2026/03/19

B2.2 mailako 42. eskola, 2026ko martxoaren 18koa

 

-          Etxerako lanak:

§  Garaian garaikoa: Martxoak 8. Idatziaren ulermena lantzeko jarduera-sorta. Hiru testu dira, egun seinalatu horren sorrera eta bilakaerari buruzkoak. Egin ostean, eurek zuzen dezatela.

§  Garaian garaikoa:Historiako emakume aipagarri horiek…” izeneko jarduera. Bakarrizketa prestatu hurrengo klaserako.

§  AUKERAKO ENTZUMEN JARDUERA: Ramon Agirre aktoreari egindako elkarrizketa.

§  ELKAR izenordea lantzeko indartze-ariketa (ebazpen-orria ere banatu diet, eurek zuzen dezaten). Ikasleek esaldiak osatu behar dituzte ELKAR izenordeari deklinabide kasu marka egokia eta dagokion aditza ipiniz. Horretarako, alde batetik, kontuan izan dezatela esaldi arrunt batean aditz horrek zer kasu eskatuko lukeen (nor agurtu, nor besarkatu, nor maitatu, nor ezagutu, norekin bidaiatu, norekin egon, norekin bazkaldu, norekin maitemindu, norekin ezkondu, norengana hurbildu, norengandik urrundu, …) eta ELKAR izenordeari kasu hori ipini; bestetik, aditz egokia ipintzeko, ez dezatela ahaztu ELKAR singularreko 3. pertsona (hura) balitz bezala hartu behar dutela.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko 11. orrialdeko 1, 2. eta 3. ariketak (3.aren erantzun orria hurrengoan banatuko diet).

§  AHALERA: Gramatika eta ariketak II liburuko 12. orrialdia irakurri eta 13. orrialdeko ariketak egin eta eurek zuzendu, ez baitute zailtasun handirik. Ariketa horietan, ahalerako NOR adizkiak (naiteke, gaitezke…) eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak (dezaket, ditzaket…) baino ez datozenez, erraz egingo dituzte.

§  AHALERA: Orainaldiko ahalerako adizki ezagunenak  (nor – naiteke, zaitezke…  – eta nor-nork 3. pertsona – dezaket, ditzaket, dezakegu, ditzakete…–) errepasatzeko ariketa analitiko osagarria + erantzunak.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-          Biltegia:

EGINA BEHAR LUKE:

§  Amaitu berdintasunezko konparazioa lantzeko indartze-ariketako berridazketak (189. fitxa).

§  Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  ELKAR izenordea lantzeko ariketak II (2. ariketa, hutsuneak betetzekoa).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina