2026/02/04

B2.2 mailako 31. eskola, 2026ko otsailaren 2koa

 

31. eskola: 2026ko otsailaren 2koa

-        Garaian garaikoa: Beherapenak edo merkealdia: kalitate bera prezio txikiagoan izeneko cloze-testa zuzentzen jarraitu dugu. Zuzendu ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (zuzenketa-oharren ale bana eman nien joan den egunean).

UTZI aditzak bi nominalizazio desberdin eraman ditzake, eta daraman nominalizazioaren arabera, esanahia guztiz aldatzen da.

-T(z)EN  utzi: baimena ematea

- T(z)EARI  utzi:lehen egiten zen ekintza bat orain jada ez egitea (“dejar de…”)

IRAUN, PISATU eta NEURTU aditzak, singularrean.

Klase honek 125 minutu irauten DU (ditu); 60 kilo pisatzen DUT / ditut; igerileku honek 20 metro neurtzen DU / ditu.

“Gabonak helTZEAN” edo “Gabonak irisTEAN”, “azterketa hurbilTZEAN”, “urte berria hasTEAN”, “urte amaiera gerturaTZEAN”…          Baina…  

“Gabonak helTZEAREKIN BATERA” (=  helTZEAZ BATERA)  jendea neurririk gabe erosten hasten da.

Partizipioa + AHALA  = Aditz jokatua + –(e)n HEINEAN =  Aditz jokatua + -(e)n NEURRIAN

Hirurek denbora bilakaera adierazten dute; aldea, adizki jokatua daraman ala ez :

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Dirua aurrezteko aholkuak (Irati Jimenez). Urtarrileko aldapa” delakoa (=deritzona) gero eta maldatsuagoa egiten zaio hainbati. Badirudi hilabete honetan inoiz baino gehiago kostatzen zaigula hil amaierara iristea eta, zer esanik ez, diru apur bat aurreztea. Irati Jimenezek ematen dituen aholkuak entzun eta ikasleek hiru aukeretatik entzundakoarekin bat datorrena zein den hautatu behar izan dute. Ondoren, zuzendu egin dugu.

-          -OK plural hurbila. Joan den egunean ikasleek helarazi zidaten zalantza dela-eta, plural hurbilaren erabilera azaldu diet, berariaz prestatutako txostenaren bidez.

-          AHOZKO BITARTEKOTZA (1. saioa) Sexuaren araberako erosketa joerak edo ohituraketaUsurbilgo udalaren aurrekontua”.

§  Hasteko, bikoteetako bikotekide batek, merkealdian edo beherapen garaian bete-betean murgilduta gaudela-eta, Sexuaren araberako erosketa joerak edo ohiturakerakusten dituzten infografiak interpretatu ditu.

§  Ondoren, beste bikotekideak, urte hasieran ekitaldi ekonomiko berria hasten dela kontuan izanik,  Usurbilgo udalaren aurrekontuaerakusten duen infografia azaldu dio besteari. Horretarako, zenbait aholku azaldu dizkiet hasi baino lehen. Bigarren hau datorren egunean garatzekotan geratu gara.

-     Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI lantzeko ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Ohar bitez, bi esalditan, ikusi ez ditugun adizkiak ageri direla (“ni zuri > nintzaizuke) (“ni zuei” > nintzaizueke).

-          Etxerako lanak:

§  Berdintasunezko konparazioa lantzeko ariketak egiten jarrai dezatela (Gramatika eta ariketak II liburuko 182-3. orrialdeetakoak). Erantzunak ere banatu nizkien, egin ostean, zuzen zitzaten. Datorren ostegunean argituko ditugu balizko zalantzak. Ariketa hauek egin ez dituenak egin ditzala.

§  Alegiazko Baldintza edo Hipotetikoa: Joan de astean, ahozko itzuli bat egin genuen, adizki hipotetikoak lantze aldera, honako galdera honi erantzunez:

Zer egingo ZENUKE datozen Eguberrietan loteria tokatuko BALITZAIZU?

Ahoz banan-banan galdera horri erantzun zioten eta nik erantzun guztiak jaso nituen, adizkiak kendu eta eurei itzultzeko. Etxean, esaldiak osatu behar izan dituzte adizki egokiekin. Egina ez daukanak egin beza hurrengo egunerako.

§  Garaian garaikoa: Idatziaren ulermena: Ondo pentsatu urtarrileko aldapako beherapenetan erori aurretikizeneko jarduera. Gaur zuzendu dugun jarduerako testua oinarritzat duen ariketa honetan, esaldiaren 1. zatia eta 2.a uztartu behar dituzte ikasleek. Esaldi horietako informazioa ezaguna egin bide zaie, gaurko testuan (“Beherapenak edo merkealdia: kalitate bera prezio txikiagoan”) agertu baita.

§  NOR-NORI sistemako Alegiazko baldintza edo hipotetikoa lantzeko neuk prestatutako ariketa (erantzun orria ere banatu diet).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  NOIZNAHI EGITEKOAK:

§  Garaian garaikoa: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu nien, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi nizkien. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

§  -T(z)EKOA(k) + IZAN egitura lantzeko espresuki (= berariaz = beren beregi) prestatutako berridazketak (ebazpen orria ere badute).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina