2020/04/04

A2 mailako 46. klasea, apirilaren lehenengo asteko bigarrena (Aste Santuko oporren aurreko azkenekoa) (on-line)

46.  klasea, apirilaren lehenengo asteko bigarrena (Aste Santuko oporren aurreko azkenekoa) (on-line).

-  IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA:  Marietxe greziarra. Joan den egunean, Japoniako euskara irakasle bat ezagutu genuen: Hiromi Yoshida. Gogoratzen? Gaur Greziako euskara ikasle bat ezagutuko dugu: Merietxe. Marietxe greziarrak 22 urte ditu eta jarraian ikusiko duzuen bideo-pasartean, euskaraz hitz egingo digu; izan ere, euskaldunberri honek euskaraz hitz egiten ikasi du oso denbora laburrean. Beraz, euskara ikastea ez da hain zaila, nahiz eta zuek, ikasleok, askotan kexatu, euskara oso hizkuntza zaila dela esanez (“diciendo que…”).  Bizpahiru aldiz (bi edo hiru aldiz) ikusi bideoa eta erantzun-orriarekin zuzendu ezazue. Ea zer moduz egiten duzuen. Nik uste dut polita dela.

-          TUTANKAMON. Zuzendu ariketa.
Tutankamon izena noiz edo noiz (= noizbait:alguna vez”) entzungo zenuten. Tutankamon K.a (Kristo aurreko: “antes de Cristo”) XVI. mendean bizi zen faraioa izan zen. Gazte hil , 19 urterekin, eta Erregeen Bailaran (=Haranean. Bailara=Harana: “valle”) lurperatu (=ehortzi:enterrar”) zuten . 1922. urtera arte ez zuen inork haren hilobia aurkitu eta urte hartan, HAIN ZUZEN ERE (urtea zehazten edo konkretatzen ari gara), azaldu zen faraoi gazte honen gorpua (“cadáver”). (Gorputza: cuerpo vivo” / Gorpua:cadáver”).  Howard Carterrek eta haren lagunek topatu zuten eta hilkutxa (=zerraldoa: “ataúd”) ireki zutenean, Tutankamonen madarikazioa (“maldición”) jaso omen zuten. Aurkikuntza (“descubrimiento, hallazgo”) hartan parte hartu zuten ikertzaile (“investigador”) asko gaixotasun arraroz edo istripuz hil ziren. HONEN ONDORIOZ (“a consecuencia de ello, por ello”), momiaren mendekua (“venganza”) izan zela esaten dute zenbaitek (=batzuek). Lord Carnavon, ESATERAKO (hil ziren ikertzaile haien adibide bat da Lord Carnavon), gorpua aurkitu eta bi hilabetera hil zen gaixotasun ezezagun batek jota (=gaixotasun ezezagun batengatik). Lord Carnavonen anaia, BERRIZ (kontrastea edo oposizioa bi anaien artean), zoratu (=burua galdu) ondoren hil zen, eta hilobiaren ondoan bi anaiekin egondago frantziar bat ere hil zen estropezu egin (“tropezar”) ondoren. Ez dakigu madarikaziorik izan ote zen ala ez. Batzuk baiezkoan daude (=batzuek baietz uste dute) eta beste batzuek, ORDEA (aurkakotasuna edo oposizioa batzuen eta besteen artean), zorte txarra besterik ez dela (“que no es más que mala suerte”) diote (=esaten dute: “dicen”). Batek daki (=Auskalo)…

Zer moduz egin duzue???

-     Orainaldiko NOR-NORK. 165 eta 219. orrialdeak eskaneatu nizkizuen. Egin dituzue? Zer moduz? Erantzunak gaur igoko dizkizuet blogera. Zuzendu.

-       DEKLINABIDEA. NON eta NONDIK kasuak. Hartu zuen taulak eta erreparatu taula horiei:

                                                            a)      NON kasua: singularrean, bokalez bukatzen bada: -AN: kaleAN, etxeAN, mendiAN, armairuAN, igogailuAN… Hitzak –A propioa duenean, A + A = A: hondartzAN, dendAN, ikastolAN, eskolAN,…

Singularrean, kontsonantez amaitzen bada, -e- (lotura bokala: vocal de unión) sartu behar da: -eAN: haitzEAN, lurrEAN, trenEAN, autobusEAN, oihanEAN, gailurrEAN, komunEAN

Pluralean, berdin dio bokalez ala kontsonantez bukatu. Pluralean beti da –ETAN: mendiETAN, armairuETAN, kaleETAN (hitzak amaieran –e propioa daukanean, pluralean bi E geratuko zaizkigu), etxeETAN, trenETAN, autobusETAN, oihanETAN, gailurrETAN, komunETAN Hitzak –A propioa duenean, A + E = E: hondartzETAN, dendETAN, ikastolETAN

Izen bereziekin, izen propioekin: bokalez amaitzen bada, -N bakarrik: DebaN, UrnietaN, BilboN, LugoN, SalamankaN, LezoN, UrretxuN, OrioNKontsonantez amaitzen bada, -eN: IrunEN, OiartzunEN, GasteizEN, MadrilEN, CaceresEN, BeasainEN, ParisEN, …

                                                            b)      NONDIK kasua: singularrean, bokalez bukatzen bada: -TIK: kaleTIK, etxeTIK, mendiTIK, armairuTIK, igogailuTIK, hondartzaTIK, dendaTIK, ikastolaTIK, eskolaTIK,…

Singularrean, kontsonantez amaitzen bada, -e- (lotura bokala: vocal de unión) sartu behar da: -eTIK: haitzETIK, lurrETIK, trenETIK, autobusETIK, oihanETIK, gailurrETIK, komunETIK

Pluralean, berdin dio bokalez ala kontsonantez bukatu. Pluralean beti da –ETATIK: mendiETATIK, armairuETATIK, kaleETATIK (hitzak amaieran –e propioa daukanean, pluralean bi E geratuko zaizkigu), etxeETATIK, trenETATIK, autobusETATIK, oihanETATIK, gailurrETATIK, komunETATIK Hitzak –A propioa duenean, A + E = E: hondartzETATIK, dendETATIK, ikastolETATIK

Izen bereziekin, izen propioekin: bokalez amaitzen bada, -TIK: DebaTIK, UrnietaTIK, BilboTIK, LugoTIK, SalamankaTIK, LezoTIK, UrretxuTIK, OrioTIKKontsonantez amaitzen bada, -eTIK: IrunETIK, OiartzunETIK, GasteizETIK, MadrilETIK, CaceresETIK, BeasainETIK, ParisETIK, …

OHARRA: Kontua n izan, NON kasuak denbora adierazteko ere balio duela (NOIZ) eta NONDIK kasuak ere bai (NOIZTIK). Hau da, NON = NOIZ eta NONDIK = NOIZTIK.
Mendi gailurEAN egin dugu hamaiketakoa (non: lekua), trenEAN bidaiari asko zetozen (non: lekua). BostETAN iritsi gara etxera (noiz: denbora), datorren ostegunEAN joango gara kontzertura (noiz: denbora), hurrengo egunEAN mendi-ibili bat egitera joan ginen (noiz: denbora).
EskolaTIK gutun bat bidali digute (nondik: lekua), autobusETIK jaisten ari nintzenean, lurrera erori nintzen (nondik: lekua). Joan den asteTIK ez dut Miren ikusi (noiztik: denbora). Lanean ari naiz goizeko zortziETATIK (noiztik: denbora), ezkonduta nago duela hamar urteTIK (noiztik: denbora).
    
-   BALDINTZA ERREALA. Joan den egunean azaldu nizuen zehatz-mehatz. Ariketetan zalantzarik? Badakizue, nahi baldin baduzue, eskaneatutako 192. orrialdeko ariketak bidali ahal dizkidazuela (oporren ondoren, mesedez). Gaur ariketa osagarri bat egingo dugu: Baldintza erreala. Ariketa osagarria.  Blogean daukazue, bai ariketa, bai erantzun-orria. Kontuz!!! Balintzazko BA- jarri aurretik, kontuan izan zein motatako aditza den (nor, nor-nori, nor-nork ala nor-nori-nork).

-      AHOZKO JARDUNA: Baldintza erreala ahoz lantzeko badaukat oso ariketa polita, baina klasera itzuli arte gorde beharko dut. Itzultzen garenean – itzultzen baldin bagara – egingo dugu. Ados?

-     MUGAGABEA. Joan den astean, zera azaldu nizuen: galderetan, ZER, ZEIN eta ZENBAT galdetzaileekin (galdetzeileak: galderak egiteko partikulak), ondoan dagoen izena MUGAGABEAN deklinatu behar da. Gogoratzen?

Laburbilduz (“resumiendo”): ZER, ZEIN  eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren hitzak (galderetan eta zehar-galderetan) MUGAGABEAN.
-          Zer ordu_ da?  (zer orduA da?)
-          Zein etxeTAN bizi zarete? (zein etxeAN, zein etxeETAN)
-          Zenbat zuhaitz_ bota dituzte? (zenbat zuhaitzA, zenbat zuhaitzAK)
-          Zein bizilagunI tokatu zaio loteria? (zein bizilagunARI, zein bizilagunEI)
-          Zenbat laguneKIN izan zarete oporretan? (zenbat lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)
-          Zein kaleTAN (zein auzoTAN) bizi zara? (zein kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) > Noski, erantzuna singularrean izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi naiz; Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.
OHARRA: Hitzak  amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen: zein dendaTAN, zenbat seme-alaba, zein fabrikaTAKO, zer gauza, zein eskolatara...
   
-   Hori lantzeko, Lan Koadernoko 17-18. orrialdeetako azalpena irakurtzeko eta 19. orrialdeko 14. ariketa egiteko agindu nizuen eta joan den egunean jarri nizkizuen ariketa horren erantzunak eta azalpenak 45. klasearen deskribapenean.
Beno, ba gaur MUGAGABEA erabiltzeko beste kasu bat azalduko dizuet: ZENBAKIEKIN. Ea. Horri buruzko azalpena liburuko 21. orrialdeko koadro grisean daukazue (2. puntuan) eta baita Lan Koadernoko 18. orrialdean ere (2. puntuan). Lan koadernoko azalpena liburukoa baino hobea da, nire ustez. Nik orain, nire hitzekin azalduko dizuet.

Zenbaki konkretu bat daukagunean, deklinatzean, bi aukera dauzkagu: MUGAGABEA eta PLURALA. Baina kontuz!!! Ez dira berdinak.
MUGAGABEA erabiliko dugu, ezagunak ez direnean, lehenengo aldiz agertzen direnean, konkretuak ez direnean.
PLURALA erabiliko dugu konkretuak edo ezagunak direnean, aurretik testuan agertu direnen.
 
Begira zer jartzen duen Lan Koadernoak: “Los nombres que acompañan a los números se declinan en plural, cuando son conocidos o ya se han mencionado anteriormente, y en caso de que sean desconocidos o se mencionan por primera vez, son indeterminados, mugagabea”:

Idoiak hiru seme_ (mugagabea) (“tres hijos”) dauzka eta Idoiaren hiru semeAK (plurala) (“los tres hijos”) oso argalak dira. 

Beste adibide bat:
Dabidek bi ikasle_ (mugagabea) (“dos alumnos”) zigortu ditu. Ez dakigu zein diren bi ikasle horiek: X eta Y, Y eta Z, …
Dabidek bi ikasleAK (plurala) (“los dos alumnos”) zigortu ditu. Ikasle konkretuak dira. Noski, horretarako, testuinguru edo kontestu bat behar dugu. Adib. Bi ikasle_ (mugagabea) (“dos alumnos”) berandu iritsi dira klasera eta Dabidek, bi ikasleAK (“los dos alumnos”, “ los que han llegado tarde”. Ikasle konkretuak dira, berandu iritsi direnak) zigortu ditu. 

Beste adibide bat, NORK kasuan:
Iraileko azterketa bi ikasleK (nork mugagabea) (“dos alumnos”) egin dute eta azterketa hori bi ikasleEK (nork plurala) (“los dos alumnos”. Ikasle konkretuak dira, irailean azterketa egitera etorri direnak) gainditu dute.

Como veis, la primera presentación es en mugagabea, pero una vez que ya los hemos mencionado, al referirnos a ellos, utilizaremos el plural.

Hona hemen beste adibide batzuk:
Auzoko hiru etxeTAN (mugagabea) gertatu dira lapurretak (“en 3 casas”)
Auzoko hiru etxeETAN (plurala) gertatu dira lapurretak (“en las 3 casas”, alegia, honek esan nahi du gure auzoan hiru etxe daudela edo 3 etxe konkretu direla).
Gaur hogei bizilagun_ (mugagabea) bildu = elkartu gara (“20 vecinos”).
Gaur hogei bizilagunAK  (plurala) bildu = elkartu gara  (“los 20 vecinos”. Honek esan nahi du gure eraikinean 20 bizilagun bizi garela eta denok elkartu garela.)
Erriberriko (Olite) kanpinean bi igerileku_ (mugagabea) (“dos piscinas”) daude eta bi igerilekuAK (plurala) (“las dos piscinas”), kanpoaldean daude.
Hiru seme_ (mugagabea) (“tres hijos”) dauzka eta hiru semeAK  (plurala) (“los tres hijos”) aitarekin aritzen dira lanean.
Istripuan bost lagun_ (mugagabea) (“cinco personas”) zauritu dira eta bost laguAK = bostAK  (plurala) (“las cinco personas” edo “las cinco”) erietxera eraman dituzte anbulantzian.
Landetxeak hamar logela_ dauzka  (mugagabea) (“tiene diez dormitorios”) eta hamar logelAK  (plurala) (“los diez dormitorios”) argitsuak (“luminosos”) dira. Landetxean bi komun_ (mugagabea) (“dos baños”) daude eta bi komunAK (plurala) (“los dos baños”) korridorearen (=pasiloaren) amaieran daude. Landetxera bost lagun_ (mugagabea) (“cinco amigos”) joan ginen eta bost lagunOK (plurala) (“los cinco amigos”) gela berean egin genuen lo, literetan”. Landetxeak bi egongela_ (mugagabea) (“dos salas”) dauzka eta bi egongelAK  (plurala) (“las dos salas”) bezero guztiek erabil ditzakete.

Ikusten duzuenez, ohikoa edo normala  izaten da lehenengo aurkezpena mugagabean izatea, ezezagunak direlako, baina gero, horiei erreferentzia egiten diegunean, plurala erabiltzea, jada konkretuak edo ezagunak direlako, testuan jada agertu direlako.

OHARRA: Ez ahaztu hitzak –A berea edo propioa duenean, mugagabean mantendu egin behar duela!!!: bi ume_ , bi mutil_ , lau gizon_, hiru txakur_,baina zortzi neskA, bi gauzA, bi animaliA, lau anaiA, bi zalantzA, bi amA, bi pertsonA, hamar logelA, bi egongelA,…

-       Ulertu al duzue? Hala espero dut. Orain, egin itzazue A2-2 Lan Koadernoko 19. eta 20. orrialdeetako 15 eta 16. ariketak. Ea zer moduz egiten dituzuen. Zalantza baldin baduzue hitz bate –A propioa duen ala ez, hiztegian begira dezakezue. Hor –A baldin badauka, -A propioa da.

-        Ireki  gure liburua 26-27. orrialdeetan.  Joan den egunean, 3. ariketa egin genuen eta hor ELKAR izenordea (“pronombre”) agertu zitzaigun. Ez da erraza jakitea ELKAR zein kasutan deklinatu behar den: elkar_, elkarrI, elkarrEKIN  Ez zaitezte kezkatu. Oporretatik itzultzen garenean, azalduko dizuet. Uste dut nahikoa lan badaukazuela oporretarako eta ez zaituztet estutu (“agobiar”) nahi. Beraz, oraingoz (“por ahora”) ez egin kasurik ELKAR partikulari.

-     Liburuko 27. orrialdea: “Boluntarioak”. Jende askok, aisialdian, boluntario-lanak egiten ditu besteei laguntzeko. “Eta zu, zergatik ez? Mugi zaitez!” boluntarioak lortzeko kanpainan bideo bat grabatu dute, egiten duten lanari buruzko informazioa azaltzeko.  CD-ko 10. audioa entzun eta boluntario bakoitzak zer lan egiten duen osatu behar duzue, taulatxo horiko esaldiak (denak erlatibozkoak) erabiliz. Ariketa honen helburua (“objetivo”) da zuek ikustea erlatiboaren ondoko izena edo erreferentea NORI kasuan ere deklina daitekeela (esan nizuen azaldu nuenean, edozein kasutan deklina daitekeela erreferente hori: etorri dEN mutila (nor) Mikel da; etorri dEN mutilAK (nork) 20 urte ditu; etorri dEN mutilARI (nori) irakurtzea gustatzen zaio; etorri dEN mutilAREKIN (norekin) oso ongi konpontzen = moldatzen naiz; etorri dEN mutilARENTZAT  fardel =pakete bat ekarri dute… Ondoko izen hori desagertzen bada, kasua –EN erlatiboari lotuko zaio: etorri dEN mutilARI irakurtzea gustatzen zaio > etorri dENARI irakurtzea gustatzen zaio). 

ERANTZUNAK: 

b) “gaixorik daudEN pertsonEI = gaixorik daudENEI ospitalera eta osasun-zentrora laguntzen diegu”. 
c) “hirian abandonatuta daudEN animaliEI bizitokia bilatzen diegu”.
d) “Zaurituta daudEN animaliEI = zaurituta daudENEI zauriak sendatzen dizkiegu”.
e) “Bakarrik daudEN gaixoEI = bakarrik daudENEI konpainia egiten diet”.
 f) “Mugitu ezin dirEN gaixoEI = mugitu ezin dirENEI aldizkariak, edariak eta gozokiak eramaten dizkiet”.

-    Ondoren, egizue 29. orrialdeko cloze-testa: “Hegan egin dut”. Amaiak gaur, bere bizitzako ilusioa bete du: hegazkin batetik paraxutean botatzea. Esperientzia ikaragarria (=izugarria) izan da eta lagunari e-posta bat bidali dio, dena kontatzeko. Irakurri eta osatu Amaiak idatzi duen mezua, a), b) eta c) artean aukeratuz.  Oso ariketa egokia da ELKAR, BALDINTZA – baiezko ordena eta  ezezkoa – eta NORI kasuan deklinatutako ERLATIBOA errepasatzeko.

ASTE SANTURAKO eta PAZKO ASTERAKO ETXERAKO LANAK:

                                                               a)      Ulermen ariketa: Jatetxeak.

                                                            b)     ORAINALDIKO NOR-NORK ADITZA: A2-2 Lan Koadernotik 10-11. orrialdeak irakurri eta 11,12,13 eta 14. orrialdeetako ariketak egin (9., 10. eta 11. ariketak dira).

                                                             c)      BALDINTZA ERREALA. A2-2 Lan Koadernoko 21-22. orrialdeetako teoria irakurri (nik joan den egunean eman nizuen teoria osoagoa (“más completa”) da) eta egin 22-23. orrialdeetan datorren 18. ariketa.

                                                            d)      Erlatibozkoak. A2.1  Lan koadernotik, 113. orrialdeko azalpena irakurri (nik askotan azaldu dizuet hori) eta 114, 115, 116, 117. orrialdeetako 4, 5, 6, 7, eta 8. ariketak egin.

                                                            e)      DEKLINABIDEA. kasu guztiak nahasian.  IKA liburuko 168 eta  227. orrialdeak (eskaneatu dizkizuet).

                                                             f)      AUKERAKOA: Aditza: izan / ukan lehenaldian errepasatzeko ariketak: IKA liburuko 122. orrialdea (eskaneatu dizuet) (erantzunak ere bai).

                                                            g)      AUKERAKOA: Aditza: agintera (zaitez, zaitezte, ezazu, ezazue, itzazu, itzazue) errepasatzeko ariketak. IKA liburuko 152. eta 153. orrialdeak eskaneatu dizkizuet (erantzunak ere bai).

                                                            h)      AUKERAKOA: Aditz aspektua (nator / etorri naiz / etortzen naiz / etorriko naiz / nentorren / etorri nintzen / etortzen nintzen) errepasatzeko ariketak: IKA liburuko 170 eta 171. orrialdeak eskaneatu dizkizuet (erantzun orria ere bai).

                                                              i)      AUKERAKOA: Zehar-estiloa (-ela, -enik,- tzeko, -en) errepasatzeko ariketak: IKA liburuko 266, 203 eta 119. orrialdeak eskaneatu dizkizuet (erantzunak ere bai).

OHARRA: Ikasleok, datozen bi asteetan Aste Santua eta Pazko Astea dira eta, beraz, oporrak eskolan. Horregatik, hurrengo klasea apirilaren 20 edo 21ean jarriko dizuet. Bi aste hauek ongi etorriko zaizkizue atzeratuta baldin bazaudete, aurreratzeko edo orain artekoa errepasatzeko. Etxerako lanak badituzue. Batzuk, derrigorrez egin behar dira eta beste batzuk, aukerakoak (“opcionales”) dira, kurtsoan zehar ikasitako eduki (“contenido”) batzuk errepasatzeko: izan / ukan lehenaldian, aditz aspektua (etorri / etortzen / etorriko…), zehar-estiloa (-ela, -enik, -tzeko, -en), eta agintera (zaitez, ezazu…). Horretaz gain, nahi baduzue, www.ikasbil.eus web-orrian badaukazue A2ko materiala (testuak, audioak, bideoak, ariketak…). Nire blogetik sar zaitezkete lotura (“enlace”) baten bitartez. Ongi pasa egunok (=egun hauek) eta zaindu zeuen burua!! (reflexiboa: “cuidaos”).
Zaindu zaitezte” no sería correcton (aunque se emplea mucho, no os voy a engañar), porque el verbo “zaindu” (“cuidar”) es transitivo y, por tanto, no puede llevar IZAN. Euskaraz nola adierazi? Ba “Zaindu ezazu zeure burua “ (“cuídate”), “zaindu ezazue zeuen burua” (“cuidaos”). “Nik neure burua zainduko dut” (“me cuidaré”), “guk geure burua zaintzen dugu” (“nos cuidamos”)… Es decir, a la hora de poner el verbo, “neure burua”, “geure burua”, “zeure burua” funcionan como si fueran una 3. persona imaginaria = hura. Zuk zaindu ezazu txakurra (3. perts). Zuk zaindu ezazu zeure burua. Euskaraz horrela egiten da bihurkaria (“reflexivo”).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina