2022/01/17

B2.2 mailako 26. eskola, 2022ko urtarrilaren 12 eta 13koa

 

26.  eskola: 2022ko urtarrilaren 12 eta 13koa

-  Eguberriak igaro berri ditugu. Badirudi urte-sasoi honetan bakarrik gogoratzen garela beharrean edo premian daudenez. Edozein saltoki handiren aurrean topa ditzakegu boluntarioak elikagaien bankurako jangai eske(an). Elikagaien bankuek, ordea, urte osoan zehar gauzatzen dute euren lan isila. Elikagaien bankuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar hauen kopia bana eman diet ikasleei.

o   Motzean azaldutua,… = Hitz bitan,… = Labur esanda,…

o Beharrean daudEN pertsonEN ARTEAN > Beharrean daudENEN ARTEAN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira)

o   Musu truk = dohainik = doan = débalde

o   Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork). Iruzurra: fraude, timo, estafa > iruzurGILEa

o   Ustelkeria-kasuak. Beste herrialde batzuetan ez bezala, Espainian ustelkeria-kasu ugari izaten dira politikarien artean.

o   ZERTAN + JARDUN = ZERTAN + ARI IZAN > nikkkk lanean dihardut = ni lanean ari naiz;, zukkkk ariketa egiten diharduzu = zu ariketa egiten ari zara.

ARI + IZAN. Salbuespena: Eguraldiarekin, ARI + UKAN: Euria ARI DU, elurra ARI DU, iluntzen ARI DU…

o   Boluntario_ dihardu = boluntario _ ari da (boluntario bezala) (ez dago konparaziorik).

o   HAINBAT + MUGAGABEA: hainbat bide_

o   Horrez gain = horretaz gain (horretaz aparte)

o   GalKORRA: erraz galtzen dena (janaria): perecedero

o   Lanuztea egingo dugu Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketak gaitzesteko.

Lanuztea / greba / elkarretaratzea 

o   NORI = ZERI + ERREPARATU: Erreparaiezu egin dituzun akatsEI eta nire oharrEI; Erreparaiozue arbelean idatzi dudanARI.

o   Lan asko dago oraindik egiTEKO = egiTEKE.

 IkusTEKE = ikusTEKO dago hartu berri diren segurtasun neurriekin kutsatze tasak behera egiten duen.

Orain eguraldi bikaina dago, baina IkusTEKE dago (=ikusTEKO dago) arratsaldean eguraldi ona egingo duen ( ala ez).

o   Botatzen dEN janariAREN %5,5 > botatzen dENAREN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira).

o   EKIN + NORI = ZERI: Euskara ikasTEARI ekin DIOT HEOean (=euskara ikasTEN hasi naiz); Bihar goizean ekingo DIOT idazlanak zuzenTZEARI (=bihar goizean hasiko naiz idazlanak zuzenTZEN). Jendeak udan ekiten DIO loteria erosTEARI (=jendea udan hasten da loteria erosTEN).

Urtarrilaren 1ean ekingo diot abdominalak egiTEARI (=hasiko naiz abdominalak egiTEN); aurten ekingo diot goizetan korrika egiTEARI; aurten utziko diot erreTZEARI; Aurten ekingo diot lan gutxiago egiTEARI; aurten utziko diot parrandak egiTEARI.

o   Isunekin jasotzen duten dirua errepideak konpontzera (zertara) BIDERATU (“dirigir”, “destinar”) behar litzateke.

o   Gaur eskolaN bertaN bazkalduko dut.

Gaur alkateAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez bere idazkariarekin.

Eskolara joan naizenean irakasleAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez zuzendariarekin…

BAINA: Iazko alkate_ beraREKIN jarraitzen dugu Irunen.

Iazko irakasle_ beraREKIN gaude aurten: Dabidekin.

o  Birdeklinaketa: LanaREKIN duten interesa > LanaREKIKO interesa; zuREKIN dudan harremana > ZuREKIKO harremana; IrakasleEKIN daukaten jarrera > IrakasleEKIKO jarrera; SemeaRENTZAT erosi dudan oparia > semeaRENTZAKO oparia…

o   ZERTAZ + jabetu =ohartu =konturatu. Bai, HORRETAZ jabetu = ohartu = konturatu naiz.

o   Hausnartu = gogoeta egin.

o   Iragarri = aurreikusi. IragarLEa: zerbait iragartzen edo aurreikusten duena, hau da, iragarPENak egiten dituena (etorkizun iragarlea, eguraldi iragarlea…).

o   Aldarrikatu: Emakumeek soldata igoera aldarrikatzen dute  (reivindicar, proclamar) > Aldarrikapena = aldarria (reivindicación).

o   NORI = ZERI + aurre egin (kontra egin): ArazoARI aurre egin behar diozu, arazoEI aurre egin behar diezu, negar egin beharrean.

o   “mantendu” aditza euskaraz gutxiago erabili behar genuke. Adib: “mantén la distancia de seguridad” > “Segurtasun tartea ZAINDU edo GORDE (mantendu)” “Mantendremos la puerta abierta” > “Atea zabalik edukiko = utziko dugu”  (mantenduko dugu)

o   ESKER ONEKOAK (nolakoak) dira nire ikasleak; ESKER TXARREKOAK (nolakoak) dira.

o   ESKERTZEKOA DA = ESKERTZEKO MODUKOA DA = “ESKERTZEA MEREZI DUENA”

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Txertoak onartzeko urratsak (x0’9). Koronabirusaren aurkako txertoa zeresana ematen ari da (=hautsak harrotzen ari da = soka luzea dakarren gaia da) atera zutenetik. Batzuk beldur dira txerto horrek albo-ondorioak izango ote dituen. Izan ere, txertoa merkaturatu aurretik txertoa ontzat emateko (=onartzeko) egin beharreko probak azkarregi egin zituztela uste dute. Presaka atera zutela dirudi. Baina zein urrats eman behar dira, bada, txerto bat onartu aurretik? Itemak azaldu ostean, Idoia Mujikari egindako elkarrizketa birritan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu jarduera, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz.

-     Arratsaldeko taldean: Egin berri dugun jardueraren enuntziatuan, honako esaldi hau irakurri ahal izan dugu: Batzuk BELDUR DIRA txerto horrek albo-ondorioak edo albo-kalteak IZANGO OTE DITUEN.

Errapara diezaiogun egitura horri. Albo-ondorioak jasateko beldurra baldin badute, ez dute albo-kalterik jasan nahi. Hau da, egitura honekin, justu nahi denaren aurkakoa adierazten da:

o   Baiezkoan baldin badago, nahi ez duzun zerbait adierazten duzu:

-          Beldur naiz nire azalpenarekin aspertuta ote zaudeten. 

-          = ez nuke nahi zuek aspertuta egoterik.

-          Beldur naiz lintze iberiarra desagertuko ote den.

-          = ez dut nahi lintze iberiarra desagertzerik.

-          Beldur naiz denen aurrean lotsagarri geratuko ote naizen .

-          = ez dut lotsagarri geratu nahi.

-          Beldur naiz nire hitzekin min eman ote diodan.

-          = ez nion minik eman nahi nire hitzekin.

-          Moussa etorkina da eta bera beldur da autobusean doanean bere ondokoak alde egingo ote duen.

-          =  ez du nahi bere ondokoak alde egiterik.

-          Gure aitona-amonak ez dira etxetik irteten, beldur direlako beraiei birusa kutsatuko ote dieten.

-          = ez dute nahi inork kutsatzerik.

-          Guraso asko beldur dira euren seme-alabek Interneten jazarpena nozituko = sufrituko = jasango = pairatuko ote duten. = ez dute nahi euren seme-alabek jazarpena sufritzerik.

o   Esaldia ezezkoa baldin bada, berriz, gertatzea nahi duzun zerbait adierazten da:

-          Beldur naiz ikasturte amaierako azterketa gaindituko EZ ote dudan. 

-          =  azterketa gainditu egin nahi dut.

-          Beldur naiz bilkurara (=biltzarrera = bilerara = batzarrera) garaiz iritsiko EZ ote naizen.

-          = bilkurara garaiz iritsi nahi dut.

-          Beldur naiz pandemia honetatik inoiz aterako EZ ote garen.

-          = pandemiatik atera gaitezen nahi nuke.

-          Kezkatuta nago, beldur naizelako hau ulertu EZ ote duzuen.

-           = zuek hau ulertzea gustatuko litzaidake.

-          Batzuek txertoa jartzeari uko egiten diote, beldur direlako txertoa eraginkorra izango EZ ote den.

-          = txertoa eraginkorra izatea nahi lukete.

-          AHOZKO BITARTEKOTZA: Haurrak txertatu ala ez / Usurbilgo Udalaren aurrekontua. Joan den egunean adostu bezala, binaka jarrita, ahozko bitartekotza jarduera hau egiten jardun dute.

-          ETXERAKO LANAK:

o   Lokailuak. Teoria irakur dezatela, nik hurrengo egunean azaltzeko.

o   Iraganeko NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK lantzeko eta elkarrengandik bereizteko berariaz prestatutako ariketa (erantzunekin).

o   Arrasto digitala cloze-testa, interneteko intimitateari buruzkoa.

o   Deklinabidea lantzeko lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek…).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina