2020/04/30

B2.2 maila: Egitura jatorrak euskaraz. EBAZPENA (1-25)

B2.2 maila: Ez dago = ez daukagu EZER egiTERIK vs. Ez dago = ez daukagu ZER eginIK

B2.2 maila: Ez dago = ez daukagu EZER egiTERIK /// Ez dago = ez daukagu ZER eginIK. Ariketa

B2.2 maila: Ez dago = ez daukagu EZER egiTERIK //// Ez dago = ez daukagu ZER eginIK. Ariketaren EBAZPENA

B2.2 maila: Albistegia

B2.2 maila: Albistegia

B2.2 maila: Albistegia. EBAZPENA

AHAL IZAN denboran zehar

B2.2 maila: AHAL IZAN eta kidekoak

B2.2 maila: AHAL IZAN eta kidekoak lantzeko ariketak

B2.2 maila: AHAL IZAN eta kidekoak lantzeko ariketak. EBAZPENA

B2.2 maila: Amaren Eguna

B2.2 maila: Amaren Eguna. EBAZPENA

B2.2 maila: Hirietako mugikortasuna eta azpiegiturak idazgai

2020/04/29

A2ko 49. klasea, 2020ko apirilaren 27koa (on-line)


49.      eskola, 2020ko apirilaren 27koa (on-line)

-    Gaurko klasea, ulermen-jarduera batekin hasiko dugu. Euskal dantzariei buruzkoa (“Euskal dantzariak”). Lau euskal dantzariri buruzko informazioa daukazue. Irakurri eta lotu esaldiak (1-7) dantzariekin (A-D). Ondoren, zuzendu.

-      Ireki gure liburua 42. orrialdean. Leku askotan aurki ditzakegu bizimodu osasuntsua eramateko aholkuak eta iradokizunak (“sugerencias”): irratsaioetan (irratiko saioa: “programa de radio”), webguneetan… “Udako osasun-arazoak”: Uda partean, osasun-arazo batzuk beste batzuk baino normalagoak izaten dira, eta, askotan, horiek saihesteko (saihestu: “evitar”) iradokizunak (“sugerencias”) egiten dituzte komunikabideek. 1. ariketa ez dugu egingo; bai, ordea, 2.a. CD-ko 20-21. entzungaiak entzun eta esan 42 eta 43. orrialdeetan dauzkazuen baieztapen (“afirmación”) horiek egia ala gezurra diren. Gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue. Ariketa hau egiteko lexikoa ondoko taula grisean daukazue. Agian ezagutzen ez duzuen eta taulan agertzen ez den hitza “eragin” da: “provocar”. Entzumen ariketa ona da.

-    Etxetik kanpo osasuntsu jan daiteke”. 43. orrialdeko 3. ariketa. Askotan pentsatzen dugu etxetik kanpo ezin dela osasuntsu jan, eguneko menuek, pizzek, hanburgesek…gantz edo koipe (“grasa”) asko daukatelako, baina gure esku dago (“está en nuestras manos”) modu batean edo bestean jatea. Leire nutzizioan aditua (asko dakiena: “experta”) da eta etxetik kanpo osasuntsu jateko aholkuak edo gomendioak idatzi ditu egunkari bateko artikulu batean. Irakurri artikulua eta osatu hutsuneak taula berdeko esaldiekin. OHARRA: Hitzen baten esanahia ez baldin badakizue, begiratu 43. orrialdeko taula griseko hiztegitxoan edo 34. orrialdeko taula grisean. Adibidez, OTORDUA hitza (euskarazko hitz hau “ogi” + “ordua” lotuta sortu da): “comidas”. Nik egunean bost otordu egiten ditut: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria edo merienda eta afaria. Zuk hiru otordu egiten dituzu: gosaria, bazkaria eta afaria.

-   44. orrialdeko 4. ariketa. Irakurri berriro 43. orrialdeko artikulua (“Etxetik kanpo osasuntsu jateko aholkuak”) eta erantzun galdera horiei. Galdera egokiak dira artikulua ongi ulertu duzuen ala ez ikusteko.

Bide batez (“de paso”) ariketa hau ongi etorriko zaizue –T(Z)EA nominalizazioa errepasatzeko, zeren galdera eta erantzun horietako egiturek –T(z)EA eskatzen dute:

Aukerarik onena da…-T(z)EA  = Aukerarik onena…-T(z)EA da.
Komenigarria da / Ez a komenigarria…- T(z)EA.
Komeni da (inpertsonala: “ conviene”)…-T(z)EA =… -T(z)EA komeni da.
Gomendatzen du (“recomienda”) = Gomendatzen da (inpertsonala, “se recomienda”)…-T(z)EA = …-T(z)EA gomendatzen du = da.

-     Egitura horiek aholkuak edo gomendioak emateko eta iradokizunak (“sugerencias”) egiteko erabiltzen dira. Baina ez dira bakarrak (“no son los únicos”). 44. orrialdeko taula grisean dauzkazue horretarako erabil daitezkeen modu desberdinak. Ni saiatu naiz hemen txukunago jartzen.

A)-T(Z)EA NOMINALIZAZIOA: (ikus goiko adibideak)

-T(z)EA NOMINALIZAZIOA + komeni da (inpertsonala) = komeni + nor-nori (zait, zaizu, zaio, zaigu, zaizue, zaie)

Komenigarria da  (“conveniente”) = Mesedegarria da (“beneficioso”)  = Ona da … + -T(z)EA NOMINALIZAZIOA.

Txarra da  = kaltegarria (“perjudicial”) da…-T(z)EA NOMINALIZAZIOA.

GOMENDAGARRIA da (“recomendable”)…-T(z)EA NOMINALIZAZIOA.

…-T(z)EA GOMENDATZEN DA (inpertsonala, “se recomienda”) = GOMENDATZEN DUTE (“recomiendan”) medikuek, adituek, zientzialariek…

B) AGINTERAKO ADITZAK:

SAIATU + …-T(z)EN: Saiatu egunero zortzi orduz lo egiTEN. Saia zaitez egunero bi litro ur edaTEN.

Ez EZAZU erre. Ez EZAZUE alkoholik edan. Ez ITZAZUE gantz saturatuak (“grasas saturadas”) jan. Ez ZAITEZ presaka ibili. Ez ZAITEZTE berandu oheratu. Barazki eta fruta gehiago jan ITZAZUE. Patata-tortilla oliorik gabe egin EZAZUE…

C) AHALERAKO ADITZAK:

Gosaltzeko, gurinaren ordez (“en vez de la mantequilla”), tahin edo sesamo purea jar DEZAKEZU ogi xigortuetan (“en las tostadas”). Azukrearen ordez, eztia bota AHAL DIOZUE kafesneari. Bizkotxoak dendan ez erosi eta zuek etxean egiten has ZAITEZKETE. Donutsen ordez, arroz edo arto talotxo ekologikoak jan DITZAKEZUE. Gatzaren ordez, espezieak erabil DITZAKEZUE. Arraina lurrinean (“al vapor”) presta DEZAKEZU.

D) ADITZEN FORMA INPERTSONALA (hau egiteko, IZAN erabili behar da, nahiz eta aditza UKAN motakoa izan):

Udan, asko izerditzen gara (izerditu: “sudar”); horregatik, ur asko edan BEHAR DA. Bizkotxoak azukre osoarekin (osoa: “integral”) egin BEHAR DIRA. 


-   ENTZUNAREN ULERMENA: Kalabaza zopa. Osasuntsu jateko, barazki eta fruta asko jan behar dela esaten dute adituek (“expertos”), adibidez, kuia edo kalabaza. Osagai (“indrediente”) hau duen errezeta bat entzungo duzue. Osatu errezeta, falta den informazioarekin. Lehenik, irakurri errezeta eta azpian jarri dizuedan hiztegitxoa. Ondoren, entzun bi aldiz eta entzun ahala (“ a medida que vas escuchando”), osatu hutsuneak falta den informazioarekin. Azkenik, zuzendu ezazue eta, nahi baduzue, berriro entzun. 

-       44. orrialdeko 5. ariketa: “Babestu eguzki-izpietatik”. Azken urteotan (=urte hauetan), uda partean (=udan), gero eta gehiago entzuten eta irakurtzen ditugu larruazala (“piel”) zaintzeko mezuak eta aholkuak. 5. ariketa egingo dugu. Itziar eguzki-izpietatik babesteko (babestu: “proteger”) informazio bila dabil eta webgune bat topatu = aurkitu du. Informazio-taula batean, zurienetik (“del más blanco”) beltzenera (“al más negro”) sei larruazal mota bereizten (bereizi: “distinguir”, “diferenciar”) dituzte, baina, taldeak gaizki ordenatuta daude eta, gainera, kremaren babes-faktorea jartzea falta zaie. Lehenengo, irakur ezazue bloke bakoitzeko larruazal motei buruzko informazioa  (ezkerretik eskuinera)  eta sailkatu (“clasificar”) itzazue, zurienetik beltzenera, 1etik 6ra zenbakia ipiniz.  Ondoren, idatz ezazue taulan larruazal mota bakoitzarentzat egokia den babes-faktorea.  Faktore horiek,  44. orrialdeko taulatxo horian dauzkazue.  Ulermen ariketa egokia dela uste dut. 

-   Itziarrek gai honi buruzko irratsaio bat entzun du. Aditu (asko dakien pertsona: “experto”) bat gonbidatu dute telefonoz deitzen duen jendeari zer babes-faktore komeni zaion aholkatzeko. Entzun CD-ko 22-25. entzungaiak eta esan, zure ustez, telefonoz deitu duten lau pertsona horiei  zer babes-faktoreko krema gomendatu edo aholkatu dien adituak.

-      44. orrialdeko 5. ariketan, esaldi hau agertu zaigu: “Informazio-taula batean, zurienetik (“del más blanco”) beltzenera (“al más negro”) sei larruazal mota bereizten (bereizi: “distinguir”, “diferenciar”) dituzte”. Badakizue zer den zuriENA / beltzENA? SUPERLATIBOAK dira. Goazen ikustera.

-        Orain arte, konparaziozkoak ikusi ditugu, bai desberdintasuna adierazteko (ni (a) zu (b) BAINO txikiAGOA naiz (adjektiboa: nolakoa naiz) , ni (a) zu (b) BAINO alaiAGO_ nago (adberbioa, nola nago), bai berdintasuna adierazteko (Donostia (a) Gasteiz (b) BEZAIN ederra da (adjektiboa: nolakoa da), Donostian (a) Gasteizen (b) BEZAIN ongi bizi daiteke (adberbioa: nola bizi)).

Desberdintasunezko konparazioa errepasatzeko, nahi baduzue, AUKERAKO (“opcional”) ariketa hau egin dezakezue: IKA 26. Eskaneatuta igoko dizuet blogera. Erantzun-orria ere bai.

-    Gaur, superlatiboa ikusiko dugu: -EN(a/ak): “el /la más…”. Hemen ez dira bi termino konparatzen. Termino bakarra dauka eta hori da “topea” (“el / la /los / las más…”). Adibidez:
Zu zara ikasle(rik) jatorrENA (“el/la más jatorra”).
Zuek zarete ikasle(rik) jatorrENAK (“l@s más jatorras”).

Igual que ocurría con el comparativo, con el superlativo también tendremos tres opciones: puede ser adjetivo, adverbio o indicar cantidad. Bai, adjektiboa izan daiteke, adberbioa edo kantitatea adieraz dezake. Goazen ikustera: 

                                                            a)      Adjektiboa: Donostia da munduko hiri(rik) ederrENA (nolakoa? + izan). Xuhurra delako, auto(rik) merkeENA (nolako autoa?) erosi du. Pigmeoak munduko gizaki(rik) txikiENAK dira (nolakoak? + izan). Gaur ariketa(rik) errazENAK (nolako ariketak?) egin ditugu.

                                                            b)      Adberbioa (y al ser adverbio, no tiene singular y plural, sino una sola forma): 

Leku adberbioa (non?): Zu zaude hurbilEN (“tú estás el que más cerca”). Zuek zaudete hurbilEN (“vosotros estáis los que más cerca”). 

Denbora adberbioa (noiz?): Etor zaitez ahalik eta azkarrEN (“ven lo antes posible”). 

Moduzko adberbioa (nola?): Herritar guztien artean, alkatea bizi da ondoEN (“es el que mejor vive”).

                                                             c)      Kantitatea: Niri idazlanak egitea gustatzen zait gutxiEN (“lo que menos me gusta”). GutxiEN gustatzen zaidana auto-ilaretan itxarotea da. LED bonbillak dira gutxiEN erretzen dutenak (“las que menos consumen”). Niri GEHIEN gustatzen zaidana ETB1eko lehiaketa (“concurso”) hori da (“lo que más me gusta”). Lur orotarako ibilgailuak (“todoterrenos”) dira GEHIEN kutsatzen dutenak (“los que más contaminan”).

OHARRA: Superlatiboaren aurreko hitza zein kasutan deklinatu behar da??? Ba, lau aukera dauzkazue!!!

1.       Deklinatu gabe: Gelako ikasle_ jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendi_ altuENA Everest da. Munduko gizaki_ txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herri_ ikusgarriENA Jerez de la Frontera da.

2.       –(R)IK: Gelako ikasleRIK jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendiRIK altuENA Everest da. Munduko gizakiRIK txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herriRIK ikusgarriENA  Jerez da. 

3.       Non plurala: -ETAN: Galako ikasleETAN jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendiETAN altuENA Everest da. Munduko gizakiETAN txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herriETAN ikusgarriENA Jerez da.

4.       Nondik plurala: -ETATIK: Gelako ikasleETATIK jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendiETATIK altuENA Everest da. Munduko gizakiETATIK txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herriETATIK ikusgarriENA Jerez de la Frontera da. 

Dudarik gabe, gehiEN erabiltzen dena 2.a da: -(R)IK…-ENA (eso sí, no confundáis este –(R)IK con el –(R)IK de las frases negativas. Son dos –(R)IK diferentes).  Adibidez: Donostiako auzoRIK lasaiENA Aiete da; nire ustez, aktoreRIK onENA Tom Cruise da; txakurrIK politENAK chihuahuak dira; loreRIK koloretsuENAK amapolak dira; etxeRIK merkeENAK Cacereseko herrietakoak dira. TrebeziaRIK zailENA (“la destreza más difícil”) euskaraz hitz egitea da. EspainiarrIK alaiENAK andaluziarrak dira. 

Azkenik, gauza bat da  “mendiRIK altuENA Everest da” (“el monte más alto”) eta beste bat, “mendiRIK altuENETAKOA Kilimanharo a” (“de los más altos”).

-        Ondoren datozen bi ariketak, berez (“en un principio”) ahoz egiteko izan arren, idatziz egingo ditugu. Lehenengo ariketa “TxirrindulariRIK ospetsuENA” da eta horko galderei erantzun behar diezue superlatiboa erabiliz. Adib.: “Zure ustez, nor da munduko txirrindulariRIK onENA? Nire ustez, munduko txirrindulariRIK onENA Alberto Contador da”. 

-          Bigarren ariketa – “Inkesta: munduko onENAK” – oso antzekoa da. 

OHARRA: Nahi baldin baduzue, bi ariketa  hauek nik zuzentzea, bidali emailez niri eta zuzendu ondoren, itzuliko dizkizuet.

-       Aiiiiiiissssss!!! Zenbat aldiz esaten dizuet “Eutsi goiari!” animoak emateko koarentena edo itxialdi honetan!!! Ba, izenburu hori dauka ondorengo jarduerak. 45-46. orrialdeetako 7.a da. Koldok aholku batzuk topatu ditu webgune batean, jendea jarduera (“actividad”) fisikoa egitera animatzeko, eta lagun bati bidali dizkio. Irakurri 46. orrialdean jarduera fisikoa egiteko aholkuak eta osatu, a), b) eta c) artean aukeraketa egokia eginez.

-          ETXERAKO LANAK:

                                                            a)      ELKAR partikula. Lan koadernoko 23-24. orrialdeetako taula irakurri (nahiz eta nik hobeto azaldu nuen 47. klasean) eta egin 24-25. orrialdeetako 19 eta 20. ariketak. Gogoratu ELKAR partikularen urrezko bi arauak:

-       La partícula ELKAR es un pronombre recíproco y por tanto, indica que la acción se da en las dos direcciones. Por tanto, debajo de esa frase que lleva ELKAR hay dos frases contrarias o complementarias. Esto es muy importante, porque dependiendo del caso que haya en esas dos frases, ELKAR se declinará en el mismo caso. Es por ello por lo  que el pronombre ELKAR puede declinarse en todos los casos, salvo en el caso NORK, porque nunca podrá ser el sujeto de las frase. Beraz, ELKAR daukan esaldi horren azpian, bi esaldi daude. Bi esaldi horietan ikusi behar da zer deklinabide kasutan kointziditzen duten eta ELKAR partikulak kasu hori hartuko du. Hori bai, inoiz ez du NORK kasua hartuko, ELKAR ezin delako esaldiko subjektua izan. 

-    Ikasle batzuek zalantzak izaten dituzte aditzekin. Badago truko bat. Aditz ongi jartzeko, imajinatu behar duzue ELKAR partikula 3. pertsona singularra dela. Lan koadernoko 23. orrialdean ere jartzen du: “La partícula ELKAR aparece reflejada en la forma verbal, siempre como tercera persona del singular”. Adibidez: 

Jonek eta Mirenek ELKAR_ maite DUTE (= Jonek eta Mirenek aitona = amona =  aita = ama = Xabier …(3. sing.) maite DUTE) (“se quieren”).
Anek eta Mikelek ELKAR_ ezagutzen DUTE (= Anek eta Mikelek Bob Dylan = Urkullu = Aita Santua = aktore ospetsu bat… (3. sing.) ezagutzen DUTE) (“se conocen”).
Anderrek eta Beñatek ELKAR_ ikusi DUTE (=Anderrek eta Beñatek lagun bat = lehengusu bat = lankide bat = ikaskide bat = katu bat = flamenko bat… (3. sing.) ikusi DUTE) (“se han visto”).
Pellok eta Urtzik ELKAR_ agurtu DUTE (=Pellok eta Urtzik lagun bat = senide bat  = lankide bat = Aitor = Aitziber = Miren…(3. sing.) agurtu DUTE) (“se han saludado”).
Amonak eta ilobak musu eman DIOTE ELKARRI (= Amonak eta ilobak musu eman DIOTE aitonari = haurrari… (3. sing.)) (“se han dado un beso”).
Zuk eta biok postal bat bidali DIOGU ELKARRI (= Zuk eta biok postal bat bidali DIOGU Anderri = Inesi = Gurutzeri = amari = lagun bati… (3. sing.)) (“nos hemos enviado”).

                                                            b)      Erlatibozko perpausak (erreferentea NORI kasuan dutenean). Lan koadernoko 25-26. orrialdeetako teoria irakurri eta 27-28. orrialdeetako 21. eta 22. ariketak egin. 

Ariketa horien helburua (“objetivo”) da zuek ikustea erlatiboaren ondoko izena edo erreferentea NORI kasuan ere deklina daitekeela (esan nizuen azaldu nuenean, edozein kasutan deklina daitekeela erreferente hori: etorri dEN mutila (nor) Mikel da; etorri dEN mutilAK (nork) 20 urte ditu; etorri dEN mutilARI (nori) irakurtzea gustatzen zaio; etorri dEN mutilAREKIN (norekin) oso ongi konpontzen = moldatzen naiz; etorri dEN mutilARENTZAT  fardel =pakete bat ekarri dute… Ondoko izen hori desagertzen bada, kasua –EN erlatiboari lotuko zaio: etorri dEN mutilARI irakurtzea gustatzen zaio > etorri dENARI irakurtzea gustatzen zaio). 

                                                             c)      –T(Z)EA nominalizazioa errepasatzeko, lan koadernoko 41. orrialdeko taula irakurri eta 42. orrialdeko 42-43. orrialdeetako 7. eta 8. ariketak egin. 

OHARRA: Hurrengo klasea larunbatean, maiatzak 2, jarriko dizuet. Zergatik ez lehenago? Ba zuek  klaseen artean denbora-tarte gehiago edukitzeko. Eutsi goiari! Saiatuko naiz datorren ostiralean, 19:00etan zuekin bideo-konexio bat egiten. Ez zaitezte joan pintxo-potera, e!

A2 maila: Euskal dantzariak

A2 maila: Euskal dantzariak. ERANTZUNAK

Hona hemen erantzunak:

A2 maila: Kalabaza-zopa

A2 maila: Kalabaza-zopa

A2 maila: Kalabaza-zopa. ERANTZUN ORRIA

A2 maila: Desberdintasunezko konparazioa. IKA, 26

A2 maila: Desberdintasunezko konparazioa. IKA, 26. ERANTZUNAK

A2 maila: Superlatiboa. TxirrindulariRIK ospetsuENA

A2 maila: Superlatiboa. Inkesta: munduko onENAK

2020/04/27

B2.2 maila: Luis eta Benjamin Fernandez arkitektoak

B2.2 maila: Luis eta Benjamin Fernandez arkitektoak. EBAZPENA

B2.2 maila: Hiria eta mugikotasuna. Igogailua, irisgarritasuna eta aukera berriak (cloze-testa). EBAZPENA

B2.2 maila: Hiria eta mugikortasuna. Igogailua, irisgarritasuna eta aukera berriak (cloze-testa). Zuzenketa-oharrak

B2.2 maila: Hirietako mugikortasuna hizpide

B2.2 maila: ERE Teoria Orokorra

B2.2 maila: ERE lokailuaren urrezko arauak

B2.2 maila: ERE lokailuaz azaldutakoa laburbilduz

B2.2 maila: Jarri ERE bigarren esaldian

B2.2 maila: Jarri ERE bigarren esaldian. EBAZPENA

B2.2 maila: Indikatiboko NOR-NORK errepasatzeko eta -ARAZI lantzeko indartze ariketa

B2.2 maila: Indikatiboko NOR-NORK errepasatzeko eta -ARAZI lantzeko indartze ariketa. EBAZPENA

B2.2 maila: Egitura jatorrak euskaraz

2020/04/25

A2 mailako 48. klasea, 2020ko apirilaren 22koa (on-line)


48.       klasea, 2020ko apirilaren 22koa (on-line)

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Bi berri (= bi albiste). Entzun bi aldiz bi albiste labur horiek eta osatu hutsuneak falta den informazioarekin.

-     Ireki gure liburua 37. orrialdean. Gixotasunak eta sintomak adierazteko, normalean, gorputz-atalak  (“partes del cuerpo”) aipatzen ditugu: hezurretako mina dut, buruko min handia daukat…eta xehetasunak adierazten ditugu: “nahiko gaixotasun larria da”, “ez nago batere ondo”… Osasunari eta gaixotasunei buruz hitz egiteko, ezinbestekoa (“fundamental”) da gorputz-atalak ezagutzea. Ezagutzen dituzue?

-       Liburuko 37. orrialdeko 1. ariketa (CD-ko 15. audioa): “Giza gorputza”. Ikasle hauek giza gorputzeko hezurren eta organoen izenak ikasten ari dira. Natur Zientzietako irakasleak irudi bat eman die eta hamar izen ezabatu (“borratu”) ditu: horietako bost izen, organoen izenak dira eta beste bostak, hezurrenak (<hezurren izenak). Entzun irakasleak organoei buruz eman dituen pistak eta idatzi non dauden irudian (organo horiek beheko taulatxo horian daude).

-          Esaldi horietako batzuk aukeratuko ditut:
Pankrea sabelAREN ATZEAN ezkutatuta dago.
Gibela eskuineko birikAREN AZPIALDEAN dago.
Bihotza ezkerreko birikAREN ONDOAN dago.

-     Zer ondoriotara (“a qué conclusión”) iritsi gaitezke esaldi hauek irakurrita?? Ba… lekua adierazten duten posposizioekin (aurrean, atzean, gainean, azpian, ondoan, barruan, inguruan…) aurreko hitzak NOREN edo ZEREN kasua hartzen duela!!!! Hau ez ahaztu, ikasleok, zeren zuen argazkien deskribapenak irakurrita, konturatu naiz askotan ez duzuela NOREN edo ZEREN kasua jartzen!! Begira, esaldi hauek zuen idazlanetatik atera ditut eta horrela zuzendu dizkizuet:

Nire beste anaiAREN ONDOAN dagoen neska Xabierren lehengusina da, makurtuta dagoena eta ile motz eta beltza duena.
Nire emazteAREN ATZEAN ikusten den burua nire anaia txikiarena (<txikiaren burua) da.
NiRE ATZEAN dagoen emakumea, orain alarguna, koinata da.
GonzaloREN ONDOAN bere arreba Maixa dago.
MaixaREN ESKUINALDEAN dagoena Karolina da, alkandora berdea eta praka txuriak daramatzana (< daramatzan neska).
Mirian BegoREN GAINEAN dagoena da.
PedroREN ATZEAN, urrunago, Alberto dago. Alberto nire mendikidea da.
AlbertoREN AZPIAN (=azpialdean) Ana dago. Ana Pedroren emaztea da, taldeko neska bakarra.
PedroREN EZKERRETARA, argazkiAREN BEHEALDEAN, ni nago. 

Noren edo Zeren + ATZEAN = ATZEALDEAN: Udal liburutegia udaletxeAREN ATZEAN dago.

Noren edo Zeren + AURREAN = AURREALDEAN: Hizkuntza EskolAREN AURREAN aparkatzeagatik ordaindu egin behar da.

Noren edo Zeren + AZPIAN = AZPIALDEAN: OheAREN AZPIAN hauts asko dago eta, horregatik, aspiragailua pasako dut.

Noren edo Zeren + GAINEAN = GAINALDEAN: Afrikako tribu batzuetako emakumeek buruAREN GAINEAN ontzi bat daramate uraren bila joateko.

Noren edo Zeren + BARRUAN = BARRUALDEAN: Ikasleok, hiztegia erabili nahi baduzue, armairuAREN BARRUAN daukazue.

Noren edo Zeren + INGURUAN: Nire gurasoak baserrian bizi dira eta baratzea daukate baserriAREN INGURUAN.

Noren edo Zeren + ONDOAN = ALBOAN: Manolo eta Miren beti klasean elkarrEN ONDOAN esertzen dira. Junkal eta Gurutze ere beti elkarrEN ALBOAN esertzen dira.

Noren edo Zeren + PAREAN: Eva askotan arbelAREN PAREAN jartzen da, argazkiak ateratzeko.

Noren edo Zeren + EZKERREAN = EZKERRALDEAN / ESKUINEAN = ESKUINALDEAN: NiRE EZKERREAN bizi den bizilaguna alarguna da. Inglaterrako autoek autoAREN ESKUINALDEAN daukate bolantea. InesEN EZKERRALDEAN dagoena Rosa da. 

Noren edo Zeren + ARTEAN: Rosa normalean InesEN eta ManoloREN ARTEAN esertzen da. Logelako oheAREN eta armairuAREN ARTEAN metakrilatozko gau-mahaia (“mesanotxea”) daukat.

BAINA…

Nondik + KANPO(AN / RA). Dabidek ikasle hori gelaTIK KANPORA (nora kasua) bota zuen. Koronabirusa, zoritxarrez, zabaltzen ari da (“se está extendiendo”) hemenDIK KANPO (non kasua) ere.

Salbuespena (excepción): NOREN edo ZEREN kasu hori ken daiteke, baina  kontuz. NOREN edo ZEREN kasua kendu nahi baduzue, hiru baldintza bete behar ditu: singularra izan behar du (ez plurala), ezin da izen propioa izan eta gainera, ezin da konkretua izan.
Es posible utilizar estas posposiciones sin el caso NOREN o ZEREN por delante? Sí, pero, para ello tiene que cumplir tres condiciones: no puede ser plural (salvo con ARTEAN, en el que se puede quitar NOREN aunque sea plural: zuhaitzEN ARTEAN = zuhaitz ARTEAN), no puede ser un nombre propio y no puede ser concreto. Si cumple esas tres condiciones, es decir, si es un nombre común, singular y no concreto, en ese caso es posible quitar el NOREN o ZEREN.
 
PelloREN AURREAN (NOREN obligatorio, por ser nombre propio)
MahaiEN GAINEAN (NOREN obligatorio, por ser plural)
Erosi dudan liburuAREN BARRUAN (NOREN obligatorio, por ser un libro concreto, ya que el relativo que lo precede lo concreta).

Baina…

Ohe AZPIAN = oheAREN AZPIAN hauts asko dago eta horregatik, aspiragailua pasako dut.
Armairu BARRUAN = armairuAREN BARRUAN hiztegi bat daukazue.
Etxe INGURUAN = etxeAREN INGURUAN ibiltzen naiz patinatzen.
Trenbide ONDOAN = trenbideAREN ONDOAN bizi naiz eta horregatik, zarata handia entzuten da nire etxetik.

Nik aholkatzen dizuet beti erabiltzeko NOREN edo ZEREN kasua eta, horrela, beti ongi egongo da. Yo os recomiendo que utilicéis siempre el caso NOREN o ZEREN y así no tenéis que preocuparos de cuándo lo podéis quitar y cuándo no.
 
 -     Posposizio hauek praktikatzeko, hartu klasean erabili dugun irudi horietako bat – “Walliren bila” estilokoa – eta egin itzazue bost esaldi, posposizio hauek  + erlatibozkoak + kausazkoak erabiliz, edo baldintzazkoak, edo konparaziozkoak). Adib: TerrazAREN ERDIAN eguzkia hartzen ari dENA erre daiteke, babes krema ematen ez BADU. BulegoAREN AURREAN telefonoz hitz egiten ari DENA haserre dago, akzioen balioa jaitsi dELAKO. 
Guk klasean ariketa hau ahoz egingo genuke eta oso ongi etorriko litzaiguke orain arteko eduki (“contenido”) asko errepasatzeko: kontzesiboak (arren, nahiz eta), kausazkoak, konparazioa, baldintza, erlatiboak, posposizioak, aditz trinkoak…Baina, zoritxarrez, ezin dugu ahoz landu.

-          Badakigu itxialdi honetan etxean egon behar dugula derrigorrez. Beno, ba oso aukera ona duzue zuen etxea deskribatzeko. Aukeratu etxeko gela bat (logela, egongela, langela…) eta deskribatu leku posposizioak erabiliz. Kontuan izan nik ez dakidala nolakoa den gela hori eta zuen deskribapenarekin argi ikusi behar dudala. Idatziz egin eta niri bidali emailez. Horretarako, egongela eta logelako lexikoa ikasteko bi orrialde eskaneatuko dizkizuet, horko hitzak erabili nahi baldin badituzue, erabiltzeko. Ados?

-      Itzul gaitezen (“volvamos”) liburura. Pasa 38. orrialdera. 2. eta 3. ariketak ez ditugu egingo, teknikoegiak iruditzen baitzaizkit maila honetarako. Beraz, jo ezazue 4. ariketara: “Sintomak eta gaixotasunak”. Sintomak jakitea oso garrantzitsua da zer gaixotasun_ (mugagabea) daukagun jakiteko. Julenek gaixotasunaren sintomak azaltzen ditu irratsaio (irratiko saio: “programa de radio”) batean. Aste honetan, entzuleek (“oyentes”) gaixotasun batzuen sintomak jakiteko deitu dute. Julenek ez dauka astirik eta bi gaixotasuni buruz bakarrik hitz egingo duela esan du. Egizue 4. ariketa. Entzungaiaren lehenengo zatia entzun (CD-ko 16. audioa) eta markatu zein gaixotasuni buruz hitz egiten ari den. Lau dauzkazue: bronkitisa, bihotzekoa (“infarto”), gernu edo txiza infekzioa eta betekada edo enpatxua.

-    Ondoren, 38. orrialdeko 5. ariketa egin. CD-ko 17. audioa entzun (entzungaiaren bigarren zatia da) eta markatu taulan bi gaixotasun horien sintomak zein(tzuk) diren. 

-       39. orrialdeko 6. ariketa: Irratsaioko webgunean beste bi gaixotasuni buruzko sintomak idatzi ditu Julenek (betekada edo enpatxua eta bronkitisa) baina arazo tekniko batengatik, sintoma batzuk web-orritik desagertu egin dira. Zuek osatu bi gaixotasun horien sintomen zerrenda, taulatxo laranjako hitzak erabiliz. 

OHARRA: Lexiko lagungarria: bihotzerrea: “ardor” edo “acidez” (“de estómago”). Botagura = goragalea = botaka egiteko gogoa = oka egiteko gogoa: “ganas de vomitar”.  Korrokada: “erupto”

Eztul egin: toser: Gripea daukadalako, askotan eztul egiten dut. Momentu honetan eztulka (nola?) ari naiz (“estoy tosiendo”).
Doministiku egin: estornudar: Gure artean, norbaitek doministiku egiten duenean, beste batek “Jesus” esaten dio. Ni orain doministikuka (nola?) ari naiz (“estoy estornudando”).
Aharrausi egin: bostezar. Aharrausi egiten baduzu, esan nahi du logura zarela edo aspertuta zaudela. Aharrausika (nola?) ari naiz (“estoy bostezando”).
Zurrunga egin: roncar. Gure aitak gauero zurrunga egiten du. Gure aita orain zurrungaka (nola?) ari da (“está roncando”).
Korrok egin: eructar. Arabiarren artean, seinale ona da jan ondoren korrok egitea. Janaria gustatu zaizula esan nahi du. Korroka (nola?) ari da (“está eructando”).
    
  -   “Pattal samar = nahiko pattal dabil” (“bastante poch@”).  Norbaiten osasun-egoerari buruz hitz egiten dugunean, xehetasun (“detalle”) gehiago edo gutxiago eman daitezke eta ikuspegi (= ikuspuntu: “punto de vista) asko egon daitezke. Noraren eta Albertoren amak osasun-arazoak izan ditu azkenaldian, baina ezer larririk ez, zorionez (“afortunadamente”). Egin ezazue 7. ariketa. CD-ko 18-19. entzungaiak dira. Entzun eta osatu Norak eta Albertok amaren osasunari buruz diotena (=esaten dutena). Osatzeko, erabili taulatxo horian dauzkazuen graduatzaileak (samar, nahiko, batere, oso, erabat = guztiz, izugarri, poliki, dezente eta askoz). Graduatzaile horiek izenondoak (adjektiboak) eta aditzondoak (adberbioak) graduatzeko erabiltzen dira:

Nolakoa da? Lacoste soineko hau garesti (adj.) samarrA da, oinetako hauek garesti (adj.) samarrAK dira = Lacoste soineko hau nahiko garestiA (adj.) da, oinetako hauek nahiko garestiAK (adj.) dira. 

Nola dago? Gure aitona ongi (adb.) samar_ dago, gure aitona-amonak ongi (adb.) samar_ daude = gure aitona nahiko ongi_ (adb.) dago, gure aitona-amonak nahiko ongi_ (adb.) daude. Noiz iritsi zen? Berandu_ (adb.) samar iritsi zen = Nahiko berandu_ (adb.) iritsi zen. Non dago Urretxu? Urruti_ (adb.) samar dago Urretxu = Nahiko urruti_ (adb.) dago Urretxu.

Como veis, tanto “samarr(a/ak)” como “nahiko” se pueden usar para graduar tanto adjetivos (nolakoa/k) como adbervios (nola, non, noiz).

Nolakoa da? Gucci soineko hori  oso garestiA (adj.) da, urrezko belarritakoak oso garestiAK (adj.) dira; Gucci soinekoa izugarri garestiA (adj.) da, diamantedun belarritakoak izugarri garestiAK (adj.) dira; Gucci soinekoa ikaragarri garestiA (adj.) da, xanpain frantsesak ikaragarri garestiAK (adj.) dira.

Nola etorri zara? Oso azkar_ (adb.) etorri naiz, oso azkar_ (adb.) etorri gara; izugarri azkar_ (adb.) etorri naiz, izugarri azkar_ (adb.) etorri gara; ikaragarri azkar_ (adb.) etorri naiz, ikaragarri azkar_ (adb.) etorri gara.  Noiz iritsi zen? Oso berandu_ (adb.) iritsi zen. Non dago Kamerun? Oso urrun_ (adb.) dago Kamerun.

Como veis, tanto “oso” como “Izugarri = ikaragarri” se pueden usar para graduar tanto adjetivos (nolakoa/k) como adverbios (nola, non, noiz).

Nolakoa da? Cristiano Ronaldo ez da batere umilA (adj.), aktoreak ez dira batere umilAK (adj.) 

Nola dabil? Ez dabil batere gaizki_ (adb.), ez dabiltza batere gaizki_ (adb.)
Ez zait batere gustatzen (aditza) kristalak garbitzea.

Como veis, “batere” se pueden usar para graduar tanto adjetivos (nolakoa/k) como adbervios (nola, non, noiz), incluso verbos. OHARRA: BATERE ezezko esaldietan  (beno, galderetan ere ager daiteke) erabiltzen da eta, beraz, esaldian EZ partikula izango duzue.

Nolakoa da? Donostia Eibar baino askoz (ere) politAGOA (adj.) da; flamenkoak arranoak baino askoz (ere) politAGOAK (adj.) dira.

Nola dago? Hondarribiko erdiguna Irungoa (<Irungo erdigunea) baino askoz (ere) garbiAGO_ (adb.) dago; Hondarribiko kaleak Irungoak (<Irungo kaleak) baino askoz (ere) garbiAGO_ (adb.) daude. 

OHARRA: ASKOZ (ere) beti agertuko zaigu konparaziozko esaldietan; beraz, beti eramango du –AGO/A/AK! Liburuko 40. orrialdean daukazue taulatxo bat eta lan koadernoko 43-44. orrialdeetan beste bat.

  
-   Graduatzaile horien itzulpenak 39. orrialdearen ezkerraldeko taulatxo grisean dauzkazue eta, hor baino hobeto, lan koadernoko 37, 38 eta 39. orrialdeetan oso ondo azalduta dago.

-     7. ariketa egiteko bi audioak (CD-ko 18 eta 19.ak) ongi ulertu badituzue, orain gai izango zarete (“kapazak izango zarete”) 40. orrialdeko galderei erantzuteko, ezta? (8. ariketa). Egin ariketa eta zuzendu erantzun-koadernoarekin. 

-     Ondoren, egizue liburuko 40. orrialdeko 9. ariketa. Amak egunero deitzen die bere seme-alabei nola dagoEN kontatzeko edo azaltzeko. Gaur, deitu dienean, seme-alabak – Nora eta Alberto – ez zeuden etxean; beraz, amak mezu bat utzi die. Irakurri eta osatu mezua, eskuinaldeko taulatxo laranjako graduatzaileekin. 

-      10. ariketa. 7. ariketan entzun duzue Norak eta Albertok amari buruz zer esan dutEN. Eta 9.ean, berriz, entzun duzue amaren bertsioa. Orain, erantzun 10. ariketako galderari. Amaren mezua kontuan hartuta, zein seme-alabak puztu (“exageratu”) du amaren osasun egoera? Norak ala Albertok?

-       Bukatzeko, zoazte 41. orrialdera. 11. eta 12. ariketak. Begoña oso gaizki pasatzen ari da azkenaldian (“últimamente”). Izugarrizko buruko minak izaten ditu eta medikuARENGANA joan da. Irakurri medikuaren eta Begoñaren arteko elkarrizketa eta erreparatu (fijatu) azpimarratuta dauden hitzei. Ondoren, esan 12. ariketako esaldiak egiak ala gezurrak diren eta gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue. 

-          Ikasleok. Joan den egunean ELKAR partikula azaldu nizuen. Zer moduz egin zenuten ariketa? Gaur ariketa bat egingo duzue (“ELKAR. Osatu esaldiak”). 17 esaldi dira, zuek ELKAR izenordea (“pronombre”) deklinatzeko. Ea nola egiten duzuen. Erantzun orrian parentesien artean jarri dizuet kasu bakoitzaren azalpen edo esplikazioa. Hor ikus dezakezue aditz konkretu batzuek zein deklinabide kasu exijitzen dioten ELKAR partikulari: nor ezagutu, nori idatzi, noren ondoan, norekin ezkondu…).

-   Zehar-estiloa lantzeko pare bat ariketatxo. IKA 221. Lehenengoan, ezarri –ELA (baiezko konpletiboa), -ENIK (ezezko konpletiboa) ala –EN (zehar-galdera). Bigarrenean, zuzendu esaldi oker horiek. Erantzun-orria ere igoko dizuet. 

GOGORATU!!!!
                                                            a)      Adierazpena (afirmación) denean > -(e)LA
                                                          b)      Esaldi nagusia ezezkoa denean > -(e)NIK. Gogoratu!! –(e)NIK erabiltzeko, esaldi nagusiak, printzipalak, izan behar du ezezkoa!!!
                                               Rosa gaixorik dagoELA uste dut
                                               Rosa ez dagoELA gaixorik uste dut (creo que no está)
                                               Ez dut uste Rosa gaixorik dagoENIK (no creo que esté…).
                                                             c)      Agindua denean > -T(z)EKO.
                                                            d)      Galdera denean > -(e)N. Berdin dio baiezkoa ala ezezkoa den. Beti –(e)N.

-          ETXERAKO LANAK:
                                                       a)      Maiztasuna (liburuko 35. orrialdean daukazue taulatxo bat eta lan koadernoko 49.ean taula hobea. Maiztasuna nola adierazten den landu genuen klasean, gogoratzen? Nik banatu nuen orri hura berriz igoko dizuet blogera). Beno, lan koadernoko 49. orrialdeko taula irakurri eta egin 50. orrialdeko 13. ariketa.
                                                               b)      Askoz (ere) +… -AGO/A/AK. Liburuko 40. orrialdean daukazue taulatxo bat eta lan koadernoko 43-44. orrialdeetan, taula hobea. Irakurri eta egin lan koadernoko 44. orrialdeko 9. ariketa.  OHARRA: Ariketa hau egiteko, kontuan izan adjektibo bat daraman (nolakoa, nolakoak), adberbio bat (nola, non, noiz…) edo kantitatea adirazten duen (asko, gutxi).
                                                             c)      Gaur, izenondoak (adjektiboak) eta aditzondoak (adberbioak) graduatzeko erabiltzen diren graduatzaileak ikusi ditugu (batere ez, samar, nahiko, dezente, oso, izugarri = ikaragarri, erabat = guztiz…). Liburuko 39. orrialdean itzulpenak datoz eta lan koadernoko 37-8-9. orrialdeetan, berriz, azalpen zehatza (oso ondo dago taula hori). Irakurri eta, NAHI BADUZUE, egin 39. orrialdeko 5. ariketa eta 40-41. orrialdeetako, 6.a. Ariketa hauek AUKERAKOAK (“opcionales”) dira.

OHARRA: Barkatu gaurko atzerapena. Badakit atzo sartu behar nuela  48. klasea, baina ezin izan nuen. Hurrengoa (49.a) datorren astearte arratsaldean edo asteazken goizean sartuko dut (klase hura arinagoa izango da). Zaindu zeuen burua!