2025/11/11

B2.2 mailako 13. eskola, 2025eko azaroaren 10ekoa

 

13. eskola: 2025eko azaroaren 10ekoa

-       “Alde” daramaten zenbait egitura edo esapide ezagutarazi nizkien joan den astean. Egitura hauek lantzeko ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

OHARRA: Norbaitek ariketa hau berriro egin nahi izanez gero,  H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

Honako hau gogorarazi diet, lehen ere azaldu nien arren:

ALDEAN konparaziozkoa darabilgunean,

o   alde batetik,  2. konparaziogaiari NOREN edo ZEREN kasua erantsi behar zaio ezinbestean

o   eta bestetik, -AGO(a) ez dugu gehitu behar (BAINO erabiltzean, bai, noski). Izan ere, NOREN edo ZEREN + ALDEAN da konparazio marka eta horrek ez du  –AGO(a) eramaten.

o   Bilbo (a) Donostia (b) BAINO jendetsuAGOA da.

o   Bilbo (a) DonotiaREN (b) ALDEAN jendetsua_(goa) da.

o   Bilbo, (a) DonostiaREKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, jendetsua_ (goa) da.

o   Mugikor honek (a) beste horrek BAINO GEHIAGO balio du.

o   Mugikor honek (a) beste horrEN (b) ALDEAN asko (gehiago) balio du.

o   Mugikor honek, (a) beste horrEKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, asko (gehiago) balio du.

o   Oro har, emakumezkoek (a) gizonezkoek (b) BAINO pazientzia handiAGOA dute gidatzean.

o   Oro har, emakumezkoek (a) gizonezkoEN (b) ALDEAN pazientzia handia_ (goa) dute gidatzean.

o   Oro har, emakumezkoek (a), gizonezkoEKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, pazientzia handia_ (goa) dute gidatzean.

-       Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Ez-ohikoak ez diren euskaldunak ezagutzen ari gara. Horietako bat dugu “Altzoko Handia” eta zenbait jarduera egin ditugu aurreko klaseetan, pertsonaia hori hobeto ezagutze aldera. Gaurkoan, Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketarekin osatutako cloze-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleei ohar horiek biltzen dituen orria banatu diet, kopiatzen aritu beharrik ez izateko. Jarduera zuzendu ahala, ohar horiei egin diet erreferentzia, azalpenak emateko.

OHARRA: Norbaitek ariketa hau berriro egin nahi izanez gero,  H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

1.     NORENA + EGIN: paper, rol edo funtzio hori egitea esan nahi du. TontoARENA egin arren, oso mutil azkarra da Mikel. Ikasle horrek txuleta bat daukan arren, irakasleak ez ikusiARENA egin du, bere ikasle kuttuna baita. Pedro Sanchezi dimisioa emateko eskatzen badiote ere, berak ez entzunARENA egiten du. Zure haurra beti ari da pailazoARENA egiten. Eguberrietako antzezlanean, nik San JoseRENA egingo dut; zuk, berriz, JexuxitoRENA.

2. MUGAGABEA + IZENDATU: Aditz berezi hauekin bigarren objektua (zer edo nor) mugagabean deklinatzen da: Bihurtu = bilakatu, aukeratu = hautatu, izendatu, sartu, bidali, joan, kontratatu, hartu... Aditz hauek bi NOR  edo ZER eramaten dituzte eta bigarrena mugagabean agertzen da.

-       Musu eman zionean, igela (1. nor) printze (2. nor edo zer) bihurtu zen (printzea, printzean, printze batean bihurtu zen).

-       Eraikin hori (1. zer) ostatu (2. zer) bihurtzea erabaki du udalak (ostatua, ostatuan, ostatu batean bihurtzea)

-       Mutil hori (1. nor) morroi (2. nor edo zer) joan da Alkizako baserri batera (morroi bezala joan da).

-       Mikel (1. nor) alkate (2. nor edo zer) izendatu dute (alkatea).

-       Neska hau (1. nor) gelako ordezkari (2. nor edo zer) aukeratu dute (ordezkaria).

-       Gure osaba (1. nor) fraile (2. nor edo zer) sartu da Arantzazun (frailea)

-       Zuen etxean neska ekuadortar bat (1. nor) hartu duzue neskame (2. nor edo zer) (neskame bezala hartu duzue).

3. ALDEZ EDO MOLDEZ = NOLA EDO HALA = NOLA HALA: “ modu batera edo bestera” adierazten du. Ikasturte hau gogorra den arren, gainditu behar dut aldez edo moldez.

4. –TZEKO + ASMOA (nominalizazioa).

5. NORI edo ZERI + AURRE EGIN: “kontra egitea, aurka egitea” esan nahi du. Irakasleak leihoa ireki du beroARI AURRE EGITEKO. Arazoak baldin badituzu, arazoEI AURRE EGIN behar diezu, negar egin beharrean. Zailtasun asko topatu zituen bere bidaian, baina AURRE EGIN zien zailtasun guztiEI.  

6. HAINBAT + MUGAGABEA: “asko” edo “ugari”ren sinonimoa da “hainbat”. Mugagabean deklinatzen da edota ondoko izena mugagabean deklinatzera behartzen du: Hainbat_ (lagun_) bildu da asteburu honetan Bartzelonako kaleetan.

7. ZEIN = NAHIZ. Bi osagai edo gehiago elkartzeko balio dute. “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi dira eta perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen dira.

Gaur Errenteriako jaiak hasi dira ETA udalak jarduerak ETA = NAHIZ = ZEIN   ospakizunak antolatu ditu.

Goizean Adarra mendiaren gailurrera igo gara ETA han galletak ETA = NAHIZ = ZEIN ogi-tartekoak jan ditugu hamaiketakotan.

Aukerakoa izaten da bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini, eta bi sintagmak deklina daitezke, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik, lehenengoa mugagabean utzita: Horrek izugarrizko gabezia eragin zuen (ZEIN) herritarrengan ZEIN bisitariengan = herritar_ ZEIN bisitariengan.

Esaldiok parekoak lirateke:

                                               i.     Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.

                                             ii.      (NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu iritsi dira.

                                           iii.     (ZEIN) Ana ZEIN Gloria berandu iritsi dira.

                                            iv.     HALA Ana, NOLA Gloria berandu iritsi dira.

                                             v.     BAI Ana, BAI Gloria berandu iritsi dira.

                                            vi.     Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).

                                          vii.     EZ BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).

8. LEXIKOA: IKA-MIKA (riña, enfado, disputa) = EZTABAIDA (discusión, polémica, debate) = LISKARRA (discusión, disputa) = TIRABIRA (altercado, discusión, disputa) = SESIOA (discusión, disputa) = KALAPITA (alboroto, discusión, disputa)

ADOSTASUNA = AKORDIOA = HITZARMENA

DEIGARRIA = ERAKARGARRIA

ALDENDU = URRUNDU

Kultura ARLOA = ALORRA = ESPARRUA = EREMUA = SAILA

9. DATORRENAK (erlatibozkoa nork kasuan) < datorrEN bisitariAK. Pluralean: datozEN bisitariEK > datozENEK).

10. BA- …ERE: Egitura kontzesiboa da. Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar BAdezake ERE = gogora ekar dezakeEN ARREN = NAHIZ ETA Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar dezakeEN… Oso irakasle zorrotza BAda ERE, gustura nago berarekin = oso irakasle zorrotza dEN ARREN, gustura nago berarekin.

-   AHOZKO ADIERAZPENA (40-45´): A) Turismoa, bertakoon mesederako ala kalterako? .Handia” filma estreinatu zenetik, asko eta asko dira Altzo herria eta Altzoko Handiaren urratsak (=pausoak) ezagutzera bertara hurbildu diren eta hurbiltzen diren kanpotar nahiz turistak. Altzoko alkateak ondare[1] kultural horri etekina edo probetxua atera nahian, turismo plan bat jarri du abian (= abiarazi du = jarri du martxan). Helburua, Altzo ezagutaraztea eta turismoa erakartzea (turismoa diru-iturri ere bai baita). Film baten arrakastak Zumaian ere sekulako (=izugarrizko) eragina izan zuen: turista saldoa (=oldea, andana, mordoa) erakarri zuten Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones fenomenoek. Batzuen gusturako, jende gehiegi. Kontua zera da:

Turismo horrek kolokan (=galtzeko arriskuan) jar ote ditzake gure nortasuna eta geure geureak diren ohiturak? Eta, beraz, turismoa mugatu behar ote litzateke?


o   Etxerako lanak:

-    Galderak beste Donostia horretara deritzon jarduera, testua, bertatik ateratako 22 hitzekin osatzekoa.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

1.     EKARRI:

§  Erlatibozko perpausak lantzen III.(39. fitxa)

§  Liburuko 41. Gaia (erlatibozko perpausena)

§  Erlatibozko perpausen azalpenerako nire txostena (26. fitxa).

-       Biltegia:

1.     EZ BEZALAKOA(K) eta EZ BEZALA lantzeko bi ariketak. Erantzunak ere badituzte, egin ostean zuzen ditzaten.

2.     Erlatibozko perpausak lantzen III

3.     Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz.


2.     Erleak iratzarri, ahaidea itzarritakoan izeneko testutik ateratako 10 esaldi berridatz ditzatela nik emandako egiturak erabiliz (EBAZPENA eta AZALPENAK ere banatu dizkiet, egin ostean eurek zuzen ditzaten).

3.     Agotea, arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Gaurko entzungaia entzunda, testuko zenbait aipamen ezagunak egingo zaizkie.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.



[1] Ondare:patrimonio

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina