14.
eskola: 2024ko otsailaren 29koa (Bisurtea edo Urte
Bisustua)
- EUSKAL BALDINTZA. Hasteko, hiru baldintzen (erreala, hipotetikoa, irreala) errepaso azkarra egin diet:
o Baldintza erreala, gertatzeko aukera handiak dituena: Saiatzen (baldin) bazara, ikasketak amaitzea lortuko duzu. Norbaitek txirrina jotzen (baldin) badu, ez iezaiozu ireki atea, ez baitago inorekin fidatzerik. Euria egiten (baldin) badu, blai eginda helduko gara etxera.
o Alegiazko baldintza edo hipotetikoa, “KOKO”, gertatzeko aukera urriagoak dituena, baina gerta litekeena: SaiatuKO BAZINA, ikasketak amaitzea lortuKO ZENUKE. Euria eginGO BALU, blai eginda helduKO GINATEKE etxera.
o Lehenaldiko baldintza edo irreala, jadanik gertaezina: Saiatu (IZAN) BAZINA, ikasketak amaitzea lortuKO ZENUKEEN = ZENUEN. Euria egin (IZAN) BALU, blai eginda helduKO GINATEKEEN = GINEN etxera.
- Jarraian, baldintza
irrealaren edo lehenaldikoaren azalpen teorikoa egin diet (etxean
astiroago irakur ditzatela txosteneko orriak eta taulei erreparatu):
o
Lehenik, iraganeko baldintza edo irrealaren esanahiaz eta adieraz ohartarazi
ditut (bere garaian gertatu ez zenez, orain ez dago gertatzeko inolako
aukerarik edo posibilitaterik. Horregatik deritzo “irreala”).
o Ondoren, zertarako
erabiltzen den azaldu diet (askotan, besteen hutsegiteak kritikatzeko
edota nork bere damua adierazteko).
o
Jarraian, osaerari
erreparatu diogu (arreta berezia merezi dute IZAN laguntzaileaz osatutako
aditz konposatuek, hau da, behar izan,
nahi izan, ahal izan, ezin izan, merezi izan, balio izan, bizi izan, axola
izan… eta kideko aditzek, hauek, aditz arruntek ez bezala, derrigorrezkoa
baitute “izan” hartzea baldintza irrealean). Aditz arruntek, berriz, aukerakoa
dute “izan” (etorri_ banintz = etorri
izan banintz) baldintza irrealean.
·
Hipotetikoa. Aditz normala: EtorriKO balitz, hemen eseriKO litzateke
·
Hipotetikoa (nahi izan, behar izan, ahal izan,
ezin izan, balio izan, falta izan, …): Hiru aukera:
o
Etorri
NAHIKO BALU, beharKO BAZENU…
o
Etorri
NAHI IZANGO BALU, behar IZANGO BAZENU…
o
Etorri
NAHI_ BALU…, BEHAR_ BAZENU…
·
Irreala. Aditz normala: Etorri_ (izan) balitz, hemen eseriKO zen. Aukerakoa dute “izan”.
·
Irreala (nahi izan, behar izan, ahal izan,
ezin izan, balio izan, falta izan…): Derrigorrez hartu behar dute “izan”: Nahi IZAN BALU, behar IZAN BAZENU…
o Azkenik,
txosteneko
taulei banan-banan erreparatu diegu eta iraganeko ondorio adizkiak
nola sortzen diren azaldu diet, hipotetikoarekiko aldeaz ohar daitezen. Esan
bezala, baldintza
ataleko aditz laguntzailea (balitz, banu, bagenio, balitzaigu, bazintugu,
banindute, balitzaizkizue, bagina, bazenit…) hipotetikoko bera
da; ondorioko
aditz laguntzailea, berriz, ondorio hipotetikoari –(e)N gehituta lor
dezakegu (eta hirugarren pertsonetan L- pertsona marka berriro iraganeko
Z- bihurtuta: Luke > ZukeEN;
Litzaidake > ZitzaidakeEN; Lizkiguke >
ZizkigukeEN… ).
o Dena den, aukerakoa da iraganeko ondorio adizkiak erabili ala Indikatiboko iraganekoak erabili: egingo nuen = egingo nukeen; iritsiko nintzen = iritsiko nintzatekeen; eroriko zitzaidan = eroriko zitzaidakeen; emango nion = emango niokeen; gonbidatuko gintuzun = gonbidatuko gintuzkezun; hartuko ninduen = hartuko nindukeen; eskertuko zion = eskertuko ziokeen; haserretuko zen = haserretuko zatekeen. Hori bai, bataren zein bestearen aldeko hautua egin, ondorioko aditz nagusiak –KO eraman beharko du ezinbestean.
- ELKAR izenorde bihurkaria. Hasteko, ELKAR
izenordearen erabilera-arauak laburbildu dizkiet.
ELKAR izenordearen urrezko
arauak:
1) Ongi erreparatu aditzari, horren arabera
ondorioztatzeko ELKAR izenordeak esaldi horietako bakoitzean zein kasu-marka
hartu behar duen (aditz horrek kasu marka hori eskatzen duelako):
Adibidez, “ezkondu”,
“egon”, “bizi”, “bidaiatu”, “hitz egin”, “afaldu”, “oheratu”… aditzek NOREKIN
kasua eskatzen dute eta beraz, ELKAR izenordea kasu horretan deklinatuko da:
ELKARREKIN ezkondu,
ELKARREKIN egon, ELKARREKIN bizi, ELKARREKIN hitz egin, ELKARREKIN afaldu,
ELKARREKIN ongi konpondu, ELKARREKIN ibili, ELKARREKIN bidaiatu...
Baina “ezagutu”,
“agurtu”, “maitatu”, “gorrotatu”, “musukatu”…aditzek, berriz, NOR kasua
eskatzen dute eta, hortaz, ELKAR izenordea NOR kasuan joango da:
ELKAR maite dute, ELKAR gorrotatzen dute, ELKAR ikusi dute, ELKAR agurtu dute, ELKAR ezagutzen dute...
2) Aditz laguntzaile egokia nola ipini zalantzak
izanez gero, hona hemen trikimailutxo
bat: ELKAR partikula singularreko 3. pertsona bailitzan hartuta: ipotxa, amona, Irungo
alkatea, Aitziber…) (IKUS goiko adibideak).
3) “maite dira”, “ezagutzen dira”, “ikusten
gara”, “agurtu dira”... bezalako erdarakadak onartezinak dira
erreziprokotasuna adierazteko; izan ere, aditz hauek UKAN motakoak dira (transitiboak,
alegia) eta ezin dira erabili IZANekin.
- Ondoren, Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:
Nik Begoña_ jo DUT.
Begoñak
ni_ jo NAU.
Begoñak
eta biok ELKAR_ jo DUGU.
Nik Mirenekin jo nuen (=joan nintzen) kafetegira.
Mirenek
nirekin jo zuen (=joan zen) kafetegira.
Miren eta biok ELKARREKIN jo genuen (=joan ginen) kafetegira.
Nik Miren_ besarkatu (agurtu, musukatu)
NUEN.
Mirenek
ni_ besarkatu (agurtu, musukatu)
NINDUEN.
_________________________________________________
Mirenek eta biok ELKAR_ besarkatu (agurtu, musukatu) GENUEN.
Baina…
Nik MirenI besarkada bat eman NION (agur
egin NION, musu eman NION).
Mirenek
niRI besarkada bat eman ZIDAN
(agur esan ZIDAN, musu eman ZIDAN).
_________________________________________________
Mirenek eta biok ELKARRI besarkada bat eman GENION (agur egin GENION, musu eman GENION).
Elkarrengana hurbildu (=hurreratu =
gerturatu) dira.
Elkarrengandik urrundu (=aldendu) dira.
Nik Mireni
deitu nion.
Mirenek niri deitu zidan.
_________________________________________________
Guk ELKARRI deitu GENION (nor-nori-nork “faltsua”, Hegoaldeko tradizioa).
Edo…
Nik Miren_ deitu nuen.
Mirenek ni_ deitu ninduen.
____________________________________________________
Guk ELKAR_ deitu GENUEN (nor-nork, Iparraldeko tradizioa).
- ENTZUNAREN ULERMENA: Bakarkako amak (x 0,9) izeneko entzumen-ariketa. Aran eta Arianek elkarrekin egin zuten haur bat izateko hautua (=aukeraketa). Badira, ordea, bakarrik, beren kabuz (=beren kasa = beren kontura), ama izatea erabakitzen duten emakumeak ere, haurra adoptatuz edo klinika batean intseminazioz. Itsasne dugu horietako bat. Itemak azaldu ostean, ikasleek birritan entzun dute audioa. Gero, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Hona hemen itemak irakurri ahala egin dizkiedan oharrak:
-
Nolako? Galderari erantzuten dio: bakarkaKO
ama. -KO hori behar du ondoren daukan izenari lotzeko: nolaKO ama?
-
UrteOTAN
= urte HAUETAN
-
HALAKO + Zenbaki zehatza: Konparaziozko egitura da. Zuk bost otarrainxka
jan dituzu; nik, zuk halako bi jan ditut (hamar, beraz), zure bikoitza, alegia.
Zuk platerkada babarrun jan duzu, eta nik, zuk halako bi
(=zure bikoitza). Ez da asko erabiltzen eta normalean, zenbaki baxuekin.
Albistegian agertu zitzaigun. Bakarka ama
izatea erabakitzen duten emakumeen kopurua lehengo
kopurua HALAKO HIRU da (=hirukoiztu egin da).
-
20 urterekin edo
= 20 bat urterekin = 20
-
Gogoan izan: hilTZERAKOAN
(justu hil baino lehen) // hilDAKOAN (hil ondoren.
-
Adurra =
lerdea = baba
-
JARIO aditzaren adizki trinkoak (dario, darie, zerion,
zerien). Likido nahiz gasekin erabiltzen dira. La Palmako uharteari laba dario (uharteak laba botatzen du). Kasu
honetan, “adurra” edo “lerdea” DARIO > ZERION > nola egoten zen? Adurra ZERIOla(rik) (moduzkoa). Moduzko -ela(rik), NOLA?
galderari erantzuten diona. Zure haur jaioberria egun osoan adurra
dariola(rik) egoten da.
-
Balizko = posible
-
Gertagarria: gerta daitekeena. Egingarria: egin
daitekeena. Biak dira “factible”
- Partizipioa + NAHIAN = -T(Z)EKO ASMOZ = -T(Z)EKO ASMOTAN: izan nahian =
izateko asmoz = izateko asmotan.
- GAI
atzizkiaren erabilera: -GAI(a): etorkizunean zeregin edo rol hori izango
duena edo izan dezakeena: presidenteGAIa = lehendakariGAIa: presidente
edo lehendakari izango dena edo izan daitekeena; hautaGAIa: hautatua izan
daitekeena (candidato); apaizGAIa: etorkizunean apaiz izateko ikasten ari dena;
emazteGAIa = andreGAIa: ezkondu ondoren emazte edo andre izango dena;
senarGAIa: senarra izango dena. AitaGAIA: egunen batean aita izango dena edo
izan daitekeena.
- Luzaroan = denbora luzean egon naiz autobusaren zain.
Itsasne bizkaitarra denez,
bizkaera peto-petoa darabil egin dioten elkarrizketan. Hona bere jarduna
ulertzeko zenbait arrasto:
nuen > NEBAN: erabaki nuen ama izan nahi nuela = erabaki neban
ama izan nahi
nebala
naiz > NAZ.
gutxi > GITXI; urrun > URRIN
hitz egin > BERBA EGIN
ere > BE (ni ere = neu be): ni ere aditua naiz gai horretan = neu be aditua naz gai horretan
gabe > BARIK
-®ekin > -GAZ: lagun batekin etorri naiz eskolara = lagun bategaz etorri naz eskolara.
- AHOZKO ADIERAZPENA (30´ lehen saioa): Alokairuko umetokia eta intseminazio bidezko ugalketa mintzagai. Gaurkoan, joan den asteko bi hautabide hauek izan ditugu hizpide. Horretarako, joan den astean agertu zitzaizkigun ideia nagusiak bildu ditut eta bakoitzaren gainean denbora jakin batez hitz eginarazi diet. Hurrengoan bigarren saioa egitekotan geratu gara.
-
Etxerako lanak:
o
Iraganeko
baldintza edo irreala (3.
baldintza). Teoria txostena arretaz irakurri, taulei erreparatu eta egin 1. eta
2. ariketak (norberak zuzen ditzala).
o ELKAR lantzeko
indartze-ariketak. 40 esaldi dira, berariaz prestatuak, ELKAR partikulari kasu-marka egokia erants
diezaioten eta adizki egokia ipin dezaten. Erantzun-orria ere banatu diet.
Denak aldi berean ez ditzatela egin aholkatu diet.
o Errusian haur bat adoptatzearen abentura. Familia ereduei eta haurrak izateari nahiz adoptatzeari buruz ari garenez, Errusiako haurren adopzioarekin lotutako jarduera honetan, lehenik, albiste bat entzun behar dute (blogean entzungai) eta entzungai horrekin bi ariketa egin behar dituzte (lehenengoan, erreportajea ondoen laburbiltzen duen esaldia hautatu, eta bigarrenean, a), b) eta c) artean aukeratu). Ondoren, kontrastea adierazteko egituren adibideak biltzen dituen taula arretaz irakurri behar dute eta sei esaldi berridatzi beharko dituzte kontzesiboak erabiliz.
Albistearen laburpena: Blokeoa bertan behera utzi dute = indargabetu dute = baliogabetu dute eta horrek adopzio prozesua arindu eta azkartu du, baina txanponak badu bere IFRENTZUA: bikote homosexualek edo guraso bakarrek adoptatu ezinik jarraitzen dute.
Adierazi dugun zerbaiten
kontrastea, zailtasuna, oztopoa edo muga adierazteko BAINA lokailua erabiltzen dugu.
Baina, gauza bertsua adierazteko beste egitura batzuk ere erabiltzen ditugu:
o alde
batetik, perpaus kontzesiboak: -NAHIZ
ETA / ARREN / BA-... ERE/ -AGATIK (ere), / -TA ERE
/ -RIK ERE / GABE ERE.
NAHIZ
ETA adopzioaren prozesua neketsua izan ( = NAHIZ
ETA adopzioaren prozesua neketsua den), adoptatzeak abantaila
asko dauzka (bi
aukera: aditz jokatu gabea, hau da, partizipioa edo jokatua + -EN).
Adopzioaren prozesua neketsua izanAGATIK
(ERE), adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da, partizipioa).
Adopzioaren prozesua neketsua izanDA
ERE = izanIK ERE, adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da,
partizipioa).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan BAditu ERE, azkenean ondo moldatu da (Aditza beti jokatzen dugu BA-…ERE
erabiltzen dugunean).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan ARREN (=Haurrak familia berrira egokitzeko arazoak izan
dituen ARREN), azkenean ondo moldatu da (bi aukera: aditz jokatu gabea,
hau da, partizipioa edo jokatu + -EN).
o
Bestetik,
kontzesibo balioa duten lokailuak, klip baten modura bi ideia, bi paragrafo, bi
esaldi lotzen dituztenak: HALA ERE / HALA ETA GUZTIZ ERE /
DENA DEN / DENA DELA / NOLANAHI ERE / EDONOLA ERE.
Adopzioaren prozesua neketsua da; HALA
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; DENA
DEN, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; NOLANAHI
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; EDONOLA
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
o Arrasto digitala izeneko cloze-testa.
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. Ikusiak
ditugu lau sistemak eta, horien artean, NOR-NORK
(bagintu, banindute, bazintugu, bazenu, nindukete, zintuzkete, gintuzkezue,
zenuke, lituzkete…) eta NOR-NORI-NORK
(banio, bazenit, balizkigu, bazenigu,
genizkioke, zeniguke, nieke…) dira zailtasun gehien eragiten dutenak. Hauek
bereizteko eta hauen erabileran trebatzeko, berariazko ariketa: NOR-NORK vs.
NOR-NORI-NORK (erantzunekin).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o
AUKERAKOA: Identifikazio
pertsonalaren gaiaren barnean, gure izaeraren (izaera: izateko era edo
modua) adierazle izan daitezke
horoskopoak, horretan sinetsiz gero,
jakina. Gaurkoan, “Horoskopoak esanda bezalaxe” ulermen-jarduera
bidali diet, esaldiak testuan txertatzean datzana. EBAZPEN ORRIA BLOGEAN IKUSGAI
o ELKAR
izenordea lantzeko ariketak II (Iñigo Mendiaurreri egindako
elkarrizketa eta hutsuneak betetzeko ariketa). Gelan zuzentzekoak.
EKARRI OSTEGUNEAN!
o Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (I). EKARRI OSTEGUNEAN!
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o EZEAN
= EZIK // IZAN EZIK // a EZ EZIK, b ERE. Hiru hauen bereizten eta behar
bezala erabiltzen treba zaitezten, 40 esaldi sortu dizkizuet, zuek berridatz
ditzazuen (erantzun-orriak ere banatu dizkizuet). Nolanahi ere, denak egun
berean ez egiteko aholkatzen dizuet, pixkanaka eginez joan zaiteztela. Norberak zuzentzekoa.
o 4. Kohesioa lantzen: LOKAILUAK. Gramatika
eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak): Lokailuen
aurkezpena. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan, hainbat lokailuren
sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa
da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egin (norberak zuzen ditzala,
ez dute zailtasunik).
o Deklinabidea lantzeko ariketa.
Osatu hutsuneak deklinabide atzizki egokiak
erabilita. Bigarren orrialdia, hau da, 32. esalditik (“Gipuzkoako
herrietako alkateak bildu dira…”) 61.era.
OHARRA: Norbaitek oraindik egina ez badu, nahi izatera, ariketa
hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina