39. eskola: 2024ko martxoaren 12koa
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 1. Zazpi albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Oharrak:
“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- ELKAR izenordea. Iñigo Mendiaurre arraunlariari egindako elkarrizketarekin batera zetorren bigarren ariketa zuzendu dugu, hutsuneak betetzekoa, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
Ainarak eta Josuk ez ZUTEN ELKAR ezagutu…
ELKARRENGANDIK hurbil egoteko asmoz (NONDIK edo NORENGANDIK hurbil egon: etxeTIK HURBIL gaude, gurasoENGANDIK hurbil bizi naiz…)
ELKARRENGANA hurbiltzeko asmoz (NORA edo NORENGANA hurbildu: eskolaRA HURBILDU zaitez, udaltzainARENGANA hurbildu ginen argibide eske(an) ).
Ni
zuregandik hurbil nago.
+
Zu
niregandik hurbil zaude.
_________________________________
Gu biok elkarrENGANDIK hurbil gaude.
Baina…
Ni
zuregana hurbildu naiz.
+
Zu niregana
hurbildu zara.
____________________________
Gu biok elkarrENGANA hurbildu gara.
NORA EZKONDU vs. NON EZKONDU:
Nire arreba bere senarraren herriRA (NORA) EZKONDU DA (ez dakigu non ezkondu den, baina bai ezkondu ondoren senarraren herrira joan direla bizitzera) /// Nire arreba senarraren herriAN EZKONDU DA(hemen badakigu non ezkondu den, baina ez dakigu gero non jarri diren bizitzen, nora joan diren bizitzera).
BERA vs. BERDINA:
Zu eta biok etxe BEREAN bizi gara (etxe bakarra),
etxea partekatzen dugu. Zu eta biok etxe BERDINEAN bizi gara (bi familia bakarreko etxe berdin).
Zuk eta biok alkandora BERA daukagu (alkandora bat, batzuetan neuk janzten dut eta beste batzuetan, zeuk). Zuk eta biok alkandora BERDINA daukagu (bi alkandora), denda BEREAN erosi genituen merkealdian.
ELKARREKIN egoten dira. NOREKIN + EGON
ELKARRENGAN konfiantza (=uste osoa) eduki. Nik konfiantza (uste osoa) daukat zuregan, gurasoengan, amarengan…
Opariak egiten DIZKIOTE ELKARRI (3. sing.)
Iñaki Perurena euskaldun peto-petoa da.
ELKARREN antz
handia zuten = zeukaten
= ELKARREN antzekoak ziren.
Testuinguruaren arabera:
ELKAR jotzen dute: aitak ama jotzen du + amak aita jotzen
du (adibidez, haserretzen direnean).
ELKARREKIN jotzen dute: aitak amarekin jotzen du (larrua,
gitarra, pianoa…) + amak aitarekin jotzen du.
ELKARRI jotzen diote: adarra, adibidez: Aitak Amari adarra
jotzen dio = amak aitari adarra jotzen dio > ELKARRI adarra jotzen diote,
oso umoretsuak baitira biak.
Aita-amek
arazoren bat dutenean, ELKARREKIN jotzen dute psikologoarengana.
Gure testuinguruan, ordea, NORENGANA + JO
(=joan):
ELKARRENGANA jotzen dute = joaten dira: arazoren bat daukanean, laguntza eske, aitak amarengana jotzen du + amak aitarengana jotzen du.
- Partiz. + BEHARRIK = ZERTAN + partizipioa(RIK) /// partizipioa + BEHAR
Egun on Dabid:
X nauzu, gauza bat, gaur beharrezkoa da klaseko materiala
eramatea edo bakarrik egingo dugu azterketaren zuzenketa?
Mila esker
X
Egun on, X:
Azterketaren zuzenketa egingo dugu,
baina apunteak hartzeko eraman koadernoa edo orri batzuk. Ez daukazu = ez duzu
gainerako fotokopiak ekarri beharrIK. Etxean utz ditzakezu.
Mila esker zure interesagatik!
Gero arte.
Dabid
- Ikasleei
galdetu diet, nik bidalitako e-postan zergatik jarri dudan “Ez daukazu = ez duzu gainerako fotokopiak
ekarri beharrIK” eta ez “Ez dituzu gainerako fotokopiak ekarri
behar”. Alegia, zein den
BEHARRIK eta BEHAR arteko aldea.
Daniela Cutasi egindako elkarrizketatik (Guraso izateko modu asko daude) ateratako berridazketetan ere baziren hiru (2.,13. eta 18.a) orain arte ikusi gabeko egitura bat zutenak: partizipioa + BEHARRIK. Berau eta bere pareko adiera duen ZERTAN + partizipioa + (rik) azaldu dizkiet.
2. eta 13.
berridazketak:
EZ du ZERTAN txarra edo
okerragoa IZAN(ik).
(Horrek) Ez du = ez dauka txarra edo okerragoa izan BEHARRik.
18.
berridazketa:
EZ dago ZERTAN
diferentziarik EGON(ik). (inperts.)
Ez dago = ez da diferentziarik egon BEHARRik. (inpertsonala)
Ez ditzatela nahas partizipioa + BEHAR egiturarekin!!!!!
- BEHAR vs. BEHARRIK arteko desberdintasuna:
Ø
Liburutegian liburu
bat mailegatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN eskolara ETORRI(rik) = EZ DAUKAZU (= ez duzu) eskolara ETORRI BEHARRIK (baina, nahi baduzu, etor zaitezke).
Ez duzu eskolara etorri BEHAR, ez baitzaitu inork artatuko (debekua adierazten du).
Ø
Agiri horiek
entregatzeko EZ DAUKAZU (=ez duzu) ZERTAN udaletxera JOAN(ik) = EZ DAUKAZU (= ez duzu)
udaletxera JOAN BEHARRIK,
Internet bidez bidal ditzakezu (baina nahi baduzu, joan zaitez udaletxera).
Agiri horiek entregatzeko ez duzu udaletxera joan BEHAR, Diputaziora baizik.
Ø
Gaur egungo bikoteek
EZ DAUKATE (= ez dute)
seme-alabak ZERTAN EKARRI(rik) familia bat
osatzeko, garai batean ez bezala = Gaur egungo bikoteek EZ DAUKATE (=ez dute) seme-alabak EKARRI BEHARRIK familia bat osatzeko, garai batean ez
bezala.
Gaur egungo bikote batzuek ez dute = ez lukete seme-alabarik ekarri BEHAR, gero ez baitakite behar bezala hezten.
Ø
Gaur egun haur bat
izateko emakume batek EZ DAUKA (=ez du) ZERTAN gizon bat BILATU(rik), intseminazio bidez izan dezake = Gaur egun haur
bat izateko emakume batek EZ DAUKA (= ez du) gizon
bat BILATU BEHARRIK,
intseminazio bidez izan dezake.
Gaur egun haur bat izateko emakume batek ez du gizonik bilatu BEHAR, gizonek buruhausteak baino ez baitituzte eragiten.
Ø J Inpetsonala egiteko: EZ DAGO (=
ez da) ZERTAN + partizipioa = EZ DAGO
(= ez da) + partizipioa + BEHARRIK.
Gaur egun, medikuarenean
hitzordua hartzeko EZ DAGO ZERTAN
anbulatoriora JOAN(ik), Internet
bidez har daiteke
= Gaur egun, medikuarenean hitzordua hartzeko EZ DAGO anbulatoriora JOAN BEHARRIK, Internet bidez har daiteke.
Baina ez ditzatela nahastu bi egiturak!!!
“Zure
azalpena ulertu dugu, EZ DAUKAZU ZERTAN berriro azaldu BEHARRIK”.
Edo: “EZ
DAUKAZU ZERTAN berriro azaldu(rik)”
Edo: “EZ
DAUKAZU berriro azaldu BEHARRIK”.
Eta ez ditzatela
nahastu ZERTAN eta BEHAR!!!
“Nahi
ez baduzue, EZ DAUKAZUE ZERTAN etorri BEHAR fardelaren bila, nik
etxera bidali ahal dizuet (=bidal diezazueket) eta.”
Edo:
“ EZ DAUKAZUE ZERTAN
etorri(rik) fardelaren bila, nik etxera bidali ahal dizuet (=bidal
diezazueket) eta.”
Edo: “EZ DAUKAZUE fardelaren bila etorri BEHARRIK, nik etxera bidali ahal dizuet (=bidal diezazueket) eta.”
Hona hemen ikasle baten idazlanean irakurritako esaldia:
* Egia esan, Eguberriak beste edozein egun bezalakoak dira, eta EZ DITUGU gehiegikeria izugarriak EGIN BEHAR.
Debekatuta al dago ba, gehiegikeriak egitea? Ez, ezta? Hona esaldi zuzena:
Egia esan, Eguberriak beste edozein egun bezalakoak dira, eta EZ DAUKAGU (= ez dugu) gehiegikeria izugarriak EGIN BEHARRIK .
Alegia, ez daukagula gehiegikeriak egin beharrik, baina norbaitek nahi badu, egin ditzala. Ez dago debekurik.
- BEHAR vs. BEHARRIK arteko aldea ulertu duten jakiteko, klasean ariketa bat eginarazi diet. 9 esalditan aukeraketa egokia egin behar izan dute. Egin ostean, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez. Ulertu dutela dirudi.
Esaldi horietako batean agertu zaigu “erosi BERRI duzu”. Hona hemen zenbait sinonimo:
Erosi BERRI_ duzu , erosi BERRIA
da (partizipioa + BERRI(A))
=
Orain dela gutxi erosi duzu
=
Orain gutxi erosi duzu
=
Duela gutxi erosi duzu
=
Berriki erosi duzu
=
Oraintsu erosi duzu
= Ez da erosi zaharra
- AHOZKO
ADIERAZPENA (30´): Haur ilehori,
begiurdin beltzaran bat nahi nuke, mesedez. Jarridazu oparitarako. Izenburu horren pean, hazia edo semena Internetez
erosi eta etxean intseminazioa egiteko ugalketa-prozedurari buruz aritu
dira hizketan. Izan ere, Espainian bakarkako ama izan nahi dutenek
intseminaziora jotzen badute, klinika homologatuetan egin lezakete tratamendua,
baina bada beste aukera bat ere, askoz merkeago ateratzen dena eta Iparraldeko
herrialde batzuetan zilegi dena: norberak intseminazioa etxean egitea, postaz
jasotako hazia txertatuz. Girotze bideo-pasarte bat ikusi ondoren, horrezaz
jardun dute hitz etea pitz. Honakook galdetu dizkiet:
o Ikuspegi etiko batetik zer iruditzen zaien haziak horrela erostea eta amek eurek izango
dituzten haurren ezaugarri fisikoak (nahiz psikikoak) aldez aurretik hautatzea.
o Haurdunaldi subrogatua baino gogorragoa iruditzen zaien ala ez.
- Haurdunaldi subrogatura edo intseminaziora jo beharrean, bada beste hautabide bat: adopzioa. Horren harira, Errusian haur bat adoptatzearen abentura deritzon jarduera-sorta bidali nien etxerako. Familia ereduei eta haurrak izateari nahiz adoptatzeari buruz ari garenez, Errusiako haurren adopzioarekin lotutako jarduera honetan, lehenik, albiste bat entzun behar izan dute eta entzungai horrekin bi ariketa egin behar izan dituzte (lehenengoan, erreportajea ondoen laburbiltzen duen esaldia hautatu, eta bigarrenean, a), b) eta c) artean aukeratu). Ondoren, kontrastea adierazteko egituren adibideak biltzen dituen taula arretaz irakurri behar zuten eta sei esaldi berridatzi behar zituzten kontzesiboak erabiliz. Gaur, entzungai-jarduerak zuzendu ditugu eta albistearen haria edo mamia laburbildu diet. Berridazketak zuzentzeko erantzun-orria eman diet (bertan dute entzungaiaren transkripizioa ere).
Albistearen laburpena: Blokeoa bertan behera utzi dute = indargabetu dute = baliogabetu dute eta horrek adopzio prozesua arindu eta azkartu du, baina txanponak badu bere IFRENTZUA: bikote homosexualek edo guraso bakarrek adoptatu ezinik jarraitzen dute.
Adierazi dugun zerbaiten
kontrastea, zailtasuna, oztopoa edo muga adierazteko BAINA lokailua erabiltzen dugu.
Baina, gauza bertsua adierazteko beste egitura batzuk ere erabiltzen ditugu:
o
alde
batetik, perpaus kontzesiboak: -NAHIZ
ETA / ARREN / BA-... ERE/ -AGATIK (ere), / -TA ERE
/ -RIK ERE / GABE ERE.
NAHIZ
ETA adopzioaren prozesua neketsua izan ( = NAHIZ
ETA adopzioaren prozesua neketsua den), adoptatzeak abantaila
asko dauzka (bi
aukera: aditz jokatu gabea, hau da, partizipioa edo jokatua + -EN).
Adopzioaren prozesua neketsua izanAGATIK
(ERE), adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da, partizipioa).
Adopzioaren prozesua neketsua izanDA
ERE = izanIK ERE, adoptatzeak abantaila asko dauzka (aditz jokatu gabea, hau da,
partizipioa).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan BAditu ERE, azkenean ondo moldatu da (Aditza beti jokatzen dugu BA-…ERE
erabiltzen dugunean).
Haurrak familia berrira egokitzeko
arazoak izan ARREN (=Haurrak familia berrira egokitzeko arazoak izan
dituen ARREN), azkenean ondo moldatu da (bi aukera: aditz jokatu gabea,
hau da, partizipioa edo jokatu + -EN).
o
Bestetik,
kontzesibo balioa duten lokailuak, klip baten modura bi ideia, bi paragrafo, bi
esaldi lotzen dituztenak: HALA ERE / HALA ETA GUZTIZ ERE /
DENA DEN / DENA DELA / NOLANAHI ERE / EDONOLA ERE.
Adopzioaren prozesua neketsua da; HALA
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; DENA
DEN, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; NOLANAHI
ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
Adopzioaren prozesua neketsua da; EDONOLA ERE, haur bat adoptatzeak abantaila asko dauzka.
-
Etxerako lanak:
o
BEHARRIK
daramaten esaldiak berridatz ditzatela ZERTAN + partizipioa erabiliz.
o
Iraganeko
baldintza edo irreala lantzeko
3, 4, 5. eta 6. ariketak (erantzunekin).
o
Bitartekotza
fitxa bana presta dezatela
o
Elbira
Zipitria, euskal aitzindaria deritzon
jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.
o Euskal Herritik haratago, beste emakume bide-urratzaile bat Coco Chanel izan zen. Berari buruzko ulermen-jarduera (Coco Chanel: moda-diseinatzaile ausarta baino zerbait gehiago), esaldiak testuko hutsuneetan txertatzean datzana.
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o
Martxoak
8, jarduera-sorta
o
ELKAR lantzeko
indartze-ariketak. 40 esaldi dira, berariaz prestatuak, ELKAR partikulari kasu-marka egokia erants
diezaioten eta adizki egokia ipin dezaten. Erantzun-orria ere banatu diet.
Denak aldi berean ez ditzatela egin aholkatu diet.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Arrasto digitala izeneko cloze-testa.
o Egitura, esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (I).
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
“Maite
Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo
gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira
euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez
argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle
jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan,
testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira hutsune egokietan,
distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina