49.
eskola, 2020ko apirilaren 27koa (on-line)
- Gaurko klasea, ulermen-jarduera
batekin hasiko dugu. Euskal dantzariei buruzkoa (“Euskal dantzariak”). Lau euskal dantzariri buruzko
informazioa daukazue. Irakurri eta lotu esaldiak (1-7) dantzariekin (A-D). Ondoren,
zuzendu.
- Ireki gure liburua 42. orrialdean.
Leku askotan aurki ditzakegu bizimodu osasuntsua eramateko aholkuak eta
iradokizunak (“sugerencias”): irratsaioetan (irratiko saioa: “programa de
radio”), webguneetan… “Udako
osasun-arazoak”: Uda partean, osasun-arazo batzuk beste batzuk baino
normalagoak izaten dira, eta, askotan, horiek saihesteko (saihestu: “evitar”)
iradokizunak (“sugerencias”) egiten dituzte komunikabideek. 1. ariketa ez dugu
egingo; bai, ordea, 2.a. CD-ko 20-21. entzungaiak
entzun eta esan 42 eta 43. orrialdeetan dauzkazuen baieztapen (“afirmación”)
horiek egia ala gezurra diren. Gezurrak baldin badira, zuzendu itzazue. Ariketa
hau egiteko lexikoa ondoko taula grisean daukazue. Agian ezagutzen ez duzuen
eta taulan agertzen ez den hitza “eragin”
da: “provocar”. Entzumen ariketa ona da.
- “Etxetik kanpo osasuntsu jan daiteke”. 43. orrialdeko 3. ariketa. Askotan
pentsatzen dugu etxetik kanpo ezin dela osasuntsu jan, eguneko menuek, pizzek,
hanburgesek…gantz edo koipe (“grasa”) asko daukatelako, baina gure esku dago (“está
en nuestras manos”) modu batean edo bestean jatea. Leire nutzizioan aditua (asko
dakiena: “experta”) da eta etxetik kanpo osasuntsu jateko aholkuak edo
gomendioak idatzi ditu egunkari bateko artikulu batean. Irakurri artikulua eta
osatu hutsuneak taula berdeko esaldiekin. OHARRA: Hitzen baten
esanahia ez baldin badakizue, begiratu 43. orrialdeko taula griseko
hiztegitxoan edo 34. orrialdeko taula grisean. Adibidez, OTORDUA
hitza (euskarazko hitz hau “ogi” + “ordua” lotuta sortu da): “comidas”. Nik egunean bost otordu
egiten ditut: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria edo merienda eta afaria.
Zuk hiru otordu egiten dituzu: gosaria, bazkaria eta
afaria.
- 44. orrialdeko 4. ariketa.
Irakurri berriro 43. orrialdeko artikulua (“Etxetik
kanpo osasuntsu jateko aholkuak”) eta erantzun galdera horiei. Galdera
egokiak dira artikulua ongi ulertu duzuen ala ez ikusteko.
Bide
batez (“de paso”) ariketa hau ongi etorriko zaizue –T(Z)EA nominalizazioa errepasatzeko, zeren galdera eta
erantzun horietako egiturek –T(z)EA eskatzen dute:
Aukerarik onena da…-T(z)EA = Aukerarik onena…-T(z)EA da.
Komenigarria da / Ez a komenigarria…- T(z)EA.
Komeni da (inpertsonala: “ conviene”)…-T(z)EA =…
-T(z)EA komeni da.
Gomendatzen du (“recomienda”) = Gomendatzen da
(inpertsonala, “se recomienda”)…-T(z)EA = …-T(z)EA gomendatzen du = da.
- Egitura horiek aholkuak edo
gomendioak emateko eta iradokizunak (“sugerencias”) egiteko erabiltzen dira.
Baina ez dira bakarrak (“no son los únicos”). 44. orrialdeko taula grisean
dauzkazue horretarako erabil daitezkeen modu desberdinak. Ni saiatu naiz hemen
txukunago jartzen.
A)-T(Z)EA
NOMINALIZAZIOA: (ikus goiko adibideak)
-T(z)EA NOMINALIZAZIOA + komeni da (inpertsonala) =
komeni + nor-nori (zait, zaizu, zaio, zaigu, zaizue, zaie)
Komenigarria da (“conveniente”)
= Mesedegarria da (“beneficioso”) = Ona
da … + -T(z)EA NOMINALIZAZIOA.
Txarra da =
kaltegarria (“perjudicial”) da…-T(z)EA NOMINALIZAZIOA.
GOMENDAGARRIA da (“recomendable”)…-T(z)EA NOMINALIZAZIOA.
…-T(z)EA GOMENDATZEN DA (inpertsonala, “se recomienda”) =
GOMENDATZEN DUTE (“recomiendan”) medikuek, adituek, zientzialariek…
B) AGINTERAKO
ADITZAK:
SAIATU + …-T(z)EN: Saiatu
egunero zortzi orduz lo egiTEN. Saia zaitez egunero bi litro ur edaTEN.
Ez EZAZU erre. Ez
EZAZUE alkoholik edan. Ez ITZAZUE gantz saturatuak (“grasas saturadas”) jan. Ez
ZAITEZ presaka ibili. Ez ZAITEZTE berandu oheratu. Barazki eta fruta gehiago
jan ITZAZUE. Patata-tortilla oliorik gabe egin EZAZUE…
C)
AHALERAKO ADITZAK:
Gosaltzeko,
gurinaren ordez (“en vez de la mantequilla”), tahin edo sesamo purea jar DEZAKEZU
ogi xigortuetan (“en las tostadas”). Azukrearen ordez, eztia bota AHAL DIOZUE
kafesneari. Bizkotxoak dendan ez erosi eta zuek etxean egiten has ZAITEZKETE.
Donutsen ordez, arroz edo arto talotxo ekologikoak jan DITZAKEZUE. Gatzaren
ordez, espezieak erabil DITZAKEZUE. Arraina lurrinean (“al vapor”) presta DEZAKEZU.
D) ADITZEN
FORMA INPERTSONALA (hau egiteko, IZAN erabili behar da, nahiz eta aditza
UKAN motakoa izan):
Udan, asko
izerditzen gara (izerditu: “sudar”); horregatik, ur asko edan BEHAR DA.
Bizkotxoak azukre osoarekin (osoa: “integral”) egin BEHAR DIRA.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Kalabaza zopa. Osasuntsu jateko, barazki
eta fruta asko jan behar dela esaten dute adituek (“expertos”), adibidez, kuia
edo kalabaza. Osagai (“indrediente”) hau duen errezeta bat entzungo duzue.
Osatu errezeta, falta den informazioarekin. Lehenik, irakurri errezeta eta
azpian jarri dizuedan hiztegitxoa. Ondoren, entzun bi aldiz eta entzun ahala (“
a medida que vas escuchando”), osatu hutsuneak falta den informazioarekin.
Azkenik, zuzendu ezazue eta, nahi baduzue, berriro entzun.
- 44. orrialdeko 5. ariketa: “Babestu eguzki-izpietatik”. Azken
urteotan (=urte hauetan), uda partean (=udan), gero eta gehiago entzuten eta
irakurtzen ditugu larruazala (“piel”) zaintzeko mezuak eta aholkuak. 5. ariketa
egingo dugu. Itziar eguzki-izpietatik babesteko (babestu: “proteger”)
informazio bila dabil eta webgune bat topatu = aurkitu du. Informazio-taula
batean, zurienetik (“del más blanco”)
beltzenera (“al más negro”) sei
larruazal mota bereizten (bereizi: “distinguir”, “diferenciar”) dituzte, baina,
taldeak gaizki ordenatuta daude eta, gainera, kremaren babes-faktorea jartzea
falta zaie. Lehenengo, irakur ezazue bloke bakoitzeko larruazal motei buruzko
informazioa (ezkerretik eskuinera) eta sailkatu (“clasificar”) itzazue,
zurienetik beltzenera, 1etik 6ra zenbakia ipiniz. Ondoren, idatz ezazue taulan larruazal mota
bakoitzarentzat egokia den babes-faktorea.
Faktore horiek, 44. orrialdeko
taulatxo horian dauzkazue. Ulermen
ariketa egokia dela uste dut.
- Itziarrek gai honi buruzko
irratsaio bat entzun du. Aditu (asko dakien pertsona: “experto”) bat gonbidatu
dute telefonoz deitzen duen jendeari zer babes-faktore komeni zaion
aholkatzeko. Entzun CD-ko 22-25. entzungaiak eta esan, zure ustez, telefonoz
deitu duten lau pertsona horiei zer
babes-faktoreko krema gomendatu edo aholkatu dien adituak.
- 44. orrialdeko 5. ariketan, esaldi
hau agertu zaigu: “Informazio-taula batean,
zurienetik (“del más
blanco”) beltzenera (“al más
negro”) sei larruazal mota bereizten (bereizi: “distinguir”, “diferenciar”) dituzte”.
Badakizue zer den zuriENA / beltzENA? SUPERLATIBOAK
dira. Goazen ikustera.
- Orain arte, konparaziozkoak ikusi
ditugu, bai desberdintasuna adierazteko (ni (a) zu (b) BAINO txikiAGOA
naiz (adjektiboa: nolakoa naiz) , ni (a) zu (b) BAINO alaiAGO_
nago (adberbioa, nola nago), bai berdintasuna adierazteko
(Donostia (a) Gasteiz (b) BEZAIN ederra da (adjektiboa: nolakoa da), Donostian (a)
Gasteizen (b) BEZAIN ongi bizi daiteke (adberbioa: nola
bizi)).
Desberdintasunezko
konparazioa errepasatzeko, nahi baduzue, AUKERAKO (“opcional”) ariketa hau egin
dezakezue: IKA 26. Eskaneatuta igoko dizuet blogera. Erantzun-orria ere
bai.
- Gaur, superlatiboa ikusiko dugu: -EN(a/ak): “el /la más…”. Hemen ez dira
bi termino konparatzen. Termino bakarra dauka eta hori da “topea” (“el / la
/los / las más…”). Adibidez:
Zu zara ikasle(rik) jatorrENA (“el/la más jatorra”).
Zuek zarete ikasle(rik) jatorrENAK (“l@s más
jatorras”).
Igual que ocurría con el comparativo, con el superlativo también tendremos
tres opciones: puede ser adjetivo, adverbio o indicar cantidad. Bai, adjektiboa
izan daiteke, adberbioa edo kantitatea adieraz dezake. Goazen ikustera:
a)
Adjektiboa: Donostia da munduko hiri(rik) ederrENA (nolakoa? + izan). Xuhurra
delako, auto(rik) merkeENA (nolako autoa?) erosi du. Pigmeoak munduko gizaki(rik) txikiENAK dira (nolakoak? + izan). Gaur ariketa(rik) errazENAK (nolako ariketak?) egin
ditugu.
b)
Adberbioa (y al ser adverbio, no tiene
singular y plural, sino una sola forma):
Leku adberbioa (non?): Zu zaude hurbilEN (“tú estás
el que más cerca”). Zuek zaudete hurbilEN (“vosotros
estáis los que más cerca”).
Denbora adberbioa
(noiz?): Etor
zaitez ahalik eta azkarrEN (“ven lo antes posible”).
Moduzko adberbioa
(nola?): Herritar
guztien artean, alkatea bizi da ondoEN (“es el que mejor vive”).
c)
Kantitatea: Niri idazlanak egitea gustatzen zait gutxiEN (“lo que menos me gusta”). GutxiEN gustatzen zaidana auto-ilaretan itxarotea da. LED
bonbillak dira gutxiEN erretzen dutenak (“las que menos consumen”). Niri GEHIEN gustatzen
zaidana ETB1eko lehiaketa (“concurso”) hori da (“lo que más me gusta”). Lur
orotarako ibilgailuak (“todoterrenos”) dira GEHIEN kutsatzen dutenak (“los que más contaminan”).
OHARRA:
Superlatiboaren aurreko hitza zein kasutan deklinatu behar da??? Ba, lau aukera
dauzkazue!!!
1. Deklinatu gabe: Gelako
ikasle_ jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendi_ altuENA Everest da. Munduko
gizaki_ txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herri_ ikusgarriENA Jerez de la
Frontera da.
2.
–(R)IK: Gelako ikasleRIK jatorrENA
Mari Karmen da. Munduko mendiRIK altuENA Everest da. Munduko gizakiRIK txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko
herriRIK ikusgarriENA Jerez da.
3.
Non plurala: -ETAN: Galako ikasleETAN jatorrENA Mari Karmen da. Munduko mendiETAN altuENA
Everest da. Munduko gizakiETAN txikiENAK pigmeoak dira. Cadizeko herriETAN
ikusgarriENA Jerez da.
4.
Nondik plurala: -ETATIK: Gelako ikasleETATIK jatorrENA Mari Karmen da. Munduko
mendiETATIK altuENA Everest da. Munduko gizakiETATIK txikiENAK pigmeoak dira.
Cadizeko herriETATIK ikusgarriENA Jerez de la Frontera da.
Dudarik gabe, gehiEN
erabiltzen dena 2.a da: -(R)IK…-ENA (eso sí, no confundáis este –(R)IK con el –(R)IK
de las frases negativas. Son dos –(R)IK diferentes). Adibidez: Donostiako
auzoRIK lasaiENA Aiete
da; nire ustez, aktoreRIK onENA
Tom Cruise da; txakurrIK politENAK chihuahuak dira; loreRIK
koloretsuENAK amapolak dira;
etxeRIK merkeENAK
Cacereseko herrietakoak dira. TrebeziaRIK zailENA (“la destreza más difícil”) euskaraz hitz egitea da. EspainiarrIK
alaiENAK andaluziarrak dira.
Azkenik, gauza bat da “mendiRIK altuENA Everest da” (“el monte más alto”) eta beste bat, “mendiRIK
altuENETAKOA
Kilimanharo a” (“de los más altos”).
- Ondoren datozen bi ariketak, berez
(“en un principio”) ahoz egiteko izan arren, idatziz egingo ditugu. Lehenengo
ariketa “TxirrindulariRIK ospetsuENA”
da eta horko galderei erantzun behar diezue superlatiboa erabiliz. Adib.: “Zure ustez, nor da munduko txirrindulariRIK
onENA? Nire ustez, munduko txirrindulariRIK onENA Alberto
Contador da”.
-
Bigarren ariketa – “Inkesta: munduko onENAK” – oso antzekoa
da.
OHARRA: Nahi baldin baduzue, bi
ariketa hauek nik zuzentzea, bidali
emailez niri eta zuzendu ondoren, itzuliko dizkizuet.
- Aiiiiiiissssss!!! Zenbat aldiz esaten
dizuet “Eutsi goiari!” animoak
emateko koarentena edo itxialdi honetan!!! Ba, izenburu hori dauka ondorengo
jarduerak. 45-46. orrialdeetako 7.a da. Koldok aholku batzuk topatu ditu
webgune batean, jendea jarduera (“actividad”) fisikoa egitera animatzeko, eta
lagun bati bidali dizkio. Irakurri 46. orrialdean jarduera fisikoa egiteko
aholkuak eta osatu, a), b) eta c) artean aukeraketa egokia eginez.
-
ETXERAKO LANAK:
a)
ELKAR partikula. Lan koadernoko 23-24. orrialdeetako
taula irakurri (nahiz eta nik hobeto azaldu nuen 47. klasean) eta egin 24-25.
orrialdeetako 19 eta 20. ariketak. Gogoratu ELKAR partikularen urrezko bi
arauak:
- La partícula ELKAR es un pronombre recíproco y por tanto, indica que la acción
se da en las dos direcciones. Por tanto, debajo de esa frase que lleva ELKAR
hay dos frases contrarias o complementarias. Esto es muy importante, porque
dependiendo del caso que haya en esas dos frases, ELKAR se declinará en el
mismo caso. Es por ello por lo que el
pronombre ELKAR puede declinarse en todos los casos, salvo en el caso NORK,
porque nunca podrá ser el sujeto de las frase. Beraz, ELKAR daukan esaldi
horren azpian, bi esaldi daude. Bi esaldi horietan ikusi behar da zer
deklinabide kasutan kointziditzen duten eta ELKAR partikulak kasu hori hartuko
du. Hori bai, inoiz ez du NORK kasua hartuko, ELKAR ezin delako esaldiko
subjektua izan.
-
Ikasle batzuek zalantzak izaten dituzte aditzekin.
Badago truko bat. Aditz ongi jartzeko, imajinatu behar duzue ELKAR partikula 3. pertsona singularra
dela. Lan koadernoko 23. orrialdean ere jartzen du: “La partícula ELKAR aparece
reflejada en la forma verbal, siempre como tercera persona del singular”.
Adibidez:
Jonek eta Mirenek
ELKAR_ maite DUTE (= Jonek eta Mirenek
aitona = amona = aita = ama = Xabier
…(3. sing.) maite DUTE) (“se quieren”).
Anek eta Mikelek
ELKAR_ ezagutzen DUTE (= Anek eta Mikelek Bob Dylan = Urkullu = Aita Santua =
aktore ospetsu bat… (3. sing.) ezagutzen DUTE) (“se conocen”).
Anderrek eta Beñatek
ELKAR_ ikusi DUTE (=Anderrek eta
Beñatek lagun bat = lehengusu bat = lankide bat = ikaskide bat = katu bat =
flamenko bat… (3. sing.) ikusi DUTE) (“se han visto”).
Pellok eta Urtzik
ELKAR_ agurtu DUTE (=Pellok eta Urtzik
lagun bat = senide bat = lankide bat = Aitor = Aitziber = Miren…(3.
sing.) agurtu DUTE) (“se han saludado”).
Amonak eta ilobak
musu eman DIOTE ELKARRI (=
Amonak eta ilobak musu eman DIOTE aitonari = haurrari… (3. sing.)) (“se han
dado un beso”).
Zuk eta biok postal
bat bidali DIOGU ELKARRI (= Zuk
eta biok postal bat bidali DIOGU Anderri = Inesi = Gurutzeri = amari = lagun bati…
(3. sing.)) (“nos hemos enviado”).
b)
Erlatibozko perpausak (erreferentea NORI
kasuan dutenean). Lan koadernoko 25-26. orrialdeetako teoria irakurri eta
27-28. orrialdeetako 21. eta 22. ariketak egin.
Ariketa horien helburua (“objetivo”) da zuek ikustea erlatiboaren
ondoko izena edo erreferentea NORI kasuan ere deklina daitekeela (esan nizuen
azaldu nuenean, edozein kasutan deklina
daitekeela erreferente hori: etorri dEN mutila
(nor) Mikel da; etorri dEN mutilAK (nork) 20 urte ditu; etorri dEN mutilARI (nori) irakurtzea gustatzen zaio; etorri dEN mutilAREKIN (norekin)
oso ongi konpontzen = moldatzen naiz; etorri dEN mutilARENTZAT fardel =pakete bat ekarri dute… Ondoko
izen hori desagertzen bada, kasua –EN erlatiboari lotuko zaio: etorri dEN
mutilARI irakurtzea gustatzen zaio
> etorri dENARI irakurtzea
gustatzen zaio).
c)
–T(Z)EA nominalizazioa errepasatzeko, lan
koadernoko 41. orrialdeko taula irakurri eta 42. orrialdeko 42-43.
orrialdeetako 7. eta 8. ariketak egin.
OHARRA: Hurrengo klasea larunbatean, maiatzak 2,
jarriko dizuet. Zergatik ez lehenago? Ba zuek klaseen artean denbora-tarte gehiago
edukitzeko. Eutsi goiari! Saiatuko naiz datorren ostiralean, 19:00etan zuekin bideo-konexio bat egiten. Ez zaitezte joan pintxo-potera, e!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina