2022/01/29

B2.2 maila: Nola? vs. Zertan? Ikasleen zenbait esaldi. EBAZPENA

B2.2 maila: EZIN IZAN aditzaren erabilera . EBAZPENA

B2.2 maila: Sare sozialak mintzagai

B2.2 maila: Sarean uzten dugun arrasto digitala (cloze-testaren EBAZPENA)

B2.2 maila: Sarean uzten dugun arrasto digitala (cloze-testaren zuzenketa-oharrak)

B2.2 maila: Sarean uzten dugun arrasto digitala (berridazketak)

B2.2 maila: Ikasleen Gurasoen Elkarteko kideentzako ohartarazpena

B2.2 maila: Zibersegurtasuna I: Nola bihurtu zure etxea ziberleku segurua?

B2.2 maila: Zibersegurtasuna II: Zibersegurtasuna haurrekin

B2.2 maila: Twitter: komunitate bizi eta indartsua

B2.2 maila: Twitter: komunitate bizi eta indartsua

B2.2 maila: Twitter: komunitate bizi eta indartsua. EBAZPENA

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema (Euskaljakintza.com web-guneko ariketak, moldatuak)

B2.2 maila: Madrilen, asteburu-pasa. EBAZPENA eta Zuzenketa-oharrak

B2.2 maila: Tuteran, Eguberrietan

2022/01/26

B2.2 mailako 29. eskola, 2022ko urtarrilaren 24 eta 25ekoa

 

29.  eskola, 2022ko urtarrilaren 24 eta 25ekoa

-       Gure gaiari helduta – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak –  Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzendu dugu (Goizeko taldean, osorik), astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:

§  Nola vs. Zertan (gaztelaniaz biak gerundioak direnez, ikasle batzuek nahastu egiten dituzte) (1, 24). Hau azaltzeko orrialde osagarria banatu diet eta irakurri ahala, azalpenak eman dizkiet.

§  ERE (esaldian aditz jokatua dugunean, inoiz ez “ere bai”, aditzak berak adierazten duelako esaldi hori baiezkoa dela. Ni ERE Irunen bizi naiz (Ni ere bai Irunen bizi naiz). ERE BAI, BAITA…ERE, bertsio laburra dira, aditzik gabe erabiltzekoak.

§  EZIN + partizipioa: ezin naiz etorri, ezin dut egin, ezin gara ibili, ezin genuen ikusi…. EZIN IZAN aditzaren erabileraren berri eman diet. Horretarako, berariaz prestatutako taula azaldu diet.

§  NORI buruz = NOREN gainean = NOREN inguruan

§  NORI buruzko + izena = NOREN gaineko + izena = NOREN inguruko + izena:

§  Gaur eguraldiARI BURUZ = eguraldiAREN GAINEAN mintzatuko gara   (= solastuko gara = hitz egingo dugu).

§  Azkenaldi honetan etorkinEI BURUZ = etorkinEN GAINEAN ari gara hitz egiten.

§  Hurrengo klasean modARI BURUZ = modAREN GAINEAN arituko gara (solasean) (hizketan).

Baina…

§  Gaur etorkinEI BURUZKO + izena (artikulua, erreportajea, albistea…)  = Gaur etorkinEN GAINEKO + izena (artikulua, erreportajea, albistea,  iruzkina…) irakurri dut egunkarian.

§  ModARI BURUZKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua, iruzkina…) = modAREN GAINEKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua…)

§  –T(Z)EN + saiatu. Nominalizazioen orria banatu diet eta –T(Z)EN nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Ohar berezia merezi izan du “ahaztu” aditzak, bi  nominalizazio desberdin eraman baititzake:

Argia itzalTZEA ahaztu zait; ni gaurko tortilla bat egitekotan geratu nintzen, baina  tortilla egiTEA ahaztu zait gaurko hamaiketakorako (nahiz eta badakidan tortillak egiten); etxetik irteterako, pertsianak jaisTEA ahaztu zait.

 Lehen banekien, baina tortilla egiTEN ahaztu zait, aspaldian ez dut egin eta (alegia, tortilla nola egiten den ahaztu zait); txikitan pianoa jotzen nuen, baina aspaldian ez dut praktikatu eta joTZEN ahaztu zait; ikastolan oso ona nintzen ingelesean, baina ikastolatik atera nintzenetik ez dut ingelesa erabili eta horregatik, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (alegia, nola hitz egiten den ahaztu zait); Alzehimerra duenari pertsianak jaisTEN (nola jaisten diren) ahaztu zaio.

            Arratsaldeko taldean: Honaino zuzendu dugu.

o    EZEAN (ezezko baldintza egiteko partikula. Partizipioarekin doa eta hiru baldintzetarako balio du).

EZEAN = EZIK ezezko baldintza egiteko erabiltzen da. Hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa, irreala edo iraganekoa) balio du eta oso erabilerraza da: partizipioari gehitzea nahikoa da, ez darama aditz jokaturik. – (e)Z GERO baldintzazkoaren ezezko bertsioa da.

Baldintza erreala: Zuk egiten EZ BAduzu, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin = Zuk egin EZEAN, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin (baldintza erreala).

Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Ekainean ahozko proba gaindituko EZ BAnu, udan barnetegiren batera joango nintzateke = Ekainean ahozko proba gainditu EZEAN, udan barnetegiren batera joango nintzateke (alegiazko baldintza edo hipotetikoa).

Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Radarraren parean abiadura moteldu (izan) EZ Banu, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen.

Radarraren parean abiadura moteldu EZEAN, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen (baldintza irreala edo iraganekoa).

§  NORI edo ZERI + erreparatu: Erreparaiezu nire ohar eta zuzenketEI. Arretaz erreparatu diot irakasleak arbelean idatzitakoARI. Kexatzen garenean, gu baino gutxiago dutenEI erreparatu behar genieke.

§  DELAKO + ustea, susmoa, itxaropena, errezeloa… > deLAKOA

§  Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut > Etorkinak lan bila etortzen direla + KO + ustea (izena) oso zabalduta dago (=etortzen dirEN ustea oso zabalduta dago) (etortzen direnaren ustea).

Mariak piper egin duela + KO + susmoa (izena) daukat (=piper egin duEN susmoa daukat (piper egin duenaren susmoa).

§  Lexikoa: Gutxietsi, gaitzetsi.

§  Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egiten da, hilketa hori gaitzesteko (=txartzat emateko) .

§  Oraindik gizon askok emakumeak gutxiesten dituzte (gutxiago balio dutela pentsatzen dute)

o   Zenbakien erabilera. Noiz mugagabea / noiz plurala (IKUS mugagabearen apunteetako 5.puntua):

§  Bi aholku_ emango dizkizuet, eta bi aholkuAK dira garrantzitsuak

§  Lau ikasle_ berandu iritsi dira eta Dabidek lau ikasleAK zigortu ditu.

§  Hiru seme_ ditu eta hiru semeAK lanean ari dira fabrika berean.

§  –TZEA AHALBIDETU = -TZEKO AUKERA EMAN:

§  Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEA (zer?) AHALBIDETZEN DU.

§  Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEKO (zertarako?) AUKERA EMATEN DU.

-      ALEGIAZKO BALDINTZA edo HIPOTETIKOA. Emandako txostena baliatuz, lehenik, hiru  baldintzak gogorarazi dizkiet (Erreala, Alegiazkoa edo Hipotetikoa eta Irreala edo Iraganekoa) eta, ondoren, baldintza hipotetikoaren azalpen zehatzagoa egin diet:

o   formalki –KO-KO daramala.

o   ezezkoen ordena baiezkoenaren berdina dela.

o   alegiazko baldintzaren erabilera, hots, zertarako erabiltzen den.

o   eta, azkenik, nondik sortzen diren baldintza hipotetikoko adizkiak (Indikatiboko iraganeko adizkiei amaierako –(e)N kendu eta aurrean BA- ipinita, ñabardurak ñabardura. Hirugarren pertsonako adizkietan (3. pertsona hori izakia nahiz objektua izan daiteke), iraganeko Z- > L- bihurtzen da: zuen > *bazu > baLu). Adibidez:

§  NOR. Ni atzo mendira joan NINTZEN.

§  Ni datorren asteburuan mendira joango BANINTZ_

§  NOR-NORI. Niri mugikorra galdu ZITZAIDAN.

§  Niri mugikorra galduko *BAZITZAIDA_ > *BALITZAIDA_ > BALITZAIT_...

§  NOR-NORK: Zuk atzo ogia erosi ZENUEN.

§  Zuk gaur ere ogia erosiko BAZENU_...

§  Hark gu bere etxean hartu GINTUEN.

§  Hark gu bere etxean hartuko BAGINTU_...

§  Mikelek ogia erosi ZUEN.

§  Mikelek ogia erosiko *BAZU_ > BALU_…

§  NOR-NORI-NORK: Zuk guri musu bat eman ZENIGUN.

§  Zuk guri musu bat emango BAZENIGU_....

§  Zuk niri musu bat eman ZENIDAN.

§  Zuk niri musu bat emango *BAZENIDA_ > BAZENIT_

§  Mikelek guri musu eman ZIGUN.

§  Mikelek guri musu emango *BAZIGU > BALIGU_….

Azkenik, amaierako oharraren berri eman diet, oso garrantzitsua delakoan. Ohar horrek zera dio, baldintza atalean baldintza hipotetikoa erabiliz gero, ondorioak ere hipotetikoa izan behar duela derrigorrez (eta ez lehenaldia): Loteria tokatuKO BALITZAIT, Mirakontxan etxe dotore bat erosiKO (nuen) NUKE.

Nire landetxea zabalduKO BANU, inguruko zelaiak garbi egonGO (ziren) LIRATEKE; horrez gain, kanpotarrek Euskal Herriko ohiturak eta kultura ezagutuKO (zituzten) LITUZKETE eta nekazaritza-sektorea sustatuKO (zen) LITZATEKE.

-      Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR erregimena errepasatu dugu, taula arbelean jarrita. Ohar bitez, sistema honetan ondorioak –TEKE daramala (gainerakoetan, -KE bakarrik).

-    Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (30´) Sarean, armiarmen modura. Giza-harreman birtualen, hots, aurrez aurrekoak ez direnen gainean solastu dira ikasleak: facebook, Twitter… Lehenengo bi puntuak izan dituzte mintzagai.

-          Gero eta jende gehiagok erabiltzen omen ditu sare sozialak (facebook, twitter, whatsapp, badoo, meeting...) giza harremanetarako. Zergatik ote? Zuk erabiltzen al dituzu? Menpekotasuna sor dezakete sare sozialek? Gaixotasun izatera hel liteke gehiegizko erabilera hori?

-          Zer deritzozu Internet bidez lagunak edota bikotekidea ezagutzeari? Alderatu (=erkatu = konparatu) aurrez aurreko ezagutzarekin. Nolako jendeak erabiltzen du, zure ustez, sarea jende berria ezagutzeko? Zergatik jotzen ote dute sarera, taberna edota dantzalekuren batera jo beharrean?

-          Zure ustez, zer abantaila dituzte horrelako sare sozialek? Eta zer alde txar? Harremanak hoztu ala sendotu (estutu) egiten dituzte sare sozialek? Fidagarriak ote dira ala arriskutsuak izan daitezkeela uste duzu? (argazkiak igotzeagatik, esate baterako). Zuk zeuk erabiltzen duzu horretarako? Jendeak interneteko elkarrizketetan ez omen du zintzo jokatzen, gezurrak barra-barra esaten omen ditu. Hori hala delakoan zaude?

-          ETXERAKO LANAK:

o   Nola vs. Zertan bereizteko ariketa (ikasleen idazlanetako zenbait esaldi, eurek aukeraketa zuzena egin dezaten).

o   EZIN IZAN aditzaren erabilera lantzeko ariketa .

o   -T(Z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunekin).

o   Alegiazko baldintza edo hipotekoa. NOR motakoak. Ariketa analitikoa (erantzun-orria atzealdean) (kontuz! Blogeko artxiboan nor eta nor-nork motako ariketak artxibo berean datoz. Oraingoz NOR motakoak bakarrik egin itzazue).

o   EGINAK izan behar dituzue:

§  -T(z)EARI EKIN eta -T(z)EARI UTZI erabiliz egin beharreko esaldiak.

§  Madrildik bidalitako gutuna, lokailu egokiekin osatzekoa. Gelan zuzenduko dugu.

§  Ziberseguruak al gara?  izeneko ulermen-jarduera.

§  Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek) zuzentzeko erantzun-orria banatu nien joan den egunean. Hurrengoan argituko ditugu balizko zalantzak.

§  Dendarik denda, merkeenen bila izeneko ulermen jarduera (cloze-testa). Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan).

B2.2 maila: Sare sozialak mintzagai

B2.2 maila: Sarean uzten dugun arrasto digitala (cloze-testaren EBAZPENA)

B2.2 maila: Sarean uzten dugun arrasto digitala (cloze-testaren zuzenketa-oharrak)

B2.2 maila: Nola? (-(e)Z) vs. Zertan? (-T(z)EN)

B2.2 maila: Nola? vs. Zertan? Ikasleen zenbait esaldi

B2.2 maila: EZIN IZAN aditzaren erabilera

B2.2 maila: Nominalizazioak

B2.2 maila: -T(z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa

B2.2 maila: -T(z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa. EBAZPENA

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema

B2.2 maila: Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR sistema. Ariketa analitikoak (eta erantzunak)

 

2022/01/24

B2.2 mailako 28. eskola, 2022ko urtarrilaren 19 eta 20koa

28.  eskola, 2022ko urtarrilaren 19 eta 20koa

-    Joan den egunean lokailuen azalpen zehatza egin nien. Etxerako ariketa bat bidali nien, 33 esalditan lokailu egokia txerta zezaten. Egin ostean, eurek zuzendu behar zuten. Balizko zalantzak argitu dizkiet.

§  Oharrak:

o   SukarrAK JOTA nago ohean; haur asko  hiltzen dira Afrikan, malariAK JOTA; koronabirusAK JOTA erietxean dauden gaixoen kopurua gorantz doa. Fredy Mercury hiesAK JOTA hil zen. NekeAK JOTA, bide bazterrean eseri zen, mendi gailurrera igo ezinik (=igo ezinda). NerbioEK JOTA, bere buruaz beste egin zuen gaixoak.

Lur jota: oso desanimatuta, buru-makur (animikoki) // leher eginda (oso nekatuta) (fisikoki).

o   Gure aitona-amonak, laurogei urteren bueltan dabiltzan arren (=laurogei urte inguru dituzten arren), sasoian = sasoi onean = sasoi betean daude.

o   Ongi baino hobeto = ezin hobeto

§  Bestalde, ez ditzatela nahas BEHINTZAT (emendiozko lokailua) eta ORDEA (aurkaritza lokailua):

Ez dakit besteek azterketa ongi egin duten;  nik, BEHINTZAT, ondo baino hobeto egin dut (ez dago aurkakotasunik, zeren ez baitakit besteek nola egin duten; agian ondo, nik bezala eta akaso, gaizki).

Besteek azterketa gaizki egin dute; nik, ORDEA, ondo baino hobeto egin dut (badago aurkakotasuna: besteek, gaizki / nik, ondo).

-   Giza harremanen barneko bigarren azpigaiari heldu diogu: Internet, sare-sozialak eta teknologia berriak. Internetek baditu bere arriskuak ere. Horren harira, HABE aldizkariko ulermen jarduera, interneteko arriskuei buruzkoa (Gaurgero: cyberbullyng-a sarearen arriskua) zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Testua irakurri ahala, hainbat ohar egin dizkiet (kopia bana eman diet). Oharrak:

o   Partekatu = elkarbanatu: “compartir”

o   Ezuste(a) = ustekabe(a): “sorpresa”

o   Eragiten ditu = sorrarazten ditu

o   Ezinbestekoa = derrigorrezkoa = nahitaezkoa = nahi eta nahiezkoa

o   Tresna = baliabide

o  Aditz partizipioa trinkoen aurrean, idar gehiago emateko, aditza azpimarratzeko: Arriskuak ere  EGON BADAUDE; JAKIN BADAKIT egoera ekonomikoa hobetzen ari dela. Gure amonak mugikorra EDUKI BADAUKA, baina ez du ia erabiltzen.

o   Mintegia: haziak saltzen diren tokia. Adibidez: Endanea. Hezkuntzan, Mintegia: “seminario”

o   Ezagutza = ezaguera = jakintza

o   Abiatu du = abian jarri du = martxan jarri du

o   Aditzera eman du = adierazi du

o   Ahalik eta gutxien = ahal den gutxien

o   Jazarpena: bi esanahi ditu: “persecución”: Agoteek eta judutarrek bere garaian jazarpena jasan zuten; “acoso: Interneten gaztetxoek jasaten duten jazarpena larria da.

o   Zaurgarriak = kalteberak (erraz kaltetu dezakezuen  norbait): “vulnerables”

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta internet (x0,9, x1 Haurrek Interneten izan ditzaketen arriskuen gaineko entzungai hau birritan entzun dugu, aurretik itemak astiro azaldu ostean. Jarraian, zuzendu egin dugu, astiro, arbel digitalean erantzun zuzenak eta azalpenak jarrita, erantzunak behar bezala argudiatuz.

-     A) Cyberbulling-a, sarearen arriskua testuan agertu zaigun pasarte bat ipini diet arbelean eta berau irakurri dugu ozenki, ikasleek bertako informazioa euren solasaldian baliatzeko aukera izan dezaten.

Benetan mesedegarria ote da haurrak Internetez babestea? 

Interneten arriskuak ez dira orrialde pornografiko, bortitz, arrazista edota anorexiaren apologia egiten dutenetara mugatzen. Hainbat ikerketaren arabera, haurren erdiak baino gehiagok jasan du inoiz (=noizbait) ezezagun baten erasoa sarean ari direla eta ONUren ustez, 750.000 lagunetik gora dira Interneten haurrekin harremanetan jartzeko irrik(it)an dauden harrapariak. Beraz, ezinbestekoa bezain beharrezkoa da haurrak babestea Interneten nabigatzen dutenean.

-      B) Halaber, entzun berri dugun entzungaiko – Haurrak eta internetideiarik esanguratsuenak arbeleratu dizkiet.

§  Haurrak gero eta gazteago hasten dira internet erabiltzen.

§  Gurasoek ez dute modu eredugarrian jokatzen.

§  Helduak ez ezik, haurrak ere oharkabean aztarnak uzten ari dira.

§  Ciberbullyng-a.

§  Mugikorra noiz erosi haurrei?

§  Gurasoek zenbateraino kontrolatu haurrak. Neurriz, baina debekatu    gabe.

-    Informazio horrekin guztiarekin, AHOZKO ADIERAZPENA (30¨) Internetek dakarren arriskua haur eta gaztetxoentzat. Horretarako, galdera hauek ipini dizkiet arbelean.

-          ETXERAKO LANAK:

§  Dendarik denda, merkeenen bila izeneko ulermen jarduera (cloze-testa). Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan).

§  Madrildik bidalitako gutuna, lokailu egokiekin osa dezaten. Gelan zuzenduko dugu.

§  Ziberseguruak al gara?  izeneko ulermen-jarduera.

§  Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek) zuzentzeko erantzun-orria banatu diet. Hurrengoan argituko ditugu balizko zalantzak.

§  Iritzi artikulua: Erretiroa atzeratuz… / Gurasoen etxea uztea

§  Oraindik irakurria ez badute, irakur dezatela baldintza hipotetikoaren teoria.