- Julia Berger alemaniar gazte bat dugu. Donostian hasi zen euskara
ikasten eta elkarrizketa bat egin diote. Zuek, galderak eta erantzunak lotu
behar zenituzten. Ea nola egin duzuen. Gaur jarri dizuet blogean erantzun
orria.
- ENTZUNAREN ULERMENA: Hiromi Yoshida euskara irakaslea: Julia ez da
euskara ikasteko interesa daukan atzerritar (“extranjer@”) bakarra. Hiromi
Yoshida japoniarrak ere euskara ikasi zuen eta orain, euskara irakasten du Japonian. Euskararekin
eta Euskal Herriarekin duen harremana (=erlazioa) kontatu digu Euskadi Irratiko
Faktoria saioan; baita hango ekonomia eta politikaren egoera (“estado,
situación”) nola ikusten duen ere. Itemak irakurri, entzun bizpahiru aldiz (=bi
edo hiru aldiz) eta zuzendu. Erantzun orrian jarri dizkizuet Hiromik esan
dituen esaldi batzuk, zuek argiago ikusteko egia ala gezurra den.
- Orainaldiko NOR-NORK. Nik eskaneatutako bi orrialde egin behar
zenituzten, 113. eta 164.a. Zer moduz? Asko kosta zaizue???? Gaur erantzunak
jarriko dizkizuet.
OHARRAK: Ikasleok, konturatu
zarete “bisitatu” eta “agurtu” aditzak
beti NOR-NORK direla??? Baita “animatu”
eta “gonbidatu” ere. Zeren norbait “osorik” bisitatzen dugu, agurtzen dugu,
animatzen dugu edo gonbidatzen dugu. Ez diogu norbaiti zerbait bisitatzen,
zerbait agurtzen, zerbait animatzen edo zerbait gonbidatzen. Beraz, kontuz
erdarazko interferentziekin: “El me ha
visitado” > “Berak ni (nor) bisitatu NAU” (“Berak niri bisitatu
dit”. Zer? hanka bat??). “Te
hemos saludado” > “Guk zu (nor) agurtu
ZAITUGU” (“Guk zuri agurtu dizugu”. Zer agurtu dizugu zuri?
Hanka bat?). “Nos han invitado a cenar”
> “Haiek gu (nor) afalTZERA (nominal.) gonbidatu
GAITUZTE” (“Haiek guri afaltzera gonbidatu digute”).
Bestalde, konturatu zarete NOR “zu” pertsona denean
–IT- pluraleko marka hartzen duela?
Arrazoi bat dago. “Zu” pertsona singularra izan arren, aspaldi (=antzina)
plurala zen (“vos”) eta ordutik (“desde entonces”) mantentzen du –IT. Aunque
hoy día sea singular, en su estructura mantiene ese –it- que indica que
antiguamente fue plural, el equivalente
al “vos”.
- Ondoren, egin itzazue beste bi
ariketa. Orainaldiko NOR-NORK adizkiak lantzeko, beste bi ariketa eskaneatu
dizkizuet (IKA liburuko 165. eta 219. orrialdeak) (erantzunak hurrengo
egunerako prestatuko dizkizuet). KONTUZ!! Lan koadernoko
10-11. orrialdeetako taulari emaiozue begirada bat. Joan den egunean azaldu
nuena da (baina lasai, “hi” pertsona ez dugu ikasiko). Hala ere, ez egin
oraindik lan koadernoko ariketa horiek, nik eskaneatu ditudanak baizik.
- NOR-NORK aditz horietako batzuek (gonbidatu, animatu = bultzatu, behartu =
derrigortu…) –T(z)ERA
nominalizazioa eskatzen dute, “zertara?” galderari erantzuten diona. Begira zein
aditzek eskatzen duten nominalizazio hori:
-T(Z)ERA
(zertara?)
|
|
Lantokian korbata
eramaTERA
behartzen gaituzte ( Gurasoek haurra jostailuak jasoTZERA derrigortu dute (
Eskolan ikasleak
euskaraz mintzaTZERA
bultzatzen dituzte (
Euskarazko filmak ikusTERA bultzatu nahi zaituztet (
Lehiaketa
horretan parte harTZERA
animatu naute (
Nire etxean afalTZERA gonbidatzen
zaituztet (
Gaur egun ohitu
gara zaborrak
birziklaTZERA.
Ez naiz ausartzen
puenting-a egiTERA;
zu, ordea, bai.
Burgosera joan
gara, osaba-izebak
bisitaTZERA.
Alaba Londresera
bidali dugu,
ingelesa ikasTERA.
3. solairura igo
behar duzu agiri
horiek uzTERA.
Gauero jaisten
naiz zaborra
edukiontzietara botaTZERA. |
- Deklinabidea. Joan den egunean, hau azaldu nizuen: galderetan, ZER, ZEIN eta ZENBAT galdtzaileekin (galdetzeileak: galderak
egiteko partikulak), ondoan dagoen izena MUGAGABEAN deklinatu
behar da. Gogoratzen?
Laburbilduz (“resumiendo”): ZER, ZEIN eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren
hitzak (galderetan eta zehar-galderetan) MUGAGABEAN.
-
Zer ordu_ da? (zer orduA da?)
-
Zein etxeTAN bizi
zarete? (zein etxeAN, zein etxeETAN)
- Zenbat zuhaitz_ bota dituzte? (zenbat
zuhaitzA, zenbat zuhaitzAK)
- Zein bizilagunI tokatu
zaio loteria? (zein bizilagunARI, zein bizilagunEI)
- Zenbat laguneKIN izan
zarete oporretan? (zenbat lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)
- Zein kaleTAN (zein auzoTAN)
bizi zara? (zein kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) >
Noski, erantzuna singularrean
izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi
naiz; Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea)
ikasi duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.
OHARRA: Hitzak
amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen:
zein dendaTAN, zenbat seme-alaba, zein fabrikaTAKO,
zer gauza, zein eskolatara...
- Hori lantzeko, Lan Koadernoko 17-18. orrialdeetako azalpena
irakurtzeko eta 19. orrialdeko 14. ariketa egiteko agindu nizuen. Egin duzue?
Zer moduz? Goazen ikustera. Ahal dudan argien azaltzen saiatuko naiz:
a)
Zenbat egun_ irauten du (iraun: “durar”)
itsas bidaia (“crucero”) batek? (mugagabea, NOR kasuan).
b)
Zein urtaroTAN (urtaro + TAN) egiten
dira itsas bidaia gehien? (mugagabea, NOIZ = NON kasuan. Ohar zaitezte
pluraleko –E- ez daukala).
c)
Zein hilabeteTAN (hilabete + TAN)
ateratzen da merkeago itsas bidaia? (mugagabea, NOIZ = NON kasuan. Ohar
zaitezte pluraleko –E- ez daukala. Mugagabea: hilabete + TAN. Plurala: hilabete
+ ETAN).
d)
Zein itsas bidaia_ dira
egokienak (“los más adecuados”) umeekin joateko? (mugagabea, NOR kasuan. Kasu
honetan, bukaeran –a dauka, baina ez da singularreko –A, “bidaia” hitzaren –a
propioa baizik).
e)
Zer arropa_
eraman behar da itsas bidaia egiteko? (mugagabea, NOR
kasuan. Kasu honetan, bukaeran –a dauka, baina ez da singularreko –A, “arropa”
hitzaren –a propioa baizik).
f)
Zenbat hilabete_
lehenago egin behar da erreserba? (mugagabea, NOR kasua).
g)
Zenbat dieta_
eskaintzen dira itsas bidaietan? (mugagabea, NOR kasuan. Kasu honetan, bukaeran
–a dauka, baina ez da singularreko –A, “dieta” hitzaren –a propioa baizik).
h)
Zer orduTAN
(ordu + TAN) izaten da afaria? (mugagabea, NOIZ = NON kasuan. Ohar zaitezte
pluraleko –E- ez daukala).
i)
Zein txandaTAN (txanda + TAN)
gomendatzen duzue afaltzea? (mugagabean, NOIZ = NON kasuan. Ohar zaitezte
pluraleko –E- ez daukala eta “txanda” hitzak –a propioa duela. Mugagabean ez du
galtzen –a propio hori).
j)
Zer eguneTAN (egun + e (lotura bokala) + TAN) izaten
da kapitainarekin afaria? (mugagabea, NOIZ = NON kasuan. Hitz hau kontsonante
batekin amaitzen da, -N kontsonantearekin (“eguN”). Orduan, mugagabearen
kasu-markari (-TAN) lotzeko, hau da, bi kontsonante horiek (N + T) lotzeko, e
bokala sartzen da (lotura bokala, “vocal de unión”). Azkenean, emaitza
(“resultado”) pluralaren berdina da: Mugagabea: egun + e + TAN. Plurala: egun +
ETAN).
k)
Zer jantzi_ eraman behar da kapitainarekin
afaltzeko? (mugagabea, NOR kasua).
l)
Zenbat ikastaro_ antolatzen
dituzue? (mugagabea, NOR kasua).
m)
Itsasontziaren zein aldeTAN (alde + TAN) jarri
behar dugu ez zorabiatzeko? (mugagabea, NON kasuan. Ohar zaitezte, pluraleko
–E- ez dagoela. Mugagabea: alde + TAN. Plurala: alde + ETAN (bi e)).
- Ireki zuen liburuak, 25. orrialdean, hain zuzen ere. Gure
aisialdiko (aisialdia: “tiempo de ocio”) esperientziak kontatzen ditugunean,
askotan, besteei ideiak ematen dizkiegu planak egiteko. Goazen 1. ariketa
egitera: “Andorra”. Bidaiak egin
aurretik (=egin baino lehen), gero eta ohikoagoa (=gero eta normalagoa) da
Interneten informazioa bilatzea. Martxel bidaiei buruzko foro bat irakurtzen ari
da. Pertsona batek Andorrari buruzko informazioa eskatu du. Berak hau idatzi
du: “Andorrara
joateko izugarrizko gogoa daukat” = “Andorrara joaTEKO IRRIKAN NAGO”
(“estoy deseando ir”).
Martxelek
erantzutea pentsatu du. Irakurri eta osatu Martxelek foroan idatzi duena,
taulatxo horian dauzkazuen esaldiak erabiliz.
-
Agertu zaizkigun esaldiak honako hauek dira:
-
Erosketak
egitea (nomin.) gustatzen
(BALDIN) BAZAIZU,,,…
-
Kirola egiteko
(nominal.) asmoa (BALDIN) BADAUKAZU,…
- Neguan (BALDIN) BAZOAZ
= neguan joaten
(BALDIN) BAZARA,..
-
Udan (BALDIN) BAZOAZ = udan joaten (BALDIN) BAZARA,…
-
Erlaxatu nahi (BALDIN)
BADUZU,…
-
Eskaintzen (BALDIN)
BADIZUTE,…
-
Artea ikusteko
(nomin.) gogoa (BALDIN) BADAUKAZU,…
-
Diru asko gastatu nahi ez
(BALDIN) BADUZU,…
- Badakizue esaldi horiek zer diren? Baldintzazko perpausak
(=esaldiak) dira, “condicionales”. Euskaraz hiru baldintza desberdin daude
(erreala, hipotetikoa eta irreala). Esaldi horiek BALDINTZA
ERREALA dira.
a)
Baldintza honek zerbait gertatzeko aukera edo
posibilitate handia dagoela adierazten du:
Junkal etortzen (baldin) bada, bizkotxo bat ekarriko digu (“si viene…nos
traerá…”).
Bihar euria
egiten (baldin) badu, aterkia hartuko dugu (“si
llueve…cogeremos…”).
Zalantzarik (baldin) badaukazue, galdetu niri (“si tenéis
alguna duda, preguntadme”).
Gaixorik sentitzen (baldin) bazara, medikuarengana joan zaitezke (“si te
sientes enfermo, puedes ir al médico”).
b)
Baldintza hau egiteko, indikatiboko aditzari aurrean BA-
jarriko diogu: zu gurekin etortzen (baldin) BAzara,…; klasean aspertzen
(baldin) BAzarete,…;
giltzak galtzen (baldin) BAzaizkit,…; partidua irabazten (baldin) BAdugu,…; zuk gu
kafe bat hartzera gonbidatzen (baldin) BAgaituzu,…; nire
urtebetetze egunean opari bat egiten (baldin) BAdidate, …
c)
Oraindik gertatu ez baldin bada, aditz nagusiak
–T(Z)EN hartzen du, inoiz ez –KO:
Bihar euria egiTEN
BAdu,… (bihar euria eginGO badu,…)
(“si mañana llueve,…”). Datorren ikasturtean Dabidekin tokaTZEN
BAzaigu,….(datorren
ikasturtean Dabidekin tokatuKO bazaigu,…)(“si el próximo curso nos toca con
Dabid,…”).
SALBUESPENAK: nahi_
(baldin) BAduzu
(“si quieres…”) , behar_ (baldin) BAdugu (“si
necisitamos” “si tenemos que…”), ahal _
(baldin) BAdut (“si puedo…), EZIN_ (baldin) BAduzue,
(“si no podéis…”), zuri dirua falta_
(baldin) BAzaizu (“si
te falta dinero…”), gustura bizi_
(baldin) BAdira
(“si viven agusto…”), zuri axola_ ez
(baldin) BAzaizu
(“si a ti no te importa…”).
d)
Aditz trinkoekin (trinkoak aditz autonomoak dira, hitz
bakarra dutenak: nator, noa, nabil,
daukat, daramat, dakit…) ere egin daitezke baldintzak:
Zu txango horretara gurekin (baldin) BAzoaz = zu txango horretara gurekin joaten (baldin) BAzara,…
OHARRA: Gainera, aditz batzuekin ia beti trinkoa
erabiltzen da baldintzak egiteko (jakin, egon, eduki):
Asko (baldin)
BAdakizu, lagundu
etxeko lanak egiten (asko jakiten baduzu) (“si sabes mucho, ayúdame…”).
Nekatuta (baldin)
BAzaude, eser
zaitez eserleku horretan (nekatuta egoten bazara) (“si estás cansado,
siéntate…”).
Zalantzarik (baldin) BAdaukazu,
galdeidazu niri (zalantzarik edukitzen baduzu) (“si tienes alguna duda,
pregúntame…”).
e)
BALDIN partikula aukerakoa da (“opcional”).
Horregatik sartu dut parentesien artean. Nahi (baldin) baduzue, erabili eta
nahi ez (baldin) baduzue, ez. Nik trinkoekin beti erabiltzen dut: baldin banago, baldin bazoaz, baldin
bagaude, baldin badakizu, baldin badauzkazu, baldin bazoazte, baldin bazaudete,
…
f)
Baiezko baldintzek eta ezezkoek ordena bera dute, hau da, EZ partikula, aditz nagusiaren
eta laguntzailearen tartean sartzen da:
Mikel gurekin etortzen
BAda,… /
Mikel gurekin etortzen EZ BAda,…
Nirekin fidatzen BAzarete,… /
Nirekin fidatzen EZ BAzarete,…
Ariketa guztiak amaitzen
BAditugu,…/
Ariketa guztiak amaitzen EZ BAditugu…
- Ikasleok, azalpen hau eman dizuet, zeren liburuko 25. orrialdean
daukazuen teoria oso eskasa da. Dena den (“de todos modos”), lan koadernoko 21
eta 22. orrialdeetan ere badaukazue. Irakurri. Nik, hemen jarri dudan azalpenaz gain (“además
de la explicación que os he dado aquí”) azalpen osoa (“ explicación completa”)
orri batean jarriko dizuet blogean. Izenburua: “Baldintza Erreala”.
- Goazen BALDINTZA ERREALA
praktikatzera. Orrialde bat eskaneatu dizuet (IKA liburuko 191. orrialdea).
Bertan, bi ariketa dauzkazue.
a)
Lehenengoan, baldintzaren zatia (“la condición”) eta ondorioa (“la
consecuencia”) lotu behar dituzue.
b)
Bigarren ariketan, okerrak edo akatsak zuzendu behar dituzue. Ariketa hau egiteko, kontuan izan:
- (1. eta 2. esaldiak). Baiezko
baldintzek eta ezezkoek ordena bera dute, hau da, EZ
partikula, aditz nagusiaren eta laguntzailearen tartean sartzen da:
Mikel gurekin etortzen BAda,… / Mikel gurekin etortzen
EZ BAda,…
Nirekin fidatzen
BAzarete,… /
Nirekin fidatzen EZ BAzarete,…
Ariketa guztiak amaitzen BAditugu,…/ Ariketa guztiak amaitzen EZ BAditugu…
- (3. eta 4. esaldiak). Oraindik
gertatu ez baldin bada, aditz nagusiak
–T(Z)EN hartzen du, inoiz ez –KO:
Bihar euria egiTEN BAdu,… (bihar
euria eginGO badu,…) (“si mañana llueve,…”). Datorren ikasturtean Dabidekin
tokaTZEN BAzaigu,….(datorren ikasturtean Dabidekin
tokatuKO bazaigu,…)(“si el próximo curso nos toca con Dabid,…”).
- (5. esaldia). EZ NAHASTU gaztelaniako “si…” (condicional) eta “si…” pregunta indirecta). Bata, baldintza da eta, bestea,
zehar-galdera.
“Si vienes conmigo, te lo
agradeceré” (baldintza da, “condicional”) > Nirekin etortzen
BAzara,
eskertuko dizut.
“No sé si vendrá (o no)”
(zehar-galdera da, “pregunta indirecta”) > Ez dakit etorriko dEN (ala ez).
Egin
ondoren, zuzendu.
- Ondoren, BALDINTZA ERREALA
lantzeko, beste orrialde bat egin dezakezue (IKA liburuko 192. orrialdea
eskaneatu dizuet). Hemen ere bi ariketa
dituzue:
a)
Lehenengoan, ondorioak hor dituzue eta zuek, ondorio bakoitzari,
baldintza bat jarri behar diozue.
b)
Bigarren ariketan, alderantziz. Baldintzak hor dauzkazue eta zuek,
baldintza bakoitzarentzat ondorio bat asmatu behar duzue.
OHARRA: 192. orrialdeko
ariketak libreak dira, hau da, ez daukate erantzun bakarra. Horregatik, egiten
baldin badituzue eta nik zuzentzea nahi baduzue, idatziz bidali (edo word
artxibo batean, edo eskaneatuta), nik etxean zuzentzeko. Zuzendutakoan itzuliko
dizkizuet.
-
Liburuko 26. orrialdea. Euskal Herriko herri batzuetan, aisialdian,
adinekoak (adineko jendea) eta gaztetxoak harremanetan jartzeko egitasmoak
(=proiektuak) jarri dituzte martxan. Egin ezazue 2. ariketa. Adinekoen eta
gazteen arteko harremanak (=erlazioak)
sendotzeko (=indartzeko), Meñakako gazteak eta zaharrak aisialdia partekatzeko
(partekatu: “compartir”) elkartu dira. Herriko aldizkariak parte-hartzaileen
(=partaideen. Partaide = parte-hartzaile: “participante”) esperientziak
(=bizipenak: “experiencias, vivencias”) jaso ditu. Ikasleok, zuek zer egin
behar duzue? Ba irakurri parte-hartzaile batzuek elkarrekin egin dtuzten
ekintzei buruz kontatu dutena eta erreparatu (“fijatu”) markatuta dauden
hitzei. Konturatu zarete behin eta
berriz agertzen dela ELKAR partikula??
- Egin 26-27. orrialdeetako 3.
ariketa. Lidek egitasmoan (=proiektuan) amonarekin parte hartzea pentsatu du.
Amona oso gutxi ateratzen da kalera eta jendearekin egotea (nominal.) komeni
zaio. Agian, ELKARREKIN joango direla esaten (baldin)
BAdio, animatuko da. Zuek irakurri eta osatu Lideren eta amonaren arteko
elkarrizketa, taulatxo horiko ELKAR izenordeak (“pronombres”) testuan sartuz.
Ongi erreparatu (“fijaos”) zein kasutan dagoen deklinatuta. Egin ondoren,
zuzendu.
Suposatzen dut zalantzak izan dituzuela ELKAR partikula zein kasutan jarri aukeratzeko orduan, ezta?
Lasai, hurrengo klasean azalduko dizuet nola erabili behar den.
OHARRA:
Konturatu zarete ariketa honetan IRAKATSI
aditza agertu dela? Eta konturatu zarete zein nominalizazio eskatzen duen??? –T(Z)EN, “zertan?”
galderari erantzuten diona: Batzuek
elkarri eskulanak egiTEN
(zertan?) irakatsi diote; zaharrek gazteei puntua egiTEN (zertan?) irakatsi diete. Gauza bera gertatzen da IKASI aditzarekin ere: Ikastaro hartan, txotxongiloak egiTEN ikasi genuen; inoiz ez dut
ikasiko aditz hori ongi erabilTZEN;
noiz ikasiko duzu behar bezala (“como es debido”) gidaTZEN?
Hartu gure –TZEN nominalizazioaren taula
eta azpimarratu bi aditz horiek ere.
Dena den, beste nominalizazio batzuk
errepasatzeko ere egokia da 3. ariketa hau: “herriko
gazteak eta adinekoak elkarrekin aisialdia partekaTZEKO (zertarako?) elkartu dira. Niri ez zait eskulanak egiTEA (zer?) gustatzen. Joan baino lehen, betiko abestiak entseaTZEA (zer?) komeni zaigu. Zuk niri intonaTZEN
(zertan?) lagunduko didazu eta nik
zuri letrak gogoraTZEN
(zertan?) lagunduko dizut.
- TUTANKAMON. Testu bat eskaneatuko
dizuet. Zuek lokailuak sartu behar dituzue hutsuneetan: Lokailuak, ideiak
lotzeko edo kohesionatzeko elementuak dira:
beraz = horregatik, zeren, hain zuzen ere, ordea = berriz, hala ere, baina,
baizik, adibidez = esate baterako, gainera, bestalde… Pixkanaka agertu
zaizkigu ikasturtean zehar (“a lo largo del curso”). Egun batean, taula batean
bilduta emango dizkizuet. Ea nola egiten duzuen ariketa hau. Erantzunak,
hurrengoan ipiniko dizkizuet. Ariketa egiteko, taulatxo hau prestatu dizuet.
Interesgarria dela uste dut.
Ondorioa adierazten dute (indican que la siguiente frase es la consecuencia de la anterior): HORREGATIK = BERAZ = HORI DELA ETA =
ONDORIOZ = HORREN ONDORIOZ (“por eso”, “por tanto”, “a consecuencia de ello…”).
Buruko mina daukat; horregatik = beraz = hori dela eta = ondorioz = horren ondorioz,
aspirina bat hartuko dut.
Informazioa zehazteko (para concretar la información): HAIN
ZUZEN ERE (“precisamente, concretamente”). Ni Irunen bizi naiz, Puiana auzoan, hain zuzen ere.
Bi ideiaren arteko aurkakotasuna
adierazteko (para indicar
contrariedad entre dos ideas): BAINA, DENA
DEN = DENA DELA (“de todos modos”, “de todas formas”), HALA ERE (“ a pesar de ello”, “aun así”). Gaur ez daukat lanerako gogorik, baina
klasea prestatuko dizuet. Gaur ez daukat lanerako gogorik; dena den = hala ere, klasea prestatuko dizuet.
Bi elementuren arteko
aurkakotasuna adierazteko (para
indicar oposición entre dos elementos): ORDEA
= BERRIZ (“en cambio”, “sin embargo”). Zuek
Irunen bizi zarete; ni, ordea =
berriz, Andoainen. Atzo eguraldi zoragarria egin zuen; gaur, ordea = berriz, euria ari du
barra-barra (“de forma copiosa”).
Baldintza zentzua daukana (el que tiene sentido condicional): BESTELA (“si no…”). Miren, jaso zure jostailuak; bestela,
ez dizut utziko kalera irteten! (=jostailuak jasotzen ez badituzu, ez dizut
utziko kalera irteten).
Adibideak emateko (para dar ejemplos): ADIBIDEZ = ESATERAKO =
ESATE BATERAKO (“por ejemplo”). Gela
honetan emakume asko daude, adibidez
= esaterako = esate baterako, Miren, Gurutze, Eva, Sole, Ines…
Gauza bera bi modutan
adierazteko (“para indicar lo
mismo de dos formas”): HAU DA: (“es decir”, “ o sea”, “esto es”).
Gipuzkoako hiriburua, hau da, Donostia, hiri
ikusgarria da (hay una correspondencia. Es lo mismo decir “Gipuzkoako
hiriburua” que decir “Donostia”).
OHARRA: Ikasleok, hurrengo klasea, larunbat eguerdian
ipiniko dizuet. Zer moduz zabiltzate???? Ongi moldatzen zarete blogarekin????
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina