29. eskola, 2022ko urtarrilaren 24 eta 25ekoa
- Gure gaiari helduta – Internet, sare sozialak eta teknologia berriak – Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzendu dugu (Goizeko taldean, osorik), astiro, beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:
§ Nola vs. Zertan (gaztelaniaz biak gerundioak direnez, ikasle batzuek nahastu egiten dituzte) (1, 24). Hau azaltzeko orrialde osagarria banatu diet eta irakurri ahala, azalpenak eman dizkiet.
§ ERE (esaldian aditz jokatua
dugunean, inoiz ez “ere bai”, aditzak berak adierazten duelako esaldi hori
baiezkoa dela. Ni ERE Irunen bizi naiz (Ni
ere bai Irunen bizi naiz). ERE BAI, BAITA…ERE, bertsio laburra dira,
aditzik gabe erabiltzekoak.
§ EZIN + partizipioa: ezin naiz etorri, ezin dut egin, ezin gara ibili, ezin genuen ikusi…. EZIN IZAN aditzaren erabileraren berri eman diet. Horretarako, berariaz prestatutako taula azaldu diet.
§ NORI buruz = NOREN gainean = NOREN inguruan
§ NORI buruzko + izena = NOREN gaineko + izena = NOREN inguruko + izena:
§ Azkenaldi honetan etorkinEI BURUZ = etorkinEN GAINEAN ari gara hitz egiten.
§ Hurrengo klasean modARI BURUZ = modAREN GAINEAN arituko gara (solasean) (hizketan).
§ Gaur etorkinEI BURUZKO + izena (artikulua, erreportajea, albistea…) = Gaur etorkinEN GAINEKO + izena (artikulua, erreportajea, albistea, iruzkina…) irakurri dut egunkarian.
§ ModARI BURUZKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua, iruzkina…) = modAREN GAINEKO + izena (saioa, aldizkaria, artikulua…)
§ –T(Z)EN + saiatu. Nominalizazioen orria banatu diet eta –T(Z)EN nominalizazioa zein aditzek eskatzen duten azaldu diet. Ohar berezia merezi izan du “ahaztu” aditzak, bi nominalizazio desberdin eraman baititzake:
Lehen banekien, baina tortilla egiTEN ahaztu zait, aspaldian ez dut egin eta (alegia, tortilla nola egiten den ahaztu zait); txikitan pianoa jotzen nuen, baina aspaldian ez dut praktikatu eta joTZEN ahaztu zait; ikastolan oso ona nintzen ingelesean, baina ikastolatik atera nintzenetik ez dut ingelesa erabili eta horregatik, ingelesez hitz egiTEN ahaztu zait (alegia, nola hitz egiten den ahaztu zait); Alzehimerra duenari pertsianak jaisTEN (nola jaisten diren) ahaztu zaio.
Arratsaldeko taldean: Honaino zuzendu dugu.
o EZEAN (ezezko baldintza egiteko partikula. Partizipioarekin doa eta hiru baldintzetarako balio du).
Baldintza erreala: Zuk egiten EZ BAduzu, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin = Zuk egin EZEAN, neuk hitz egingo dut zuzendariarekin (baldintza erreala).
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Ekainean ahozko proba gaindituko EZ BAnu, udan barnetegiren batera joango nintzateke = Ekainean ahozko proba gainditu EZEAN, udan barnetegiren batera joango nintzateke (alegiazko baldintza edo hipotetikoa).
Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Radarraren parean abiadura moteldu (izan) EZ Banu, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen.
Radarraren parean abiadura moteldu EZEAN, radarrak argazkia aterako zidan = aterako zidakeen (baldintza irreala edo iraganekoa).
§ NORI edo ZERI + erreparatu: Erreparaiezu nire ohar eta zuzenketEI. Arretaz erreparatu diot irakasleak arbelean idatzitakoARI. Kexatzen garenean, gu baino gutxiago dutenEI erreparatu behar genieke.
§ DELAKO + ustea, susmoa, itxaropena, errezeloa… > deLAKOA
§
Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut > Etorkinak lan bila
etortzen direla + KO
+ ustea (izena) oso zabalduta dago
(=etortzen dirEN ustea oso zabalduta dago) (etortzen direnaren ustea).
Mariak piper egin duela + KO + susmoa (izena) daukat
(=piper egin duEN susmoa daukat (piper egin duenaren susmoa).
§ Lexikoa: Gutxietsi, gaitzetsi.
§ Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egiten da, hilketa hori gaitzesteko (=txartzat emateko) .
§ Oraindik gizon askok emakumeak gutxiesten dituzte (gutxiago balio dutela pentsatzen dute)
o Zenbakien erabilera. Noiz mugagabea / noiz plurala (IKUS mugagabearen apunteetako 5.puntua):
§ Bi aholku_ emango dizkizuet, eta bi aholkuAK dira garrantzitsuak
§ Lau ikasle_ berandu iritsi dira eta Dabidek lau ikasleAK zigortu ditu.
§ Hiru seme_ ditu eta hiru semeAK lanean ari dira fabrika berean.
§ –TZEA AHALBIDETU = -TZEKO AUKERA EMAN:
§ Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEA (zer?) AHALBIDETZEN DU.
§ Dabiden blogak entzungaiak berriro entzuTEKO (zertarako?) AUKERA EMATEN DU.
- ALEGIAZKO BALDINTZA edo HIPOTETIKOA. Emandako txostena baliatuz, lehenik, hiru baldintzak gogorarazi dizkiet (Erreala, Alegiazkoa edo Hipotetikoa eta Irreala edo Iraganekoa) eta, ondoren, baldintza hipotetikoaren azalpen zehatzagoa egin diet:
o formalki –KO… -KO daramala.
o ezezkoen ordena baiezkoenaren berdina dela.
o alegiazko baldintzaren erabilera, hots, zertarako erabiltzen den.
o eta, azkenik, nondik sortzen diren baldintza hipotetikoko adizkiak (Indikatiboko iraganeko adizkiei amaierako –(e)N kendu eta aurrean BA- ipinita, ñabardurak ñabardura. Hirugarren pertsonako adizkietan (3. pertsona hori izakia nahiz objektua izan daiteke), iraganeko Z- > L- bihurtzen da: zuen > *bazu > baLu). Adibidez:
§ NOR. Ni atzo mendira joan NINTZEN.
§ Ni datorren asteburuan mendira joango BANINTZ_ …
§ NOR-NORI. Niri mugikorra galdu ZITZAIDAN.
§ Niri mugikorra galduko *BAZITZAIDA_ > *BALITZAIDA_ > BALITZAIT_...
§ NOR-NORK: Zuk atzo ogia erosi ZENUEN.
§ Zuk gaur ere ogia erosiko BAZENU_...
§ Hark gu bere etxean hartu GINTUEN.
§ Hark gu bere etxean hartuko BAGINTU_...
§ Mikelek ogia erosi ZUEN.
§ Mikelek ogia erosiko *BAZU_ > BALU_…
§ NOR-NORI-NORK: Zuk guri musu bat eman ZENIGUN.
§ Zuk guri musu bat emango BAZENIGU_....
§ Zuk niri musu bat eman ZENIDAN.
§ Zuk niri musu bat emango *BAZENIDA_ > BAZENIT_…
§ Mikelek guri musu eman ZIGUN.
§ Mikelek guri musu emango *BAZIGU > BALIGU_….
Nire
landetxea zabalduKO
BANU,
inguruko zelaiak garbi egonGO (ziren) LIRATEKE; horrez
gain, kanpotarrek Euskal Herriko ohiturak eta kultura ezagutuKO (zituzten) LITUZKETE eta nekazaritza-sektorea sustatuKO (zen) LITZATEKE.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR erregimena errepasatu dugu, taula arbelean jarrita. Ohar bitez, sistema honetan ondorioak –TEKE daramala (gainerakoetan, -KE bakarrik).
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA (30´) Sarean, armiarmen modura. Giza-harreman birtualen, hots, aurrez aurrekoak ez direnen gainean solastu dira ikasleak: facebook, Twitter… Lehenengo bi puntuak izan dituzte mintzagai.
- Gero eta jende gehiagok erabiltzen omen ditu sare sozialak (facebook, twitter, whatsapp, badoo, meeting...) giza harremanetarako. Zergatik ote? Zuk erabiltzen al dituzu? Menpekotasuna sor dezakete sare sozialek? Gaixotasun izatera hel liteke gehiegizko erabilera hori?
- Zer deritzozu Internet bidez lagunak edota bikotekidea ezagutzeari? Alderatu (=erkatu = konparatu) aurrez aurreko ezagutzarekin. Nolako jendeak erabiltzen du, zure ustez, sarea jende berria ezagutzeko? Zergatik jotzen ote dute sarera, taberna edota dantzalekuren batera jo beharrean?
- Zure ustez, zer abantaila dituzte horrelako sare sozialek? Eta zer alde txar? Harremanak hoztu ala sendotu (estutu) egiten dituzte sare sozialek? Fidagarriak ote dira ala arriskutsuak izan daitezkeela uste duzu? (argazkiak igotzeagatik, esate baterako). Zuk zeuk erabiltzen duzu horretarako? Jendeak interneteko elkarrizketetan ez omen du zintzo jokatzen, gezurrak barra-barra esaten omen ditu. Hori hala delakoan zaude?
- ETXERAKO LANAK:
o Nola vs. Zertan bereizteko ariketa (ikasleen idazlanetako zenbait esaldi, eurek aukeraketa zuzena egin dezaten).
o EZIN IZAN aditzaren erabilera lantzeko ariketa .
o -T(Z)EN nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunekin).
o Alegiazko baldintza edo hipotekoa. NOR motakoak. Ariketa analitikoa (erantzun-orria atzealdean) (kontuz! Blogeko artxiboan nor eta nor-nork motako ariketak artxibo berean datoz. Oraingoz NOR motakoak bakarrik egin itzazue).
o EGINAK izan behar dituzue:
§ -T(z)EARI EKIN eta -T(z)EARI UTZI erabiliz egin beharreko esaldiak.
§ Madrildik bidalitako gutuna, lokailu egokiekin osatzekoa. Gelan zuzenduko dugu.
§ Ziberseguruak al gara? izeneko ulermen-jarduera.
§ Deklinabidea lantzeko egin behar zuten lehenengo orrialdea (Getariako arrantzaleek…) zuzentzeko erantzun-orria banatu nien joan den egunean. Hurrengoan argituko ditugu balizko zalantzak.
§ Dendarik denda, merkeenen bila izeneko ulermen jarduera (cloze-testa). Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina