikusten dira.
> Gero eta gutxiago ikusten dira kotxeak lorez beteta = Gero eta kotxe gutxiago ikusten dira lorez beteta.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Fashion izan nahi kosta ahal kosta (35-40´) testuaren atzeko aldean datozen mintzarako 4, 5 eta 6. puntuak izan ditugu mintzagai, bakoitzerako denbora-tarte mugatua utzita.
-
Etxerako lanak
o BAKARRIZKETA
FITXAK: Medikuntza naturista / Akupuntura. Binaka adostuta, bat
presta dezatela. Medikuntza tradizionaletik haratago badira bestelako
sendabideak ere, medikuntza naturista eta akupuntura, besteak
beste. Horiei buruzko bakarrizketa fitxak eman dizkiet, binaka adostuta,
hurrengo eskolan elkarri horretaz hitz egin diezaioten.
o
Ziberseguruak
al gara? Izeneko
ulermen-jarduera.
o AUKERAKOA: Gramatika eta ariketak II liburuko
24 eta 25. orrialdeetako testa (Ahalera lantzekoa). Erantzun-orria ere eman
diet.
o
EGINAK
izan behar dituzte:
§ Kausazkoen teoria irakurria
§ Iraganeko Ahalera lantzeko ariketak (Gramatika eta ariketak II liburuko 21. eta 23. orrialdeetakoak) (erantzunak badituzte).
§ Igogailuari buruzko ulermen-jarduera (246.
fitxa).
§ Egitura, esapide eta esalmode jatorrak
euskaraz I (Aste Santurako bidalia).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina