2022/01/24

B2.2 mailako 28. eskola, 2022ko urtarrilaren 19 eta 20koa

28.  eskola, 2022ko urtarrilaren 19 eta 20koa

-    Joan den egunean lokailuen azalpen zehatza egin nien. Etxerako ariketa bat bidali nien, 33 esalditan lokailu egokia txerta zezaten. Egin ostean, eurek zuzendu behar zuten. Balizko zalantzak argitu dizkiet.

§  Oharrak:

o   SukarrAK JOTA nago ohean; haur asko  hiltzen dira Afrikan, malariAK JOTA; koronabirusAK JOTA erietxean dauden gaixoen kopurua gorantz doa. Fredy Mercury hiesAK JOTA hil zen. NekeAK JOTA, bide bazterrean eseri zen, mendi gailurrera igo ezinik (=igo ezinda). NerbioEK JOTA, bere buruaz beste egin zuen gaixoak.

Lur jota: oso desanimatuta, buru-makur (animikoki) // leher eginda (oso nekatuta) (fisikoki).

o   Gure aitona-amonak, laurogei urteren bueltan dabiltzan arren (=laurogei urte inguru dituzten arren), sasoian = sasoi onean = sasoi betean daude.

o   Ongi baino hobeto = ezin hobeto

§  Bestalde, ez ditzatela nahas BEHINTZAT (emendiozko lokailua) eta ORDEA (aurkaritza lokailua):

Ez dakit besteek azterketa ongi egin duten;  nik, BEHINTZAT, ondo baino hobeto egin dut (ez dago aurkakotasunik, zeren ez baitakit besteek nola egin duten; agian ondo, nik bezala eta akaso, gaizki).

Besteek azterketa gaizki egin dute; nik, ORDEA, ondo baino hobeto egin dut (badago aurkakotasuna: besteek, gaizki / nik, ondo).

-   Giza harremanen barneko bigarren azpigaiari heldu diogu: Internet, sare-sozialak eta teknologia berriak. Internetek baditu bere arriskuak ere. Horren harira, HABE aldizkariko ulermen jarduera, interneteko arriskuei buruzkoa (Gaurgero: cyberbullyng-a sarearen arriskua) zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Testua irakurri ahala, hainbat ohar egin dizkiet (kopia bana eman diet). Oharrak:

o   Partekatu = elkarbanatu: “compartir”

o   Ezuste(a) = ustekabe(a): “sorpresa”

o   Eragiten ditu = sorrarazten ditu

o   Ezinbestekoa = derrigorrezkoa = nahitaezkoa = nahi eta nahiezkoa

o   Tresna = baliabide

o  Aditz partizipioa trinkoen aurrean, idar gehiago emateko, aditza azpimarratzeko: Arriskuak ere  EGON BADAUDE; JAKIN BADAKIT egoera ekonomikoa hobetzen ari dela. Gure amonak mugikorra EDUKI BADAUKA, baina ez du ia erabiltzen.

o   Mintegia: haziak saltzen diren tokia. Adibidez: Endanea. Hezkuntzan, Mintegia: “seminario”

o   Ezagutza = ezaguera = jakintza

o   Abiatu du = abian jarri du = martxan jarri du

o   Aditzera eman du = adierazi du

o   Ahalik eta gutxien = ahal den gutxien

o   Jazarpena: bi esanahi ditu: “persecución”: Agoteek eta judutarrek bere garaian jazarpena jasan zuten; “acoso: Interneten gaztetxoek jasaten duten jazarpena larria da.

o   Zaurgarriak = kalteberak (erraz kaltetu dezakezuen  norbait): “vulnerables”

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Haurrak eta internet (x0,9, x1 Haurrek Interneten izan ditzaketen arriskuen gaineko entzungai hau birritan entzun dugu, aurretik itemak astiro azaldu ostean. Jarraian, zuzendu egin dugu, astiro, arbel digitalean erantzun zuzenak eta azalpenak jarrita, erantzunak behar bezala argudiatuz.

-     A) Cyberbulling-a, sarearen arriskua testuan agertu zaigun pasarte bat ipini diet arbelean eta berau irakurri dugu ozenki, ikasleek bertako informazioa euren solasaldian baliatzeko aukera izan dezaten.

Benetan mesedegarria ote da haurrak Internetez babestea? 

Interneten arriskuak ez dira orrialde pornografiko, bortitz, arrazista edota anorexiaren apologia egiten dutenetara mugatzen. Hainbat ikerketaren arabera, haurren erdiak baino gehiagok jasan du inoiz (=noizbait) ezezagun baten erasoa sarean ari direla eta ONUren ustez, 750.000 lagunetik gora dira Interneten haurrekin harremanetan jartzeko irrik(it)an dauden harrapariak. Beraz, ezinbestekoa bezain beharrezkoa da haurrak babestea Interneten nabigatzen dutenean.

-      B) Halaber, entzun berri dugun entzungaiko – Haurrak eta internetideiarik esanguratsuenak arbeleratu dizkiet.

§  Haurrak gero eta gazteago hasten dira internet erabiltzen.

§  Gurasoek ez dute modu eredugarrian jokatzen.

§  Helduak ez ezik, haurrak ere oharkabean aztarnak uzten ari dira.

§  Ciberbullyng-a.

§  Mugikorra noiz erosi haurrei?

§  Gurasoek zenbateraino kontrolatu haurrak. Neurriz, baina debekatu    gabe.

-    Informazio horrekin guztiarekin, AHOZKO ADIERAZPENA (30¨) Internetek dakarren arriskua haur eta gaztetxoentzat. Horretarako, galdera hauek ipini dizkiet arbelean.

-          ETXERAKO LANAK:

§  Dendarik denda, merkeenen bila izeneko ulermen jarduera (cloze-testa). Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan).

§  Madrildik bidalitako gutuna, lokailu egokiekin osa dezaten. Gelan zuzenduko dugu.

§  Ziberseguruak al gara?  izeneko ulermen-jarduera.

§  Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek) zuzentzeko erantzun-orria banatu diet. Hurrengoan argituko ditugu balizko zalantzak.

§  Iritzi artikulua: Erretiroa atzeratuz… / Gurasoen etxea uztea

§  Oraindik irakurria ez badute, irakur dezatela baldintza hipotetikoaren teoria.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina