2022/04/15

B2.2 mailako 48. eskola, 2022ko apirilaren 6 eta 7koa (Aste Santuko oporraldiaren aurretikoa)

 

48. eskola, 2022ko apirilaren 6 eta 7koa (Aste Santuaren aurretikoa)

 - Outlet-ak: urte osoan zehar merkealdian dauden saltokiak izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Hona hemen zenbait ohar:

·         ematea ahalbidetzen du = emateko aukera ematen du; Adibidez, “boligrafo honek idatzitakoa ezabatzea ahalbidetzen du = ezabatzeko aukera ematen du, goma darama eta”.

Eskola honek C1 maila etxetik ikastea ahalbidetzen du = Eskola honek C1 maila etxetik ikasteko aukera ematen du.

·          galduan atera / irabazian atera esapideak; Autoa saldu dut eta galduan atera naiz; etxea saldu dut eta irabazian atera naiz.

·         Bezero gutxi batzuek BAINO ezin dituzte erosi = bezero gutxi batzuek BAIZIK ezin dituzte erosi = Bezero gutxi batzuek  BAKARRIK eros ditzakete

·         geroztik = ordutik = ordudanik = harrezkero    

·         MUGAGABEA + bilakatu (“erraldoi” bilakatu)

·         ireki duEN heinean = ireki duEN neurrian = ireki (part.) AHALA

·         saltzeko geratu = saltzeke = saldu gabe = saldu barik

·         NORI zuzenduta = NORI bideratuta

·         berariaz = espresuki

·         etekin = irabazi = mozkin / galera

·         bermatu = ziurtatu

·         noren iritziz = noren aburuz

·         gauzak horrela; horrela bada,…= Ildo horretatik…

·         konfiantza(rik)  eza, diru(rik)  eza…= diru falta = diru gabezia

·         Mesfidantza

·         kuriositateAK jota (=JAKIN-MINAK JOTA) (gaixotasunekin eta kontrola ezin daitezkeen egoera fisiko-psikologikoekin erabiltzen da egitura hau: gripeak jota nago, depresioak jota dabil, Fredy Mercury HIESak jota hil zen; antsietateak jota nabil horrenbeste lanekin, Afrikan haur asko hiltzen dira malariak jota; aitona bihotzekoak jota ingresatu dugu…).

- Igogailuan izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, testua neuk irakurri ahala beharrezko azalpenak emanez eta erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.

- Goizeko taldean: ARAZI. Etxean egin beharreko ariketa zuzendu dugu, astiro, ikasleak –arazi aditzak jatorrizko aditza gradu bat igoarazten duela behin eta berriz ohartaraziz.

·         (Ni)(nor) Udaletxeko 2. solairuraino igo naiz agiriak uztera  > “La secretaria me ha hecho subir hasta el segundo piso”  > Idazkariak (nork sing.) ni (nor) Udaletxeko 2. solairuraino igoARAZI NAU agiriak uztera.

·         (Zu)(nor) hobeto sentituko zara  > “Esa infusión te hará sentirte mejor”  > Infusio = belar-ur honek (zerk) zu (nor) hobeto sentiARAZIKO ZAITU.

·         (Ni)(nor) oker nagoela ohartu naiz >“Tú me has hecho darme cuenta de que estoy equivocado”  > Zuk (nork) ni (nor) oker nagoela ohartARAZI NAUZU.

·         Autobusa (zer) eskolaren aurrean gelditu da >“El viajero ha hecho parar el autobús” > Bidaiariak (nork sing.) autobusa (zer) eskolaren aurrean geldiARAZI DU.

·         Ikasleak (nor pl.) bat-batean isildu dira > “El profesor ha hecho callar de repente a los alumnos” > Irakasleak (nork) ikasleak (nor pl.) bat-batean isilARAZI DITU.

·         (Ni) izugarri aspertuko naiz > “Esas conferencias me aburrirán muchísimo” > Hitzaldi horiek (zerk pl.) ni (nor) izugarri asperrARAZIKO NAUTE.

·         Ikastolara joateko, haurra (nor) zortzietan esnatzen da > “Los padres suelen despertar al niño/a a las ocho”  > Ikastolara joateko, gurasoek (nork pl.) haurra (nor) zortzietan esnARAZTEN DUTE.

 

·         Alabak (nork) soinekoa (zer) aldatu du > “los padres le han hecho cambiar el vestido a la hija”  > Gurasoek (nork pl.) alabari (nori) soinekoa (zer)  aldARAZI DIOTE.

·         (Guk)(nork) 2 orduz itxaron dugu > “Ellos nos han hecho esperar durante dos horas”  > Haiek (nork) guri (nori) bi orduz itxaronARAZI DIGUTE (OHARRA: “itxaron” aditza nor-nori-nork “faltsua” denez, ez dauka “zer?” galderari erantzuten dion objekturik).

·         Ikasleak (nork sing.) ariketak (zer) errepikatu ditu > “Dabid le ha  hecho repetir los ejercicios al alumno”  > Dabidek (nork) ikasleari (nori) ariketak (zer) errepikARAZI DIZKIO.

·         (Zuk) (nork) zer gogoratzen duzu?  > “Esta música qué te hace recordar?” > Musika honek (zerk) zuri (nori) zer gogorARAZTEN DIZU?

·         Ikasleek (nork pl.) matrikula-orriak beteko dituzte > “La secretaria hará que los alumnos y las alumnas rellenen los impresos de matrícula”  > Idazkariak (nork sing.) ikasleei (nori pl.) matrikula-orriak (zer pl.) beteARAZIKO DIZKIE.

 

- Orainaldiko ahalerako adizkiak nola sortzen diren errepasatu dugu (joan den egunean emandako azalpena), alegia, Indikatiboko adizkietatik Ahalerakoetara igarotzeko zer urrats edo pauso eman behar diren.

o   Lehenik, nor orainaldiko adizkiak ikusi ditugu (ez dute zailtasunik)

o   Gero, nor-nori orainaldikoak, singular nahiz pluralean (baina nor 3. pertsona dutenak baino ez) ZAI > DAKI + nori pertsona marka + -KE

o   Geroago, nor-nork motakoak: horretarako, batetik, -U- erroaren ordez            ZAKE- erroa erabili behar dutela aipatu diet eta, bestetik,  hasieran nor pertsona markak datozela eta amaieran, nork edo subjektuaren markak, orainaldiko NOR-NORK adizkietan ohi bezala.

o   Azkenik, nor-nori-nork adizkiak ikusi ditugu. Ohartarazi ditut aditz hauen egituraz: DIEZA(zki) + NORI perts. marka + KE + NORK perts. marka.

- Arratsaldeko taldean: joan den egunean astirik izan ez genuenez, NOR-NORI-NORK sistema azaldu diet. Nire azalpenean, taulako adizkietan eta adibideetan ikusi ahal izan dute nahikoa dela orainaldiko Indikatiboko DI- horri -EZA- erroa gehitzea eta NORI eta NORK pertsona marken tartean -KE- tartekatzea:

o   Nor-nori-nork orainaldikoak. Aditz hauek nola daude osatuta Indikatiboko orainaldian? Lehenik, NOR=ZER (beti 3. pertsona, singularra nahiz plurala); gero, NORI pertsona morfema eta, azkenik, NORK edo subjetuaren marka: dizut, didazu, diguzu, diet, diegu…Ordena horretatik datorkio aditzari NOR-NORI-NORK izena. Ba ahaleran ez dugu ordena aldatuko. Bi aldaketatxo bakarrik egingo ditugu: DI horri –EZA gehituko diogu (pluralean ere bai) eta NORI eta NORK pertsona marken artean, -KE tartekatuko dugu:                               DIEZA(zki) + NORI pertsona marka + KE + NORK pertsona marka. (14. orrialdeko laugarren taula) Adib: dizut > diEZAzuKEt; diguzue > diEZAguKEzue; didate > diEZAdaKEte; dio > diEZAioKE; dizuegu > diEZAzueKEgu… Adib.: Dabid, fotokopia bat eman ahal didazu? = Dabid, fotokopia bat eman diEZAdaKEzu?; nik zuei materiala blogean ipini ahal dizuet = nik zuei materiala blogean ipin_ diEZAzueKEt; haiek guri lagundu ahal digute = haiek guri lagun_ diEZAguKEte; zuk guri zalantzak argitu ahal dizkiguzu = zuk guri zalantzak argi_ diEZAzkiguKEzu; haiek haiei apunteak utzi ahal dizkiete = haiek haiei apunteak utz_ diEZAzkieKEte

- Arratsaldeko taldean: Joan den egunean aritutako ariketa praktikoari helduta, NOR-NORI-NORK sistemari dagokion zatia egin eta zuzendu dugu. Indikatiboko adizkiak Ahalerara pasa behar izan dituzte, liburuko taulei erreparatu gabe eta nik emandako trikimailuak aplikatuz.

- Goizeko taldean: zenbait adibide egin ditugu ozenki. Nik AHAL + Indikatiboa emanda, eurek orainaldiko ahalerako adizkia sortu behar izan dute. Ikasle guztiek hartu dute parte.

Kontuz ibili ezean, zuri giltzak galdu ahal zaizkizu = …gal_ DAKIzkiZUKE.

Betaurrekoak erortzen bazaizkio, Txariri betaurrekoak apurtu ahal zaizkio = …apur_ DAKIzkiOKE.

Niri, horrela gidatzen badut, istripuren bat gertatu ahal zait=…gerta_ DAKIdaKE.

Zuei liburua ekartzea ahaztu ahal zaizue = …ahaz_ DAKIzueKE.

Guri ideia onak bururatu ahal zaizkigu = …burura(tu) DAKIzkiGUKE.


Zuk ni zure etxera eraman ahal nauzu = ….eraman_ naZAKEzu.

Haiek gu euren hitzekin mindu ahal gaituzte = …min(du)_ gaitZAKEte.

Anderrek oposizioak gainditu ahal ditu = …gaindi_ ditZAKE.

Zuek ni udan zoriondu ahal nauzue = …zorion(du) naZAKEzue.

Guk zu gure furgonetan eraman ahal zaitugu = …eraman zaitZAKEgu.

Nik zuek nirekin oporretara eraman ahal zaituztet = ….eraman zaitZAKEtet.

Mesedez, eman ahal didazu fotokopia bat?... eman diEZAdaKEzu ….

Guk Soli apunteak bidali ahal dizkiogu = …bidal_ diEZAzkioKEgu.

 

Zuek guri egia aitortu ahal diguzue = …aitor_ diEZAguKEzue.

Aizue, mesedez, lagundu ahal didazue? = … lagun(dun) diEZAdaKEzue?

Nik gurasoei poz handiak eman ahal dizkiet = … eman diEZAzkieKEt.

Haiek niri sosak mailegatu ahal dizkidate = …mailega diEZAzkidaKEte.

- ENTZUNAREN ULERMENA: Antsietatea, ezinegona baino zerbait gehiago (x1). Aurretiaz itemak azaldu ondoren, bitan entzun dugu entzungaia eta, jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.

- AHOZKO ADIERAZPENA: Osakidetza, euskal osasun sistema publikoa (30´). Antsietatea zer den azaldu digute entzun berri dugun entzungaian. Antsietateak jota bageunde, medikuarenera jo beharko genuke, baina…noizko emango ligukete hitzordua? Gure betiko medikuarekin ala ordezkoren batekin? Akaso anbulatoriora joan beharrean kontsulta pribatu batera joatea hobe? Osasun arloari helduta, gaurkoan Osakidetza izan dugu hizpide. Binaka nahiz hirunaka bilduta, gai honetaz jardun dute solasean. Osakidetzaren funtzionamendua eraginkorra den ala ez, zertan egiten duen huts, zertan goraipa daitekeen, beste erkidego eta herrialde batzuetako sistemaren aldean zer abantaila eta desabantaila dituen, osasun sistema pribatuaren aldean zeintzuk, medikuen iraupena gaixo bakoitzarekiko, itxaron-zerrendak, Osakidetzako giza nahiz material baliabideak, prebentzio kanpainak, murrizketak…

-ETXERAKO LANAK: Ikus orri osagarria (blogean eskuragarri).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina