Ikasleok:
Amaitu ditugu aurtengo klaseak. Ongi eginak eta irakatsiak, ongi hartu; gaizki eginak eta irakatsiak, barkatu.
Ikasleok:
Amaitu ditugu aurtengo klaseak. Ongi eginak eta irakatsiak, ongi hartu; gaizki eginak eta irakatsiak, barkatu.
52. eskola, 2022ko maiatzaren 4 eta 5ekoa
- “Jarri ERE bigarren esaldian” deritzon
jarduera zuzendu dugu, erantzun orria arbelean jarrita. EREri buruzko teoriako
puntu nagusiak eurenganatzeko oso
ariketa egokia delakoan nago. Hainbat esaldi bikote dituzte ariketa honetan eta
ikasleek, bigarren osagaia zein den
identifikatu ostean, ERE ipini behar izan dute dagokion tokian, bigarren osagaiaren ondo-ondoan, alegia.
Kontuan izan behar dute, halaber, ERE justu aditz trinko baten aurrean doanean,
honek ezinbestean BA- hartu behar duela eta ERE lokailuak bi aditz lotzen dituenean bigarren osagaia beti partizipioa izaten dela
(inoiz ez aditz jokatua: etorri naiz ez
ezik, ikusi dut ere…) eta derrigorrez indartu egin behar dela, EGIN indartzailea erabiliz edo aditza bera
errepikatuz:
Atzo dendako erakusleihoan alkandora hura begiz jo (part.)(1. osagaia) EZ EZIK, erosi (part.)(2. osagaia) ERE EGIN nuen =… erosi (part.)(2.
osagaia) ERE EROSI nuen.
Bestalde, aditza denboran zehar jokatzen baldin badugu – ikus egin berri duzuen ariketako taulako behealdeko azken biak – aditz denbora aspektua EGIN indartzaileak hartzen du, ERE lokailuaren aurreko aditza beti partizipio forman agertuko baita:
-
Ardiek belarra jaten dute + Ardiek
belarra hausnartzen
dute.
> Ardiek belarra HAUSNARTU (partizipioa) (2. osagaia) ere EGITEN dute.
= HAUSNARTU (partizipioa) (2. osagaia) ere HAUSNARTZEN dute (ohar
zaitezte ohiturazko aspektu marka zeinek hartzen duen).
-
Zure semetxoak
gauza guztiak begiekin ikusten
ditu + ukitzen ditu.
> Zure semetxoak gauza guztiak begiekin
ikusi (part.) (1. osagaia) ez ezik, UKITU (partizipioa) (2. osagaia) ere EGITEN ditu.
= UKITU (partizipioa) (2. osagaia) ere UKITZEN ditu.
-
Okinek ogia egingo dute + Okinek ogia
salduko dute
> OKINEK OGIA SALDU (partizipioa) (2. osagaia) ere EGINGO dute.
= SALDU (partizipioa) (2. osagaia) ere SALDUKO dute (ohar zaitezte geroaldiko aspektu marka zeinek hartzen duen).
- Ahalera ikusten ari gara eta ikusiak nahiz landuak ditugu, bai Orainaldia (naiteke, dakiguke, dezakezu, zaitzakegu, diezaioket...), bai Alegiazkoa edo Hipotetikoa (ninteke, lekiguke, zenezake, zintzakegu, niezaioke...). Gaurkoan lehenaldiaren azaleko aipamena egin diet, hipotetikoarekiko aldea nabarmenduz. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburuko 20. orrialdera jo dugu; aldi berean, 16. orrialdea ere irekiarazi diet eta, honela, Alegiazko ahalera (edo hipotetikoa) eta Iraganekoaren (edo lehenaldikoaren) arteko aldeez ohartarazi ditut. Bai, formalki, bien artean ez dago desberdintasun handirik (esanahi aldetik bai, noski).
·
Laburbilduz,
Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerak, amaieran –EN darama (-te amaiera dutenek -N baino ez dute hartzen)
eta hirugarren pertsonek, hasieran L-
eraman beharrean, Z-.
Adib.:
Agian bihar
zurekin afaltzera joan NINTEKE
(“podría ir”), deituko dizut berresteko (alegiazko ahalera edo hipotetikoa).
Atzo
zurekin afaltzera joan NINTEKEEN (=joan ahal
nintzen) (“podía ir”, “podía haber ido”), baina ez joatea erabaki nuen”
(iraganeko ahalera edo lehenaldikoa).
Mikel
gehiago saiatuko balitz, egunen batean abokatu bikaina izan LITEKE (“podría
ser”)(alegiazko ahalera edo hipotetikoa).
Mikel
abokatu bikaina izan ZITEKEEN (=izan ahal zen) (“podía ser”, “podía haber sido”),
baina albaitari (bezala) lan egitea erabaki zuen (iraganeko ahalera edo
lehenaldikoa).
· Gramatika eta ariketak II liburuko 20. orrialdean ditugu Iraganeko edo Lehenaldiko Ahalerako adizki errazenak: NOR sistema eta NOR-NORK sistemako 3. pertsonak. Liburuan jartzen duen bezala, ahalerako iraganeko adizkiek aditz nagusiak aipatzen duen ekintza iraganean egiteko ahalmena edo gaitasuna eta iraganean zerbait gertatzeko aukera edo posibilitatea adierazten dute. Baina ez dakigu azkenean egin zen ala ez. Hortxe dago koska!
· Iraganeko ahalerako adizkiak AHAL + Indikatiboa egituraren parekoak dira: joan_ gintezkeen = joan ahal ginen; egin_ zenezakeen = egin ahal zenuen; eros_ zitzakeen = erosi ahal zituen; har_ nitzakeen = hartu ahal nituen…; ikus_ nintzakezun = ikusi ahal ninduzun; ekar_ zeniezadakeen = ekarri ahal zenidan…
·
Bestalde,
ez nahastu iraganeko ahalera – “etor zitekeen = etorri ahal zen” (“podía venir” edo “podía haber
venido”) (etortzeko aukera edo ahalmena adierazten du, baina ez dakigu azkenean
etorri zen ala ez, ez dakigu ekintza burutu zen ala ez) – eta “etorri ahal IZAN zen” (“pudo venir”)
(hemen, etorri zela adierazten dugu, ekintza amaitua dago eta, horregatik, IZAN hartu du, aditz konposatua delako, ahal izan, behar izan, nahi izan, ezin izan,
balio izan, axola izan, merezi izan, inporta izan, bizi izan… aditzen familiakoa: ezin izan nintzen joan (“no pude ir”),
ezin izan nuen egin (“no pude hacer”), joan behar izan genuen
(“tuvimos que ir”), merezi izan zuen (“mereció”), bizi izan zen
(“vivió”)….
Atzo lanetik ordu bietan irten nintzenez, erosketak egitera joan AHAL IZAN NINTZEN (pude ir) (kasu honetan, erosketak egitera joateko aukera bete edo gauzatu zela adierazten da, erosketak egitera joan zela, alegia).
- Beno, ba…
iritsi da euskal subjuntiboa
ikusteko garaia. SUBJUNTIBERA: Gramatika
eta ariketak II 8. eta 9. gaian datorkie. Hasteko, 8. gaian (26-27.
orr.), A atalean sarrera dator, baina hor daukaten taula gris hori ezabarazi
diet, nahasgarria izan daitekeelakoan. B atalean, euskal subjuntiboa zertarako
erabiltzen den azaltzen da. C atalean, nola osatzen diren adizki hauek. D
atalean, taulak. Ondoren, liburuko 9. Gaian (30 eta 31. orrialdeetan),
azalpenerakin jarraitzen du eta euskaraz subjuntibo adizkiek dituzten lau
erabilera esparruak azaltzen dira. Dena
den, nire apunteak orrialde horiek baino egokiagoak direlako ustean,
horiek banatu dizkiet: “Subjuntiboa. Teoria”.
· Hasteko, ohar bitez ahalera / subjuntiboaren arteko aldeaz: ahalerako adizkiek derrigorrez –KE daramate (etor naiteke, egin dezaket, eraman nazakezu, eros diezaiokegu, hurbil dakiguke…) Subjuntibokoek, berriz, -ke horren ordez, –(e)N daramate, bai orainaldian, bai lehenaldian (etor nadin, egin dezadan, eraman nazazun, eros diezaiogun, hurbil dakigun…). Gainerakoan, ahalerako adizkiak eta subjuntibokoak, formalki nahiko antzekoak dira eta subjuntiboko adizkiek, ahalerakoek bezalaxe, aurrean aditzoina daramate (-i eta –tu gabe, alegia), salbuespenak salbuespen: etor_ zaitezen, ikus_ ditzadan, hurbil_ dakigun, bidal_ diezazkiogun…).
· Erabilerari dagokionez, Ahalerak zerbait gertatzeko aukera edo
posibilitatea edota zerbait egiteko ahalmena edo gaitasuna adierazten du.
Subjuntiboak, berriz, zer adierazten du? Zertarako erabiltzen dira subjuntiboko
adizkiak euskaraz? Esan dezagun, lau erabilera esparru dituela.
o 1. Helburuzkoa:
·
Zertarako? galderari erantzuten dio.
·
-T(Z)EKO nominalizazioaren parekoa da.
· Amaieran –(e)N darama.
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, ni lehenbailehen
joateko = joan nadiN (zaitezen, dadin, gaitezen, zaitezten, daitezen)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik nortasun agiria
eramateko = eraman dezadaN (dezazun, dezan, dezagun,
dezazuen, dezaten)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik agiriak
aurkezteko = aurkez ditzadaN (ditzazun, ditzan, ditzagun,
ditzazuen, ditzaten).
Eskolako idazkaritzatik deitu didate, nik haiei nire datu eguneratuak eman diezazkiedaN.
o 2. Nahia edo desioa adierazten duena:
·
Zer? galderari erantzuten dio.
·
Nahia adierazten duten aditzekin erabiltzen da.
·
-T(z)EA nominalizazioaren parekoa da.
·
Amaieran –(e)N darama.
Zuek guztiok
azterketa gaindi dezazuEN nahi nuke.
Eguberri jai zoriontsuak
igaro ditzazuN opa dizut.
o
3. Aginduak ematekoa:
o Lehenengo pertsonan: Has gaitezEN lanean! Ikus dezaguN zer
dagoen barruan.
o Hirugarren pertsonan: Etor dadiLA medikuren bat lehenbailehen!! Isil daitezELA behingoz, han atzean dauden ikasleak!
o
4. Zehar-aginduak adieraztekoa:
o Azpian agindu bat
dauka.
o Esan, eskatu, aholkatu, gomendatu, agindu,
erregutu…
o Zer? galderari
erantzuten dio.
o -T(z)EKO
nominalizazioaren parekoa da.
o Amaieran –(e)LA darama.
Dabidek hiztegia erabil dezaguLA
aholkatu digu.
Irakasleak ikasleei lanean
has daitezELA agindu die.
Liburutegian ondoko
mutilari mesedez isilik egon dadiLA eskatu
diot.
Agian, ikasleei
erabilerarik ezagunena lehenengoa egingo zaie; izan ere, ikasturtean zehar
askotan agertu izan zaigu helburuzko subjuntiboa, helburua edo xedea
adierazteko helburuzko esaldietan erabiltzen dena, alegia (“zertarako?”
galderari erantzuten diona):
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, ni lehenbailehen
joateko = joan nadin (zaitezen, dadin, gaitezen, zaitezten, daitezen)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik nortasun agiria
eramateko = eraman dezadan (dezazun, dezan, dezagun,
dezazuen, dezaten)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik agiriak aurkezteko = aurkez ditzadan (ditzazun, ditzan, ditzagun, ditzazuen, ditzaten).
· Gramatika eta ariketak II liburuko taulei erreparatuz gero, begiratu hutsarekin jabetuko dira ahalera eta subjuntiboa oso antzekoak direla itxura aldetik, baina ahalerak –KE daramala; subjuntiboko adizkiek, berriz, amaieran -(e)N (orainaldian nahiz lehenaldian). Hau bitxia da, zeren orain arte, aditz batek amaieran –(e)N baldin bazeukan, lehenaldia zen seinale. Orain, berriz, ikus dezaketenez, subjuntiboko adizkiek orainaldian ere –(e)N daramate (nadin, dakigun, gaitzazuen, diezaiodan…) baina…beti??? Ezzzzzzzz. Batzuetan –(e)LA baitaramate (nadila, dakigula, gaitzazuela, diezaiodala…). Arestian azaldutako lau erabilera horietan argi ikus dezakete noiz bata eta noiz bestea.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (35-40´): Geroz eta etorkin gehiago gure artean. Jasone Osororen artikulu bat oinarritzat duen mintza-fitxa hau erabili dugu solaserako. Girotzeko bertan datorren testutxoa irakur daiteke, nahi izatera. Ondoren, binaka nahiz hirunaka bilduta, mintza-fitxako puntuen gainean hitz egin dute. Lehenengo hiru puntuak izan dituzte mintzagai Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara. Gaiarekin lotutako hiztegitxoa banatu diet, lagungarri gerta dakien.
o
Etorkin(a): “inmigrante”
o
Tolerantzia: “tolerancia”
o
Tolerante(a) = jasanbera: “tolerante”
o
Elkartasun(a): “solidaridad”
o
Elkarbizitza = bizikidetza: “convivencia”
o
Solidario(a): “solidario”
o
Zaurgarri(a) = kaltebera: zauritu daitekeena, erraz kalte
egin ahal zaiona: “vulnerable”.
o
Bidezkoa (da,iruditzen zait…)…
-TZEA (es justo…)
o
Bidegabea (da, iruditzen
zait…)…-TZEA (ez
injusto…): Bidegabea da lanbide batzuetan etorkinak izateagatik ez
kontratatzea.
o
Onartezina (da, iruditzen
zait…)…-TZEA (es
inaceptable): Onartezina iruditzen zait etorkinei gizarte laguntzak
ukatzea.
o
Eskubide(a): “derecho”
o
Betebehar(ra): “obligación”
o
Babes Ofizialeko Etxeak
o
Giza Eskubideak: “Derechos humanos”
o
Giza Eskubideak urratu = Giza Eskubideak ez bete
o
Diru-laguntzak: “subvenciones”
o
Aurreiritzi(a): norbait ezagutu aurretik daukagun
iritzia (“prejuicio”).
o
Areagotu: gehitu, handitu: “incrementar”.
o
Gauzatu: egin, “realizar, llevar a cabo”.
o
Bermatu: “garantizar”
o
Errezeloz = mesfidati: “con recelo”
o
Bitartekoak (medios) = baliabideak (recursos)
o
Erroldatu: empadronar > erroldatze-agirira.
o
Ongizate(a)
= Ongi izatea, “bienestar”. Ongizate estatu batean bizi garenez,
badugu Gizarte Segurantza.
o
Pentsaera
= pentsamolde(a): pentsatzeko era edomodua, “mentalidad”.
o
Gorabeheratsua:
gorabeherak dituena. Adib.: Gure arteko
harremana gorabeheratsua da.
o
Ifrentzu(a):
txanponaren beste aldea.
o
Indarrean jarri / indarrean egon. Adib.: Indarrean jarri dute abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dago
arau hori. Indarrean dagoen legediaren arabera, galarazita dago (=debekatuta
dago) kongresuaren aurrean elkarretaratzeak egitea.
o
Gorriak ikustea: asko sufritzea. Gure aitona-amonek gorriak ikusi zituzten
gerra garaian.
o
Noren + aldean = Norekin +
alderaruta, erkatuta, konparatuta. Donostia txikia da
BilboREN ALDEAN = Donostia txikia da BilboREKIN ALDERATUTA = BilboREKIN
KONPARATUTA = BilboREKIN ERKATUTA.
o
Luze
jo: Kataluniako prozesuak luze
joko du = asko iraungo du = asko
luzatuko da = Kataluniako prozesua
ez da egun batetik bestera konponduko.
o Luze jo: Kataluniako prozesuak luze joko du = asko iraungo du = asko luzatuko da = Kataluniako prozesua ez da egun batetik bestera konponduko.
-Goizeko taldean: AHOZKO BITARTEKOTZA: Liburuak
oraindik modan eta Dendaz
denda. Irakurzaletasuna – gogoan izan dezagun joan den
apirilaren 23an Liburuaren eguan izan genuela – eta dendaz denda ibiltzeko
nahiz erosketak egiteko gizonezkoen eta emakumezkoen joeren arteko aldea izan
dituzte mintzagai. Bikoteak aurretiaz antolatu genituen eta bitartekotza-fitxak
etxean prestatu behar izan dituzte gaurko.
Horrelakoetan barra-barra erabiliko dituzte konparaziozko perpausak eta superlatibozko aditzak. Hona hemen zenbait eredu:
·
Irakurleek paper euskarrian (A) euskarri digitalean (B) BAINO GEHIAGO
irakurtzen dute.
·
15-25 urte artekoak dira GUTXIEN
irakurtzen duteNAK
· Goi-mailako ikasketak dauzkatenek (A) ikasketarik gabekoek (B) BAINO GEHIAGO
irakurtzen dute.
· Beraz, ikasketarik gabekoek (B) EZ dute irakurtzen goi-mailako ikasketak dauzkatenek (A) ADINA.
·
Emakumeek (a) gizonek
(b) BAINO gogokoAGO dute erosketak egitea.
· Beraz, gizonek (b) ez dute emakumeek (a) BEZAIN gogoko_ erosketak egitea.
-Horrek emandako aitzakia baliatuz, konparaziozko egiturak errepasatzeari ekin diogu. Horretarako, berdintasunezko eta desberdintasunezko konparazioak egiteko erabiltzen diren partikulak (BEZAIN / ADINA = BESTE = BEZAINBESTE / ADINAKO = BESTEKO eta BAINO…-AGO(A)(K) / BAINO GEHIAGO, BAINO GUTXIAGO) nola erabili azaltzeko, hainbat adibide biltzen dituen txostentxo bat banatu eta azaldu diet, adibideen bidez argi ikusiko dutelakoan.
- ETXERAKO LANAK:
· Asteburu honetarako irakurgaia: Belate, bihurguneak korapilo, N-121
errepideari buruzkoa. Irakur dezatela Berria
egunkarian duela urte pare bat argitaratu zen
artikulu hau eta errepara diezaietela nik ipinitako sinonimoei, euren
lexikoa aberasteko.
· Inmigrazioa,
arraza- eta kultura-aniztasunaren gaiarekin jarraituz, 300 etorkini ustez egindako iruzurra
ikertzen ari dira Bizkaian izeneko jarduera, hutsuneak pareko hitz eta
egiturekin (taula batean dauzkate testuaren amaieran) osatzekoa (EBAZPEN orria,
blogean ipiniko dut). Zuzenketa-oharrak ere banatu dizkiet (ohar horietako asko
ikasturtean azaldutakoak dira).
·
Orainaldiko
ahalerak eragiten dizkigun buruhausteak izeneko indartze-ariketa
(erantzunekin).
· Alegiazko
ahalerak edo hipotetikoak eragiten dizkigun buruhausteak izeneko
indartze-ariketa (erantzunekin).
· Gramatika eta ariketak II liburuko 21. orrialdeko ariketak (norberak
zuzen ditzala), iraganeko edo lehenaldiko ahalerako adizkiak lantzekoak.
Ez dut uste zailtasun handirik izango dutenik, NOR sistema eta 3. pertsonako
NOR-NORK (edo ukan) bakarrik lantzen baitira gai honetan. Oharrak:
o
2. ariketan: 1. esaldian: ZENEZAKETEN + ela >
ZENEZAKETELA
o
2. ariketan: 3. esaldian: eros_ ZITEZKEEN
(“erosi” aditza transitiboa, UKAN, den arren, hemen IZAN darama, balio inpertsonala duelako: “se
podían comprar”).
o
2. ariketan: 5. esaldian: lau aukera desberdin: EZIN NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_;
EZ NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_; EZIN GAINDI_ NEZAKEEN azterketa hura;
azterketa hura EZIN GAINDI_ NEZAKEEN.
o
2. ariketan: 6. esaldian: aukera bat baino gehiago: EZIN ZEZAKEEN koilara ahora
ERAMAN_; EZ ZEZAKEEN koilara ahora ERAMAN_; (koilara) (ahora) EZIN ERAMAN_ ZEZAKEEN
(koilara) (ahora).
o
2. ariketan: 7. esaldian: autoa barrura sar_
ZITEKEEN, baita sua piztu ere = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piztu ere
bai = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piz_ ZITEKEEN.
o
2. ariketan: 8. esaldian: (lagunekin) EZIN
GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz GERA_; (lagunekin) EZ GINTEZKEEN (lagunekin)
hain erraz GERA_; (lagunekin) EZIN GERA GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz.
· Orainaldiko subjuntiboko adizkiak. Liburukoak
egin aurretik, neuk prestatu dizkiedan
ariketekin hasiko gara: “Orainaldiko subjuntiboa langai”. Ariketa
horietako subjuntibo adizkiei dagokienez:
o
Denak dira orainaldiko subjuntiboa lantzeko
ariketak.
o
Lehenengo bietan, NOR sistema praktikatuko dute.
o
Beste bietan, NOR-NORK (baina 3. pertsonak
bakarrik jarri ditut, zalantzarik gabe, gehien erabiltzen direnak baitira).
o
Esaldi bakoitzaren ondoren jar dezatela,
parentesi artean, subjuntiboko adizkiak ikusi ditugun lau erabilera horietako
zein duen eta, halaber, saia daitezela nominalizazio batekin berridazten.
Adib.: “Oso
eguraldi ona egin behar du ni hondartzara hurbil NADIN” (=”Oso eguraldi ona egin behar du ni hondartzara
hurbilTZEKO” (1. erabilera, helburuzkoa, “zertarako?”
galderari erantzuten diona).
· Konparaziozkoak lantzeko zenbait ariketa (neuk
prestatuak). Erantzunak hurrengoan ekarriko dizkizuet.
·
Ekarri
o
“Ama”
izeneko ulermen-jarduera
o
Ekarri
euskal egitura jatorrak lantzeko Aste Santurako bidalitako ariketa, erdiak zuzen ditzagun.