2025/05/07

B2.2 mailako 51. eskola, 2025eko maiatzaren 6koa

 

51. eskola: 2025eko maiatzaren 6koa

-   ENTZUNAREN ULERMENA: Albiste laburrak (I). Proba zuriko 3. entzumen ariketa berriro egin dugu gaurkoan. Ikasleek bi aldiz jarraian entzun dituzte sei albiste labur eta a) b) c) artean aukeraketa egokia egin behar izan dute.

-       Albiste horietako batean honako hau entzun ahal izan dugu:

Hamar urte BADIRA nesken trainerua ureratu zutenETIK

Gaur goizeko albistegian, berriz, honako hau:

Gaur, maiatzak 6, 27 urte dira ETAk Tomas Caballero hil zuELA

Esaldi horiek abiapuntutzat hartuta, denbora adierazten duen egitura hau azaldu diet:

BADA / BADIRA + denbora erreferentzia (3 aste, 4 hilabete, 2 urte, 3 ordu, denbora luzea, urteak, hilabeteak…) + -(e)LA edo –(e)NETIK.

Izan ere, oraindik badira ikasleak – zorionez, ez asko – “hace…que…” gaztelaniatik kalkatuta “orain dela” edo “duela” –(e)LA gehituta erabiltzen dutenak. OKERRRRRRRRR DAGOOOOOOO!!!!!!

 -  Urtero, maiatzeko lehenengo igandean, Amaren Eguna ospatzen da. Horren harira, idatziaren ulermena lantzeko bidali nien jarduera zuzendu dugu, Ama izenekoa. Honako oharrok egin dizkiet (eurei kopia bana eman diet):

a.  Miretsi (“admirar”) > miresgarria: mirestea merezi duena (“admirable”); mirespena: (“admiración”)

b.      Miretsi = goraipatu = laudoriotu (laudorioa: elogio)

c.       Leporatu: errua bota edo egotzi.

d.      Larre motzean haziak dira” (gutxirekin ohituak)  // “esne-mamitan bizi izan da” (oparotasunean: “en la abundancia”)

e.       Bapo jan dut : bete arte jan dut

f.      Artoa jorratu, babarruna jorratu, gai bat jorratu: aitzurraz belarrak kentzea da. Baserri giroko aditza da, jatorriz. Baina gaur egun, baserri giroan ez ezik, beste arlo batzuetan ere erabiltzen da, “landu” adierazteko. Gaurko klasean, kausazko perpausak jorratuko ditugu =landuko ditugu. Biharko hitzaldian gai hau jorratuko dut = gai honetaz arituko dira.

g.      Potro-jorran zaude: alferkerian zaude.

h.      Garoa = iniztorra = iratzea: helecho. Gero eta baserri gutxiagotan ikusten dira egun garo-metak.

i.        Hostoa (zuhaitzean dagoena, berdea) > orbela (udazkenean, zuhaitzetik erori eta ihartua, lehortua, marroia)

j.        Jo eta ke = buru-belarri. Jo eta ke ari gara euskara ikasten = Buru-belarri ari gara euskara ikasten.

k.      Izan ezik (=salbu) (salbuespena adierazten du) // ez ezik …ere (=ez bakarrik…ere) (bi osagai uztartzen ditu) (ez nahastu, badakizue esanahi desberdina dutela).

l.        Errieta ematea = errieta egitea (“echar la bronca”), bronka botatzea. Honen antzekoa da “kargu hartzea” (“llamar la atención”): Ikasle bat Dabiden azalpenaren erdian whattsap bat idazten hasi da eta Dabidek kargu hartu dio.

m.    Marmar batean = marmarka = marmarrean

-       Fashion izan nahi, kosta ahala kosta izeneko ulermen-jarduera zuzentzen jarraitu eta amaitu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharren ale bana eman nien joan den egunean.

-          NOLA edo HALA = ALDEZ edo MOLDEZ

-          Ziztu bizian = ziztu batean etorri naiz (= oso azkar).

-          Jo! Autoa bi minutuz utzi (dut) eta isuna jarri didate! Marka da, gero!! = Hori ere ikusi behar! = Hamaika ikusteko / entzuteko jaioak gara!

-          Bertsua (=beretsua) = antzekoa

-          Istripu baten berri izan dut = jakin dut istripu bat gertatu dela

-          Istripu baten berri eman dizuet = jakinarazi dizuet istripu bat gertatu dela.

OHARRA: ZEREN + BERRI +IZAN / EMAN egiturak aditza beti singularrean darama, nahiz eta ZEREN kasua pluralean egon: Arazo batzuEN (pl.) BERRI EMAN DIT (dizkit); Ingurukoei gure asmoEN (pl.) BERRI EMAN GENIEN (genizkien); Hilabete honetako gastuEN (pl.) BERRI EMAN ahal DIDAZU? (dizkidazu).

 

-     Gai honen harira / harian / haritik = ildo berean / beretik = honekin lotuta = gai honekin duen zerikusiagatik… (euren idazlanetarako lokailu egokia).

Azkenik, jardueraren amaieran duten taulatxoari arretaz erreparatu diogu; bertan datorkie  GERO(Z) ETA... –AGO/-AGOA/-AGOAK konparaziozko egitura, bilakaera adierazten duena. Behin baino gehiagotan ohartarazi izan ditut ohiko akats honetaz ere: zenbat eta... gero eta... eta ordena egokiaz:

GERO(Z) ETA…-AGO/A/AK + aditza. Hona hemen ikasleen idazlanetako zenbait akats:

Egun, gero eta gehiago hegazkinez bidaiatzen dugu.

> Egun,  gero eta gehiago bidaiatzen dugu hegazkinez.

Gaur egungo gaztetxoak gero eta lehenago ordenagailua erabiltzen hasten dira.

> Gaur egungo gaztetxoak gero eta lehenago hasten dira ordenagaiua erabiltzen. Gero eta gutxiago kotxeak lorez beteta ikusten dira.

> Gero eta gutxiago ikusten dira kotxeak lorez beteta = Gero eta kotxe gutxiago ikusten dira lorez beteta.

-   AHOZKO ADIERAZPENA: Fashion izan nahi kosta ahal kosta (35-40´) testuaren atzeko aldean datozen mintzarako 4, 5 eta 6. puntuak izan ditugu mintzagai, bakoitzerako denbora-tarte mugatua utzita.

-       Etxerako lanak

o BAKARRIZKETA FITXAK: Medikuntza naturista / Akupuntura. Binaka adostuta, bat presta dezatela. Medikuntza tradizionaletik haratago badira bestelako sendabideak ere, medikuntza naturista eta akupuntura, besteak beste. Horiei buruzko bakarrizketa fitxak eman dizkiet, binaka adostuta, hurrengo eskolan elkarri horretaz hitz egin diezaioten.

o   Ziberseguruak al gara? Izeneko ulermen-jarduera.

o AUKERAKOA: Gramatika eta ariketak II liburuko 24 eta 25. orrialdeetako testa (Ahalera lantzekoa). Erantzun-orria ere eman diet.

o   EGINAK izan behar dituzte:

§  Kausazkoen teoria irakurria

§  Iraganeko Ahalera lantzeko ariketak (Gramatika eta ariketak II liburuko 21. eta 23. orrialdeetakoak) (erantzunak badituzte).

§  Igogailuari buruzko ulermen-jarduera (246. fitxa).

§  Egitura, esapide eta esalmode jatorrak euskaraz I (Aste Santurako bidalia).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina