28. eskola: 2026ko urtarrilaren 21ekoa
- Garaian garaikoa: Gabonetako loteria: ezin
(dugu) etsi jokatu gabe. Eguberrietako loteriari buruzko
ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Hala nola:
§ NOREKIN
edo ZEREKIN + BATERA: Mikel
AnaREKIN BATERA esertzen da beti klasean.
Gabonak irisTEAREKIN BATERA, jendeak
erosteari ekiten dio neurririk gabe.
Noiz?
“Gabonak
helTZEAN” edo “Gabonak irisTEAN”
Baina…
“Gabonak helTZEAREKIN BATERA”
= “Gabonak helTZEAZ BATERA”. Azterketa hurbilTZEAREKIN
BATERA = Azterketa hurbilTZEAZ BATERA, ikasleak urduritu egiten dira
=Azterketa hurbilTZEAN, ikasleak urduritu egiten dira.
§ Noiztik noiz arte: Iaztik HONA (une honi egiten dio errefentzia)
§ EstatistikEN (noren) ARABERA / EstatistikEK (nork) DIOTENEZ edo ERAKUSTEN DUTENEZ / EstatistikEI (nori) DAGOKIENEZ,…
§ ADINA (=BESTE) konparaziozkoa. HAINBESTEk
bezala kantitatea adierazten du eta, beraz, “zenbat?” galderari
erantzuten dio,
Baina…
HAINBESTEk
konparazio termino bakarra darama; ADINAk, berriz, bi termino konparatzeko
balio digu:
1. Inork (A) ez du hainbeste saltzen
(zenbat saldu?)(kantitatea).
2. Inork (A) ez du berak (B) adina (=beste) saltzen (zenbat
saldu ?)(kantitatea).
3. Nik (A) hainbeste
lan daukat etxean astebururako!
Gizon horrek
(A) hainbeste diru_ irabazten du goi-kargu
horretan! (zenbat lan?, zenbat diru?)(kantitatea).
4.
Nik (A) zuk (B) adina
(=beste) lan daukat astebururako.
Gizon horrek
(A) gure aitak (B) adina
(=beste) diru irabazten du goi-kargu horretan (zenbat diru?)(kantitatea).
5.
Auto berria erosi nahi nuke eta Mercedesak
gustatzen zaizkit, baina Mercedesek (A) hainbeste diru_
balio dute!! (zenbat
diru?)(kantitatea).
6. Mercedesek (A) Audiek (B) adina (=beste) diru_ balio dute (zenbat diru?)(kantitatea).
§ HAIN eta BEZAINen arteko aldea ere bera
da. Biek kualitatea adierazi arren (“nolakoa?” galderari erantzuten diote),
lehenengoak konparazio termino bakarra darama eta, bigarrenak, berriz, bi
terminoren arteko konparazioa egiteko balio du.
·
Ni (A) hain jatorra naiz, ni
(A) hain langilea naiz, ni (A) hain ederra naiz!
· Ni (A) zu (B) bezain jatorra naiz, ni (A) zu (B) bezain langilea naiz, ni (A) zu (B) bezain ederra naiz.Berdintasunezko konparazioa egiteko partikula hauen azalpenaren osagarri gisara, Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun izeneko orri osagarria (azalpen laburra eta ariketa dituena) banatu eta azaldu diet.
§ EKIN aditzaren adiera eta erabilera (+ ZERI
edo NORI):
Jendeak (nork) dezimoak erosTEARI (nori)
ekiten dio (nor-nori-nork).
Jendea
(nor) dezimoak erosTEN (zertan) hasten da.
Urtarrilaren
batean, elikadura zainTZEARI ekingo diot
(nor-nori-nork).
Urtarrilaren batean, elikadura zainTZEN hasiko naiz.
§ AITZITIK.
Aurretik ukatu dugun ideiaren aukakoa adierazteko erabiltzen da, eta ez bi
osagairen edo elementuren arteko aurkakotasuna adierazteko: Gauza jakina da TAO ez dela doakoa izaten; AITZITIK,
ordaindu egin behar izaten da. Hona hemen beste adibide batzuk: Adituen esanetan, heziketan zorroztasunak ez
du funtzionatzen; AITZITIK, ikasleen eta irakasleen arteko tira-birak
eragin ditzake. Ni ez naiz mutil lasaia; AITZITIK, oso urduria naiz;
gaur ez du euririk ari; AITZITIK, ateri
dago.
Ez nahastu honako hauekin: Zu oso urduria zara; ni, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, oso lasaia. Atzo euria barra-barra egin zuen; gaur, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, ateri dago.
OHARRA: Norbaitek berriz egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Joan den egunean, baldintzaren ikuspegi orokorra azaldu nien eta euskaran ditugun hiru baldintza desberdinen berri eman nien (erreala / alegiazkoa edo hipotetikoa / irreala edo iraganekoa), zertan desberdintzen diren azpimarratuz. Gaurkoan, etxean irakurria behar luketen txostena baliatuz, txostenaren lehenengo orrira jo eta hiru baldintzen arteko alde hori gogorarazi diet.
- Ondoren, 2. baldintzari heldu diogu bete-betean: ALEGIAZKO BALDINTZA edo HIPOTETIKOA. Azalpen zehatza eman diet
txosteneko adibideak irakurri ahala:
§ Formalki –KO… -KO
daramatela, bai baldintza ataleko aditz nagusiak, bai ondorio atalekoak. Horregatik deitzen diot “koko”.
§ Ezezkoen ordena baiezkoenaren berdina da
hiru baldintzetan, (menpeko
esaldietan ohikoa den bezala). Hona hemen ikasle baten idazlaneko adibide
okerra:
“Guri dagokigunez, gure herriko dendak etorkizunean itxita
ikusi EZ nahi baditugu
(> ikusi nahi EZ baditugu),
tokian tokiko dendetan erostea komeniko litzaiguke”.
§ Alegiazko baldintzaren erabilera, hots, zertarako erabiltzen den (besteak beste, amets nahiz desioak adierazteko, mesedeak eskatzeko, proposamenak egiteko, zerbait modu leunean edo adeitsuan adierazeko).
- Ondoren, Alegiazko baldintza edo hipotetikoaren barnean, NOR sistema errepasatu dugu, taula arbelean jarrita. Ohar bitez, sistema honetan ondorioak –TEKE daramala (gainerako sistemetan, -KE bakarrik).
- AHOZKO
ADIERAZPENA (30-40´): Etxebizitza erosi ala errentan hartu (=alokatu)?.
Joan den egunean emantzipazioa izan genuen hizpide, gurasoen etxetik
irtetea edo hegoak astintzea, alegia (horrek dituen alde on eta txarrak aztertu
zituzten). Gaurkoan, besteak beste, etxebizitza jabetzan izateak / errentan
bizitzeak dituen abantaila eta eragozpenak izan dituzte mintzagai.
-
Etxerako lanak:
§ Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa: NOR sistema. Bi ariketa analitikoak egin eta zuzen ditzatela.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
§ Berdintasunezko
konparazioa errepasatzeko ariketa: Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun. Ikasleek 30
esalditako hutsuneak osatu behar dituzte, HAIN / BEZAIN / HAINBESTE / ADINA
(=BESTE) erabiliz, kontuan izanik:
·
Termino bakarra dagoen ala bi termino konparatzen
diren.
·
Kantitatea ala kualitatea adierazten duen.
§ Iritzi artikulua: Bi gai aukeran: “Hegatzeko garaia”
/ “Egun, merezi al du etxebizitza
erostea?”
§
AUKERAKO entzumen jarduera: “Luis eta
Benjamin Gomez arkitektoak” (entzungaia eta ebazpen-orria blogean
eskuragarri).
§ NOIZNAHI
EGITEKOA: Garaian garaikoa: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan
izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat
banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak
zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina