2020/04/21

A2ko 47. klasea, 2020ko apirilaren 20koa


47.      klasea, 2020ko apirilaren 20koa (on-line)

-          Jatetxeei buruzko ulermen-jardura zer moduz egin duzue? Zalantzarik bai?

-       ORAINALDIKO NOR-NORK ADITZA: A2-2 Lan Koadernotik 10-11. orrialdeak irakurri eta 11,12,13 eta 14. orrialdeetako ariketak egin behar zenituzten (9., 10. eta 11. ariketak). Zalantzarik bai? OHARRA: Konturatuko zineten HI pertsona ere agertzen dela. HI pertsona, 2. pertsona da, ZU bezala, baina informalagoa: lagunen artean eta konfiantza handia dagoenean erabiltzen da. Oso berezia da, zeren 2. pertsona hori mutila ala neska izan, marka desberdina hartzen du: Hik (mutila) ni kalean ikusi NAUK / HIK (neska) ni kalean ikusi NAUN. Guk ez dugu maila honetan ikasiko; beraz, ez kezkatu, ez egin kasurik.

-  Orainaldiko NOR-NORK aditza lantzeko ariketa gehiago egin nahi badituzue, www.euskaljakintza.com eta www.santurtzieus.com web-orrietan aurki ditzakezue. Nire blogetik zuzenean sar zaitezkete web-orri horietan, esteka (link, enlace) bat jarriko dizuet eta. Ariketa hauek aukerakoak (“opcionales”) dira.

-     Aditzak nahasian. Ikusiak ditugu lau sistemak: NOR (orainaldian: naiz, zara… eta lehenaldian: nintzen, zineten…), NOR-NORK (3. pertsonak orainaldian: dut, dituzu, dituzte, duzue… eta 3. pertsonak lehenaldian: nuen, genuen, zenuten, genituen, zenituzten… eta gainerako pertsonak orainaldian: zaitut, nauzue, gaituzte, zaituztegu…), NOR-NORI (orainaldian: zait, zaizkigu… eta lehenaldian: zitzaidan, zitzaizkion, zitzaizun…) eta NOR-NORI-NORK (orainaldian: dizut, diogu… lehenaldian 3. pertsonak: zion, zien…). Orain, ariketa bat egingo duzue. Bertan, lau sistemak nahastuta datoz. Ea zer moduz egiten duzuen. Artxiboaren izena: “Aditzak nahasian 1”. Egin eta zuzendu.

-        BALDINTZA ERREALA. A2-2 Lan Koadernoko 21-22. orrialdeetako teoria irakurri (nik eman nizuen teoria osoagoa (“más completa”) da) eta  22-23. orrialdeetan datorren 18. ariketa egin behar zenuten (itsas-bidaia: “crucero”). Zalantzarik? 

OHARRA: Gogoratu!!! EGON, JAKIN eta EDUKI aditzekin, baldintza erreala egitean, aditz trinkoak (autonomoak) erabiltzen dira: nekatuta (baldin) bazaude (nekatuta egoten bazara), zuk egia (baldin) badakizu (egia jakiten baduzu), buruko mina (baldin) badaukazu (buruko mina edukitzen baduzu). Hori ikus dezakezue, adibidez, a) ariketako 8. esaldian (“itsasontzian denda politak (baldin) badaude  - egoten badira – arropa erosteko aprobetxatu nahi dut”), 9.ean (“Interneteko konexioa (baldin) badagoegoten bada – lana aurreratuko dut”), b) ariketako 1.an (“Gosaltzeko arrautzak (baldin) badaudeegoten badira – nik bi eskatuko ditut”), 9.ean (“Ikastaroak (baldin) badaudeegoten badira – izena emango dut”) eta 10.ean (“ikastarorik ez (baldin) badagoegoten ez bada – igerilekura joango naiz”). 
b) ariketako 6.ean, bi aukera dituzue: “ Zu gurekin txangoetara etortzen ez (baldin) bazara,…” edo “Zu gurekin txangoetara ez (baldin) bazatoz,…”
Ikasleok, benetan esaten dizuet: oso ariketa ona da baldintza lantzeko. 

-     Baldintza erreala lantzeko oporren aurretik ariketa bat prestatu nizuen. Gaur berriro igoko dizuet blogera, berriz egin nahi baldin baduzue, egiteko. Baldintza erreala. Ariketa osagarria.   Kontuz!!! Balintzazko BA- jarri aurretik, kontuan izan zein motatako aditza den (nor, nor-nori, nor-nork ala nor-nori-nork).

-      Zuetako ikasle batek baldintza lantzeko ariketa gehiago eskatu dizkit. Hemen daukazue bat. Ahozko ariketa izan arren, idatziz egin dezakezue eta niri emailez bidali. Artxiboaren izena:  Baldintza erreala, ahozko egoerak idatziz”.

-       Erlatibozkoak. A2.1  Lan koadernotik, 113. orrialdeko azalpena irakurri (nik askotan azaldu dizuet hori) eta 114, 115, 116, 117. orrialdeetako 4, 5, 6, 7, eta 8. ariketak egin behar zenituzten oporretan. Zalantzarik?

-        Erlatibozkoak lantzeko, IKA liburuko 63. fitxa eskaneatuko dizuet. Egin itzazue horko bi ariketak eta zuzendu. Ea zer moduz. Ongi etorriko zaizkizue bi ariketa horiek, hau gogoratzeko:

                                                            a)      lehenaldiko aditzekin erlatibozkoak egitean, ez zaie berriro –(e)N jartzen; lehenaldiko –EN aprobetxatzen da: nik atzo ikusi nuEN filma (nuenEN).

                                                            b)      Ordena: euskaraz lehenik erlatiboa + gero, erlatibo horrekin zehazten edo konkretatzen dugun erreferentea (izena). Gaztelaniaz justu alderantziz izaten da:
El gato que vendí… > Saldu nuEN katua… (katua saldu nuEN…).

-     DEKLINABIDEA. kasu guztiak nahasian.  IKA liburuko 168 eta  227. orrialdeak (eskaneatuak). Zer moduz egin dituzue bi orrialde horiek? Zalantzarik? Zuzentzeko orrietan azalpenak jarri nituen, zuek hobeto ulertzeko.

-        Deklinabidea lantzeko, beste ariketa bat prestatu dizuet: “Deklinabidea Nahasian.  Ea nola egiten duzuen (eskaneatu egingo dizuet). Egin eta zuzendu.

-         Egin al dituzue zehar-estiloa (-ela, -enik, -en, -tzeko) lantzeko aukerako ariketak? IKA liburuko 266, 203 eta 119. orrialdeak eskaneatu nituen (erantzunak ere bai). Zalantzarik?

-     Zehar-estiloa: Gaur IKA liburuko 74. orrialdea eskaneatuko dizuet. Ea zer moduz egiten duzuen (erantzun-orria ere igo dizuet). GOGORATU!!!! 

                                                                                a)      Adierazpena (afirmación) denean > -(e)LA
                                                         b)      Esaldi nagusia ezezkoa denean > -(e)NIK. Gogoratu!! –(e)NIK erabiltzeko, esaldi nagusiak, printzipalak, izan behar du ezezkoa!!!
                                               Rosa gaixorik dagoELA uste dut
                                               Rosa ez dagoELA gaixorik uste dut (creo que no está)
                                               Ez dut uste Rosa gaixorik dagoENIK (no creo que esté…).

                                                                                c)      Agindua denean > -T(z)EKO.
                                                                              d)      Galdera denean > -(e)N. Berdin dio baiezkoa ala ezezkoa den. Beti –(e)N.

-        Ireki  gure liburua 26-27. orrialdeetan.  Joan den egunean, 3. ariketa egin genuen eta hor ELKAR izenordea (“pronombre”) agertu zitzaigun. Ez da erraza jakitea ELKAR zein kasutan deklinatu behar den: elkar_, elkarrI, elkarrEKIN  Goazen ELKAR partilula azaltzera. Liburuko 26-27. orrialdeetan daukazue azalpen labur bat eta lan koadernoko  23-24. orrialdeetan. Irakurri azalpen horiek. Ni saiatuko naiz neure hitzekin azaltzen:

La partícula ELKAR es un pronombre recíproco y por tanto, indica que la acción se da en las dos direcciones. Por tanto, debajo de esa frase que lleva ELKAR hay dos frases contrarias o complementarias. Esto es muy importante, porque dependiendo del caso que haya en esas dos frases, ELKAR se declinará en el mismo caso. Es por ello por lo  que el pronombre ELKAR puede declinarse en todos los casos, salvo en el caso NORK, porque nunca podrá ser el sujeto de las frase. Beraz, ELKAR daukan esaldi horren azpian, bi esaldi daude. Bi esaldi horietan ikusi behar da zer deklinabide kasutan kointziditzen duten eta ELKAR partikulak kasu hori hartuko du. Hori bai, inoiz ez du NORK kasua hartuko, ELKAR ezin delako esaldiko subjektua izan.

1.Jonek        Miren (nor) maite du.
+
                Mirenek    Jon (nor) maite du.
Jonek eta Mirenek ELKAR (nor) maite dute. (dituzte)
(“se quieren” > “maite dira”)

2. Anek         Mikel (nor) ezagutzen du txikitatik.
+
   Mikelek        Ane (nor) ezagutzen du txikitatik.
Anek eta Mikelek ELKAR (nor) ezagutzen dute (dituzte) txikitatik.  
 (“se conocen” > “ezagutzen dira”)

3.  Anderrek         Beñat (nor) ikusi  du hondartzan.
+
     Beñatek             Ander (nor) ikusi du hondartzan.
Anderrek eta Beñatek ELKAR (nor) ikusi dute (dituzte) hondartzan.  
  (“se han visto” > “ikusi dira”)

Beraz, ikusten duzue “maite dira”, “ezagutzen dira” ,  ikusi dira”, “agurtu dira”… gaizki daudela, aditz hauek (maite, ezagutu, ikusi, agurtu) transitiboak direlako, UKAN behar dutelako. Orduan nola egin “se quieren, se conocen, se han visto, se han saludado….”? Bada, ELKAR partikularekin: “ELKAR maite dute, ELKAR ezagutzen dute, ELKAR ikusi dute, ELKAR agurtu dute…” En estos casos el pronombre ELKAR va en caso NOR, porque los verbos maite, ezagutu, ikusi y agurtu piden un objeto, un caso NOR en una frase sencilla.

Baina esan dugu, ELKAR kasu gehiagotan deklina daitekeela. Begira:

4. Jon        Amaiarekin (norekin) bizi da pisu batean.
+
     Amaia   Jonekin (norekin) bizi da pisu batean.
Jon eta Amaia ELKARREKIN (norekin) bizi dira pisu batean.

5.  Iñaxio    Maribelekin (norekin) ezkonduko da .
+
     Maribel  Iñaxiorekin (norekin) ezkonduko da.
Iñaxio eta Maribel ELKARREKIN (norekin) ezkonduko dira.

6.  Nik zurekin (norekin)  asko hitz egiten dut.
+
     Zuk nirekin (norekin)  asko hitz egiten duzu.
Zuk eta biok ELKARREKIN (norekin) asko hitz egiten dugu.

7.  Irakasleak ikasleekin (norekin) bidaiatuko du.
+
     Ikasleek irakaslearekin  (norekin)  bidaiatuko dute.
Irakasleak eta ikasleek  ELKARREKIN (norekin) bidaiatuko dute.

8.   Aitak amarekin (norekin) afaltzen du gauero.
+
     Amak aitarekin (norekin) afaltzen du gauero.
Aitak eta amak (=aita-amek = gurasoek)  ELKARREKIN (norekin) afaltzen dute gauero.

9.  Amonak musu eman dio  ilobari (nori).
+
     Ilobak musu eman dio     amonari (nori).
Amonak eta ilobak musu eman diote ELKARRI (nori).

10. Ni     zure (noren) ondoan eseriko naiz zineman.
+
     Zu    nire (noren) ondoan eseriko zara zineman.
Zu eta biok ELKARREN (noren) ondoan eseriko gara zineman.

11. Filmaren amaieran,  andrea gizonarengana (norengana) hurbildu zen.
+
Filmaren amaieran, gizona andrearengana (norengana) hurbildu zen.
Filmaren amaieran, andrea eta gizona ELKARRENGANA (norengana) hurbildu ziren eta ELKARRI musu eman zioten 

OHARRA:  ikasle batzuek zalantzak izaten dituzte aditzekin. Badago truko bat. Aditz ongi jartzeko, imajinatu behar duzue ELKAR partikula 3. pertsona singularra dela. Lan koadernoko 23. orrialdean ere jartzen du: “La partícula ELKAR aparece reflejada en la forma verbal, siempre como tercera persona del singular”. Adibidez: 

Jonek eta Mirenek ELKAR_ maite DUTE (= Jonek eta Mirenek aitona = amona =  aita = ama = Xabier …(3. sing.) maite DUTE) (“se quieren”).
Anek eta Mikelek ELKAR_ ezagutzen DUTE (= Anek eta Mikelek Bob Dylan = Urkullu = Aita Santua = aktore ospetsu bat… (3. sing.) ezagutzen DUTE) (“se conocen”).
Anderrek eta Beñatek ELKAR_ ikusi DUTE (=Anderrek eta Beñatek lagun bat = lehengusu bat = lankide bat = ikaskide bat = katu bat = flamenko bat… (3. sing.) ikusi DUTE) (“se han visto”).
Pellok eta Urtzik ELKAR_ agurtu DUTE (=Pellok eta Urtzik lagun bat = senide bat  = lankide bat = Aitor = Aitziber = Miren…(3. sing.) agurtu DUTE) (“se han saludado”).
Amonak eta ilobak musu eman DIOTE ELKARRI (= Amonak eta ilobak musu eman DIOTE aitonari = haurrari… (3. sing.)) (“se han dado un beso”).
Zuk eta biok postal bat bidali DIOGU ELKARRI (= Zuk eta biok postal bat bidali DIOGU Anderri = Inesi = Gurutzeri = amari = lagun bati… (3. sing.)) (“nos hemos enviado”).


-       Orain, egin ezazue ariketa bat ELKAR praktikatzeko: “Ikasleen akatsak zuzentzen”. Ea nola egiten duzuen.  Egin ondoren, zuzendu.

-     Gure liburuarekin jarraitzera goaz. 8. gaiari helduko diogu: OSAUSUNTSU BIZI. Gaur egungo gizartean, gero eta gehiago kezkatzen gara itxuraz, baina zaintzen al dugu, benetan, gure osasuna? Jaki (=janari) azkarrek (hanburgesak, pizzak…), estresak, bizimodu sedentarioak… osasun-arazo larriak sor ditzakete.  Ireki  34. orrialdean. Hasteko, elikadura (“alimentación”) osasungarriari (“saludable”)  buruzko erakusketa (“exposición”) batera joango gara. Bertan, informazio-taulak irakurriko ditugu, adituek (“expertos”) zer dioten (=zer esaten duten) entzungo dugu eta jendearen ohiturak ezagutuko ditugu.

-         Dieta osasuntsua”. Liburuko 34. orrialdeko 1. ariketa. Guraso elkarte (“asociación de padres”) batek elikadura osasungarriari buruzko astea antolatu du eta janari (=elikagai: “alimento”) desberdinen argazkiak jarri dituzte erakusketa-aretoan (“sala de exposiciones”). Jarri elikagai (“alimento”) bakoitzari bere izena. Hiztegia hor bertan daukazu, eskuinaldeko taula grisean. 

-      Ondoren, egin ezazue 35. orrialdeko 2. ariketa. Horma batean janarien beste argazki batzuk jarri dituzte, taldeka sailkatuta (sailkatu: “clasificar”). Elikagai-talde bakoitzari buruzko informazioa ere badago taula batean. Irakurri eta lotu elikagai-talde bakoitza eta paneleko informazioa. Ariketa honetan behin eta berriz agertzen da ZERTARAKO kasua: -(E)RAKO (sing.), -ETARAKO (pl.):  bihotzeko gaixotasunETARAKO, hezurrETARAKO, osasunERAKO. Koronabirusa oso kaltegarria izango da ekonomiARAKO, plastikoak oso kaltegarriak dira ingurumenERAKO (“para el medio ambiente”). Gaztelaniazko “para” da, baina pertsonak ez direnean erabiltzen da (pertsonekin “para” > NORENTZAT kasua: umeARENTZAT, gurasoENTZAT, lagunENTZAT, bizilagunARENTZAT, erizainENTZAT…).

-      35. orrialdeko 3. ariketa. Nutrizioan aditua (“experto”) den profesional batek hitzaldi bat eman du; dieta orekatua (“equilibrado”) eramateko zer jaki (=elikagai) diren gomendagarriak eta jaki horiek zer proportziotan hartu behar diren azaldu du. CD-ko 12. audioa. Nutrizioan aditua den espezialistak zer jaki gomendatzen du jatea maiztasun handiagoarekin edo txikiagoarekin? Entzun azalpenak eta osatu taula. Gogoratu maiztasuna nola adierazten den (35. orrian daukazue taulatxo bat eta nik eman nizuen beste orri bat. Berriz igoko dizuet blogera). 

-      Amaitzeko, 36. orrialdeko 4. ariketa egin ezazue. CD-ko 13. eta 14. audioak. Hitzaldia (“charla, conferencia”) amaitu ondoren, bi laguni (=bi pertsonari) elkarrizketa egin diete; haien jateko ohiturak nolakoak diren eta zer jaten duten galdetu diete. Zuek entzun itzazue bi elkarrizketak eta azpimarratu kolore batez mutilaren jateko ohiturak eta beste kolore batez, neskarenak (< neskaren ohiturak). 

-     AHOZKO JARDUERA: Elikadura. Fitxa bat prestatu nuen horretaz elkarrekin hitz egiteko. Blogera igoko dizuet. 

-       AUKERAKOA (“opcional”). Elikadurari buruzko lexikoa ikasteko, lan koadernoko 33 eta 34. orrialdeetan badituzue 4 letra-zopa. Egiteko aholkatzen dizuet. Ongi pasatuko duzue. 

OHARRA: Ikasleok, hurrengo klasea apirilaren 24an jarriko dizuet. Laster arte!
Zaindu zaitezte” no sería correcto (aunque se emplea mucho, no os voy a engañar), porque el verbo “zaindu” (“cuidar”) es transitivo y, por tanto, no puede llevar IZAN. Euskaraz nola adierazi? Ba “Zaindu ezazu zeure burua “ (“cuídate”), “zaindu ezazue zeuen burua” (“cuidaos”). “Nik neure burua zainduko dut” (“me cuidaré”), “guk geure burua zaintzen dugu” (“nos cuidamos”)… Es decir, a la hora de poner el verbo, “neure burua”, “geure burua”, “zeure burua” funcionan como si fueran una 3. persona imaginaria = hura. Zuk zaindu ezazu txakurra (3. perts). Zuk zaindu ezazu zeure burua. Euskaraz horrela egiten da bihurkaria (“reflexivo”). 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina