2025/11/04

B2.2 mailako 11. eskola, 2025eko azaroaren 3koa

 

11. eskola: 2025eko azaroaren 3koa


   - Garaian garaikoa: Joan den larunbata, azaroak 1, Santu Guztien Eguna izan zen eta bezperako gaua, Gau Beltza edo Arimen Gaua. Horren harira, Hemen dugu Halloween ate-joka izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa,  zuzendu dugu, distraktoreak saihestuz eta erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.

o   Bertan agertu zaigu “ate-joka” esapidea, zerbait hurbiltzen ari dela adierazten duena (gaztelaniaz “a la vuelta de la esquina”). Adibidez: Konturatzerako (=konturatzen garenerako)(noizko?) hemen ditugu Eguberriak ate-joka.

o Bertan agertu zaigu, halaber,  alderik alde” esapidea. Ikasleei “alde batetik bestera(ino)” esan nahi duela gogorarazi ostean, euskaraz “alde” erabiliz sortutako egitura eta esapideen berri eman diet (1. eranskina). Horien artean, arreta berezia merezi izan duena NOREN edo ZEREN + ALDEAN konparaziozko egitura izan da:

§  Bilbo (a) Donostia (b) BAINO handiAGOA da.

§  Bilbo (a) DonotiaREN (b) ALDEAN handia_(goa) da.

§  Bilbo, (a) DonostiaREKIN (b) ALDERATUTA = KONPARATUTA, handia_ (goa) da.

o   eske(an)”. Gaztelaniazko “pidiendo” euskaraz MUGAGABEA + eske(an) egitura erabiliz itzultzen da (nahiz eta eskatzen den hori konkretua denean mugagabearen ordez NOREN kasua erabili).

Euskaraz “pidiendo consejo” itzultzeko ez dugu esango aholkua eskatzen, “aholku_ eske(an)” baizik. MUGAGABEA + ESKE(AN). Langabezian geratu zenetik, nire ahizpak erakundeetara jo zuen, lan_ ESKE(an) (lana eskatzen). Ikasle bat laguntza_ eske(an) etorri zait. Psikologoarenera jo zuen aholku_ eske(an). Informazio_ eske(an) etorri zaigu Argibide_ eske(an) hurbildu zen udaltzainarengana. Eguberrietan etxez etxe ibiltzen gara baserritar jantzian diru_ eske(an). Bizilagun berria goizean gatz_ eske(an) etorri zait. Ez etorri nigana azalpen_ eske(an), ez baitaukat zuri inolako azalpenak eman beharrik.  

o   agidanean”, zalantza edo ziurtasun eza adierazten duen partikula agertu zaigu:

Ospakizun hori, AGIDANEAN, aspalditik dator.

Ospakizun hori, AGIDANEZ, aspalditik dator.

DIRUDIENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

Ospakizun hori aspalditik datorrELA DIRUDI.

BADIRUDI ospakizun hori aspalditik datorrELA.

Ospakizun hori aspalditik OMEN dator.

Ospakizun hori aspalditik EI dator.

ANTZA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

(ANTZA), ospakizun hori, (ANTZA), aspalditik dator, (ANTZA).

(NONBAIT) ospakizun hori, (NONBAIT), aspalditik dator, (NONBAIT).

ITXURA DENEZ, ospakizun hori aspalditik dator.

o   nahi izatera”: nahi (baldin) bazuten = nahi izanez gero. Baldintzazkoa da. Erabilera mugatua du.

o   ase zezaten”: subjuntibozko adizkiak “zertarako?” galderari erantzuteko erabil daitezke (subjuntiboaren 1. erabilera, helburuzkoa):

ZERTARAKO?

Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEKO.

= Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZEARREN.

= Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto uler DEZAZUEN (subj.)

= Nik adibideak arbelean jarri ditut, zuek hobeto ulerTZE ALDERA.

o   –(e)Z GERO / EZEAN (=EZIK) baldintzazko “komodinak” gogorarazi dikiet: lehenengoa baiezko baldintzak egiteko erabiltzen da; bigarrena, berriz, ezezkoak egiteko. Biek ala biek, hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa eta irreala) balio dutenez, oso erabilgarriak dira. Partizipioari eransten zaizkio, ez aditz jokatuari.

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko DU (= Egunero klasera etortzen bada, asko ikasiko du).

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko LUKE (= Egunero klasera etorriko balitz, asko ikasiko luke).

-          Egunero klasera etorriZ GERO, asko ikasiko ZU(KE)EN (= Egunero klasera etorri (izan) balitz, asko ikasiko zu(ke)en), baina askotan egiten zuen piper.

 

-          Mikel klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez DU ikasiko (=Mikel klaseetara etortzen EZ bada, ez du ikasiko).

-          Mikel klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez LUKE ikasiko (= Mikel klaseetara etorriko EZ balitz, ez luke ikasiko).

-          Mikel iaz klaseetara etorri EZEAN (=etorri EZIK), ez ZU(KE)EN ikasturtea gaindituko (=Mikel iaz klaseetara etorri (izan) EZ balitz, ez zu(ke)en ikasturtea gaindituko), baina egunero zintzo-zintzo etorri zenez gero, erraz gainditu zuen.

o   ase” (= “asebete”) eta “atxiki” aditzak. Aditzok ez daramate –TUrik.

Nahikoa jan dut. Ase naiz. Gure beharrak edo premiak ase behar ditugu.

Gutun honekin batera atxiki dizkizut = erantsi dizkizut = gehitu dizkizut landetxearen planoak (= Gutun honi atxiki dizkiot).

Atxikirik = atxikita (Nola?) bidaltzen dizkizut nire agiriak nahiz tituluak (atxikituta).

AtxikiTAKO agiriak (dokumentuak) lagungarri izango zaizkizulakoan (=lagungarri izango zaizkizulako ustean = lagungarri izango zaizkizula pentsatuz), zure erantzunaren zain geratuko naiz.

-  Garaian garaikoa: ENTZUNAREN ULERMENA: Hildakoen inguruko ohiturak (x0,9). Atzerritik datozen ohitura eta ospakizunek gure arbasoen garaiko hitzak eta usadioak (=ohiturak) ez ote dituzten estalarazi galdetu dio bere buruari Andoni Egañak, garai hartako hitz eta ideiak berreskuratzeaz gainera, hau da, atzerriko ohitura nahiz ospakizunek ez ote dituzten kolokan edo galtzeko arriskuan jartzen geure geureak direnak.  Itemak azaldu ostean, bitan entzun dugu eta, jarraian, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz (erantzun orria arbelean jarrita). Berriro entzun nahi izanez gero, blogean izango dute entzungai. Oharrak:

o   HilZORIAN zegoen = hilTZEKO ZORIAN zegoen = hilTZEAR zegoen = hilTZEKOTAN zegoen = hil-hurren zegoen = AZKENETAN zegoen (gutxi falta zitzaiola hiltzeko, alegia).

o   Onez onekoak egin = adiskidetu

o   HilTZERAKOAN (justu, hil aurretik) // hilTZEAN (hiltzen den momentuan) // hilDAKOAN (hil eta gero).

o   Ni ohartu naiz = ni konturatu naiz >Iñakik (nork)  ni (nor) ohartarazi nau.

Ni ohartu naiz autoa ez dudala giltzatu (=konturatu  naiz = jabetu naiz)

Aitorrek (nork) ni (nor) horretaz (zertaz) ohartarazi nau.(nor-nork aditza)

Aitorrek (nork) niri (nori) autoa ez dudala giltzatu ohartarazi dit.(nor-nori-nork)

OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.

-     Garaian garaikoa: AHOZKO ADIERAZPENA: Tradizioa nagusi. Euskal Herriko zenbait hileta ohiturari buruzko testu hau etxean irakurri behar izan dute eta hirunaka adostuta, zatietako bat prestatu ahoz beste biei laburtzeko. Ohitura eta usadio bitxiak ezagutuko dituzte testu honetan.

o   Etxerako lanak:

1.  Alde daramaten egitura nahiz esapideak lantzeko ariketa. Esaldietako hutsuneak bete behar dituzte, ALDE hitzarekin osatutako egiturak erabiliz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.

2.   Garaian garaikoa: Erleak iratzarri, ahaidea itzarritakoan izeneko ulermen-jarduera, testua zenbait esaldirekin osatzekoa.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskuragarri dago blogean.

3.  AUKERAKOA: Garaian garaikoa: ENTZUNAREN ULERMENA (II): Hilerria online. Gaur egun, harreman asko sortzen dira era digitalean: bikotekidea topatzeko, lanerako, salerosketarako… Andoni Egañaren eskutik ezagutu berri ditugun hileta ohitura edo usadioetatik urrun, hiletak ere iritsi dira online negozioen esparrura, adibidez, hilerri digitalen bidez. Baina zer dira “hilerri digitalak”? Horri buruzko jarduera da honako hau. Itemak arretaz irakurri, entzun bi aldiz eta zuzendu.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

-          Biltegia:

1.   Altzoko Handiari buruzko entzungaiaren atzeko aldean datozen bi ariketak. Lehenengoan, bideotik ateratako bost esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, gramatika  nahiz lexiko egitura desberdinak lantzeko; bigarrenean, zenbait hitz baliokideak ala aurkakoak diren adierazi behar dute.

2.      Altzotik mundura izeneko jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.

3.      EZ BEZALAKOA(K) eta EZ BEZALA lantzeko bi ariketak. Erantzunak ere badituzte, egin ostean zuzen ditzaten.

4. Idazlana: Eskabide gutun formala. Ikasleek diru-laguntza eskatu beharko diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, landetxe bat ireki ahal izateko. Idazlan hori egiteko, gutun edo e-mail formalak idazteko argibideak eta jarraibideak biltzen dituen txostena banatu nien: Gutun edo e-mail formalak idazteko jarraibideak I (30. fitxa). Errepara diezaiotela arretaz, idazlana idazteari ekin baino lehen!!!!!!

5.      Erlatibozko perpausak lantzen III

6.  Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina