42. eskola: 2026ko martxoaren 18koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 7. Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke.
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- ELKAR izenordea. Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:
Begoñak ni_ (nor) jo NAU.
Begoñak eta biok ELKAR_ (nor) jo DUGU.
Mirenek nirekin (norekin) jo zuen (=joan zen) kafetegira.
Miren eta biok ELKARREKIN (norekin) jo genuen (=joan ginen) kafetegira.
Mirenek ni_ (nor)
besarkatu (agurtu, musukatu) NINDUEN.
_______________________________________________________
Mirenek eta biok ELKAR_ (nor) besarkatu (agurtu, musukatu) GENUEN.
Baina…
Mirenek niRI
(nori) besarkada bat eman ZIDAN (agur esan ZIDAN, musu eman ZIDAN).
_______________________________________________
Mirenek eta biok ELKARRI (nori) besarkada bat eman GENION (agur egin GENION, musu eman GENION).
Mirenek niri (NORI) deitu zidan.
______________________________________________________
Guk ELKARRI (NORI) deitu GENION (nor-nori-nork “faltsua”, Hegoaldeko tradizioa).
Edo…
Mirenek ni_ (NOR) deitu
ninduen.
______________________________________________________
Guk ELKAR_ (NOR) deitu
GENUEN (nor-nork, Iparraldeko tradizioa)
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean. Ariketan esaldi gehiago txertatu ditut. Egiteko aholkatzen dizuet.
- Gramatika: Iraganeko Baldintza edo Irreala (3. baldintza). Aurreko egunetan etxerako bidali nizkien sei ariketetan izan dituzten balizko zalantzak argitu. OHARRA: kontuan izan:
Iraganeko
baldintzak edo irrealak (3. baldintza),
orain lantzen ari garen honek, alegia,
gehienetan, lehenaldiko ondorioa darama:
Atzo
gaur bezain eguraldi ona egin (izan) balu, mendi-ibili bat egitera joango ginen = joango ginatekeen, baina euria egin zuenez,
zinemara jo genuen.
Lehenago eskatu (izan)
bazenit, gustura lagunduko nizun = lagunduko nizukeen, baina ez
nekien diruz hain justu zenbiltzanik eta etxetik bota zintuztenik.
Baina badira salbuespenak: litekeena da
baldintza zatia iraganean egotea, hau da, irreala izatea, baina ondorioa
hipotetikoa, denbora jauzia gertatu delako iraganetik orainera (gogoan izan: hipotetikotik iraganerako
jauzirik sekula ez, kronologiaren aurka joatea litzateke eta). Horrelakoetan,
normalean, ondorioan denbora aditzondoren bat ageri da (“orain”, “gaur egun”…)
denbora jauzia gertatu dela adierazteko.
Nik Filologia ikasi beharrean, Zuzenbide-ikasketak egin (izan) banitu, orain abokatu ospetsua izango NINTZATEKE, irakasle xume bat izan beharrean. (IRREALA > HIPOTETIKOA, denbora jauzia gertatu delako).
- AHALERA. Egunotan, genero berdintasunaz / berdintasun ezaz ari gara.
Emakumeek
Edozein lan egin DEZAKETE gizonek bezalaxe.
= egin AHAL DUTE gizonek bezalaxe.
Zoritxarrez, gizarte honetan, oraindik gizonezko batzuek,
EZIN
DUTE hori jasan.
EZ
DEZAKETE hori jasan.
EZIN
DEZAKETE hori jasan.
EZIN jasan DEZAKETE hori.
EUSKAL
AHALERA. Azalpen orokorra
egin diet, Gramatika eta ariketak II liburuko 10. orrialdean
daukatena. Dena den, 10.
orrialdeko edukia nahiko nahasia izan daitekeelakoan, nik orrialde horren
laburpen bat prestatu diet eta berau erabili dut nire azalpena egiteko,
liburuko teoria baino argiago eta ordenatuago dagoelakoan:
i.
osaera (nola
osatzen den)
ii.
aditzoinaren erabilera (salbuespenak
salbuespen)
iii.
hiru aldiak (oraina, alegiazko edo
hipotetikoa, iragana)
iv.
eta, azkenik, ezintasuna
adierazteko aukera desberdinak:
ezin dut
ikusi = ez dezaket ikus_ = ezin dezaket
ikus_ = ezin ikus_ dezaket;
ezin naiz isildu = ez naiteke isil_ = ezin naiteke isil_ = ezin isil_ naiteke.
2.
EZIN DUT kaferik HARTU EZIN NAIZ kontzentratu
3.
EZ DEZAKET kaferik HAR_ EZ NAITEKE kontzentra_
4.
EZIN DEZAKET kaferik HAR_ EZIN
NAITEKE kontzentra_
5. EZIN HAR_ DEZAKET kaferik EZIN kontzentra_ NAITEKE
- Genero berdintasunaren gaiari helduko diogu
bete-betean, igaro berri baitugu Martxoaren
8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Horren harira, emakume eredugarriak (ereduTZAT
hartzeko modukoak, ereduTZAT
hartzea merezi dutenak) eta aitzindariak
(=aurrendariak = bide-urratzaileak) izango ditugu hizpide egunotan:
Josebe Iturrioz, Elbire Zipitria, Virginia Woolf, Clara Campoamor…eta horietako
bat izan zen Agnodize, ezagutzen den lehenengo emakumezko ginekologoa (ginekologa). Agnodize, ginekologiaren ama “ezkutua” deritzon
ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, erantzun zuzenak behar bezala
argudiatuz. Jarduera honetan, zazpi esaldi txertatu behar dituzte testuan, nik
ipinitako bi distraktoreak saihestuz. Oharrak:
o K.a.: Kristo aurreko…(noizko) / K.o.: Kristo ondorengo … (noizko)
o Agnodize
setatia = tematia = egoskorra =
burugogorra zen: “Nik medikuntza ikasi nahi dut, kosta ahala kosta = nola edo hala”.
o Onespena = onarpena = oniritzia: aprobación (aitak amore eman zuen azkenean).
o Trebakuntza = prestakuntza >Trebakuntza-ikastaroak
> Trebatu: Ni horretan (zertan) trebatu naiz > Ni trebea naiz.
o Hedatu
= zabaldu > hedabideak (irratia, telebista,
prentsa): albisteak hedatzeko edo zabaltzeko bideak (=komunikabideak)
o Jabetu
= ohartu = konturatu
o Nonbait = antza (denez), dirudienez. Ez
ahaztu, zalantza adierazteko koma artean joan behar duela. Bestela, leku aditzondoa dela pentsa genezake.
o Nonbait
(=lekuren batean) (leku aditzondoa) inbidia
ere abiadura berean zabaldu zen. Nonbait,,,,,,
(=dirudienez = antza denez…) (zalantza partikula) inbidia ere abiadura
berean zabaldu zen.
Jon nonbait (lekuren batean, ez dakigu bere etxean,
gurasoenean, lagun baten etxean…dagoen) gaixorik dago.
Jon,,,, nonbait ,,,, gaixorik dago (=dirudienez,
antza denez, gaixorik dago).
o Artatu: atender
o Zurrumurruak
= txutxu-mutxuak = esamesak
o Limurtu (seducir)
o Galbideratu (corromper, pervertir): galbidera eraman
o Leporatu= errua bota = errua egotzi
o Agnodize
hilez gero = hiltzen bazuten… (baldintzazkoa)
o Bere buruaz beste egingo zutela = bere
burua hilko zutela
o Baliogabetu = indargabetu = bertan behera
utzi
o Bertan behera utzi:
Batzuen aldeko erabakia bertan behera
geratu da / utzi dute (=baliogabetu = indargabetu). Kursaalean Izaro ematekoa
zen kontzertua bertan behera utzi dute. Ukrainako haurren adopzio-prozesua bertan behera geratu da gerragatik.
o Bere
horretan geratu / utzi (=lehen
bezalaxe geratu / utzi): Dabidi
galdera bat egin diot, berak berriro azaldu dit, baina bere horretan geratu naiz. Etxeko gela guztiak margotu ditugu,
komuna izan ezik; komuna bere horretan
utzi dugu.
o Zalantza
izpirik gabe (=inolako zalantzarik gabe = inongo
zalantzarik gabe)….
o Hutsean = ezerezean geratu zen akusazioa
o Elkartasuna = elkarkidetasuna = solidaritatea
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AHOZKO BITARTEKOTZA: Diskriminazioa
edo bazterkeria arrazoi askorengatik izan daiteke: emakume
izateagatik, beste kultura nahiz erlijio batekoa izateagatik… Horregatik da
oinarrizkoa eta ezinbestekoa diskriminazio oro errotik (=sustraitik) saihestea
eta gure gizarteko aniztasuna onartzea nahiz errespetatzea. Hauxe da, hain
zuzen ere, Irungo HEOko Hezkuntza Proiektuaren helburuetako bat: gure eskolako
aniztasunak aintzat hartzea eta hauen trataera lantzea. Aniztasun hori lau
motatakoa izan daiteke: genero aniztasuna, kultur aniztasuna, aniztasun
sozio-ekonomikoa eta gaitasun pertsonalen aniztasuna.
Zure semeak / alabak gure Hizkuntza Eskolan ikasten du eta aniztasunaren gaia interesgarria iruditzen zaio eskolarako lan bat egiteko. Horretarako, grafiko batzuk bildu ditu han-hemen, baina lanak ditu grafiko horiek ulertzeko (=kosta egiten zaio ulertzea). Lagun iezaiozu.
-
Etxerako lanak:
§
Garaian garaikoa: Martxoak 8.
Idatziaren ulermena lantzeko jarduera-sorta. Hiru testu dira, egun seinalatu horren
sorrera eta bilakaerari buruzkoak. Egin ostean, eurek zuzen dezatela.
§
Garaian garaikoa: “Historiako emakume
aipagarri horiek…” izeneko
jarduera. Bakarrizketa prestatu hurrengo klaserako.
§
AUKERAKO ENTZUMEN JARDUERA: Ramon Agirre aktoreari egindako
elkarrizketa.
§
ELKAR izenordea lantzeko indartze-ariketa (ebazpen-orria ere banatu diet, eurek
zuzen dezaten). Ikasleek esaldiak osatu behar dituzte ELKAR izenordeari
deklinabide kasu marka egokia eta dagokion aditza ipiniz. Horretarako, alde batetik, kontuan izan
dezatela esaldi arrunt batean aditz horrek zer kasu eskatuko lukeen (nor agurtu, nor besarkatu, nor maitatu, nor
ezagutu, norekin bidaiatu, norekin egon, norekin bazkaldu, norekin maitemindu,
norekin ezkondu, norengana hurbildu, norengandik urrundu, …) eta ELKAR
izenordeari kasu hori ipini; bestetik, aditz egokia ipintzeko, ez dezatela
ahaztu ELKAR singularreko 3. pertsona (hura) balitz bezala hartu behar
dutela.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§
AHALERA: Gramatika eta
ariketak II liburuko 11. orrialdeko 1, 2. eta 3. ariketak (3.aren
erantzun orria hurrengoan banatuko diet).
§
AHALERA: Gramatika eta
ariketak II liburuko 12. orrialdia irakurri eta 13. orrialdeko ariketak
egin eta eurek zuzendu, ez baitute zailtasun handirik. Ariketa horietan, ahalerako NOR
adizkiak (naiteke, gaitezke…) eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak
(dezaket, ditzaket…) baino ez datozenez, erraz egingo dituzte.
§
AHALERA:
Orainaldiko ahalerako adizki ezagunenak
(nor – naiteke, zaitezke… – eta nor-nork 3. pertsona – dezaket, ditzaket, dezakegu, ditzakete…–)
errepasatzeko ariketa analitiko osagarria + erantzunak.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
-
Biltegia:
EGINA BEHAR LUKE:
§
Amaitu
berdintasunezko konparazioa lantzeko indartze-ariketako berridazketak
(189. fitxa).
§ Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena
lantzekoa.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§
ELKAR izenordea lantzeko ariketak II
(2. ariketa, hutsuneak betetzekoa).
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Sasoian sasoikoa deritzon jarduera, idatziaren ulermena
lantzekoa.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina