48.
klasea, 2020ko apirilaren 22koa (on-line)
- ENTZUNAREN ULERMENA: Bi
berri (= bi albiste). Entzun bi aldiz bi albiste labur horiek eta osatu
hutsuneak falta den informazioarekin.
- Ireki gure liburua 37. orrialdean. Gixotasunak eta sintomak
adierazteko, normalean, gorputz-atalak
(“partes del cuerpo”) aipatzen ditugu: hezurretako mina dut, buruko min
handia daukat…eta xehetasunak adierazten ditugu: “nahiko gaixotasun larria da”,
“ez nago batere ondo”… Osasunari eta gaixotasunei buruz hitz egiteko,
ezinbestekoa (“fundamental”) da gorputz-atalak ezagutzea. Ezagutzen dituzue?
- Liburuko 37. orrialdeko 1. ariketa (CD-ko 15. audioa):
“Giza gorputza”. Ikasle hauek giza
gorputzeko hezurren eta organoen izenak ikasten ari dira. Natur Zientzietako
irakasleak irudi bat eman die eta hamar izen ezabatu (“borratu”) ditu:
horietako bost izen, organoen izenak dira eta beste bostak, hezurrenak
(<hezurren izenak). Entzun irakasleak organoei buruz eman
dituen pistak eta idatzi non dauden irudian (organo horiek beheko taulatxo
horian daude).
-
Esaldi horietako batzuk aukeratuko ditut:
Pankrea sabelAREN ATZEAN ezkutatuta dago.
Gibela eskuineko birikAREN AZPIALDEAN dago.
Bihotza ezkerreko birikAREN ONDOAN dago.
- Zer ondoriotara (“a qué conclusión”) iritsi gaitezke esaldi hauek
irakurrita?? Ba… lekua adierazten duten posposizioekin (aurrean,
atzean, gainean, azpian, ondoan, barruan, inguruan…) aurreko hitzak NOREN edo
ZEREN kasua hartzen duela!!!! Hau ez ahaztu, ikasleok, zeren zuen argazkien
deskribapenak irakurrita, konturatu naiz askotan ez duzuela NOREN edo ZEREN kasua
jartzen!! Begira, esaldi hauek zuen idazlanetatik atera ditut eta horrela
zuzendu dizkizuet:
Nire beste anaiAREN ONDOAN dagoen neska Xabierren lehengusina da, makurtuta
dagoena eta ile motz eta beltza duena.
Nire emazteAREN ATZEAN ikusten den burua nire anaia txikiarena
(<txikiaren burua) da.
NiRE ATZEAN
dagoen emakumea, orain alarguna, koinata da.
GonzaloREN ONDOAN bere
arreba Maixa dago.
MaixaREN ESKUINALDEAN
dagoena Karolina da, alkandora berdea eta praka txuriak daramatzana
(< daramatzan neska).
Mirian BegoREN GAINEAN dagoena da.
PedroREN ATZEAN,
urrunago, Alberto dago. Alberto nire mendikidea da.
AlbertoREN AZPIAN
(=azpialdean) Ana dago. Ana Pedroren emaztea da, taldeko neska bakarra.
PedroREN EZKERRETARA, argazkiAREN BEHEALDEAN, ni nago.
Noren edo
Zeren + ATZEAN = ATZEALDEAN: Udal liburutegia udaletxeAREN ATZEAN dago.
Noren edo
Zeren + AURREAN = AURREALDEAN: Hizkuntza EskolAREN AURREAN aparkatzeagatik
ordaindu egin behar da.
Noren edo
Zeren + AZPIAN = AZPIALDEAN: OheAREN AZPIAN hauts asko dago eta,
horregatik, aspiragailua pasako dut.
Noren edo
Zeren + GAINEAN = GAINALDEAN: Afrikako tribu batzuetako emakumeek
buruAREN GAINEAN ontzi bat daramate uraren bila joateko.
Noren edo
Zeren + BARRUAN = BARRUALDEAN: Ikasleok, hiztegia erabili nahi baduzue,
armairuAREN BARRUAN daukazue.
Noren edo
Zeren + INGURUAN: Nire gurasoak baserrian bizi dira eta
baratzea daukate baserriAREN INGURUAN.
Noren edo
Zeren + ONDOAN = ALBOAN: Manolo eta Miren beti klasean elkarrEN
ONDOAN esertzen dira. Junkal eta Gurutze ere beti elkarrEN ALBOAN esertzen
dira.
Noren edo
Zeren + PAREAN: Eva askotan arbelAREN PAREAN jartzen da,
argazkiak ateratzeko.
Noren edo
Zeren + EZKERREAN = EZKERRALDEAN / ESKUINEAN = ESKUINALDEAN: NiRE EZKERREAN
bizi den bizilaguna alarguna da. Inglaterrako autoek autoAREN ESKUINALDEAN
daukate bolantea. InesEN EZKERRALDEAN dagoena Rosa da.
Noren edo
Zeren + ARTEAN: Rosa normalean InesEN eta ManoloREN ARTEAN
esertzen da. Logelako oheAREN eta armairuAREN ARTEAN metakrilatozko gau-mahaia
(“mesanotxea”) daukat.
BAINA…
Nondik +
KANPO(AN / RA). Dabidek ikasle hori gelaTIK KANPORA (nora
kasua) bota zuen. Koronabirusa, zoritxarrez, zabaltzen ari da (“se está
extendiendo”) hemenDIK KANPO (non kasua) ere.
Salbuespena
(excepción): NOREN edo ZEREN kasu hori ken daiteke, baina kontuz. NOREN edo ZEREN kasua kendu nahi
baduzue, hiru baldintza bete behar ditu: singularra izan behar du (ez plurala),
ezin da izen propioa izan eta gainera, ezin da konkretua izan.
Es posible
utilizar estas posposiciones sin el caso NOREN o ZEREN por delante? Sí, pero, para
ello tiene que cumplir tres condiciones: no
puede ser plural (salvo con ARTEAN, en el que se puede quitar NOREN aunque
sea plural: zuhaitzEN ARTEAN = zuhaitz
ARTEAN), no puede ser un nombre
propio y no puede ser concreto.
Si cumple esas tres condiciones, es decir, si
es un nombre común, singular y no concreto, en ese caso es posible quitar el
NOREN o ZEREN.
PelloREN AURREAN (NOREN
obligatorio, por ser nombre propio)
MahaiEN GAINEAN (NOREN
obligatorio, por ser plural)
Erosi
dudan liburuAREN BARRUAN (NOREN
obligatorio, por ser un libro concreto, ya que el relativo que lo precede lo
concreta).
Baina…
Ohe
AZPIAN = oheAREN AZPIAN hauts asko dago eta horregatik,
aspiragailua pasako dut.
Armairu
BARRUAN = armairuAREN BARRUAN hiztegi bat daukazue.
Etxe INGURUAN = etxeAREN INGURUAN ibiltzen naiz patinatzen.
Trenbide ONDOAN = trenbideAREN ONDOAN bizi naiz eta horregatik, zarata
handia entzuten da nire etxetik.
Nik aholkatzen
dizuet beti erabiltzeko NOREN edo ZEREN kasua eta, horrela, beti ongi egongo
da. Yo os recomiendo que utilicéis siempre el caso NOREN o ZEREN y así no
tenéis que preocuparos de cuándo lo podéis quitar y cuándo no.
- Posposizio hauek praktikatzeko, hartu klasean erabili dugun irudi
horietako bat – “Walliren bila” estilokoa – eta egin itzazue bost esaldi, posposizio
hauek + erlatibozkoak + kausazkoak
erabiliz, edo baldintzazkoak, edo konparaziozkoak). Adib: TerrazAREN ERDIAN eguzkia hartzen ari dENA erre daiteke, babes krema
ematen ez BADU. BulegoAREN AURREAN telefonoz hitz egiten ari DENA haserre dago,
akzioen balioa jaitsi dELAKO.
Guk klasean
ariketa hau ahoz egingo genuke eta oso ongi etorriko litzaiguke orain arteko
eduki (“contenido”) asko errepasatzeko: kontzesiboak (arren, nahiz eta),
kausazkoak, konparazioa, baldintza, erlatiboak, posposizioak, aditz trinkoak…Baina,
zoritxarrez, ezin dugu ahoz landu.
-
Badakigu itxialdi honetan etxean egon behar dugula derrigorrez.
Beno, ba oso aukera ona duzue zuen etxea deskribatzeko. Aukeratu etxeko gela
bat (logela, egongela, langela…) eta deskribatu leku posposizioak erabiliz.
Kontuan izan nik ez dakidala nolakoa den gela hori eta zuen deskribapenarekin
argi ikusi behar dudala. Idatziz egin eta niri bidali emailez. Horretarako,
egongela eta logelako lexikoa ikasteko bi orrialde eskaneatuko dizkizuet, horko
hitzak erabili nahi baldin badituzue, erabiltzeko. Ados?
-
Itzul gaitezen (“volvamos”) liburura. Pasa 38. orrialdera. 2. eta
3. ariketak ez ditugu egingo, teknikoegiak iruditzen baitzaizkit maila
honetarako. Beraz, jo ezazue 4. ariketara: “Sintomak
eta gaixotasunak”. Sintomak jakitea oso garrantzitsua da zer gaixotasun_
(mugagabea) daukagun jakiteko. Julenek gaixotasunaren sintomak azaltzen ditu
irratsaio (irratiko saio: “programa de radio”) batean. Aste honetan, entzuleek
(“oyentes”) gaixotasun batzuen sintomak jakiteko deitu dute. Julenek ez dauka
astirik eta bi gaixotasuni buruz bakarrik hitz egingo duela esan du. Egizue 4.
ariketa. Entzungaiaren lehenengo zatia entzun (CD-ko 16. audioa)
eta markatu zein gaixotasuni buruz hitz egiten ari den. Lau dauzkazue: bronkitisa, bihotzekoa (“infarto”), gernu
edo txiza infekzioa eta betekada
edo enpatxua.
- Ondoren, 38. orrialdeko 5. ariketa egin. CD-ko 17. audioa
entzun (entzungaiaren bigarren zatia da) eta markatu taulan bi gaixotasun
horien sintomak zein(tzuk) diren.
- 39. orrialdeko 6. ariketa: Irratsaioko webgunean beste bi
gaixotasuni buruzko sintomak idatzi ditu Julenek (betekada edo enpatxua eta bronkitisa) baina arazo tekniko batengatik, sintoma batzuk
web-orritik desagertu egin dira. Zuek osatu bi gaixotasun horien sintomen
zerrenda, taulatxo laranjako hitzak erabiliz.
OHARRA: Lexiko
lagungarria: bihotzerrea: “ardor”
edo “acidez” (“de estómago”). Botagura =
goragalea = botaka egiteko gogoa = oka egiteko gogoa: “ganas de vomitar”. Korrokada:
“erupto”
Eztul
egin:
toser: Gripea daukadalako, askotan eztul
egiten dut. Momentu honetan eztulka (nola?) ari naiz (“estoy tosiendo”).
Doministiku
egin:
estornudar: Gure artean, norbaitek
doministiku egiten duenean, beste batek “Jesus” esaten dio. Ni orain
doministikuka (nola?) ari naiz (“estoy estornudando”).
Aharrausi
egin:
bostezar. Aharrausi egiten baduzu, esan
nahi du logura zarela edo aspertuta zaudela. Aharrausika (nola?) ari
naiz (“estoy bostezando”).
Zurrunga
egin: roncar. Gure aitak gauero zurrunga egiten du. Gure
aita orain zurrungaka (nola?) ari da (“está roncando”).
Korrok
egin:
eructar. Arabiarren artean, seinale ona
da jan ondoren korrok egitea. Janaria gustatu zaizula esan nahi du. Korroka
(nola?) ari da (“está eructando”).
- “Pattal samar =
nahiko pattal dabil” (“bastante poch@”). Norbaiten osasun-egoerari buruz hitz egiten
dugunean, xehetasun (“detalle”) gehiago edo gutxiago eman daitezke eta ikuspegi
(= ikuspuntu: “punto de vista) asko egon daitezke. Noraren eta Albertoren amak
osasun-arazoak izan ditu azkenaldian, baina ezer larririk ez, zorionez (“afortunadamente”).
Egin ezazue 7. ariketa. CD-ko 18-19. entzungaiak
dira. Entzun eta osatu Norak eta Albertok amaren osasunari buruz diotena
(=esaten dutena). Osatzeko, erabili taulatxo horian dauzkazuen graduatzaileak (samar, nahiko, batere, oso, erabat = guztiz,
izugarri, poliki, dezente eta askoz).
Graduatzaile horiek izenondoak
(adjektiboak) eta aditzondoak (adberbioak) graduatzeko erabiltzen dira:
Nolakoa
da? Lacoste soineko hau garesti (adj.) samarrA da, oinetako hauek garesti (adj.) samarrAK dira = Lacoste soineko hau nahiko
garestiA (adj.) da, oinetako
hauek nahiko garestiAK (adj.)
dira.
Nola
dago? Gure aitona ongi (adb.) samar_ dago, gure aitona-amonak ongi (adb.)
samar_ daude = gure aitona nahiko ongi_ (adb.) dago, gure aitona-amonak nahiko
ongi_ (adb.) daude. Noiz iritsi zen? Berandu_ (adb.) samar iritsi zen = Nahiko
berandu_ (adb.) iritsi zen. Non dago Urretxu? Urruti_ (adb.) samar dago Urretxu
= Nahiko urruti_ (adb.) dago Urretxu.
Como veis,
tanto “samarr(a/ak)” como “nahiko” se pueden usar para graduar tanto adjetivos
(nolakoa/k) como adbervios (nola, non, noiz).
Nolakoa
da? Gucci soineko hori oso garestiA (adj.) da, urrezko
belarritakoak oso garestiAK
(adj.) dira; Gucci soinekoa izugarri garestiA (adj.) da, diamantedun belarritakoak izugarri garestiAK (adj.) dira; Gucci soinekoa ikaragarri
garestiA (adj.) da, xanpain
frantsesak ikaragarri garestiAK
(adj.) dira.
Nola
etorri zara? Oso azkar_ (adb.) etorri naiz, oso azkar_ (adb.) etorri gara;
izugarri azkar_ (adb.) etorri naiz, izugarri azkar_ (adb.) etorri gara;
ikaragarri azkar_ (adb.) etorri naiz, ikaragarri azkar_ (adb.) etorri
gara. Noiz iritsi zen? Oso berandu_
(adb.) iritsi zen. Non dago Kamerun? Oso urrun_ (adb.) dago Kamerun.
Como veis, tanto
“oso” como “Izugarri = ikaragarri” se pueden usar para graduar tanto adjetivos
(nolakoa/k) como adverbios (nola, non, noiz).
Nolakoa
da? Cristiano Ronaldo ez da batere umilA (adj.), aktoreak ez dira batere umilAK
(adj.)
Nola
dabil? Ez dabil batere gaizki_ (adb.), ez dabiltza batere
gaizki_ (adb.)
Ez zait batere gustatzen (aditza) kristalak
garbitzea.
Como veis, “batere”
se pueden usar para graduar tanto adjetivos (nolakoa/k) como adbervios (nola,
non, noiz), incluso verbos. OHARRA: BATERE ezezko esaldietan (beno, galderetan ere ager daiteke)
erabiltzen da eta, beraz, esaldian EZ partikula izango
duzue.
Nolakoa
da? Donostia Eibar baino askoz (ere) politAGOA
(adj.) da; flamenkoak arranoak baino askoz (ere) politAGOAK (adj.) dira.
Nola
dago? Hondarribiko erdiguna Irungoa (<Irungo erdigunea) baino askoz
(ere) garbiAGO_ (adb.) dago;
Hondarribiko kaleak Irungoak (<Irungo kaleak) baino askoz
(ere) garbiAGO_ (adb.) daude.
OHARRA: ASKOZ
(ere) beti agertuko zaigu konparaziozko esaldietan; beraz, beti eramango du –AGO/A/AK!
Liburuko 40. orrialdean daukazue taulatxo bat eta lan koadernoko 43-44.
orrialdeetan beste bat.
- Graduatzaile horien itzulpenak 39. orrialdearen ezkerraldeko
taulatxo grisean dauzkazue eta, hor baino hobeto, lan koadernoko 37, 38 eta 39. orrialdeetan oso ondo azalduta dago.
- 7. ariketa egiteko bi audioak (CD-ko 18 eta 19.ak)
ongi ulertu badituzue, orain gai izango zarete (“kapazak izango zarete”) 40.
orrialdeko galderei erantzuteko, ezta? (8. ariketa). Egin ariketa eta zuzendu
erantzun-koadernoarekin.
- Ondoren, egizue liburuko 40. orrialdeko 9. ariketa. Amak egunero
deitzen die bere seme-alabei nola dagoEN kontatzeko edo azaltzeko. Gaur, deitu
dienean, seme-alabak – Nora eta Alberto – ez zeuden etxean; beraz, amak mezu
bat utzi die. Irakurri eta osatu mezua, eskuinaldeko taulatxo laranjako
graduatzaileekin.
- 10. ariketa. 7. ariketan entzun duzue Norak eta Albertok amari
buruz zer esan dutEN. Eta 9.ean, berriz, entzun duzue amaren bertsioa. Orain,
erantzun 10. ariketako galderari. Amaren mezua kontuan hartuta, zein
seme-alabak puztu (“exageratu”) du amaren osasun egoera? Norak ala Albertok?
- Bukatzeko, zoazte 41. orrialdera. 11. eta 12. ariketak. Begoña oso
gaizki pasatzen ari da azkenaldian (“últimamente”). Izugarrizko buruko minak
izaten ditu eta medikuARENGANA joan da. Irakurri medikuaren eta Begoñaren
arteko elkarrizketa eta erreparatu (fijatu) azpimarratuta dauden hitzei.
Ondoren, esan 12. ariketako esaldiak egiak ala gezurrak diren eta gezurrak
baldin badira, zuzendu itzazue.
-
Ikasleok. Joan den egunean ELKAR partikula azaldu nizuen. Zer
moduz egin zenuten ariketa? Gaur ariketa bat egingo duzue (“ELKAR. Osatu esaldiak”). 17 esaldi dira,
zuek ELKAR izenordea (“pronombre”) deklinatzeko. Ea nola egiten duzuen.
Erantzun orrian parentesien artean jarri dizuet kasu bakoitzaren azalpen edo
esplikazioa. Hor ikus dezakezue aditz konkretu batzuek zein deklinabide kasu
exijitzen dioten ELKAR partikulari: nor ezagutu, nori idatzi, noren ondoan,
norekin ezkondu…).
- Zehar-estiloa lantzeko pare bat ariketatxo. IKA 221. Lehenengoan,
ezarri –ELA (baiezko konpletiboa), -ENIK (ezezko konpletiboa) ala –EN (zehar-galdera).
Bigarrenean, zuzendu esaldi oker horiek. Erantzun-orria ere igoko dizuet.
GOGORATU!!!!
a)
Adierazpena (afirmación) denean > -(e)LA
b)
Esaldi nagusia
ezezkoa denean > -(e)NIK.
Gogoratu!! –(e)NIK erabiltzeko, esaldi nagusiak, printzipalak, izan behar du
ezezkoa!!!
Rosa
gaixorik dagoELA uste dut
Rosa
ez dagoELA gaixorik uste dut (creo que no
está)
Ez dut uste
Rosa gaixorik dagoENIK (no creo que esté…).
c)
Agindua denean > -T(z)EKO.
d)
Galdera denean > -(e)N. Berdin dio baiezkoa ala ezezkoa den. Beti
–(e)N.
-
ETXERAKO LANAK:
a)
Maiztasuna (liburuko 35. orrialdean daukazue
taulatxo bat eta lan koadernoko 49.ean taula hobea. Maiztasuna nola adierazten
den landu genuen klasean, gogoratzen? Nik banatu nuen orri hura berriz igoko
dizuet blogera). Beno, lan koadernoko 49. orrialdeko taula irakurri eta egin
50. orrialdeko 13. ariketa.
b)
Askoz (ere) +…
-AGO/A/AK. Liburuko 40. orrialdean daukazue taulatxo bat eta lan koadernoko
43-44. orrialdeetan, taula hobea. Irakurri eta egin lan koadernoko 44.
orrialdeko 9. ariketa. OHARRA: Ariketa hau egiteko, kontuan izan adjektibo bat
daraman (nolakoa, nolakoak), adberbio bat (nola, non, noiz…) edo kantitatea
adirazten duen (asko, gutxi).
c)
Gaur, izenondoak (adjektiboak) eta
aditzondoak (adberbioak) graduatzeko erabiltzen diren graduatzaileak ikusi
ditugu (batere ez, samar, nahiko, dezente, oso, izugarri = ikaragarri, erabat =
guztiz…). Liburuko 39. orrialdean itzulpenak datoz eta lan koadernoko 37-8-9.
orrialdeetan, berriz, azalpen zehatza (oso ondo dago taula hori). Irakurri eta,
NAHI BADUZUE, egin 39.
orrialdeko 5. ariketa eta 40-41. orrialdeetako, 6.a. Ariketa hauek AUKERAKOAK (“opcionales”)
dira.
OHARRA: Barkatu gaurko atzerapena. Badakit
atzo sartu behar nuela 48. klasea, baina
ezin izan nuen. Hurrengoa (49.a) datorren astearte arratsaldean edo asteazken
goizean sartuko dut (klase hura arinagoa izango da). Zaindu zeuen burua!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina